- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
izter (ixtar ~1557: OihAtsot; izter 1562: Land; ixter 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Zuberoa eta inguruan ez da erabilia bere esanahi nagusian,[1] baina bai zenbait elkartutan (ixtezañ ‘iztazain’, etab.; bestela, azpi da hor erabiltzen dena: Leizarragak ere azpi dakar jad. ixter-en Zuberoako baliokidetzat); hitza Zuberoan —baina ez han bakarrik— ‘atal, zizter’ adieran izan da erabilia (Intxpe intzaur ister; Althabe baratxuri ister).
Forma sabaikariduna (-xt-) iparraldeko testuetan erabiltzen da gehienbat, aurrenekoetatik hasita; -ar bukaera Oihenarten atsotitzetan eta XIX. eta XX. mendeko hegoaldeko testuetan aurkitzen da. Elkartuetan ugaria da izte- eta batik bat izta- forma.
Zenbait erabileratan badu ‘hanka, zango’ adiera ere han-hemenka, eta, bidenabar, gauza bera gertatzen da azpi-rekin.
□ Onomastikan, cf. Joanes de Fagoaga y de Yzterco (NavApod 1573), “Domingo de Izcunça, alias Yzterederr” (NatVasc 1567), “el sastre de azpilcueta llamado yzterheder” (OnomVasc 7 1584).
● ixtaklok ‘zangalatrau, hankalepoka’: istakolka Arak; ixtaklok Duv; ez dago argi zein den bigarren osagaia, baliteke onomatopeia izatea.
● iztai ‘iztaloki’: Azk (bizk.); iztegi Larm; izta- + hegi (FHV 338). Baliteke hitz bera izatea iztai ‘malda behera’ (Oih Ezt’ ikaia non eztuen bere iztaia).
● izter-aran “petite prune vert jaunâtre” Larrasket; “prunes en grappes de trois” Lhande; hitzaren balio beheratzailea dagoke Larrasketenean, ik. behean, eta Lhanderenean, ordea, ‘zizter, atal’ dago.
● izter-barrabil “ixtarbarrabil, en lechones gordos imitando ovarios y entre piernas” Gorosurreta; ‘sasi-’ balioarekin, itxuraz.
● izter-sagu ‘barrabil’: Azk (lap.); sagu-k berak badu ‘barrabil’ adiera ere.
iztaloki (Harr; -st- Uriarte), izta-ondo (Lazarg; iztondo Azk (bnaf. etab.)), iztape (‘izter-arte, urrats’: -st- Pouv; -xt- Duv), iztarte (OihAtsot, baina Duv ixter-arte), iztazain (Oih; tokika iztezain), iztazaki (‘iztaloki’: -xt- Duv), izter-eztika (‘zangalatrau’: Azk (bizk.)), izter-hezur (EAzk [apurtuta iztar-azurra]; lap. izta-ezur dakar Lhandek, baina nagusi dira dardarkaridun aldaerak), izterki (‘izterreko okela’: -xt- ECocin), izter-mami (-xt- Harr), izter-min (‘lupu’ etab.: Azk (bizk.)), izter-senide (ik. behean izter-lehengusu), izter-txoko (‘iztai, iztaloki’: Garbizu (gnaf.)), izter-urkulu (‘zangalatrau’: EAzk).
► Saioa egin daiteke iz-ter zatitzeko. Bigarren osagaia bazter eta laster-ekoarekin konparatuta, be(he)ra dagoela pentsatuko genuke; ‘behe’ adiera horrentzat, cf. azpi ‘izter’ bera. Lehen osagaia zein den ez dago hain argi: bazter-en bezala, pentsa liteke instrumentala dela -z, eta ‘zerbaitez, nonbaitetik beheiti’ litzateke hitzaren jatorrizko esanahia. Alabaina, zaila da zehazten i- hori zein “zerbait, nonbait”-i dagokion: onarturik hastapeneko b- bat galdu dela, *bi- berreraikitzera irits gintezke (agian bizkar-en hasierarekin konpara daiteke; atzizki moduan, cf. azpi eta zubi); ‘goitik beherako’ litzateke hitza.
