- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
larre (larra- 869: SMillán [Larrahederra]; larre 945: SMillán [Larrehederra]; ik. behean antzinatekoak). ■ Hitz orokorra. Bizk. eremuan ageri da -a bukaeradun forma. Laarr- Mogel eta Iztuetak dakarte. ‘Lur landugabe, belaze, bazkaleku’ adierekin erabili da (Isasti beiak on du larrea, EtxZib landu gabe larrea [= ‘larre landu gabea’], Ax artalde osoa… larre onean alha dela); etxe edo karrika moduko hitzei kontrajarria ere ageri da (EtxZib animale etxatiar, bai larrean haziak, LavDot karriketan eta larretan): cf. larre-/larra-/lar-, elkartuetako aurreneko osagai moduan, ‘basa-’ balioarekin. Predikatibo moduan ere erabili izan da ‘landu gabe’ balioarekin (FedProp 1876-77 hemengo bazterrak oro larre daude, belhar beltz eta idor batez estaliak, Leon larre utzi baduzu zure arima). Izenondo garbi gisa oso bakan ageri da (Pouv hain hersi, hain larre eta basa-gizon izaitea [ez segurua, cf. behean larregizon], Orixe lur larrea).
□ Erdi Aroan, hitzaren ezin konta ahala adibide ditugu, lehen eta azken osagai moduan. Hauetan, maiz ez da erraz bereizten lahar-etik, batez ere azken osagaia denean (Mitxelena 19733: 117),[1] baina baita lehena denean ere, cf. Larrate (SMillán 872).[2] Ziurtasun handiagoarekin, bere horretan agertzen da hitza Larrea (SMillán 1025) eta Larre (SJPeña 1041) lekukotasunetan.
Antzinateko Tarraga baskoiaren harira aipatu izan da gaurko Larraga herriaren izena (Mitxelena 1951b: 580).[3] Gaur egungo arkeologia lanetan ez dira leku beraren adierazletzat hartzen (Canto 1997: 52-53, Ramírez 2006: 189, 12. oh.), baina, Tarr- eta Larr- lotzeko egin daitezkeen ahalegin fonetikoak gorabehera (t- > d- > l-), ohartu behar da zaila dela -aga atzizkia ikustea antzinateko izen batean, onartuta deklinabide mugatuko atzizkia dela eta hau Erdi Aroan garatu zela.
Carcasonne inguruko larrasoni jainko-izenak, bestalde, bi arazo ditu: akitanieraren eremutik urrunekoa da, eta larra- du (OnomAquit §573-575; pentsatu ohi da akitanieraz ez zegoela halako elkartuetako formarik).[4] Ohar bedi, dena den, larrahe jainko-izena ere badela, larra- bera izan lezakeena (Gorrotxategi 2002: 88).
● larrapo ‘apo’: MuruzEsk [guzie sagues eta larrapos beterik]; cf. jad. Oih larrapoka ‘lau hankan’; lar(ra)- + apo, dirudienez; ez dago argi hitza ‘basa-’ adierarekin dagoen ala bestela den, cf. urapo.
● larratz Azkueren hiztegian eta xx. mendeko testu batzuetan ageri da; larre + -tza atzizkia, amaierako bokala erorita; cf. larraçeaga (SMig d.g.), Larrazaguiuelea (DocLeire 1104), Semeno Larracecoa (SJuan 1199), Garsias Michaelis Larraceco (ColIrach 1322), Toda Sanchiz de Larraça (PobNav 1330), eta, agian, Larresse (SJPeña 1041; gaurko Larrés Oscakoa, itxuraz); deigarria da, data faltsua bada ere, Larraz (SJPeña 570).
● larrazka Azk/Izag/Izeta (gnaf., -ska bazt.): “pastizal con malezas” Izag; Iribarrenek larrazca eta larrazco dakartza, ‘lur sail malkarra, bazkalekutarakoa’; cf. Pero Sanchez de Larrazcoeta (ArchAñanIII 1523).
● larre-ote Hiribarren azkaindarrak llaroti dakar bere hiztegian, llare-othe azalpenarekin (~1866; Lhandek llarothe sarrera dakar), baina cf. lehenago Oiartzungo “árguma que llaman larotea” eta “árgoma que llaman larra-otea” (AgarZuzi 1702, 1705).
