- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ke (~1496: RS (+ kee); eke 1834: GoldSerm). ■ Hitz orokorra. Kee mendebaldean aurkitzen da gehienbat (ez Land); mugag. ke besterik ez dagoen leku askotan mug. keia gorde da (< kee + -a); kei forma dago Erronkarin (Hualde keitan ‘ketan’). Hasieran bokala (e-, i-) duten formei dagokienez, eke dago bazt.-gnaf.-bnaf. eremuko zenbait puntutan, eta ike ere jasotzen da Ziburun (EAEL §124). Herskari hasperenduna (kh-) du iparraldean.
Baliorik gabeko gauzen irudi moduan ere erabili izan da (Pouv khea saltzea, frBart keia bere gorde gura leukiana).
□ Mitxelenaren arabera (19733: 150), ke dago Sukia deituran (Suquia, Suquea ematen ditu). Nolanahi ere, ez dugu aurkitu deitura horren adibide garbirik Erdi Aroan; cf. Martin de Suquiasu (ArchMarq 1490).
● keatza Izt (keatza lodiak); kee + -tza, elkartu- eratorietako kea- formarekin (cf. luze/luza-).
● kebera Mogel (begi keberak); ke + -bera.
● ketan Belap (inxensü khetan doena); -ean Mogel ((tabako-orria) kian artu), Hbarren (khean dabilala); cf. suan/sutan.
● keztatu Pouv, FedProp 1903; keaz- Larm; badirudi Larramendirena elkartuetako kea- formarekin dagoela, ez ezinbestean artikuluarekin, cf. behean ketu/keatu.
ke-aho (Eskuald 1908 [khe-aho edo tximinia]), kebide (Añib, FedProp 1898 [khebide luzeeri zarioten khe burua]), ke-laino (TxAgir [pipako ke-laño artetik]), ke-lama (Harand [izerdia, khelama eta hatsa]), ke-moltso (ArreseB), keño (Laf [keño bat zariola, eta urrin bat gaitza]), keti (EtxZib [insensuaz hiruretan insensatu khetiaz] [< ke + -ti atzizk.]), ketsu (Ax [su handia, ilhuna eta khetsua]), ketu (Pouv, Mogel (kea-, kiatu)), ke-zulo (‘tximinia’: TxAgir). Cf. jo eta ke.
► Kee aldaeratik azaldu daitezke gainerako formak: batetik ke (-ee > -e), eta bestetik erronk. kei (-ee > -ei: ez nahas mendebaldeko mug. keia-rekin); cf., gainera, bizk. keatu eratorria, Mikoletaren meatu/me bikotearen eta beatu ‘ehortzi’-ren ondoan (ik. FHV 110).
Nolanahi ere, bi ohar egin behar zaizkio kee formari: lehena, amaierako -ee ez dela inondik ere arrunta euskal hitzen artean; beharbada hurbilena bee izan liteke (< behe). Bigarrena, ez direla asko hastapeneko herskaria ahoskabea duten hitzak euskal ondare zaharrekoen artean (cf., besteak beste, t(h)u). Halakoetan, Mitxelenak herskari ahoskabearen gordetzea hitzaren izaera adierazkorraren bitartez azaltzen du (FHV 255). Badirudi paraleloak izan ditzakeela azalpen modu honek beste zenbait hizkuntzatan, eta interesgarriak dira frantseserako eta ingeleserako sm- taldearen ikonizitateaz esan direnak (cf. smell, smoke; ik. Anderson 1998: 89); honek aukera eman liezaguke hitza, maila ikonikoan baino ez bada ere, herskari ahoskabe bera duten keru, kino, kirats-en familiarekin lotzeko. Hastapeneko herskaria ahostuna duen aldaerarik ez bada ere (Larm hiztegiko guea eta guechoá gorabehera), bere eratorri izan litekeen kedar-ek baditu gedarre bezalako aldaerak.
Ongi ulertzen ez ditugun edo aztarnarik utzi gabe gertatutako hainbat gertakari (fonetiko zein morfologiko) iradokitzen dituzte bi ohar horiek, eta horrek zaildu egiten du hitzaren etimologia zehaztea. Adibidez, kendu-rekin lotu nahian *gene (← *gen-e, cf. hatz/atze) berreraikiko bagenu, *gehe > *gee > kee/khe bilakaerarekin, argitu beharko genuke zergatik ez dagoen bokalarteko hasperenaren aztarnarik, etab.
Berrikuntzatzat jo behar dira hastapenean e- duten aldaerak:[1] horren alde egiten dute haien banaketa dialektalak (mendebalde zabalean eta ekialdean, hots, bazterretan, ez dago horrelako formarik) eta lekukotasunen berantiartasunak; zaila da pentsatzea historikoki galbidean harrapatu dugun forma dela. Ohar bedi, gainera, aferesi adibide ezagunak daudela eke duten hizkera horietan (cf. torri, mazte, etab.), eta hiperzuzenketa gertatu ahal izan da hitzaren kasuan. Paralelo gisa, kendu/ekendu bikotea dugu, nahiz eta kasu honetan, hiperzuzenketaren aukeraz gain, aditzetako e- aurrizkiaren analogiazko zabaltzea ere aintzat hartu behar den (ik. FHV 156).