- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
kausa (1545: Etxep). ■ Euskal Herri guztiko testuetan agertzen den hitza. Esanahiak: ‘arrazoi, zio’ (Etxep kausa honegatik, BizkKant linda eder galanpat kausea izanik; oso erabilia izan da iparraldean -(e)la kausa: Materra ni naizela kausa, Ax bekhatua dela kausa, harengatik, haren kariaz; cf. Lazarg monjea kausa dala); ‘auzi, auzigai’ (Etxep demandantak erran dezan bere kausa egiaz, Kardab sentenzia emateko gauza edo kausa); ‘gai, gorabehera’ (Xenp deklaratzera nua / Agedaren kausa, Txirrita diran bezela esan / biar ditut gauzak, / nola izaten diran / artzaiaren kausak).
kausaz (Etxep [heien kausaz]), kausazko (EtxSar [(juntagaillu) kausazkoa]).
► Azken buruan jatorri bera izanik ere, gauza baino geroagokoa da hitza: erromantzeetan ere kultismo moduan berrezarri zen (cf. errom. cosa, chose, etab.). Ibero-erromantzearen barrenean, Corominasek eta Pascualek (DCECH 1, 928b, causa) hitzaren lehen lekukotasunak XII.-XIII. mendeetan kokatzen dituzte, eta Wartburgek (FEW 2/1, 543a, causa), hizkuntza galo-erromantzeak hizpide, tradizio idatziaren hastapenetik dagoela dio.
Bai formarengatik, bai esanahiarengatik, argi dago euskaraz ere gauza baino geroago sartu zela: testuetan gauza eta kausa hastapenetik ditugu, baina euskal testuak berandukoak direlako, besterik gabe. Kausa-k ez du gauza-k jasandako fonetismo zaharren arrastorik (k- > g- eta -s- > -z-, ez eta zub.-erronk -au- > -ai- ere; ezaguna denez, azken hau ez da, besteak beste, -s- aurrean gertatzen, ik. FHV 93); esanahia ere ez du latin arruntekoa edo erromantzeetakoa (cf. gazt. cosa, fr. chose ‘gauza’), Erdi Aroko eta ondoko kultismoarena baizik.