- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
kendu (~1496: RS; khendu 1545: Etxep; gendu 1578: NavIntel; ekendu 1758: OrorbSerm). ■ Hitz orokorra (ohartzekoa da Zuberoako testuetan Maister-engan aurkitzen dela aurrenekoz; Oihenart, Tartas edo Belapeyrek badirudi edeki erabiltzen dutela kendu-k duen balioarekin; halere Leizarragak khenzia dakar abolitzea-ren Zuberoako baliokidetzat).
Gendu forma gnaf. eta Pirinioetako euskalkietan agertzen da (erronk. gentu; cf. zub. khentü); ekendu gnaf. eta bnaf. (gehi bazt., aezk.) eremuko zenbait lekutan aurkitzen da (Etxagaraik ere badarabil). Herskari hasperenduna (kh-) du iparraldean. Kenzaite aditz-izena mendebaldean ageri da (Land, Lazarg, VJ); kenketa ere bai (Land kenketea (mug.)).
Erabilera iragankorra ez ezik (RS kendu deike argia, Etxep ehon ere gaitzik ezta zuk khen eztirozunik, Lazarg kendu eben bere jaztekoak), badu erabilera iragangaitza ere (Leiz khen zedin haién agerritik, NavIntel [Urraulbeiti, 1578] gen akit ortik, borracho dollor xarrori).
ezin kenduzko (Pouv), kenarazi (Urte, Mburu), kentzaile (EtxZib [bekhatuen khentzaillea]; genzale OihArtP).
► Aipagarria da k(h)endu forma hedatuena: gutxi dira hastapenean herskaria duten euskal ondare zaharreko hitzak (ik. FHV 217, 255). Horren bidetik ekendu forma zaharragoa izan litekeela iradokitzen du Traskek (s.v.), baina hastapeneko bokala aditzetako e- aurrizkiaren analogiaz azaltzea egokiago izan liteke; ohar bedi, gainera, aferesia gertatu ohi den eremukoa ere badela hitza (cf. torri, mazte, etab.), eta hiperzuzenketaz ere azal liteke e- sortzea (ik. ke, haren eke aldaerarekin).
Ohar gehiago egin daitezke ekendu-ren antzinatasunaren aurka: (1) -tu partizipio marka hutsa duten aditzek ez dute normalean e- aurrizkirik izaten, eta ez dago **ekeni bezalako lekukotasunik; (2) ekendu-ren banaketa dialektalak eta testuetako berantiartasunak ere ez du haren antzinatasunaren alde egiten; (3) silaba bakarreko aditz-oinekin erabiltzen da aditz-izenetako -(t)zaite, eta honek ere ekendu jatorrizko baten aurka egingo luke.
Beharbada emankorragoa da hedadura murritzagoko gendu hartzea jatorrizkotzat: hastapeneko herskari ahoskabearen arazoa gaindituko genuke, eta gen erro batetik lotura egin liteke -ge/-ga ‘gabe’-rekin, ik. behean.
Ez dago argi nola garatu den hedadura zabalagoko kendu-ren herskari ahoskabea; beharbada, kalte ezagunaren kasuan bezala, *gente aditz-izenetik asimilazioz (aditz hau, bere egituragatik, zahartzat jo behar da).
-ge (xiii. m.: LibRub [Domingo Bague]; -ga ~1580: IbargC [baga]; -tzaka ~1580: Lazarg [begiratzaka]). ■ Atzizki orokorra da. Pribatibo oinarrizkotzat jotzen du Azkuek (Morf §218-222); haren adibide dira, besteak beste, ahalge/ahalke, artega, bage, donge, eskerga, lotsaga. Testu zaharretan, cf. Etxep ahalgeizun, RS ukuzka, lotsaga, etab., eremu ezberdinetako adibideak jartzearren. Aditz-izenekin ere erabiltzen da Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait eskualdetan (-teke, -tzeke, -tzaga, -tzaka, -tzake formetan, Morf 222), cf. Lazarg begiratzaka, bisitatzaka, RS afaltzaga, etab.
► Erroaren gramatikalizazio prozesuan ulertu behar da gen > -ge bilakaera (cf. *bor > -bo/-po, *din > -di/-ti, etab.). Mendebaldeko -ga aldaerarako, cf. lore → lora, labe → laba, etab. (FHV 128). Berriagoa da ahoskabedun forma (ik. -di/-ti-z esandakoa); Azkuek dioenez, txistukari ondotik sortu zen lehenik (cf. bihozka, inauska edo ukuzka bera).
-ke (enendorke 1443: Abendaño). ■ Hainbat aditz formatan (bai igaitz. bai igkor.-etan) agertzen den atzizkia, erroaren ondo-ondoan (dakikeo, datorke, nuke…) edo pertsona-atzizki baten ondoan (dakioke, niezazuke…). Batzuetan aditz igaitz.-etako -te atzizkiari lotua ageri da (garateke, zitekeen).
Balio nagusiak dira: a) Etorkizunezkoa (ErrodZar neure bizian enoake Urkizuren kontrean, Leiz igan adi gorago: orduan dukek ohore, Maister nuiz dateke bake hura). Balio hau zubereraz hobeki gorde da (Intxpe zunbat ere gehiagotan herakierazi beitükeie hura, hanbat ere haboro indar düke nitre-gatzak “fera… aura”), baita ere, aginterazko moduan, bizkaieraz (Otxol zeuk gura dagixuna egikezu; cf., beste euskalkietako testu zaharretan, EtxZib bañan noiz ere deithuko baitzaitut faborera, / beharria ezakezu zabal ene othoitzera, OArin Krutze Santua adoratzen dezunean, esan eikezu).
b) Ahalezkoa (Etxep heben hik badukek bana haiek ez nork konsola, RS larrak gitxitara lekarke “lo demasiado podría traer a poco”), maiz ahal eta ezin-ekin (Leiz etxe bat bere kontra partitua bada, ezin dauke etxe hura, Ax leihorrez ahal zihoakeiela, itsasoz ioaitetik (begiratu)). Balio hau batez ere aditz laguntzailean gorde da gaur eguneraino (Lard ezin bear bezala neurtu diteke, TxAgir nik esan neike iñok baño obeto).
c) Alegiazko baldintzen ondorioa (Abendaño oi aldioneri albanegi enpara / barriz enendorke Aramaioko kontrara, Etxep bekhatu honetan hilen bagina / damnatu lukezu ene arima, Eguzk ausitakoa osotzeko balitz, txarto ez letorke).
d) Ustezkoa (Lazarg errazoaz desakezue, EtxSar hainitz gehiago diratezke oraino erraiteko gelditzen direnak, JEtxep erabili duke oraino bertzerik gogoan, nork daki, TomAgir akats bat bakarra izan lezake mutil orrek). Batzuetan (batez ere errefrauetan) betiko eta noiznahiko egiak adierazteko erabiltzen da (Bela dakusanak gure beztia, eztakike gure beharra).
Hauez gain, lap. eta bnaf. erabilera berezi bat badu ekarri aditzean, aspektua markatzeko: -ke-dun forma batzuk balio burutugabearekin ageri dira (Leiz huná batzu, dakarkeitela ohean gizon-bat “qui portoyent” / fruktu anhitz dakarrazuen “que vous apportiez”, HiriartU (apez-geiek) berekin dakarketela… fedearen gora-behera guzia).
► Badirudi ‘hartu, -z jabetu, oratu’ esanahia duten aditzak gramatikalizatu izan direla geroaldia adierazteko (LexGramm s.v. take); hipotesi honetan, ‘kendu’-ra zabaldu beharko genuke aditz horien eremu semantikoa.