- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ikatz (1327: ColIrach [Ycassondoa]; inkatz 1562: Land (+ ikatz)). ■ Hitz orokorra. Herskari hasperenduna (-kh-) dago iparraldean. Ink(h)atz Landucci[1] eta zuberotarrengan ageri da. Iketz forma Larm eta frBart-engan aurkitzen da aurrenekoz (zabaldua dago bizk., gip. eta gnaf. eremuko leku askotan).[2]
Adierazkizun nagusiaz gainera, bada eritasun baten izena ere (Harr ikhatza heldu zaio ogiari hongo mota batetarik, ibid. ikhatza duen aberea). XX. mendean elkartuetako aurreneko osagai bezala erabili izan da, ‘karboniko’ balioarekin (Herria 1958 ikatz-oxydarik emaiten ez duen motor bat).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Sancho Ycazatea (PobNav 1366), Ferrand Ybañez de Ycazuriaga (ArchBizkI 1392), Ycaztegui (ColCenar ~1400; ik. behean lehenagoko adibidea), etab.
● ikatz-xori Azk (bnaf.); lumen kolorearengatik du izena, segur aski: buztangorri ilun ere deitzen zaio, cf. gazt. colirrojo tizón eta ing. black redstart.
● ikazkin Urte (-zg-), Larm (+ ikezkin), Kardab; cf. Icazquin uidea (IzaTop 1599), Incasquibidea (TopAlav 1759).
● ikaztegi Urte (ikhatz-), Larm; cf. don Johan abad de Ycasteguieta (ArchTolI 1346).
ikatz(a) egin (Astar [salzen deutsa… baso bat ikatza egiteko]; ‘ikaztu’: Urte), ikatzari (‘ikazkin’: ink- Land [ez segurua]; ik. behean ikazkari), ikatz bizi (Ax [ikhatz bizien gaiñean orthusik]), ikatz-errauts (‘iduri’: Duv), ikatz-galbahe (Azk (bizk.)), ikatz gorri (Pouv, Duh [ikhatz gorrien gainean etzana]), ikatz-hauts (‘iduri’: Iturr), ikatz-kanbor (‘txingar’: Leiz), ikazgai (frBart [ikezgeijak ta materialgeijak erre edo saldu]), ikazgela (Mogel), ikazgile (‘ikazkin’: ik(h)atz- Volt, Urte), ikazkari (‘ikazkin’: inkhaz- Larrasket (zub.)), ikazketa (ChantP [ikhazketako mandoa]; atzizkiaz ik. egurketa eta egurketari), ikazketari (ChantP), ikazki (LuzErrem), ikazlarrain (Azk (bizk., gip.)), ikaztoki (Urte (-kh-), Izt), ikaztu (Urte (-kh-), Lardiz [gorputz ikaztuen artean]). Cf. adaki-ikatz, egur-ikatz, galbikatz, harrikatz, kare-ikatz, lur-ikatz, zohikatz, zotal-ikatz…
► Mitxelenak *eni-/inikatz berreraikitzen du (FHV 340), eta zaila da hitza osagai ezagunetan zatitzea: pentsa ote liteke gatz dela bigarren osagaia, lotura semantikoa argia ez bada ere? Lehen osagaiari dagokionez, *(e-)nin aditza dakar gogora (cf. indazu, iguzu, etab.), baina zaila da hitzarekin lotzen; *nin erroaren ‘eman’ adieratik zaila da esplikatzen.
Erdi Aroan sudurkariaren aztarnarik ez dago, beharbada artean *ĩkatz zelako (cf. erronk. artzaĩ); nolanahi ere, badirudi hots horren antzinatasunaren alde egiten duela ink(h)atz aldaera euskal eremuaren bi muturretan agertzeak; inoiz -n- epentetikotzat jo izan da, halere (Gavel 1921: 272-273).
Beharbada *eni(n)katz-etik abiatuta,[3] *inikatz > *iĩkatz > *ĩkatz > inkatz/ikatz bilakaera proposa daiteke bi aldaera nagusiak azaltzeko, inkatz-en kasuan herskari aurreko bokal sudurkaria kontsonante moduan berrezarri delarik (cf. erronk. xaĩ ‘garbi’, xaintu ‘garbitu’; FHV 152, 305); cf. halaber bedeinkatu/bedeikatu (< *bedeĩkatu < *bedenikatu < lat. benedicatu) eta lukainka/lukaika (< *lukaĩka < lat. lucanica), ik. Meyer-Lübke (1924a: 219).
Iketz aldaeraren -e- bokala aurreko i-k asimilazioz eragindakoa da (FHV 63).
ikaztobi (1470: ArchOiarIII [Ycaztobieta]). ■ Hitz zabaldua. Ik(h)aztobi (bizk., lap.) aldaeraz gain, badaude ik(h)aztoi (bizk., gip., bazt., lap.), inkhaztoi (zub.), ikaztogi (bizk., Mogel), ikaztubi (bizk.), baita -st-dun aldaerak ere. Esanahi nagusia ‘ikatz egiteko txondorra’ da (RS dollorrakpere andizurenen ospea, gora joaku ikaztobiko kea); ‘ikatz-meatoki’ (EuskEsn 1931 bizk.)) eta ‘ikatza gordetzeko lekua’ (Izag (bizk.)) esanahiak ere ageri dira.
► Osaera argikoa, hobi da bigarren osagaia; disimilazioz azal daiteke -t-, bigarren osagaiaren hasperena herskaritu dela onartuta (cf. -hari/-kari, -heta/-keta, etab.), eta *ikazkobi > ikaztobi litzateke bilakaera. Baina beste zenbait adibidetan ez dugu aukera hori, eta elkartu-eratorrietako gertakariekin lot daiteke, cf. sutondo, haustarri, jostorratz, etab.; “fenómeno de interversión” delakoa nahiago du Mitxelenak (1954e: 152, 19733: 29), eta badirudi ikatz- > ikazt- moduko zerbait duela burutan, baina fonema bakarra da /tz/ afrikatua eta ez da ongi ulertzen hor lekualdatze bat nolaz gerta litekeen.