● larretxeki “incendio en un monte, pueblo” Azk (zub.); larre + etxeki ‘su hartu’, itxuraz.
larrabere (‘basabere’: EtxZib [lar abre edo xorien ahotarik gorderik]), larrageldi (“larrágeldixa, la (oveja) que pace quieta en un mismo lugar” Izag AranOñ), larratu (Lardiz [lurrak landu eta abereak larreatuaz]), larre-aitzur (LuzErrem), larrebehi (Udarregi; larrab- eta larb- aldaerak ere badaude), larregizon (Pouv, Harand [hain hertsi, haiñ bihurri, hain larre-gizon]), larre-idi (Lardiz [amar idi gizendu eta hogei… larre-idi]), larreki (‘lur landugabe’: Duv [zuen larrekietan egizkitzue oihanak!]), larrelur (‘lur landugabe’: Duv; lap. larlur aldaera jasotzen du Azkuek), larre-olo (Oih; lar-olo Pouv), larresu (‘argi-txakur’: Pouv). Cf. akelarre, ira-larre, ote-larre, otsalarre, ziza-larre…
► Larre-rentzat ere lar hitzerako eztabaidaturiko aukera formalak azter daitezke: *dar errotik abia gintezke, betiere lar sarreran aipaturiko eragozpenak ahantzi gabe; baina esanahiaren aldetik zaila da lotura, *dar erroari ‘hazi’ aitzinesanahi orokor bat onartuta ere, ‘hazten, sortzen dena’ moduko zerbaitetan pentsatu beharko baikenuke, eta hori aski esanahi etimologiko lausoa da (kasu honetan, belarra edo bazka litzateke hazten den hori, baina naturan ia guztia da sortzen eta hazten).
Lar ‘gehiegi’-ri -e gehituta (ikus behean) osatua dagoela pentsatuta ere, gehiegitasunaren eta larre-ren ‘belaze, bazkaleku’ esanahien arteko lotura ez legoke argi.
Esanahiaren aldetik ez da ezinezkoa lahar-ekin lotzea, eta egin liteke lotura lahar-en ‘sasi’-ren eta larre-ren ‘lur landugabe’-ren artean. Alabaina, larriak dira eragozpenak formaren aldetik. Espero zitekeen bokal bikoitzaren arrasto antzinakoren bat izatea larre-k, eta ez da hala (ez dago argi zenbateraino diren esanguratsuak xviii. mende hasierako laarr-en agerraldiak). Horretaz gain, lahar-ek ez bezala, larre-k ez du inon n- aldaerarik (FHV 325); berez, pentsatu beharra dago lahar-ek bezainbat aukera zituzkeela larre-k, Mitxelenaren azalpenaren arabera n-dun formak garatzeko, maiz erabiltzen baita bigarren osagai moduan. Larri orokorretik hurbilago geratzen da bi ezaugarriotan larre (honek ere, ez bokal bikoitzik, ez n- aldaerarik).
Pentsatu behar da amaierako -e hitzaren partetzat hartu zela, berranalisiz, hitza leku-kasuetan maiz erabilita. Larra aldaera erregularki azaltzen da, cf. lore/lora (FHV 128).
Adierei dagokienez, ‘basa-’ ongi lotzen da ‘lur landugabe’-rekin.
larrain (larrin 1129: SMillán [Gomiz de Larrinhetago]; larrañ 1141: DocLeire [Karta de Suasu et Larraneta]; larrain 1196: DocLeire [Orti de Laraineta, Miguel de Laraineta]; larrein 1322: AGNRealIV [Diago de Larreyneta]; larren 1481: ArchDurII [la crusijada de Vlalarreneta]). ■ Hitz zabaldua (Leizarragak ezkaratza dakar larraina-ren Zuberoako baliokidetzat). Aldaera zabalduena larrain da; badaude gainera larrin (arab. [Land], bizk.), larren (bizk., erronk.), llarren (erronk.), llarne (erronk.), larran (Izt) eta larrein (gnaf.).
Esanahi nagusia ‘uzta eultzitzen den toki laua’ da (Leiz bere bahea bere eskuan du, eta garbituren du bere larraina); beste adierak dira ‘larre’ (EtxZib ez hain guti larrañetan ibilliren bestiak), ‘enparantza’ (Añib gitxi dira… elexara doazanak; baña plaza larriña jentez beterik ikusten da), ‘gaztegiko larrain’ (Iturr (ur gazia) suarekin berotzen dute, edo larrañetan eguzkitan), ‘zuhaizti’ (Duv oihana ezin egin dezakeenak egin beza larraina), ‘alor’ (TomAgir; cf. Arabako erdaran ráin, “pieza o heredad inmediata a la casa” (Baraibar)) eta ‘ilargiaren edo eguzkiaren argi-uztaia’ (Azk (bizk. (+ larrin), llarne erronk.)).
