- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
horri (1562: Land). ■ Hego-mendebaldean aurkitzen da gehienbat historikoki (Oihenartek bizkaierazkotzat ematen du); iparraldeko testuetan, XIX. mendera bitartean, Etxeberri Ziburukoa, Axular, Oihenart eta Duvoisinengan agertzen da (ik. behean hosto). Horri forma hasperenduna, hiztegigileez kanpora, EtxZib eta Duv-engan aurkitzen da (Oihenarten oharrak —ez testuak— barne).
Landareena ez ezik (Oih ezpainak, arros’ orri / gorriak bezain gorri, BertsBizk zeure agin orria / enzutea dot izan dala / giza eralla andia, Zabala aza baten orria), bada paperezkoa ere (Ax itzultzen dute plama eta orria bertze aldera, Duv edozein horri edo plama, Arrue orri guziak apurtu); ehun-zatiaz (EtxZib elizatik ez naizen egotzia / hala nola arropatik ihetzetu horria; cf. Izag AranOñ: “kana-erdiko orrixa, pieza de tela de media vara”) edo ehunaren zabaleraz esana ere aurkitzen da (“laize de drap”, Oihenartek Pouvreauri bidalitako oharretan (horri)). Baztanen jasotako esapide batzuetan, giza gorputzari edo egoerari lotutako zenbait alderdi adierazten ditu; Azk: “lau orrietatik ikaran nago, estoy temblando por los cuatro costados” (ik. laborri); Garate: “ezpada bere orrien ibiltzen…; ez dago bere orrien” (cf. agian orobat Azk (bizk.) “rejuvenecido; litm., de dos hojas. Urak artu zenduzanetik orribiko eginda zagoz guztiori”); ik. behean orriratu.
Landareenaz denaz bezainbatean, badirudi leku askotan orri artoarena, azarena eta holakoena dela, eta hosto beste guztiena; cf. Azk (gip., gnaf.): “hoja de maíz, berza, lechuga. Para las demás hojas tienen el nombre de osto”. Beste gehiagok ere (Aspiroz, Garate) markatu dute bereizkuntza hau.
□ Zail da erabakitzen hitzaren adibide den Orriola (Mitxelena 19733: 143).
● orbel Larm, DurPlat; gorbel ‘itsas belar’, ‘hostaila’: Azk (gnaf., lap.); orr(i) + -bel; ‘orri beltz’ da, berez, idortutakoa; cf. arbel, ubel, goibel, etab.; baliteke jatorrizko hasperenaren aztarna gordetzea gorbel aldaerak, cf. Hondarribian bertan Gaizkibel, jatorrian haitz + gibel.
● orrikara ‘lertxun’: Azk/Izag… (+ orri-ikara); cf. zuhaitzaren beste izen batzuk, ikararbola, ikara, kat. trèmol, gazt. temblón, lat. populus tremula izen zientifikoa, etab.; bere hostoen dardararengatik du izena.
● orriketa “orríketia, la salida de la hoja” Izag AranOñ; eusk. -keta atzizkiarekin, aditz-izenetakoa, funtsean; ik. behean orritu.
● orril ‘maiatz’: Larm, Kardab; neol. Larm: orri-(h)il; cf. behean hostoil, ostaro.
● orriratu “orriretu, volver en sí” Izeta; cf. goian giza gorputzari edo egoerari loturiko esanahiak; azalpen semantiko zabalagorako, ik. laborri.
orrialde (Añib), orrierdi (‘orrialde’: Añib, Lardiz), orrigin (“orrigiñen da, ha ido a traer hoja” Izag AranOñ), orrigintza (‘orri-biltze’: Mogel [orrigintzan kalte egiten dabenak]), orritsu (Larm, Munibe), orritu (‘orri berriz bete’: Larm, Izag…). Cf. laborri.
