- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
lar (~1496: RS (+ laar)). ■ Mendebaldeko hitza, ‘gehiegi’ esanahiarekin; Landuccigan eta bizkaierazko testuetan agertzen da xvi. mendeaz geroztik. Laar forma RS-n agertzen da (behin bakarrik; ik. behean la(a)rregi). Izen bezala (RS larrak larritzen) eta izenondo bezala ere (Añib joko larrak) erabiltzen da. Izenarekin josten denean izenaren ondoren joan ohi da (Kapan zelo lar, Añib bildur lar), baina aurretik, izenondoarekin (‘-egi’) edo aditzondoarekin josten denean (baina Zabala samur lar).
● larretan ‘gehiegitan’: EgiaKant (larretan diñoe: “si non bulebu, / sibule bu e non bule bu”); hapaxa da, ik. behean larregitan.
lar-bere (Añib), lartxo (Añib; lartxu Zabala), lartxoegi (ArEgut 1970; ik. behean larregitxo).
► Aintzat harturik bere horretan CVC egitura duela lar hitzak, ez genuke zertan berreraiki *lar errotik haragoko ezer. Bestelako hipotesirik lantzekotan, aukera bat da *dar erro batean pentsatzea, onarturik inoiz d- > l- bilakaera orokorra izana dela; baina bilakaera hau proposatzeko irozgarri independenterik (semantikoa, adibidez) aurkitu ezean, arriskua dugu areago berreraiki beharrik ez duen l- batetik harago oker jotzeko. Bestela esateko, aitzineuskararen sistema fonologikorako *d- eta l-, biak berreraikitzen diren bitartean, ez dugu zertan l- guztiak *d- berreraiki, l-ak *l-ren zein *d-ren ondorengo izan baitaitezke.
Beraz, adar-en ikusten dugun *dar erroa proposatzen badugu lar-erako, azalpen semantiko egokia behar dugu. Aukera bat da *dar erroaren oinarrizko esanahirako ‘hazi, hazkor’ moduko zerbait berreraikitzea; hazkorra izatea eta gehiegitasuna lot daitezke, gehiegi hazten diren gauzez pentsaturik. Baina berreraikitzen den esanahi hau adar-en eta lar-en erro bera ikusi nahiaren menpe dago, eta egokiagoa litzateke aitzinesanahi hori proposatzeko bestelako argudio beregainik bagenu. Hipotesi honetan, mendebaldeko laar forma berrikuntza da, cf. zor > zoor, honetan ere dardarkari aurretiko bikoiztearekin (FHV 113-114).
Bestelako aukerak ere aztertu behar dira: lahar-ekin ere lot genezake lar, eta RS-ko laar aldaera hartu beharko genuke jatorrizkotik hurbileneko formatzat. Nolanahi ere, eragozpen zenbait zerrenda daitezke aukera honetarako: formaren aldetik, lahar-ek baditu nahar modukoak, lar ‘gehiegi’-k ez dituenak. Jatorri beraren hipotesiari eutsi nahi izanez gero, zatiketa lexiko moduko batean pentsatu beharko genuke, n-dun formak sortu baino lehenagokoa; ohar bedi, hala ere, uste izan dela elkarketako formatik zabaldu zirela n-dun forma horiek (FHV 325), eta, alde horretatik, erraz azal liteke la(a)r ‘gehiegi’-k ez izatea sudurkaridun formarik, ez baita elkarketako bigarren osagai gisa erabiltzen. Ik. lahar, dena den, bestelako aukeretarako.
Esanahiaren aldetik, sasi edo laharraren berezko “gehiegitasunean” pentsatuko genuke. Aukera honen alde, gogora ekar daiteke Ibarguen-Cachopínen definizio hau: “lleno de argomas y canbroneras y otros géneros de çarçales, a cuya espesura y montuosidad llaman en bascuençe larra, que tanto quiere dezir com en castellano ‘argomas o monte lleno de argomas’” (Arriolabengoa 2008: 252). Definizio horretan, lar izenari lotuak ageri dira “lleno de…” eta “espesura y montuosidad” bezalakoak, aipaturiko gehiegitasun horren adierazletzat har daitezkeenak.
Horretaz gain, argigarria izan daiteke Isastiren gauza zarra, bera lar “la cosa vieja ella misma es zarza (que tira)”; bertan ‘gehiegi’ ikusten du Omaetxebarriak (1964: 342-343), “cosa vieja, sin más por sí cansa” eta “basta que algo sea viejo para que sin más parezca ya demasiado” moduko itzulpen eta azalpenak proposatuz. Isastiren itzulpena haren hizkeran lar ‘gehiegi’-rik ez izateari egozten dio Omaetxebarriak, eta egokiago deritzo Mikoletaren esaldi batean lar-ek duen esanahiarekin erkatzea Isastirena ere: Mikol lar adi bazagocaz fabore bateri, etorrico iatzun gacha bertati.
Dena den, esanahiaren aldetik ere eragozpen bat gehi dakioke lahar-en aukerari: garai historikoan mendebaldeko hitza baino ez da lar ‘gehiegi’, eta, haren eratorritzat dugun larri-ren orokortasuna kontuan harturik, pentsatu beharko genuke askoz zabalduago egon zirela inoiz ugaritasunarekin edo gehiegitasunarekin lotuak ziren hitzaren erabilerak.
larregi (1656: Kapan). ■ ‘Gehiegi’. Lar soila baino askozaz erabiliagoa da testuetan. Autore bakan batzuengan agertzen da laar- (Kapan, JJMogel, frBart, Astar), nahiz eta ez diren guztiak etimologikoak ezinbestean. Izenondo bezala (Kapan konfianza larregia) eta izen bezala ere (Añib gitxitu larregia soñean) erabiltzen da. Izenaren ondoren joan ohi da (Mogel kristinau larregi); izenondoarekin (‘-egi’) eta aditzondoarekin josirik, ez dirudi oso erabilia izan denik.
