- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
kirol (kirola ~1496: RS). ■ XX. mendea baino lehen, RS-ko bi agerraldiak dira hitzaren lekukotasun bakarrak: gogoa kirolan (“el pensamiento en el regocijo”); astoagaz adi kirolan (“regocíjate con el asno”). XX. mendean, Azkueren bitartez, idatzizko tradizioan berrezartzen da, kirol forman (hots, berezkoa zuen -a gabe) eta ‘josteta, libertimendu’-tik ‘joko, kirol’-era aldatuz esanahia.
● kirolzale ‘jostagura’: Azk (kirolzale badira, erosi begie matxangotxo bana); ‘kirolari, kirola egitea gogoko duena’: Enbeita; badirudi gaurko espezializazio dela ‘kirola gustuko duena (ez ezinbestean kirola egiten duena)’, eta Mitxelenak berak ‘kirolari’ adieran darabil; ik. kirolari.
kirolari (TourLaf, Zaitegi), kirolketa (Kkiño (-geta)), kirol-zelai (Etxaniz).
► Gazt. zaharreko quirola ‘bozkario, libertimendu’ hitza da euskarazkoaren jatorria, itxura guztien arabera. AgudTovar-ek mailegutzaren norabidea alderantzizkoa izan daitekeela iradokitzen du, baina aukera horren aldeko argudiorik eskaini gabe.
Quirola hitzarentzat CORDEk Alfonso X.aren adibideak dakartza, besteak beste “andauan todos alli dançando & faziendo quirola” (1275). Euskal eremutik hurbilago, Gonzalo de Berceoren adibidea dugu: “Un rico arcidiano, bien de tierras estranas, / caeció esta festa entre essas compannas; / vío grandes quirolas, processiones tamannas / que nin udió nin vío otras d’ésta calannas” (1250).
Gaztelaniazko hitza bera mailegua dateke: cf. fr. zah. carole “danse, en rond, accompagnée de chant” eta querole edo okzit. zah. corola (DCECH 1, 882b, carola; FEW 2/1, 644a, choraula). Lapesak Kyrie eleison > *kiriole(i)s(on) > *kiriole > *kariole > carole etimologia proposatu izan dela gogoratzen du; bilakaera honek Berceoren eta euskarazko -i- azal ditzake, besteak beste, baina bestelako arazoak ere baditu; ik. Lapesa (1941) eztabaidarako.