Agian ‘zizter, atal’ adiera orokor batetik azal daiteke gorputz-atalari dagokion adiera, ez ezinbestean gorputz-ataletik bestelako ataletara zabaldutako erabilerarekin; ik. behean zizter. Bestalde, elkartuetako lehenbiziko osagai moduan, badirudi hitzak balio beheratzaile edo degradatzaile bat izan duela noizbait (‘azpi-’, ‘zati-’, ‘behe’ edo antzeko balioren batetik abiaturik?), euskarazko eremu guztian arrastoak utzi dituena: cf. izter-lehengusu (eta izter-senide), izter-barrabil eta, agian, izter-aran eta izterbegi bera.[2]
Dardarkariaren aurreko bokal-irekitzeari zor zaio iztar aldaera, cf. bazter > baztar, maizter > maiztar, etab. (FHV 62). Elkartuetako dardarkariaren galerarako, cf. adar/ada-, behor/beho-, hezur/hezu-, etab. (FHV 338).
izterbegi (1545: Etxep; ixter- 1636: EtxZib). ■ Iparraldean erabilia. ‘Aurkari, etsai’ da esanahi nagusia (Etxep zertan iuia hik baitazak eure izterbegia, Oih izterbegia minzatzen / delakoz guzaz). Idatzizko tradizioan badirudi ez dela erabilia izan etsai antonomasiazkoaz —deabruaz— aritzeko, baina bai adib. arimaren hiru etsaiez (EtxZib hirur ixterbegiak). Duvoisinentzat “ennemi particulier” da, eta Larrasketentzat “e. personnel”, eta ez dute, beraz, etsai-ren baliokidetzat jotzen (beste hiztegigileetan ez dago holako bereizkuntzarik). Larrasketen arabera, hitza ezaguna zen, baina ordurako erabiltzeari utzia.
□ Jakingarri gisa, bada Kintoan Isterbegi izeneko kaskoa, eta izen bereko aurkintza Baztanen. Ez da esan nahi ‘izterbegi’ direnik nahitaez.
► Haritxelharrek (1970: 77) ixker-begi proposatu zuen jatorri posibletzat: “n’aurions-nous pas une alternance t/k et ce mot ne viendrait-il pas de ixker begia (‘oeil du côté gauche’, qui regarde de travers), d’où l’idée d’envie, de jalousie, de malveillance et enfin l’idée d’ennemi?”. Mitxelenak aintzat hartzen du aukera hori, k-g > t-g disimilazioa proposatuz (FHV 476).
Badira, ordea, eragozpenak: ixker ez da agertzen XIX. mende bukaera arte, eta aurreneko forma i-duna (isker) Belapeyrek darabil; izterbegi agertzen den testuetan ez dira ezker-en aldaera e-dunak baizik ageri; “ezkerreko begia”, Haritxelharrek ematen dion adiera horrekin, ez da oso ugari agertzen euskaraz.
Aukera egokiagoa da pentsatzea izterbegi ez dela izter-begi besterik; horretarako izter-en ustezko balio beheratzaile edo degradatzailea (eta, hortik hurbil, beharbada “gaiztotzailea”) izan behar da gogoan;[3] cf. Intxausperen adibide hau, hiru aurkari klase izendatzen dituelarik: beitzakian bazütiala isterbegiak, bekhaitzak eta etsai handiak, non aurreneko bietan begi bailegoke (izter-begi, begi-gaitz; bidenabar esanda, bekaitz-en adiera zaharrena ‘bekaizti’ da); hau ongi doa Duvoisinen eta Larrasketen zehaztapenekin (ik. goian). Bestalde, aipagarria da Azkuek adibide bakarrarekin dakarren zar. iztergaitz “envidia” (s.v. iztergaitz), eta orobat ondoko izter-lehengusu.
izter-lehengusu. ■ Hegoaldean dokumentatua, XX. mende hasieraz geroztik; istar-senide ere badago Bizkaiko Arratian.
► Bai izter-lehengusu-k bai bizk. istar-senide-k, biek adierazten dute ahaidetasun-maila ez hurbila (‘herengusu’, etab.), eta izter-ek hor egiten duena da lehengusu-k eta senide-k berez adierazten duten ahaidetasun-maila urrundu edo beheratu (ik. goian, balio beheratzaile honetaz).
zizter (xixter ~1650: Pouv). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., lap., bnaf., zar.). Aldaera zabalduena xixter da (gnaf., lap., bnaf., zar.; Pouv), balio txikigarri edo adierazkorra izan dezakeena; sister ECocin-en agertzen da aurreneko aldiz, eta zizter Elizanb-engan.
Esanahia ‘(fruitu baten) atal’ (ECocin baratxuri sister bat, Dv heltzaur xixterra; ik. Pouv “gousse”) edo ‘janari-zati’ da (Duv lukhainka xixterra, Elizanb yan baitzituen (tripaki) zizter osoak).
zizterka (“par quartiers” xixterka Harr; zizterka Herria 1957 [baratxuria pika zizterka]), zizterkatu (xixterkatu Harr).
► Izter-en aldaeratzat hartu behar da. Hastapeneko z- azaltzeko, cf. abar/zabar, balantza/zalantza, edo zorabiatu (< gask. horabiàt), besteren artean. Esanahiari dagokionez, ohar bedi ‘atal, zizter’ esanahia duela izter-ek Zuberoan.