● larregitxo ArreseB; cf., lartxo-ren eratorri moduan, ArEgut lartxoegi berriagoa, 1970ekoa.
larregian (Kapan [larregian edan]), larregiaz (‘larregizko eran’: Mogel), larregikeria (RIEV 1928), larregiko (‘larregizko’: Kortazar), larregiraino (ArreseB), larregitan (Astar; ik. goian larretan), larregiz (Mogel [larregiz ta gitxiegiz]), larregizko (TxAgir).
► Osaeraz la(a)r + -egi, Mitxelenak dioskun bezala (1964b: 97). Honek ere ez du lahar-ek duen aldaera sudurkariduna; bokal bikoitzari buruz, ik. goian lar.
larri (~1527: Zalgiz; cf. larritu ~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Izenondo (eta predikatibo) moduan honako esanahiak ditu: ‘handi, lodi; garrantzizko; (bekatu) astun; (pertsona) hazi; (arrisku, hestura…) handi; estu, artega, atsekabetu(rik); (egoera, kinka) estu, latz; (gaitz) txar (+ gaizki, eroria); ozen; izugarri, beldurgarri; (hitz, irri…) lotsagabe; latz, lakar…’; izen moduan: ‘hestura, kezka, egonezin; goragale…’ (hegoaldean bakarrik). Funtsean, badirudi xehe-ri kontrajartzen zaiola, handi txiki-ri bezala; cf. gatz, harea, jende, abere… larri vs. xehe.
Erdaretara ere igaro da hitza: Araban eta Nafarroan, izenondo moduan, ‘gaixoti, indarge, ahul’ esanahiarekin aurki daiteke (VocAlav, Iribarren), eta Bilbon ‘triste’-rekin (Arriaga), baina tengo el estómago triste adibidea dakar, ‘tripako min’ esanahiarekin. Izen bezala, cf. Arabako ‘alditxar, konorte galtze’ (Baraibar).
□ Zail da esaten Erdi Aroko zenbait izen hitzaren adibide diren: cf., hainbaten artean, Johan Periz Larrico (PobNav 1330) eta don Lop Larritz (AGNRealIV 1337); larre-ren adibidetzat jo daitezke larri- duten hainbat (Mitxelena 19733: 120).
estu eta larri (ik. estu), larrialdi (‘estualdi’: Izt, ArreseB), larridura (‘izu’: Pouv (-tura), Duv), larrigarri (‘izugarri’: Pouv, Añib), larrigura (‘goragale’: Elexp (bizk.)), larri-ikara (‘izu, egonezin’: Añib, ArreseB; larrikara Otxol), larri-ikaratu (‘izutu’: Añib), larrika (‘gaingiroki’: Eskuald 1908), larri-kale (Añib [Larri-kalea deritxon Yerusalengo kalea]), larriki (‘gaingiroki’: Hbarren; ‘era larri, handian’ Legaz; ‘arlote, pobreki’: Larz), larri-larri (‘oso estu, artega, arriskuan…’: Mogel; ‘neurri handian’: JEtxep), larri-larria (‘neurri handian’: HiriartU; ‘gaingiroki, xehetasunik gabe’: Herria 1960), larri-larri egin (larritu-ren indargarria: Añib), larrimin (‘hestura, egonezin’: EuzkoG 1956), larriño (GaztAlm 1934), larripen (‘estualdi, egonezin’: Orixe), larririk (‘presaka’: Oih; ‘estu, artega’: Añib), larriro (Larm, Loram), larrisko (GureH 1925), larritasun (‘egonezin, hestura’: Pouv, Zuzaeta; ‘handitasun’: Duv, FedProp; ‘zorabio, goragale’: TEtxeb/Izag/Elexp (bizk.)), larritu (‘estutu, atsekabetu’: RS, EtxZib; ‘handitu’: EtxZib; ‘zorabiatu, goragaletu’: Azk/TEtxeb (bizk.)), larritxo (Izt), larriune (‘larrialdi’: Añib).
► Lehen osagaia lar ‘gehiegi’-rekin du lotura, ziur aski, eta -i marka da bigarrena (Mitxelena 1964b: 96-97); hitza partizipioa izango zen izenondo eta izen baino lehenago —esapide batean berarekin maiz ageri den estu-ren antzera, bestalde—. Geroago, -tu ere hartua du, larritu pleonastikoa osatuz (cf. gatz/gazi/gazitu).
Ohar bedi lehen osagaitzat jo dugun lar ‘gehiegi’-k baduela laar aldaera, baina larri-k ez duela bi bokaleko aldaerarik. Honek zaildu egiten du lahar-ekin egin zitekeen lotura, are gehiago kontuan hartuta orokorra dela larri, eta bizkaierazkoa bakarrik la(a)r. Bistan dena, lar-en eztabaidan aipaturiko *dar erroaren hipotesia ere aintzat har daiteke arazo horiek gainditzeko, betiere aukera horrek dituen eragozpenak ahaztu gabe.
Esanahiaren aldetik, lar-en ‘gehiegi’ adiera ongi dator larri-ren zenbait adiera azaltzeko: ‘latz, estu, izugarri’ edo ‘hestura, egonezin, goragale’. RS-ren larrak larritzen esamoldean (“lo demasiado congoja”) lar-en esanahitik hurbil geratzen da larri(tu).