- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
jainko (~1496: RS; ieinko 1545: Etxep; jaiko ~1580: Lazarg; jinko 1696: Belap). ■ Hitz orokorra (ik. jaungoiko eta, beste maila batean, ortzi). Historikoki, zenbat-eta mendebalderago orduan-eta gutxiago erabili izan da: bizkaieraz, adibidez, RS-n ageri da (jaungoiko-rekin batean), baina gero oso bakan baizik ez (cf., Arabarako, Lazarg jaiko, baina Land, Lazarg jaungoiko). Jaungoiko-rekin batera agertzen da leku (eta autore) askotan eta garai desberdinetan: antzinako lekukotasun batzuk baizik ez aipatzeagatik, RS-n ez ezik, Etxepare, Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa, Axular eta Oihenartengan ere bi hitzak aurkitzen dira, balio berberarekin.
Jainko da forma zabalduena; jinko bnaf. eta bereziki zub. aldaera da (erronk. xinko); tarteko jeinko forma Etxeparegan dago jadanik. Forma -ng-dunak oso urriak dira eta berandukoak (besteak beste, Lizarg jaingo; cf. halaber Añib yaungo).
Izen arrunta da eta izen arrunten ohiko erabilera du; deiki moduan ere artikuluarekin da erabiliena (cf., artikulurik gabe, EtxZib o, Iainko, zeiñak baituzu / gutzaz artha handia, Maister o, Jinko, egia zirena).
□ Hitzaren adibidetzat hartu izan da Abadiñoko idazkun bat, zeina iavninco irakurri izan baita. Horretaz, ik. jaun.
◊ Urquijok gogora dakarrenez (1920: 110), ing. by jingo! interjekzioan euskal hitza ikusi izan dute zenbaitek; iparraldea britainiarren menpe egon zen garaiko mailegua izango zen. Aukera hori onartzen du E. Kleinek bere Comprehensive Etymol. Dict. of the English Lang. 1, 830 (apud AgudTov s.v.), pentsatuz Eduardo I.aren euskal soldaduek eramango zutela hara, Galesko gerretan. Gaur egun hipotesi hori baztertu ohi da, eta Jesus-en eufemismo soiltzat jotzen da jingo, ingelesaren barrenean azalduz (OED s.v.).
● alajainkoa xviii. mendeko bukaerakoa da testuetako lehendabiziko adibidea, baina askoz lehenagokoak dira NavIntel alincoa, nescatoc ere eçiazquiguc minçatuco “¡por Dios! las mozas tampoco nos hablarán ahora” eta alincoa, bada pleituan alçina badoaye noriere bayt mendecatuco gayzquioc “¡por Dios! pues si el pleito va adelante, en alguno nos vengaremos” (Elo, 1565).
● jainkoaizun ‘jainko faltsu’: Oih (Iainkorik ez Iainkoaizunik); Oihenartek asmatua ziur asko, jainko-ri aizun gehituta; gogoan har bedi aizun hitza bera mozketa oker batetik sortua dela —berez, -(k)izun da atzizkia—, amaizun, alabaizun eta halakoetatik, ik. semeizun.
● jainkoar ‘jainkozko’: Haranb (agur Ama Iainkoarra); -tar atzizkiaren -ar alomorfoarekin, ik. behean jainkot(i)ar.
● jainkoaren izeneko ‘eskale’: Azk (gnaf.); cf. jaungoikoarrengo, eta gazt. pordiosero.
● jainkoaren oilo ‘tximeleta’: Añib, FedProp 1892 (hemengo apex edo Jainkoaren oilo batzuetarik biltzen); izendapen honen oinarrian dagoen mundu ikuskeraz, ik. xehekiago apex; cf. behean jainkoilo.
● jainkosa Leiz; jainko + -sa, erromantze jatorriko atzizkiarekin, cf. okintsa, ostalertsa, etab.
● jainkot(i)ar OihAtsot (-tar), Haranb (-tiar); atzizkiaren jatorrizko forma -tar dela onarturik, -ti atzizkiaren gurutzaketaz azalduko genuke -tiar aldaera; bestela, atzizki bikoitz batean pentsatuko genuke: hitzari lehenik -ti gehituta —cf. jainkoti—, -ar gehituko zitzaion ondotik, cf. ezkerti eta ezkertiar.
jainkoaren begi (eguzkiaz esana: Barand (bizk.)), jainkoaren gerriko/paxa (‘ortzadar’: Azk/Izag… (bizk., gip., gnaf.)), jainko-emakume (‘jainkosa’: Ubill), jainkoetsi (Harand [ederretsi behar dugu gure omen ona, ez, ordean, jainkoetsi]), jainkogabe (Pouv, HiriartU), jainkoilo (‘tximeleta’: Xaho), jainko-sagar (sagar-klase bat: Duv, Althabe), jainkotasun (Materre [iainkotasun bat, izaite bat eta naturaleza bat]), jainkoti (Larm, Kardab [jainkotia, modesta ta txit deboziora emana]), jainkotu (Pouv, Hbarren), jainko-xakur (‘ipurtargi’: Izeta (bazt.)), jainkoxka (FedProp 1901 [fetixa edo jainkoxkak]), jainkozki (Pouv, TBLap [Leiz dibinoki]), jainkozko (-koazko Leiz [Iainkoazko gauzetan]; -kozko Haranb [Iainkozko izaite bat]), jainkoztatu (‘jainkotu’: Zaldubi). Cf. alajainkoa, andrejainko, basajainko, sasijainko.