► Hasperena duen horri aldaera da jatorrizkoa, ia ziurtasun osoz. Hitza horr-i zatituta, -i atzizkitzat joz, ez dago argi zer den *hor. Paralelo bila, agian aipa liteke alem. Blatt ‘orri, hosto’, zeina ing. blade ‘(ezpataren, aiztoaren…) aho, sorbatz’-en familiakoa baita (ik. Buck s.v. leaf), eta, zorrotz izaera horren bidetik, hortz-ekin lotu; hortz hitzean ere hor bereizi dugu, baina arazoa dugu, proposatu baitugu hor ‘txakur’ dela hortz-eko osagai hori. Ik. hor.[1] Ageri denez, paralelo honetako urrats bakoitzak bere zailtasunak ditu, eta, bestalde, hobeki azaldu beharko genuke horri-n dardarkari anizkuna izatea eta hor ‘txakur’-en bakuna (baina cf. bihar/biharamun, etab.).
Orri eta hosto-ren harremanari dagokionez, noizbait orokorra izan da horri, eta, denborarekin, hosto forma jatorriz txikigarriduna nagusitu da. Jatorrizko bereizketa ikusten dugu Azkuek dakarren oharrean: artoarena, azarena eta halakoena orri da, besteena hosto ttikigarriduna.
hosto (1571: Leiz; o- 1627: EtxZib). ■ Hitz orokorra, bizkaieraz gutxi erabilia. Forma hasperenduna lap. eta bnaf. testu batzuetan agertzen da (zenbait autoregan —Ax, MDass…—forma hasperenduna eta gabea agertzen dira); orsto Oihenart eta Tartasengan agertzen da; ostro hego-mendebaldeko forma da (Larramendigan aurrenekoz; baina cf. behean ostroila).
Bereziki landareena adierazteko erabiltzen da (Leiz arborearen hostoak, Tartas orstoak, liliak, frutiak, itzalak).
□ Zail da erabakitzen hitzaren adibide den Ostolaza (Mitxelena 19733: 143). Esanahiarengatik, deigarria da ramas, que en vascuence dixo se llaman ostoac (LéxNavI 1599).
● hostaila ‘hostotza’, ‘orbel’: Goihetxe (ostroila); atzizkia errom. -aje-rekin lot liteke, cf. jendaje/jendaila; beharbada ez da erabat baztertzekoa -bil (‘hostotza’ adierarako) eta are -hil (‘orbel’ adierarako) egotea, kontuan izanik -a gabeko formak badirela. Bestalde, atzizki erromantzearen hipotesian, pentsatu beharko genuke berranalisiz galdu dela -a, cf. gauza/gauz.
● hostoil ‘maiatz’: Pouv (o-); hostoak berriz jaiotzen direlako, cf. orril, ostaro.
hostadi (Larm; ostradui Izag AranOñ), hostadura (Duv), hostarte (AgirAst [arbolen ostartean]), hostatu (‘hosto berriz bete’: Leiz [adarra ninikatzen denean eta hostatzen]; cf. orritu), hostazuri (Larm, Izt (-txuri)), hostodun (Leiz [fikotze hostodun bat]), hostope (Pouv (o-)), hostotsu (Urte (o-)), hostotze (Harand [omen-ona dela gizonarentzat, hostotze eder bat arbolarentzat dena]), hosto-zabal (Oih [zuhatz orsto-zabala]), hostozko (Jntegi [hostozko jaunztura bat]), ostaro (‘maiatz’: EtxZib; cf. hostoil, orril).
► Badirudi *hor edo horr(i) + -zto/-sto atzizki txikigarria dela osaeraz (cf. mizto, eta ik. arbazta). Jatorrizkotik hurbileko forma da orsto (cf. asto/arsto, azken buruan hartz + -to), eta dardarkariaren metatesiz azaldu behar da ostro (orobat dira modernoak treku, truku…). Ik. Mitxelena (1953d: 567, 1954a: 439, 37. oh.).