□ Erdi Aroan, baliteke lehenagoko adibidea izatea Bizkaiko sennor Santio Ochandet de Laranga (SMillán 1093), <r>-k dardarkari anizkuna adierazten badu, eta <ng>-k sudurkari sabaikaria. Adibide zaharrenen artean, cf. Nafarroako Larranuneco (ColIrach 1198; baliteke larran-en adibide izatea), Dominico de Larrain (ColIrach 1210), S. Larraingo eta Domicu Larrainecoa (SJuan 1226), Larraingoa (ColRonces 1245), don Miguel de Larrainna (ArchPampI 1254), Larraynçarr (LibRediez 1268), Larraynciz (DinChampII 1269), beste hainbaten artean. Badira Nafarroan larrin-en adibideak ere, cf. Larrinçar (AGNComp3/4 1290), Erronkariko Sancho Larrinpe, pastor eta Aznar Larinpe (PobNav 1366; Aznar Larraynnegui baten ondoan). Askoz geroago, cf. larren Arakil-Ekain, Larrenpe (EslabTop), garai historikoko bizk. eta erronk.-etik kanpo.
Bizkaian, aldiz, nagusi da ia erabat larrin-, cf. Pero Vrtis de Larrinaga (ArchBilbI 1385), Martin Perez de Larrineta (ArchBilbI 1389), Pero Martines de Larrinbe (ArchBilbI 1402), Sant Esteban de Larrino (ArchMondV 1438), don Lope Yetregues (sic) de Larrinçahar (ArchOrduñI 1467), beste askoren artean; larrañ-ekin, cf. Juan Perez de Larranieta (ArchOñatI 1447), Lope de Larrañaga (ArchOñatI 1470), eta Laranga, goian; larrein aldaera ere aurkitu dugu Bizkaian (datu historikoetan gnaf. da), cf. Juan abad de Larreynalde (SimancVizcVII 1487) eta al prado de Vlalarreyneta (ArchDurII 1490).
Araban, larrin- aurkitu dugu lekuko zaharrenetan, cf. Lope Iñiguez de Larrinzahar (AlavMed 1262), De larrinua (TextAlav 1295), Joan Perez de Bazterra, de Larrinçar, dicho Duque (ArchBar 1410), Pero Lopez de Larrinçahar (ArchDonem 1456), Juan Gonçales de Larrinçano (ArchSalvatIII 1460), Larrinobya (ApeoVit1 1482), Larrinburua (ApeoVit1 1482), Larrinbea (ApeoVit1 1483), Larryngoyen (ColCenar 1486). Geroagokoetan (TopAlav), cf. Larreneguia (1630), Larreneta (1690), Larrein, Larremburua (1768), etab. Datu historikoetan, bizk., erronk. da larren, eta gnaf. da larrein.
Gipuzkoan, cf. Andres de Larrayn (SBartSS 1418), Don Juan de Larranaga, Abad de Aynduain (ArchAzkoit 1475; Larrannaga da ArchTolII-n), Astallarrañeta (ArchAzp 1478), sel de Larraynerycorta (ArchLeintz 1487), etab. Probintziaren mendebaldean agertzen da larrin- aldaera (ik. goian Bizkaikoen artean).
Larran aldaeraren adibideak zailak dira identifikatzen, balitekeelako <n>-k sabaikaria adieraztea; nolanahi ere, Nafarroan cf. agian Larranecoçauala (AGNRealIII 1298; Larrinuelavarrena dago agiri berean), don Lop de Larrançar (AGNII 1227), “la propriedat del mont qui es clamado Larraneco Çauala” (AGNRealIV 1329). Esanguratsuagoak dira Larrango (AGNComp1 1259) eta Larranciz (AGNComp3/4 1290), Larraingoa eta Larrainciz ere izendatzen direlako leku horiek beste agiri batzuetan.
Cf., bestalde, Zuberoako Arnal, seynneur de Larran (AGNRealIV 1338), Lapurdiko Bernart de larran (OnomNord 1340), Pernauton de larran (OnomNord 1462), Nafarroa Behereko Urtungo de Larran (CenBNav ~1350) eta Nafarroako Pero Larran (PobNav 1366), eta horiek guztiak baino lehenago domum de Larran (CartSord ~1150), baina ez da segurua hitza egotea horietan (ik. Orpustan 2000a: 208-209); Bizkaian, cf. Martin de Larran (ArchPortuI 1509) eta En Larragan bibe Juan de Larran (VecVizcI 1511), eta, Gipuzkoan, cf. Juan de Larran (ArchSegIII 1463). Orobat Gipuzkoan, cf. agian Larrançadi (ArchZumai 1344) eta ferrería de Larrança (ArchAtaun 1428).
Maiz aurkitzen dira Michaelis de la Rayna (AGNComp6 1294) gisakoak, hastapeneko la artikulu erromantzearekin identifikatuta.
