- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hots (~1490: GaribAtsot; ik. behean ospe). ■ Hitz orokorra. (H)ots da aldaerarik zabalduena; otz bizk., gip. eta gnaf. zenbait hizkeratan jaso da. Iparraldean hasperena du, baina cf. otsez (Oih, Egiat, Salab, Intxpe, Duv), otseman (OihAtsot), oskan (ChantP (bnaf.)).
Izen moduan edo interjekzio moduan ageri da (cf., gainera, izond. moduan, Azk (lap.) gezur ori otsa duk “enorme”).
Izen gisa, esanahi nagusia ‘soinu, harrabots’ da (GaribAtsot goiz salsa otsa, berandu barazkaria, Leiz haién hegalen hotsa, Lazarg aditu eben ots andi bat, AgirAst aditzen dezu itzen otsa, baña asko geiago ez); ‘ospe’ ere bada (Zalgiz urruneko neskak anderauren hots, Leiz gerlák eta gerla hotsak, Mburu ots txarreko etxe ta lekuetatik), eta hedadura gutxiagoko honako esanahi hauetan ere ageri da: ‘kolpe’ (JJMogel, Uriarte), ‘nahi, desira bizi’ (Azk (lap.), FedProp 1912) eta ‘ahaire’ (Azk).
Interjekzio balioarekin, ekialdeko testuetan ageri da (XX. mendean erdi-mendebaldean ere bai); eragiteko (Leiz hots aitzina, Mburu ots, bada… erregeri burua ta bizia kendu) edo arreta erakartzeko erabiltzen da (Lizarg ots, noiz izanbeardá?). Deiadar moduan ere agertzen da (Monho hots, irets baginetza!). Bestalde, ‘hau da’ edo antzeko balioarekin erabiltzen da (Elizanb Larrunen, Ibantelin, Harxurian eta, hots! zokho guzietan, HiriartU begien aitzinean eztezakete ikus; poxolu dute, hots, ezin gehiago).
● hosdun “ruidoso” Larm (ostun ere badakar), Bonap (gnaf.) (tronpeta ósdunen bozará); ez dirudi erabat lexikalizatua dagoenik, bestela ugariagoa behar luke Larramendik dakarren ostun-ek.
● hotsandu ‘zabaldu’: ots- TBLap; badirudi inesibo mugatua dagoela, nahiz eta -e- epentetikorik ez egon, zaila da bestela hantu moduko zerbait ikustea; ik. hotsendu.
● hotsarka “furia” Larm, Birjin; cf. otsare Larm (beharbada hutsa), Etxag, Otaegi…; osaeraz, badirudi besarka-rekin konpara daitekeela, eta hartu legoke bigarren zatian.
● hotsean ‘soinuan’: Mogel (kantadu dagiguzan / linuaren penak / ezpata oneen otsian); ‘bila’: Azk (bazt. erronk.) (orren otsean zebilan); ‘bila’ adiera azaltzeko, pentsa daiteke zerbaiten hotsaren atzetik ibiltzea izan daitekeela.
● hots egin hegoaldean eta Axularrengan ageri da; ‘harrabots egin’: Land, Ax (hotsik eta habarrotsik egin gabe); ‘deitu’: Larm, Mburu (bakoitzari bere izenez ots-egiten); ‘deitu’ adierari dagokionez, norbaiti “soinu egitea” uler daiteke norbaiten arreta erakartzeko ekintza gisa, ik. behean ‘hau da’-ri buruz esana, “soinu ohartarazpeneko”-aren bidetik; cf. deiadar egin.
● hots eman gehienbat ekialdekoa, baina Gipbizk. (‘gidatu’) eta Gipuzkoako Goierrin (‘abiatu’) ere erabilia; ‘abiatu’ (aginterazkoa): NavIntel (osemac, osemac “vamos, vamos”; Jaurrieta, 1550), Harand (hotsemagun haren gana); ‘uxatu’: OihAtsot (nik xoriak otseman, hik atzeman); ‘jardun’: Urte, Harand (bertute bakhar bati haiñitz denboraz hots-ematea); ‘gidatu’: Harand; ‘aditu’ (aginterazkoa) Mburu (nola ote? ots emazu; goazen ekustera); ‘soinu’-tik azaldu behar da ‘uxatu’; badirudi halaxe azaldu behar dela ‘jardun’, edozein jardunek berezko duen harrabotsaren bidetik, baina agian ez da baztertu behar animaliekin erabilitakoaren hedadura izatea, ik. jarraian; interjekzio erabilerarekin lotu behar da ‘gidatu’, abereekin abiarazteko edo akuilatzeko erabiltzen denarekin, eta halakoxe azalpena behar du ‘abiatu’-k ere; interjekzioarekin azaldu behar da, orobatsu, ‘aditu’ ere.
● hotsemateko “aiguillon” Hbarren; abereen akuilatzearekin du lotura, ik. hots eman ‘gidatu, abiatu’.
● hotsendu “resonar” Añib; osaeraz, ik. ostendu, inesibo mugagabe arkaikoarekin.
● hots-hots “menos mal” Satr (bnaf.); badirudi interjekzio erabileratik azaldu behar dela, xehetasun semantikoak argi ez badaude ere.
