- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ingude (1643: Ax). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.). Aldaeren artean, bokal sabaikariz hasten direnak dira ingude (gip., gnaf., lap.), ingudi (bnaf.), ingudio (Duv), ingure (gip.), ingura (Pouv), inkhüde (zub.; inkude Oih) eta enkhüde (zub.).
U- edo ü- bokalez hasten direnak dira ungide (bnaf.), unguru (Duv), unkia (Artxu), unkida (Herria), unkide (Duv), ünk(h)üde (bnaf., zub.), ünküdü (zub.) eta ükhüde (zub.).
Bestalde badaukagu jungude ([j-] bizk., [x-] bizk., gip.), jungura ([x-] bizk.), jongure (gip.), jungure ([x-] bizk.), yungura (van Eys) eta yugude (bizk.).
Tx- hasierarekin badaude txingude (gip.), txingure (gip., gnaf.), txinguri (gip., gnaf., bazt.), txingura (bizk., gip.), txinburi (gnaf.), txinguru (Harr (gip.)), txigure (gip.), txongure (gip.), txungude (Harr), txungure (Larm), txungura (gip.), txunguri (bazt.) eta txungurre (bizk.); x- hasierarekin xingudi (bazt.), xingura (Harr (zub.)) eta xinguri (bazt.), eta z-rekin zinguri (bazt.).
Esanahi nagusiaz gainera (Ax maillu kolpeek ingudea gogortzen duten bezala), sukaldean erabiltzeko egurrezko mokorraz ere esaten da (ünkhüde Larrasket), baita uztarriaren eraztunaz ere (ingudi Hbarren, ungide Satr (bnaf.)).
ingudatu (txinguriatu Harr; inguratu Orixe [(segak) inguratzeko]), ingudetxo (“tas” Larm).
► Latinezko akus. ĭncūdem ‘ingude’-tik heldu da (nom. ĭncūs), berau lat. cūdō ‘(laborea, metala) jo’-ren eratorria da (ErnMeill s.v.). Agian jatorri berarekin, ik. gudu. Garapen teknologiko edo kulturalari buruzko oharra eginez, oinarri latinoa ikusten du Rohlfsek errementaritzari dagozkion termino gehienetan (1933: 339; kate, aingura eta daraturu modukoak aipatzen ditu, besteak beste).
Wartburgek dioskunez (FEW 4, 633a, ĭncūdo), IV. menderako nom. incudis forma hartua zuen latinezko hitz horrek, incudine kasu oblikuoetan (eta honetatik nom. ĭncūdo berriagoa). Latin arrunteko ĭncūdĭnem formaren ondorengoak dira erromantzezko gehienak, bilakaerak bilakaera: it. incudine, fr. enclume, kat. enclusa, etab.; gazt. yunque, ordea, latinezko forma klasikotik eratortzen dute zuzenean Corominasek eta Pascualek (DCECH 6, 22b, 23a), ez ĭncūdĭnem-etik, Wartburgek egiten duen bezala (gazt. ayunque aldaera dakar honek). Italieraz bada incude aldaera bat, baina latinetik mailegatua da, Wartburgen ustez (FEW 4, 633b); Corominasek, ordea, italierazko incude horretaz gain ancude aldaera bat ere aipatzen du, eta latinezko forma klasikoaren ondorengotzat ditu, euskal forma bezalaxe. Erromantzeetako aldaerak gorabehera, argi dago euskal hitza latinezko forma klasikotik azaltzen dela hobekien; cf., gainera, hastapeneko lat. ĭ > eusk. i (Mitxelena 1972c: 10, 1974c: 188).
Aldaeretan, berranalisiz azaltzen da ingudi aldaera, forma mugatutik (ingudea > ingudia → ingudi); ozenaren ondotiko ahostuntzerik gabe, zub. inkude (FHV 230), eta badirudi en- duten forma erromantzeen eraginez azaldu behar dela hizkera bereko enkhüde (cf. gask. enclùmi, Palay s.v.). Ingure aldaerarako, cf. edan > eran, bide > bire, etab. (FHV 227). Gehiketa adierazkorren bat gertatu da ingudio aldaeran, beste zenbait hitzen eredura, beharbada. Ez dago argi zein berranalisi gertatu den Pouv ingura-n (cf. orobat unkida, unkia). Metatesia dugu ungide, unkide aldaeretan (cf. unide/inude, FHV 84), eta bokal altuen asimilazioa ünk(h)üde eta ükhüde-n (cf. itsu > zub. ǘtsü, FHV 79); ünküdü eta unguru aldaeretan, aipaturiko gertakariez gain, berranalisia gertatu da forma mugatuetatik (ünküdea > ünküdia → ünküdü; FHV 131). Gaztelaniazko yunque-ren eragina ikusten dute Corominasek eta Pascualek bizk. jungude eta halakoetan (DCECH 6, 23a); hizkera berean, berranalisiz dugu jungura-ko -a (cf. labe/laba, FHV 128). Hastapenean tx-/x- adierazkor bat dute txingude eta halakoek (cf. ahul > txaul, hanka > txanka, etab.; FHV 189).