- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
izeba (1539: NatVasc; ik. izeko). ■ Hitz zabaldua, bizk. eta gip. zati batean izan ezik (ik. behean izeko). Aldaerei dagokienez, XIX. mendera arte ez da aurkitzen izeba besterik (NatVasc “era su tía y muchas veces le solía llamar en su lengua vascongada yçeba”, OihAtsot izeba, enea nihaurentzat, NafGut izeba andria); geroztik izaba, izo(b)a, ixua, etab. ageri dira. Artikulurik gabe ere erabili izan da (cf. ama, aita, alaba, seme, etab.).
izebatasun (Pouv).
► Ahaidetasun izenetako -ba da bigarren osagaia (cf. ahizpa, iloba, neba, osaba, etab.), baina ez dago argi zein den lehena. Aukera bat izan liteke izen-ekin lotzea, baina honen motibazioa ez da argia (‘izena jartzen zuena’ ote?); dena den, erabateko eragozpena izan gabe ere, ohar bedi badela bizk. uzen, eta ez dela **uzeko-rik.
Ah-iz-pa eta iz-eba hitzetan balizko -iz- osagaia bereiziz, izeba hitzak inoiz ‘amaren aldeko izeba’ adieraziko ote zuen galdetzen du Bährek (1935: 24), baina onartzen du biziki zuhurki hartu beharreko hipotesia dela.
Izaba aldaeran asimilazioa gertatu da, edo osaba-ren eragina; cf. osaba-ren oseba aldaera bera. Arruntak dira halako eraginak elkarren segidan esan ohi diren hitzetan, hala nola ahaidetasun izenetan eta zenbakietan. Izo(b)a aldaeran, berriz, galdutako -b-ren eragina egon ahal dela uste du Mitxelenak edo, berriro, osaba-rena (1969c: 118, 11. oh.).
izeko (~1496: RS). ■ Bizk. eta gip. zati bateko hitza. Eseko aurkitzen da Mikoletagan; bestelako formak (ixeko, iziko…) XIX. mendetik aurrera ageri dira. Artikuluarekin (RS izekoa edo llobea) edo gabe (TxAgir amak, izekok eta amonak) erabili izan da.
izekotxo (Azk [eskola barrien sartu nendun izekotxuk]).
► Mitxelenaren ustez (1969c: 120, 18. oh.), -ko ttikigarria dago hitzean, eta bi modutan azal daiteke haren osaera: izeba-ren eratorri gisa, *izeb(a)-ko, esanahiz ‘izebatxo’, edo, bestela, ize- oinarriari -ko gehituta.
Ixeko aldaeran sabaikaritze adierazkorra zein bokalak eraginikoa gertatu ahal izan da; bokalen asimilazioa gertatu da iziko-n eta, orobat, Mikol eseko-n, norabide ezberdinetan.