● hotsidako ‘errima oso’: BMogel; hots + -ida; cf. Lizardiren hoskide.
hoska (‘deiez’: AgirAst; ‘harrabots eginez’: AgirAst; cf. IbargC: “Osca es ciudad de Huesca… que significa… ruido de golpes”; lehen adierarako, cf. hots egin ‘deitu’), hoskan (ChantP [ezpainak oskan]), hoskide (“consonante, letra, opuesta a la vocal” Larm, Izt; ‘errima’: Lizardi; ik. hotsidako), hoslankai (‘musika tresna’: Larm, Izt), hotsa (hotsak…) atera (Lardiz), hotsabar (“barahunda”, “gresca” Larm, Izt), hotsaldi (“canción” Larm, Munibe), hotsantz (‘susmur’: Otaegi), hots batean (‘kolpe batez’: Azk [ara ots baten eroan iaustek kordeleta urrun]), hotsean-hotsean (“a cada momento” Azk (bizk.)), hots-emaile (‘gidari’: Duv, Arbelb; ik. hots eman ‘gidatu’), hotsera (‘deiera’: AgirAst [Josueren otsera eguzkia gelditzea]), hots eragin (Añib [angeruak turrunta bildurgarriari ots eragin]), hots eta hots (‘deika eta deika’: Mburu), hotsetara (Lardiz [otsetara esnatuta]), hotsez (‘oihuz’: Oih [haren bila… non dugu-otsez iarri ziren]; ‘izenez’: Duv [aberezain bat, Genon otsez]; ‘omen’: o- Salab), hotseztatu (‘soinu egin’: Larm, Izt), hots handiak jo (‘ospe handia izan’: Azk (gip.)), hots-hitz (“voz onomatópica” EuskErr 1893), hots horretan (‘uste horretan’: Izag (gip.)), hots-hotsean (‘bat batean’: Otxol), hotsizen (“onomatopeya” Larm). Cf. abarrots, harrabots, hanka-hots, berbots, bunbots, danbarrots, herots, galarrots, karraskots, oin-hots, ostots, zintzarrots.
► Ez dirudi hots-etik harago berreraiki daitekeenik, ez bada *hos. Esanahiari dagokionez, ‘harrabots, soinu’ dateke jatorrizkoa; ‘kolpe’ ongi erator daiteke kolpeak berak eragiten duen harrabotsetik, eta ‘ahaire’, berriz, soinu egituratu musikal bat baizik ez da. Bestalde, ‘nahi, desira bizi’ azaltzeko, baliteke gogoan hartu beharra egotea zerbaiten nahia izaten denean harekin doan desira hotsa. Azkenik, ‘ospe’-ri dagokionez, cf. sona bera, edo entzutetsu modukoak, denak soinu, entzute eta halakoei lotuak.
Badirudi interjekzio balio orokor batetik azaldu behar dela ‘hau da’. Esan daiteke interjekzioak berak soinu ohartarazpeneko bati egiten diola dei; hala azal daiteke lokailuaren balioa ere.
ospe (1448: ArrasErrek). ■ Hitz zabaldua. Hasperenarekin (hospazu, hospatu) Oihenartek darabil (halaber hospagarri ArmanUsk-n); RS-n bitan ageri da h-rekin idatzia (hospe ona, hospe gextokoa; honetaz ik. behean). Ospa ekialdean agertzen da (Salab, FedProp, JEtxep, Arradoi). Ozpe-ren adibideak ere badaude (EtxZib, Pouv, Mogel; ozpatu Atheka). Bestalde, ospen dakar Arakistainek (“rumor” eta “celebridad”; gnaf.); cf. AgirAst sorgiñen otspena duen atso gezurtien billa.
Historikoki esanahi nagusiak dira: ‘entzute, izen, omen’ (EtxZib eskaldunen ozpea, Kardab santu onen ospe edo fama), ‘hotsandi’ (Harizm ospe hutsez errepika, / loriako soinuak, Mogel sartu zan Jerusalenen ospe andiaz), ‘ohore, aintza’ (Goihetxe zertan aurkitzen den ospe egiazkoa, Intxpe ospe, argi eta edertarzün emaiten dü zeliari). Halaz guztiz, badirudi jatorrizko esanahia ‘hots, zarata’ dela eta mendebaldean gorde dela (ArrasErrek ze an datz Presebal ilik… txibuluen ospe bagerik, Mogel esku-burdinen ospe ta barallia); bilakaera hori (‘zarata’ ← ‘entzute’, etab.) hots hitzean orobat gertatzen da.[1]
● ospatu ‘goretsi’: Oih (nik hospatu / dut herri hautan zuen izena); ‘entzutetsu’: EtxZib (errege eta printze ospatuenak); ‘zelebratu’: Arana (artu zuen balazo eguna urteoro ospatu); esanahiaren aldaketarekin.
● ospetsu ‘entzutetsu’: Oih (harzaz huts zirate hospazu); ‘zaratatsu’: Mogel (gizon ospetsu, burrukari, ondatzalle, alper ta baldanakaz); ‘hotsandiko’: Duv (dirdira ospetsu batez izarniarazten).
ospagarri (Duv [Jainkoaren ospagarri (Leiz gloriatan)]), ospetxo (Urte).
► Hots da hitzaren aurreneko osagaia; hasperena galdua du oro har, goian aipatu salbuespen bakanetan izan ezik (RS-ko adibideak ez dira seguruak; Mitxelena 1979c: 213-220).
Bigarren osagaia -pe eta -pa formetan ageri da; -pa duten formak berriagoak dira, eta ez dago argi ospatu partizipioaren eragina tartean egon daitekeen. Atzizki hori -be izan liteke, baina kasu honetan bere esanahia ez da argia: ‘hots pean, famaren azpian’ izan liteke abiapuntua. Beste aukera bat da *hots + -men/-pen izatea osaeraz, lexikalizatu ondotik -n bukaerakoa galduta (atzizki beraren aldaerak dira -pen eta -men); cf. ospen/otspen aldaerak.
Esanahiaren aldetik, bestela ere, ez dago arazorik hots-ekin lotzeko, hark ere bai baitu ‘ospe’ adiera.