- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
jostatu (1545: Etxep (dostetan); jostatu ~1620: Isasti). ■ Hitz zabaldua (bizk. oso gutxi erabilia); cf. olgatu, solas/jolas. Oro har jostatu da forma erabiliena hegoaldean, eta dostatu iparraldean XIX. mendera arte (gero jostatu); txostatu gnaf. eta zub. lekuko zenbaitetan ageri da (Arak (gnaf.), Lizarg, Maister, Etxahun, Artxu, Intxpe…); tostatu Erronkarin aurkitzen da.
Aditz iragangaitza da gehienbat (Leiz dostatzen diradela bere enganioetan, Sueskun farra, lo eta josta nendin; ‘iseka egin’: Monho ez da dostatuko mundua; / ez daut eginen irririk); iragankor gisa ere aurkitzen da (‘jostarazi’: Artxu zure haurren txostatzeko).
● josta (Lizarg (dantza ta txosta gaistoetan); jostan Lizarg (egun guzian txostan); atzeranzko osaeraz sortua; ohar bedi erromantzeetan erabat bestelako esanahia duela joste, justa-k, eta pentsatu behar da euskararen barrenean sorturiko hitza dela.
● jostailu izond.: Ax (hitz alferrak, arinak, iokolariak, dostailluak); iz.: Harrt (d-), Izt (bukatu diradela joistalluak); jostailuzko Harand (amodio ergela eta dostailluzkoa); josta(tu) + -(g)ailu; cf. gordailu, etab.
● josteta Etxep (hek dostetan, ni neketan); jostetazko Laphitz (jostetazko bizi bat); josta(tu) + -eta; cf. Larm, Mburu jostaeta. / jostaketa Pouv (d-); ik. josteta.
jostagale (Lizarg [galdegiten ere dute… txostagaleek ia den txostaketarik]), jostagarri (Arrue [liburu jostagarriak]; FedProp 1888 [debruen jostagarri izan]), jostagura (Elizanb [ez naiz yostagura]), jostaka (Etxahun [hurak txostakan eta ni negarrez ardüra]), jostakin (HiriartU [gizon bitxi jostakin anitz]), jostalari (Urte (d-); jostari Larm, Izt), jostatzaile (Urte (dostazale), Hbarren (-tza(i)le); bakarrik iparraldekoa, ik. jostalari).
► Erromantzetik harturiko mailegua da: cf. okzit. zah. jostar ‘zaldi gainean gudukatu, lantzekin eta’, zaldun guduetako termino gisa espezializatuta; badu ‘(animaliak, pertsonak) elkarren aurka aritu, gudukatu’ adiera zabalagoa ere. Azken buruan, lat. arrunteko *jŭxtare-retik heldu da erromantzezko aditz hori, eta juxta ‘ondoan’ preposizioaren eratorria da; ‘(gudurako) elkarren ondoan jarri, elkartu’-tik garatu du esanahia.[1]
Okzitanieraz ez dugu aurkitu euskal hitzaren esanahitik hurbileko adibiderik, bai ordea Normandiako aldaeretan: cf. “lutter, folâtrer”, “plaisanter”, “rire, s’amuser aux dépens de qn”, “folâtrer, jouer pour rire”, etab.; ‘elkarren aurka aritu, gudukatu’-ren espezializazioa dira erabilera horiek (FEW 5, 98b, jŭxtare, I 2). Pentsa daiteke inoiz zabalduagoak egon zirela erabilera berezitu horiek, eta halako batetik hartuko zuela euskarak, edo, besterik gabe, adieren hurbiltasuna lagun, euskararen barrenean garatu zela ‘jolastu’ adiera.
Argi dago ekialderagoko erromantzeren batetik hartua dela, ez gaztelaniatik: honen alde egiten du hitzaren banaketak, eta, gainera, gaztelaniaz ere katalanari edo okzitanierari hartua da hitza, ziur asko, trobadoreek kantatutako zaldun jokoetako termino gisa (DCECH 3, 542a, justar).
Hitzaren /ɟ/ herskari ahostun sabaikaria aldaera adierazkortzat hartuta sortuko zen dostatu, haren ordain /d/ ez-sabaikariarekin (cf., bestela, Madalen > Maddalen, Anton > Antton, etab.; Mitxelena 1974c : 195, 62. oh.). Bigarren silabako ahoskabeak eraginiko asimilazioz azaltzen da erronk. tostatu; baliteke forma horren sabaikaritzetik azaldu behar izatea txostatu, edo, hobeto, suposatzea sabaikaritzea hasierako ahostunaren gainean gertatu zela, [ž]-tik.