- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
laino (laño ~1496: RS; lanho 1627: EtxZib). ■ Hitz orokorra. La(i)ño da hego-mendebaldeko forma nagusia; cf., halere, EtxZib lainho (lanho-rekin batean), Urte lañho; mendebaldeko zenbait testutan lañu ere ageri da, eta orobat Lizarg eta Mosogan; lan(h)o da lap. eta bnaf. eremuko aldaera ohikoena; lanhu zubereraz aurkitzen da (Larrasketentzat oxitonoa da eta -u, berriz, sudurkaria); llano jaso izan da aezkeraz; l- gabeko formak ere badira: Añibarrok darabil (laño ta año arin bat), eta hegoaldean aski ohikoa da, besteak beste, landareen zenbait gaitz izendatzeko: jad. Larm (cf. behean Arak añotu; Mendiburugan l-rekin: urik bagez edo laño gaiztoz galdu oi dira… gariko zenbait ale).
Badirudi, berez, ‘behe-laino, gandu’ dela, nahiz gerora esanahia zabaltzen den hodei era guztietara, bereziki hego-mendebaldean (RS abenduko lañoa (“niebla”), EtxZib hedoi eta lainhoak, Duh airean agertu den bezain sarri suntsitzen den lanho bat; Leiz mundu hunetako zienzia haize eta lanho baizen eztiradenetan, Tartas bekhatiaren itzalak eta lanhoak); aski zabaldua dago (jad. Pouv) ‘lurrun, ke’ moduan ere (JJMogel igaroten jakee burura ardauaren lañua, Goihetxe gorphutz berotutik darizkon lanhoak).
lainogabe (ArreseB udako gois laño bagea), lainokada (Zabala [ke-lañokadak]), lainope (EtxZib [iautsiren da Iesus Krist hedoiean / lainhopeko holtz adarra dirudien batean]), lainote (“Brumaire, Lanhote” Revol), lainotsu (‘hodeitsu, lanbrotsu’: Larm, JJMogel [negu lañotsu ta illuna], Elexp/Garate (bizk., bnaf.); lanho- Duv, Azk/Lhande (lap., bnaf., zub.); aiñu- Azk Ezale 1897; ‘ilun, nahasi’: Añib [eriotzako ordua ordu… añotsua, geriztua, nastua]; ‘triste’: añu- TxAgir), lainotzar (JEtxep [lanho tzar zurpail batzuek hola dauzute kaskoa berotzen zuri]), lainotu (“alheñarse el trigo” Larm, Lhande (lap.); año- Arak (gip.); añoa- Larm; lanha- Duv, Larrasket (zub.); Arak (añotu, gip.); ‘ilundu’: frBart [illundu ta lainotu ebeela jentil itsubak errazoiaren argija]; aiñatu JJMogel; ‘hodeiez edo lainoz estali’: ZegHizt/Azk (bizk., gip.), Goñi [zerua pixka bat lañotua]; lanhotu Salab, Azk (lap., bnaf., zub.), lanhatu Gèze, Azk (lap., bnaf., zub.), lainatu/lain- Azk/ Izag/Garate (bizk., gip.); ‘(beira) lurrindu’: Azk/Elexp (bizk., gip., bazt.)), lainoztatu (“urrindatzea” Pouv (lanhas-), Duv (lanhoz-); ‘(hezetasunak oihalak) orbandu’: Salab (lanhos-); ‘(beirak) lurrindu’: Azk (lanhoz-, bnaf.)). Cf. behe-laino, erreka-laino, hauts-laino, hego-laino, ipar-laino, herrilaino, izerdi-laino, ke-laino…
► Ez du etimologia garbirik. Mitxelenaren ustez, baliteke jatorrian -N- bortitza egotea; hala balitz, -ñ- duten formak sabaikaritzez azaldu beharko lirateke, eta -in(h)- dutenak despalatalizazioz (FHV 306-307; cf. muño/muino/munho); ustezko sabaikaritze horren motibazio semantikoa zein den ez dakiela aitortzen du (1967a: 173).
Larrasketek (s.v. lanhu) bearn. lagana, lagagna, laganha ‘bekar’ aipatzen ditu jatorri moduan; arazo semantiko eta fonetiko larriak ditu proposamen horrek, baina zilegi dirudi zub. lanhṹ-ren azentu oxitonoarentzat hiru silabako jatorri bat bilatzea. Gogoan hartzekoa da, bestalde, zub. -ṹ sudurkaria duten hitz gehienak bearnesari mailegatutakoak direla, eta azentuera hori bearnesarena berarena izango litzateke kasu horretan (cf. arrathṹ, arrazṹ, etab.; Lafon 1999: 100; cf. bestalde ardṹ).
Hitz amaierako -u/-o txandakatzea maileguetakoarekin konpara liteke (cf. soldado/soldadu, arko/arku), edo amaierako -o eta -u, forma mugatuak tarteko, nahasten diren hizkeretakoekin (cf. bero/berua, zeru/zerua; FHV 130-131); ez dakigu honek, zub. -u sudurkari eta azentudunarekin batean, mailegu jatorria sala lezakeen.
Aezk. llano sabaikaritasunaren metatesiz azaltzen da, laño-tik abiatuta (cf., alderantzizko aldaketarekin, gazt. llaneza > lañeza, laineza; Mitxelena 1956c: 351). Año aldaera hastapeneko l- albokariaren galeraz azaltzen du Mitxelenak (cf. agian urrin/lurrin, auso/lauso;[1] FHV 323).
Hainbat hitz lotu izan dira laino-rekin: Mitxelenak laiotz aipatzen du (19733: 38, FHV 307, 15. oh.), gogora ekarriz bearn. layoùs “brumeux, couvert, pluvieux”; Hubschmidek bearnesezko hitz honen jatorrian eusk. lanho-ren aldaeraren bat ikusten du, atzizki bearnesarekin (FEW 5, 164b, lanhu). Lanbo, lanbro, langar, lantzurda, lanbera, landur, lanpu… hitzak ere laino-rekin lotu izan dira; Hubschmiden ustez laino bera dago hauetako hainbaten oinarrian (FEW 5, 165b, *lanpur). Hauetako askotan lan- osagaia ikusi nahi izan da, baina ez dago argi zer litzatekeen, eta hitzetako bigarren osagai liratekeenak ere ez dira argiago gertatzen.
Beste aukera da, ustezko familia hori alde batera utzita, laino bera *din erroaren familiaren barrenean esplikatzea: *la-din-o batetik egoki azal daiteke laino (-ra-in-o postposizioaren osagai berberak izango lituzke, ik. orobatsu jaio). Esanahia azaltzeko, *X ladino moduko sintagma batetik abiatu beharko genuke (X = ‘hodei, ekaitz’ litzatekeelarik), eta ‘(hodei) hurbileratua, gaineratua’ edo litzateke etimologikoki; modifikatzen duen izena elidituko zen gerora, cf. kat. senglar (< lat. porcus singularis), formatge (< lat. caseus formaticus), etab. Beste hizkuntza batzuetan, maiz ageri dira etimologikoki lotuta ‘laino’ eta ‘estali’ esanahiak dituzten hitzak, cf. eslav. zah. oblakŭ ‘laino’ eta ‘estalki’ (Buck s.v. cloud); ik. orobat. ErnMeill (s.v. nūbēs).