Hutsik ez baldin bada, interesgarriak izan daitezke Gazlarrañeta (ColRonces 1288; agiri berean Gailarraineta, bitan) eta Gazlarraineta (ColRonces 1296; berez, agirian Gayllarrayneta agertzen da), ‘gaztegiko larrain’ adierarako.
◊ Izen arrunt gisa, cf. Bizkaiko erdaran “los dos caxigos que estan plantados en el larryn de su benera” (DecrBilbII 1509). Arabako erdaran, la- erdal artikulu gisa berranalizatuta, cf. rain “huerto cercano a la casa” (VocAlav); ik. halaber Baraibar (1907: 93).
● largana “une aire hors la maison” Oih; hapaxa, baliteke larre + -ga(i)n izatea, *lar zaharrago baten gainean osatua.
larrain-dantza (Orixe), larraindi (“grande étendue de bocages” Duv), larrain dohatsuak (“Champs Elysées” Duv), larraindu (‘eultzitu’: larrindu Land), larraineratu (‘larrainera eraman’: Duv), larrainginen (‘eultzian’: larrengiñen Azk (bizk.)), larrainketa (‘eultzi’: larrinketa Azk (bizk.)), larrain-maindire (Mendig [antze zaizkugu llarne mantria sotoaren erdian]), larrainondoko (Astar [larrinondokua, lastoz edo luurrez beteriko arto edo garija]), larrain-sagar (larrin- Azk (bizk.)), larraintto (Dv), larraintxo (larrañtxo CantSalom), larraiño (larriño Zaitegi).
► Osaeraz, larre-ren eratorria dela onarturik, bigarren partean -gain dagoela proposa daiteke, larra- + -gain. Aldaeretarako, larrain > larrein > larrin gertatu da (cf. Jainko > Jeinko > Jinko, FHV 104-105), eta badirudi -ein > -eñ > -en despalataltzea gertatu dela larren-en; adierazkorra izango zen jatorrian erronk. llarren-en sabaikaria (FHV 195), eta sinkopaz dugu llarne (-e berranalizatuarekin, cf. barne < barrene; FHV 165).
Esanahiaren aldetik, baliteke ‘larrea, zeinaren gainean jartzen zen uzta, eultzitzeko’ izatea, eta hortik datorke gain osagaiaren azalpena (uztarekin larre gainean aritu moduko esapideetatik edo); ‘uzta eultzitzen den toki laua’ litzateke jatorrizko adiera, eta lehen osagaiko larre-rekiko lotura berresten dute ‘larre’ eta ‘alor’ adierek. Zabalkuntza semantikoz ‘enparantza’ dugu, etxe aurreko gunea baitzen, eta irudizko erabileraz sortua da ‘ilargiaren edo eguzkiaren argi-uztaia’, forma biribila baitu larrainak; ‘gaztegiko larrain’-erako, cf. agian Erdi Aroko Gazlarraineta (ik. goian).
Errotik bazter daiteke maileguaren hipotesia (ik. Mitxelena 1956c: 176, FHV 165, 19. oh.): gazt. harrain, herrén, herrañes “pastizal, prado” ikusten du euskal hitzaren jatorrian García de Diegok (1959: 216), gazt. la harrain sintagma artikuludunetik azalduta eusk. larrain; alabaina, gazt. herrén hori ‘bazka’ da berez (< lat. ferrāgo, DCECH 3, 349b), eta gainera badirudi aldaera dialektala dela gazt. harrain.
larrazken (larazken 1636: EtxZib; larrazken 1873: Gèze). ■ Ipar-ekialdeko hitza. ‘Udazken’ da esanahia (EtxZib belhartzea, uda, ihartzea edo larazkena eta negua, Pouv larazkhena (sic) negura (ganbiatzen da), MElizanb primaderako eta lar-azkeneko denbora ezti edo epheletan). Larazken aldaera EtxZib eta Pouv-gan aurkitzen da.
► Itxura guztien arabera, larre (larra-, elkartuetan) eta azken dira osagaiak. Hitzaren osaeran larre agertzearen alde, cf. larrabarri, Izagirrek bildua (AranOñ): “Larrábera, pasto tierno como el de primavera; larrabarri, idem.”; larrabarri-ren aldean, larrazken (‘larre-azken’) udazkenekoa izan liteke, eta hortik udazkenaren izena; cf. esanahi berarekin ihartze. Paralelo betea dugu, bestalde, bedatse izenean (< *bera(r)-(h)atse ‘belar-haste’): udaberria ‘belar-hastea’ izanik, udazkena ‘larre-azkena’ izan daiteke, besterik gabe.