- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ihes (~1457: Sandailia (iesetako)). ■ Hitz orokorra. I(h)es da forma zabalduena; iges oso erabilia da hego-mendebaldean (igas gip. eta gnaf. testu batzuetan, OArin-engandik hasita); forma sudurkaridunak euskarazko eremuko bi ertzetan ageri dira: iñes (RS, Añib…; Land, Lazarg ies), iñex/iñax (Kapan), erronk. ĩes.
Aurreneko lekukoa ihes egin-ena da (ik. behean). Izen bezala ere ageri da (Sandailia Laskauarroen iesetako lasterra (ez segurua), Ax zuen ihesa, ibid. emanen diozuela ihesari, Mogel igesa artu); orobat, eta maizago, ihes ari/joan… moduan (OihAtsot ardiak otsoari ihes ari badira, Añib guztiak doaz iges).
ihesbide (Larm, BMogel (iges b.)), ihesdun (Duv [ibildaun eta ihesdun]), ihes egin (erabilera orokorra du; RS nik iñes daida, Etxep norat ihes naidi?, Lazarg ies egin eben, Belap gaitzari ihes egiteko), ihesgura (Mogel [zelango atsakaba, gorroto ta igesguria]), ihes izan (igkor.: Mogel [igesko dabee]), iheska (Mburu), iheskari (HiriartU), iheslari (Harrt, Izt), ihesleku (EtxZib), ihesliar (Duv), ihestiar (Duv).
► Kontsonante sudurkaria duten mendebaldeko formak eta ekialdeko bokal sudurkariduna kontuan hartuta, badirudi *ines berreraiki daitekeela. Jatorrizko bokalarteko -n- baten emaitza ezaguna da -h-, eta bilakaera horren ondotik VøV > VgV (> VrV) dugu, cf. lat. linum > liho > lio > ligo, lat. anatem > ahate > aate > agate/arate (ik. FHV 300).
Bestalde, aipagarria da hitz amaierako -s igurzkaria, posizio horretan afrikatuen aldeko neutralizazioa baita joera (FHV 288-289). Amaieran -x sabaikaria duten formak aurreko kontsonante sudurkari sabaikariaren eraginez azal litezke, beharbada.
Badirudi disimilazioz azaldu behar direla bigarren silaban -a- duten formak (FHV 68-69). Bestela, *inaes berreraikitzeko saioa ere egin liteke (bokalak eraginiko sabaikaritzez azal litezke horrela -x duten aldaera batzuk, *inais > *inaix > iñax), baina forma horrek ez du ezer argitzen hitzaren osaeraz, eta bestelako arazoak ere balituzke.[1]
Hitzaren osaerari dagokionez, zaila da ziurtatzea aditzetako *e- aurrizkia dela hitzaren hasierako i-, Uhlenbecken iritziz (1949a: 576). Bestelako aukerak azter daitezke, egiantzekotasun gehiagorekin edo gutxiagorekin: adibidez, *ezin-herts(i) moduko osaera batetik, proposa liteke *ezines > *esines > *eines > *ines bilakaera izan dela, txistukarien ahoskagunearen asimilazioz eta lehenaren galera disimilaziozkoarekin (cf. ezauz < ezazuz; FHV 293).
ihesi (igesi ~1520: Isasti; ihesi ~1557: OihAtsot). ■ Aditzondo gisa da erabiliena (Isasti bear igesi Castrora, an ere bearrik (asko da), OihAtsot lan aitzineti pagatua ihesi doa, Leiz ihesi balebila bezala, Ax ihesi zihoazkon); izena ere bada (EtxZib mendira egiten zuten alferrik ihesia, Lardiz Dabidi bere igesian jarraitu). Badago part. ihesi/ihestu ere (Mogel igestzen zion abereak, Hbarren lanari behinere ihestu ez dena).
ihesi egin (Land, EtxZib [alfer ihesi egiten zuten]), ihesika (iges- Bilintx), ihesitan (Leiz), ihesiti (Pouv).
► Partizipioetako atzizkia da amaierako -i (cf. ibil-i, ikus-i…), bestelako funtzioetan lexikalizatua; cf. orobatsu sarri aditzondoa, edo bizi bera, besteren artean.