- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hur3 (xii. m.: SMig [Eneco aceariç de vrreta]; ik. hurritz). ■ Hitz orokorra. Bokala sudurkaria da Erronkarin; uur dago Mogel eta BMogelengan.
Fruitua adierazten du gehienbat (OihAtsot indargabearen aserrea, hur errea, Mogel sagar eta urrak, / mispilla eta intxaurrak, AgirAst Caracasko kakauari botatzen zaiola urra), baina zuhaitza edo zuhaixka izendatzeko ere erabili izan da (Mogel abetxubak dira beste oneek: … urkija, untza, uurra, zumia, zumaligarra, urritxa [uur eta urritx bereizten dira hor; cf. behean hur-arbola, hurdi, hurrondo, MElizanb urritz]); bi adierak daude Landuccigan.
● hurdi ‘hurrizti’: Pouv (hurradi); cf. agian Pedro de Vrdiçu (ArchSegIII 1467).
● hurto Urte; -to atzik. txik.; cf. agian Vrto (AGNCarlV 1368) leku-izena.
hur-arbola (Elexp (bizk.: ur arbolia esaten jau jateko urra batzen danian, aundixai, eta urritza esaten jau eskeretan egoten dana, silbestriai)), hur-onddo (“cierta seta amarilla” Azk (unre-oindo: erronk.)), hurrondo (Pouv, MElizanb), hurtze (‘hurritz’: Lecl).
□ Erdi Aroan, hitzaren adibide izan daitezke lehenagoko Gomiz de Urra (SJPeña 1055), Garcia d’Urrouy (MonNav 1350; hur + hobi?), Xemeno d’Urroqui (PeajSang 1380; hur + hoki ‘toki’?), Don Sancho de Vrraran (ArchSegIII 1463), Martin de Vrraga (ArchBizkIII 1490), etab. Hitzaren adibide izan litezkeen beste zenbait izen dakartza Orpustanek (1999: 347): Vrranci (GuipAlb 1007), Garseas Fortuniones de Urroz (DocLeire 1057), Urrango (AlavMed 1338); baina horien osaera ez da argia.
Hitzaren adibide ziurragoa izan daiteke lehen lekukotasuntzat jo dugun urreta, eta ‘hurritz’ esanahiarekin dago hor hitza; ik. Salaberri (1994: 656); Bizkaiko zenbait agiritan urraeta dago, cf. Pedro de Vrraeta (SimancVizcIV 1483), baina ez dago argi zenbateraino diren esanguratsuak. Cf., bestalde, Vrraeaty, Vrraety (ArchOchand 1455),[1] Luzaideko Urra Echo (ColRonces 1284; Hurrizparren dago agiri berean) eta herri bereko Urraelce (OnomNord 1406); baliteke hitzaren adibide ez izatea.
► Ez dago argi zein den berreraiki beharreko forma. Ohartu behar da berrikuntza diruditela Mogeldarren bokal bikoitz horiek, eta erronkarierazko bokal sudurkaria litzateke bi silabako egitura baten aztarna bakarra. Hori aintzat hartuta, aukera bat da *hunur berreraikitzea, *hunur > *hũh̃ũr > *ũh̃ũr > ũr (eta uur, nahi izatera). Bestela, betiere aitzinformaren bi silabako egiturari eutsiz, aukera egokiagoa izan daiteke balizko *nur erro bat hartzea, *nunur erreduplikazioz: *nunur > *unur > *ũh̃ũr > ũr, eta bilakaera honek gogora dakar har (zomorroa) izenerako proposaturikoa (hitz honetan ere erronk. ãr dugu, eta bizk. aar aldaera RS-z geroztik).
Silaba bakarreko aitzinformaren aukera ere azter liteke (hurr), baina betiere gogoan edukita ez legokeela argi nola azaldu behar den erronk. ũr sudurkariduna. Beharbada *hun proposa liteke, zur hitzarentzat *zun proposatu bezala (gogoan har bedi erronk. zũr); baina, hurr-en dardarkari anizkuna ez bezala, bakuna da zur-en dardarkaria eta eratorrietatik azal dezakegu (cf. egun/eguraldi). Agian pentsa liteke aski goizik indartu zela dardarkari bakun hori, neutralizazio joera orokorrari jarraiki. Arazo larriago bat ere bada: hainbat elkartu-eratorri zaharren lehen osagai moduan agertzen da *zun/zur (cf. zumar, zuhain, etab.), eta erraz azal daiteke hitz horren kasuan zur- forma gailendu izana forma beregain gisa, baina ez dirudi inondik ere hori denik *hun/hur-en kasua.
Nolanahi ere den eta arazo horiek ahantzi gabe, hun ‘muin, gun’-ekin lotzeko bidea eman lezake *hun protoformaren hipotesi honek, nahiz eta gun/hun hitzaren etimologian hainbat xehetasun dagoen argitzeko. Paralelo betea lirateke lat. nŭx ‘intxaur’, ‘hazi gogor’ eta haren nucleus eratorria, zeinak ‘intxaurraren hazi’ eta ‘gune, muin’ adierak dituen (ErnMeill s.v.).
Beti ere erronk. sudurkaria azaltzeko asmoz, erabat bestelako proposamena izan liteke *nur proposatzea. Hitz elkartuetan —cf. intxaur— gertatuko zen -nur > -hur → hur; baina horrelako gertakari ezagunik ez dago euskaraz.
