- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
landa (1056: DocLeire [Acenare Lopeiz Landa]). ■ Hitz orokorra izana da (cf. behean Erdi Arokoak). Izen bezala, lap. eta bnaf. eremuan erabili izan da bereziki, baina ez hor bakarrik (Leiz landa batean gorderik, Ax alfer-nagiaren landan eta alhorrean, Iturr nere idiak / landan bazkatzea). Esanahia ‘kanpo, lur-eremu (landua nahiz landugabea)’ da. Oso erabilia da ekialdean postposizio gisa, honako zentzu hauetan: ‘-tik/-z kanpora, gainera’ (FElizalde bada berze oraziorik paternosterras landa?, Hbarren Amerikatik landa) eta ‘-(r)en ondoren, -z geroztik’ (Maister ikhasi dükezünetik landa, Hualde egun kartarik landa); ik. behean landan, landara.
□ Ugaria da Erdi Aroko pertsona izenetan; ik. goian Acenare Lopeiz Landa, Lope Landaquo (ColIrach 1283), etab. Izen arrunt moduan in termino qui dicitur behengo landa (SMig 1177) adibidekoak dirudi lehen lekukotasuna, leku-izena izanik ere.
◊ Erromantzez idatzitako Nafarroako agirietan izenondo moduan ageri da: “vna pieça landa de Garcia Miguel” (AGNCarlIII 1365), “las vynas et huertos landas et por podar et en mal estado” (AGNCarlIV 1366); funtzio predikatiboan cf., besteak beste, “En Cemboçayn, de vinna de Domingo de Aezcoa, nichil, que iaz landa” (AGNComp1 1266), “que iazen landas las pileças” (AGNComp2 1280). Okzitanieraz ere bai: “el terminat de Hurtarrotz landa qu’es landa”, eta, predikatibo pluralean baina plural markarik gabe (euskararen eragina ote?), cf. “Ibi, de hunas pieças que andavan perdidas, nichil, que landa iazen” eta “Ibi, de hunas pieças, nichil, que landa iazen” (NavOccit 1305). Eta latinez: “De vinea Rami in Suto Ladron, nichil, quia landa est” eta “De vinea Capitis Stuparum, nichil, quia landa est” (AGNComp7 1300). Nafarroatik kanpo cf. izenondo moduan “non puedan comer bellota landa ni helecho” (ArchMondV 1511) eta “Iten vna tierra landa treyntaçinco maçaos (sic)” (ArchDurIII d.g.).
Euskarari hartutako mailegua da ziur asko, baina badirudi adibide gehienetan esanahia ‘landugabe’ edo dela (euskaraz lur-sail landuak zein landugabeak izendatzen ditu hitzak). Izen moduan ere agertzen da Nafarroako erromantzezko agirietan, ‘lur-sail’ esanahiarekin (AGNComp3/4 1286-1298, SEngPamp 1320, etab.); baita latinezkoetan ere (AGNII 1215, AGNComp7 1300).
● landaburu cf. Pedro Ybañez de Landaburuaga (ArchBizkI 1392).
● landetxe ‘etxalde, bazterretxe’: Birjin; ‘benta’: landetxa Larm, Izt (Mugariko landetxan). Cf. Joan de Landaeche (ArchLuku 1502). Irungo Ventas auzoa Landetxa izenez ere ezaguna da gaur, baina izen honek ez du batere tradiziorik: Ventas eta Katea dira auzo horren tradiziozko izenak, lehenengoa XVI. mendeaz geroztik dokumentatua, bigarrena 1788tik aurrera sortua, bidesaria ordaintzeko kate bat ezarri zenean. XX. mendearen 70eko hamarkadan hasi zen auzoko elkarte bat Landetxa izena sustatzen, Ventas izenari “gehiegizko” erdal itxura iritzita edo, eta euskarazko Katea bera ere baztertuta. Dirudienez, 1896an Gipuzkoako Aldundiaren aginduz Ventas izenari eginiko itzulpen trakets bat du sorburu Landetxa izendapenak (xehetasunetarako eta Aldundiaren agiriaren argazkirako, ik. Aranburu 1985: 206-208). Irunen ezaguna zen (eta den) Katea izenaren berri izan ez, eta baliteke (Aldundiko?) itzultzaile ezezagunak Larramendiren hiztegitik hartu izana hitza; Donostian dago sinatua itzulpenarekiko agiria, ez Irunen.
landan (‘ondoren’: Etxep [Ieinkoaz landan mundu orok eztu hanbat balia]; ‘kanpora’: Ax [ezkontzaz landan eta kanpoan]), landara (Beriain [sakramentu sanduak errezebitzeas landara], AgirAst [nizaz landara edo osteronzean]), landaratu (Larm, Duv), landaxka (Duv), landazain (Duv). Cf. arto-landa, gari-landa, ogi-landa…
► Mailegu zeltatzat jo ohi da.[1] Bitarteko erromantzerik gabeko mailegua dela pentsatu izan da —jatorrizko *landa zelta batetik—, horretarako hiru argudio emanez (Gorrotxategi 1987: 957): (1) euskal eremuan duen orokortasunak eta toponimian duen erabilera zabalak maileguaren antzinatasunaren alde egiten dute; (2) mailegu hispanikoa ezin izana (DCECH 3, 574ab); eta (3) gaskoizko -nd- > -n- bilakaera zein garaitakoa den jakin gabe ere (cf. Lanamesa herri-izena), badirudi aski zaharra dela (cf. akit. annereni, andereni-ren ondoan, OnomAquit §50). Mitxelenak (1952a: 550), aldiz, bitarteko erromantze baten alde egiten du, eztabaidan sakondu gabe; orobat Traskek (s.v).
Posposizio gisako erabilerei dagokienez, paralelo egokia da kanpo mailegua: jatorrian ‘zelai, eremu’, posposizio moduan ‘-tik at’.