► Formaren aldetik, eragozpenak daude jaun-ekin edo jaungoiko-rekin lotzeko. Ageri denez, ezin da jaungoiko-ren laburtze bat izan: jaungoiko-rekin batera ageri da hizkera askotan (ik. goian), eta, alderdi historikotik begiratuta, jainko orokorra da, jaungoiko ez bezala. Uste izatekoa da jainko orokor eta zaharrari jaungoiko berriagoak murriztuko ziola eremua hego-mendebaldetik hasita. Erronkariko kasua argigarria izan liteke: alde batetik xinko dago, [ɟ] > [ʃ] aldaketa erregularrarekin, baina bestetik jangeiko, etab., mendebaldetikako [χ-] igurzkari belarrarekin. Ik. jaungoiko.
Hitz bereizitzat jo behar da jainko. Ariztimuñoren proposamenaren arabera (2012: 124), *din erroaren gainean sorturiko hitza da: *e-da-din-ko litzateke osaeraz, eta, esanahiz, ‘etorria’ edo ‘lurrera jaitsia’ litzateke; ikuspegi kristaura mugatu gabe, ‘jaikia’ ere izan litekeela proposatzen du autore honek, hitza lurreko edo lurpeko dibinitate bat izendatzeko sortua izan daitekeelakoan. Berariaz esaten ez badu ere, badirudi ttikigarritzat duela -ko, hain zuzen zezenko aipatzen baitu (cf. Soriako sesenco), ozen ondotiko -ko > -go gertatu ez izana azaldu nahian paralelo bila ari denean. Ahoskabearen iraute horretan, gogora dakar halaber hitzaren adierazkizunaren kutsu sakratuak segur aski izango zuen eragina.
Gure ustez, ordea, Ariztimuñoren hipotesiak ez du Lazarg jaiko aldaera azaltzen. Horrela, autore horren ildotik aldendu gabe, agian egokiagoa suerta daiteke *nin ‘eman’ errotik abiatzea (cf. indazu, iguzu, etab.; Lakarra 2008: 481): *e-da-nin- batean pentsatuko genuke horrela; -n bukaera duten beste aditzetan bezala, onar genezake berau galdu egin dela, atzizkia hartzean (eban-ekin, cf. ebaki/ebate, *edun-ekin, cf. eduki/edute , etab.), eta *e-da-ni-ko berreraikiko genuke. Forma horretatik, *edaniko > *janiko > *jaĩko > jaiko/jainko bilakaeraren barrenean azalduko genuke jainko/jaiko alomorfia (cf. lat. lucanica > *lukaĩka > lukaika/lukainka, *bedenikatu > bedeinkatu; FHV 304).
Hipotesi honetan, Ariztimuñok iradoki bezala, ttikigarria litzateke -ko, eta, honen alde, gogora ekar daiteke Atharratzeko herauscorritsehe jainko-izena, zeinetan -xe ttikigarria ikus daitekeen (ik. xehe). Gure etimologiaren barrenean, egoki azal daiteke ahostun ondoko -ko > -go ahostuntzea gertatu ez izana, berria baita ozena bera (ez dago, esaterako, **lukainga eta **bedeingatu aldaerarik). Horretaz gain, ttikigarriarekin eta ahostuntzerik gabe, cf. zezenko bera (Morf §300) eta bizk. astunko, eta toponimian, berriz, cf. Lizarcoa eta Oyancoa (1594), Sagarcoeta (1650) eta Zabalcoa (1696), Salaberrik dakartzanak (1994: 69, 400. oh.). Zalantzazkoagoak izan daitezke bnaf., zar., erronk. txerrinko, erronk. xurrunpanko, etab., ekialdeko ozen ondoko ahoskabetze ezagunarengatik.
Esanahiaren aldetik, ez dago eragozpenik ‘jainko’ eta ‘eman’ lotzeko. Buckek dakarrenaren arabera (s.v. god), bi talde nagusitan bana daiteke ie. hizkuntzetan ‘jainko’ esan nahi duten hitzen jatorria: batetik, ‘zeru’, ‘egun’, ‘dirdiratu’ adieren inguruko hitzak egon daitezke ‘jainko’ esanahia duten hitzen oinarrian; bestetik, berriz, eslaviar eta irandar hizkuntzak ditugu, zeintzuetan ‘emaile’ dagoen hitzaren oinarrian. Cf., esaterako, eslav. zah. bogŭ, avest. baγa- eta pers. zah. baga- ‘jainko’, erkatu behar baitira sansk. bhaga- “dispenser, gracious lord”-ekin (cf. hizk. honetako bhaj- ‘zatitu, partekatu, banatu’ aditza). Gure ustez, paralelo honen bidez hurbildu daitezke euskarazko *nin ‘eman’ eta Bucken “one who dispenses, gratious”.
Proposamen honen alde egon daiteke izen arrunt gisa agertzea (artikuluaren erabilera, etab.). Hitzaren adiera etimologikoa ‘(jainko) emaile’ baldin bazen, ez dago hitza bakartasunarekin edo monoteismoarekin lotu beharrik (hori iradoki lezake *edin-en oinarrituriko hipotesiak). Bestalde, erlijio jakin bateko ‘Jainko bakarra’ izendatzen duen kasuetan ere, ez litzateke eguzki edo ilargi-ren paretsuko izen arrunt bat baizik, hots, erreferentzia bakarreko izen arrunta; kasu horietan Jainkoa ez da ‘jainko antonomasiazkoa’ besterik (cf. adib. Leiz Iainko bizia / Iainko arrotzak / Iainkoa).
Aldaeretan, -ai- > -i- bilakaerarako, cf. bezain > bezin, haiz > hiz, etab. (FHV 104-105); erregularra da erronk. xakin (FHV 169).