Esanahiari dagokionez, agian ez da baztertzekoa inoiz esanahi zabalagoa izana hitzak, ‘hazia, pipita duen fruitu’ (cf. intxaur, ezkur); hortik espezializatuko zen ‘hurritzaren fruitu’ adieran. Arestiko latinezko adibideaz gain, cf. halaber ing. nut ‘intxaur’, ‘fruitu gogor’ eta bere eratorri hazelnut, walnut, peanut, etab. Bestalde, arrunta da fruitua eta zuhaitza hitz berarekin adieraztea (cf. sagar ‘sagar’ eta ‘sagarrondo’, etab.).
hurritz (964: BecCard [Urrezti]; hurritz 1072: ColIrach [monasterio nuncupatur Urrizhiriaga]; urretx 1138: SMNájI [Sanctam Mariam de Urrecha]; urru- 1125: LivOr [Wilelmus Bernardi de Urruzaga]; urreitz 1349: ArchTolI [Pero Sanchez d’Vrreiçeta]).[2] ■ Hitz zabaldua. (H)urritz da forma zabalduena; bizk. urretx eta urritx erabiltzen dira; urrutx zar., erronk. eta zub. (ürrütx, Géze (h)ürrüts) aurkitzen da; urreitz-en agerraldi bakan batzuk ere badaude, leku-izenetatik kanpora. Zuhaixkaren izena da nagusiki (cf. goian Mogel uur eta urritx, eta orobat MElizanb uzta hur-ondoa ageri da hur handietarik; urritza, hur ttipietarik); zar. eta bizk. zenbait puntutan fruitua ere izendatzen du (cf. behean hurritze, hurritzondo). Perretxiko baten izena ere bada hego-mendebaldean bederen; cf. hur-onddo, hurritz-perretxiko.
□ Erdi Aroan, maiz agertzen da hatxerekin: cf. Hurriça (AGNComp2 1280) baina lehenagoko Urritça (AGNComp1 1259), Hurriçaga (ArchRentI 1409) baina Urriçaga (LibRub xiii. m.); cf. halaber Villa Real de Hurreçu (ArchBergI 1387), Villarreal d’Urrechua (ArchSegII ~1390) eta heredad de Hurrechuet (ArchMondV 1437).
Adibiderik zaharrenak -e- eta -i- dutenak dira: lehen lekukotasunez gain, cf. Uilla de Urrezti (BecCard 1065) eta, Cardeñatik kanpo, Urreztouia (ArchAtaun 1451; Vrreyztoui dago 1452an), Urrexola (GuipAlb 1149), Urricelque (AGNComp1 1266),[3] Urriçola (LibRediez 1268); berantiarragoak dira diptongoa dutenak: lehenaz gain, cf. Hurreyçua (ArchUrretx 1383), Hurreyçaga (ArchRentI 1425), etab., eta, atzizkirik gabe, cf. agian Iohan Vrreys de Lasalde (ArchDebaI 1453). Urru- duten formei dagokienez, badirudi lehen lekukotasuna Lapurdikoa dela;[4] Zuberoako Urruchie eta Lostau durruchoro (CenSoul 1377) ezin dira adibide ziurtzat jo, lehena Urruthie-ren aldaera izan daitekeelako, editoreen arabera, eta bigarrena urrun-ekin lotzen du Orpustanek (1999: 198). Ekialde hertsitik kanpo, cf. halaber Urruçelqui (AGNComp6 1294), Miguell Perez d’Vrruçola (ArchTolI 1349; Urriçula dago testu nagusian), Garçia de Vrruçuño (ArchDebaI 1453),[5] etab.
● hurritze Mendig “por una avellanera que está llena de avellanas se dice urrutxtzia dago unrez pupulukatruk”; hurritz ‘hur’ + -tze; cf. hurritzondo.
● hurrizti ik. goian Erdi Arokoak; bestela, cf. IbargC “le puso a su nuevo solar Urrexti, que quiere decir ‘suelo de avellanos’”.
hurritzondo (Urte), hurritz-perretxiko (Azk/Elexp (urretx-, urritz-: bizk., gip.), BasMut (urreitz-p.); ik. hur-onddo).
► Nahiz eta hurreitz diptongoduna izan beranduen dokumentatzen dena, badirudi horixe jo behar dugula jatorrizkotzat, hurretz eta hurritz zaharragoak azaltzeko. Bestela, hurretz balitz zaharrena (cf. hitzaren lehen lekukotasuna), pentsatu beharko genuke eratorrietatik sortu dela hurreitz (eta ondotik hurritz), cf. zuhaitz-i buruz esandakoak.
Lehen osagaia hur dela argi egonik ere, ez dago argi nola azaldu behar den eratorri honen bukaera; hareitz ekar liteke gogora, antzeko aldaerak dituelako (cf. aretx, haritz). Agian ez da baztertzekoa hur + haritz/hareitz/aretx… moduko osaeraren bat (cf. Erdi Aroko Urra Echo, Urraelce? Horietan legoke -a- jatorrizkoa; baina cf. hurradi eratorria, -a-rekin). Aukera honetan, haritz beraren aldaeren arabera esplikatu beharko lirateke bigarren silabako bokalen gorabeherak, eta ez genituzke jatorrizko forma bakarretik azaldu beharko hurretz eta hurritz.
Bestela, leizar-en banatu litekekeen leiz- osagaian pentsa genezake (cf. hareitz-en bokalismoa, agian *haleitz batetik), eta *hur-leiz osaera batetik abiatuko ginateke; jakina, onartu beharko genuke -rl- > -rr- taldearen bilakaera.
Badirudi -i- bokal sabaikariaren eraginez azaldu behar direla amaieran -tx sabaikaria duten aldaerak, -tx < -eitz. Ekialdeko urrutx-erako, cf. buztin > erronk. buztun, etab. (FHV 80).