- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
horma (1013: ArchElor [Gomiç Forttuniç de Formaiçttegi]). ■ Hitz orokorra izana dela dirudi. Historikoki bi esanahi nagusitan banatua agertzen da: ‘pareta’ eta ‘izotz’. Oihenartengan (Pouv-i bidalitako hitzetan) borma zaharragoa dago bi esanahiekin; EtxZib-en ere borma dago ‘pareta’ esanahiarekin (borma kobrezkoa; EtxZib-ez kanpora ez da iparraldeko testuetan ageri esanahi horrekin) eta orma, hasperenik gabe, ‘izotz’ esanahiarekin (orma / kristala iduriak); gainerakoan, hasperena dago beti iparraldean (Haranb o horma eta ez bihotza!, Ax elhurrik, hormarik eta ez bertze hotz suerterik). ‘Izotz’ esanahiarekin ez da ia ageri bizk. eta zub. testuetan.
□ Erdi Aroan lehenagoko lekukoa litzateke Sancta Maria Formaza (SMillán 1007), baina izen erromantzea ere izan liteke: cf., izen arrunt gisa, ad illas formazas (CartValp 1086), etab. Ormaiztegi-ren beraren osaera ez da erabat argia (Mitxelena 19733: 141); garbiagoa da Formazahar (SMillán 1075). Erabat argi egon gabe ere, adibide hauetan badirudi ‘pareta’ adieran agertzen dela hitza.
(‘pareta’):
horma-barru (Mogel [geure etxeetako orma barrubetan]), horma-belar (Larm, Mogel (-bedar)), hormagin (Duv; cf. hargin), hormatxori (Larm, BMogel), horma-zulo (Larm, Añib [txoriak orma zuloetara legez]).
(‘izotz’):
● horma beltz Azk/Izeta (lap., bazt., bnaf., zub.), Txirrita (orma beltzak egiñaz); ikusten ez den horma da, lurraren kolorekoa, ez horma zuria.
hormagarri (Urte, MarIlhab [ez axolatasun hormagarri batez]), horma-haize (Duv), hormape (Lapeyre (horma-pean)), hormate (Birjin), hormatsu (Pouv), hormatu (EtxZib [ibaia ormatura]), horma-ziri (EtxZib (orma zihi)), horma zuri (Azk (lap., bazt.)), horma-zizki (FedProp 1899 [horma zizki borthitzak]).
► Azken buruan, lat. forma da hitzaren jatorria. Borma aldaera arkaikoa da, f- zukeen mailegu baten ondorengoa (cf. berme / errom. ferme; FHV 264-265); horma azaltzeko, berriz, f- > h- aldaketa izana zuen erromantzeren batetik abiatu behar da (euskararen barrenean ez dago f- > h- bilakaeraren adibiderik). Orma aldaera azaltzeko bi aukera daude: hastapeneko hasperenaren galeraren bitartez, edo, borma-tik abiatuta, -o- bokalaren aurreko b-ren galeraz.
Wartburgen arabera (FEW 3, 716a) ‘pareta’ adiera latinez ere aurki daiteke. ‘Izotz’ adierarena, aldiz, euskararen barreneko bilakaera izan dela dirudi, hizk. errom. adiera ugarien artean ez baita horren arrastorik (FEW 3, 713b-716a, forma; DECat 4, 125a-128a, forma); hala izanik, agian ‘pareta’ ← ‘izotzezko pareta’ ← ‘izotz’ bilakaera semantikoa proposatu behar da.