- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
itxura (~1557: OihAtsot; etxura ~1580: Lazarg). ■ Hitz orokorra. Etxura forma mendebaldeko testu batzuetan agertzen da, Lazarragagandik hasita (arab.-bizk. eremutik kanpora, Kardab eta AgirAst). Zubereraz, itxura zaharraz gainera (OihAtsot, Belap, Maister), badira itxüra eta ütxüra berriagoak ere (Intxpe etab.). ‘Antz, irudi, tankera’-z gainera, badu ‘funts, ganora, gauza egokia’ adiera ere, kontestu jakin batzuetan (ez du itxurarik; ez da itxura; itxura izango litzateke…). ‘Irudi, sinbolo’ adiera EtxZib-engandik dokumentatzen da iparraldean; hegoaldean, Gabiriko “vna ychura de la Virgen del Camino” (AgarZuzi 1660) da lehendabiziko adibidea.
● itxurant ‘antzezle’: FedProp; jatorri erromantzeko atzizkiarekin, cf. arrangurant, zerbitzant, etab.
● itxurantza Laphitz; atzizki erromantzearekin, cf. esperantza, fidantza, etab.; ez da osatu itxura + antz dvandva elkarketaz, itsatsia baitu -a.
● itxurga ‘itxuragabe’: Mogel; -ge atzizki pribatiboarekin, bizk. -ga, ik. kendu.
● itxuroso ‘itxura oneko; egoki, behar bezalako’: AzpPrem; -oso atzizki erromantzearekin, cf. bakeoso, nekoso, temoso.
itxuraberritu (Mitx; ik. itxuraldatu), itxura daukanez (‘dirudienez’: frBart), itxura denez (‘dirudienez’: Etxaniz), itxura-egile (‘faltsu, hipokrita’: Duh), itxuragabe ([iz. eta izond.] ‘itxura txarreko, funsgabe, desegoki, izugarri…’: Kardab), itxuragabeko (‘itxuragabe’: Añib), itxuragaitz (Lizarg), itxuragaiztoko (Ubill), itxura-emaile (‘hipokrita’: Arrue), itxura-gezurti (‘hipokrita’: Duv), itxurak dioenez (‘dirudienez’: TxAgir), itxura(k) egin (EtxZib), itxurakeria (Orixe), itxurako (‘itxura oneko’: Alzaga), itxuralari (Duv), itxuraldatu (Duv), itxuran (‘egoki’: TxAgir), itxurapen (‘itxura, antz’: EtxZib; ‘itxura huts, simulakro’: EtxZib; ‘itxurakeria’: Pouv; ‘agerpen, bisio’: Harrt, Duh; ‘susmo’: Harrt; ‘sinbolo’: Lopez; ‘ispiluko isla’: Mogel), itxurati (‘hipokrita’: Harand), itxuratu (‘eratu, irudikatu, moldatu’: Mogel), itxuraz (‘itxurak eginez’: Pouv; ‘itxuren arabera’: Larg; ‘egoki, behar bezala’: Uztap), itxurazko (‘hipokrita, gezurrezko, itxura hutseko’: Pouv; ‘itxura oneko’: TxAgir; ‘on, egoki, ganorazko’: TxAgir), itxureria (‘itxurakeria’: Lizarg), itxurero (‘itxurakeria maite duena’: Lizarg).
► Gazt. hechura ‘egitura, egikera’-tik hartua da, hau berau hacer ‘egin’ aditzaren hecho partizipioaren eratorria; euskararen barrenean aski goizik zabaldua, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera. Esanahiaren bilakaerarako, cf. eite ‘antz, irudi’ bera (< egite); ‘itxura, tankera on’-etik azaltzen da ‘funts, ganora, gauza egokia’ adiera.
Bistan denez, etxura aldaera da arkaikoena (jad. Lazarg); ondoko afrikatu sabaikariarengatik azaltzen du e- > i- Mitxelenak (FHV 67) eta, bestela ere, kontuan hartzekoa da bigarren silabako -u- bokala (cf. eguzki > iguzki, eduki > iduki etab.; FHV 65). Zub. itxura zaharretik erregularki azaltzen da itxüra > ütxüra (cf. uturri/üthǘrri, utzuli/ützüli, etab.; FHV 79).