- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bortz / bost (bost 1051: SMillán [Bosturi]; borz 1279: SJuan [Borçarorreta]. ■ Hitz orokorra. Aldaera nagusiak dira bost (bizk., gip., gnaf., bnaf., zub., erronk.) eta bortz (gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., erronk.); badaude gainera borz (gnaf., bazt., zar., erronk.) eta bos (Nafgip., gnaf.). Testuetan, ez dago argi afrikatua adierazten ote duen VonHarff boss-eko grafiak; esanguratsua da Andram borrs, agiri bizkaitarrei itxura arkaikoagoa eman nahian edo jarria izan daitekeena, orduan ere bortz aldaera antzinakoagoa zela uste zuten seinale.
Numeral gisako erabileraz gain, zenbatzaile zehaztugabe moduan ere erabiltzen da, ‘bat baino gehiago, asko’ zentzuarekin (Munibe bost gaubela ta izerdi gozo kosta bazaitzit ere), batzuetan ironia kutsuarekin (Azk (bizk.) zeuri sinistu! bost!).
□ Lehen lekukotasuneko agirian, beste lautan ageri da Busturi; cf. halaber Merindad de Bosturia (ArchBizkI 1376). Orpustanek bortz-al(h)orr-eta zatitzen du Borçarorreta, baina ez du uste Bosturi hitzaren adibide denik (2008: 470, 20. oh.); cf. hala ere Iruri (Mitxelena 19733: 77).
Hitzaren adibidetzat hartu izan dira akit. borsei, borso, borsvs (cf. lat. Quintus izena); erro bera izan dezakete akit. borconis, borroconis, bortossi izenek. Haiekin lotu izan dira Ullastreteko berunkiko iber. borste, abaŕkeborste (OnomAquit §112-119).
● boskoitz “ruda, planta” boskotx Añ (bizk.); “quíntuple, compuesto de cinco” boskoitz Azk (gip.); landarearen loreak bost petalo izan ditzake, eta bost gingileko fruitua du, cf. bosnotz.
● bosnotz ‘erruda’: Elexp (bizk.); ez dago argi zer den -notz.
● bostarri “tres en raya” Arzdi RIEV 1924; cf. mosarriara Azk (erronk.), uztarrian Azk (gnaf.), amaxarri Azk (zar.). / bostarrika ‘bost harriko jolasa’: PAstar; cf. uztarrika Azk (gip.), amastarrika Azk (zar.); bost + harri + -ka; zar. amas-en preposizio erromantzea dago, inguruko bokalek eragindako -o- > -a- asimilazioarekin eta -b- > -m- bilakaerarekin, cf. erronk. mosarriara; uztarrika aldaeran uztarri-ren gurutzaketa gertatu da, Mitxelena 1964a: 308-309.
● bost-oilo pl. “grupo de cinco estrellas” Azk (bizk., gip., bazt.); Pleiadeen konstelazioa dira, eta bnaf. xito-kolokak, gnaf. ollo klueka txituekin eta halako izenak ere badituzte; beste hizkuntzetan ere, cf. alem. Gluck Henne ‘oilalokak’, errus. Nasedha ‘oilo eseriak’, Erdi Aroko lat. Massa Gallinae ‘oilo-talde’, it. Gallinelle ‘oiloak’, ik. Allen (1899: 399-400).
! ● bostoñaza “mostaza” Larm; litekeena da ez izatea bost-en eratorria, baizik mailegu erromantzea, m- > b- bilakaerarekin, baina ez dugu aurkitu -ña- silaba azal lezakeen jatorri erromantzerik (FEW 6/3, 271a-275a, mustum; DCECH 4, 164, mosto); gainera, ez legoke argi zergatik genukeen bost hitzaren osaeran.
bortzetan (‘bost aldiz’: Ax [urthean laur edo bortzetan kofesatzen dena]; ‘asko aldiz’: Hbarren; bostetan Azk (bizk., gip., gnaf., bnaf., zub.); borztan Mendig; bostan Azk (zar., erronk.)), bortzetan ehun (borzetan eun LeitzAuzi), bortzetan hogei (BonapOnd), bortznazka (“cinq par cinq” Duv), bortznazkatu (Duv), bortz-sei (Duv [bortz-sei urthetan]), bortz-soseko (Hbarren; bost- Larrasket), bosgarren (bostgarren Land; borzgarren Leiz; bosgarrengo Ubill), boskantoi (“(manzana) de forma poliédrica” Azk (bizk.)), boskonde (‘boskoitz’: Azk (bizk.); bostkunda Barand (gip.)), boskote (“quíntuple, compuesto de cinco” Azk (bizk.)), boskun (“lustro” Larm; bostgun Larm [hiru bostgun, ta ain gizon?]; ‘boskoitz’: ArmanUsk [(tresna) nabar laukün eta bostkün bat]), bosna (bortzna Pouv; bostna Belap; bosnako Ezale 1897; bosnan Ezale 1897), bosnaka (Izt [onzako urreak bostnaka, amarnaka eta ogeinaka ere ifinten]), bospasei (bortz ezpa sei Pouv; bospasei Duh), bostak eman (“chancear, tomar el pelo” Azk (bizk.)), bostak jo (‘adarra jo’: Azk (bizk.)), bostamar (‘berrogeita hamar’: AranaG (neol.); bostamargarren Enbeita), bostanka (‘bost hortzeko tresna’: EuskEsn 1931 (gip.)), bost ardura izan (Kkiño), bostarriketa (boxtarriketa Azk (gip.)), bost axola izan (Apaol [bost ajola digu guri ala izanda ere]), bost-duroko (‘bost duroko txanpon’: TxAgir), bostean (‘(bere, etab.) hartan’: Arrue [erioa ortzetan ikusten bazuen ere, beti bere bostean zegoen]), bosteko (‘bosteko multzo’: Larm; ‘(ematen den) eskua’: Azk/Izag/Elexp (bizk., gip), bortzeko Duv, Lhande (lap.); ‘kartetako bostekoa’: Azk, Lekuona), bostetako (“merienda” TEtxeb (bizk.); cf. hamaiketako), bostehun (ErrodZar; borz-ehun Leiz), bostehungarren (Izt), bostehuntxo (TxAgir), bostogei (ZenbTaul; PAst; Azk (gip.) [bost ogei urtetako dontzellatxo bat]), bostorri (“cinco en rama” Larm), bost-ezkutuko (‘bost ezkutuko txanpon’: bost ezkudoko Mogel), bost mila (Land), bostortz (‘bost hortzeko golde’: Larm, Iturr; “grupo de cinco estrellas” Azk (bizk., gip.)), bost-hortzeko (Mburu [aitzur, golde, bost orzeko ta… erremient andi-ederrak]), bostorztu (bostortzatu Larm), bostosto (“potentille, quintefeuille” Althabe), bosturte (“quinquenio” Larm), bost-zortzi (“sept ou huit” boszortzi Lhande), boxentimo (Goik (gip.) [boxentimoren kulparik ez eukita]), boxkoarto (‘bost kuartoko txanpon’: Goik (gip.)), …eta bost (Lizardi [ari gera entzuten gereak eta bost!]).
► Osaeraz, bor-tz. Erroa *bor da, borobil eta enbor-eko bera, besteak beste, eta ukabil itxiari egiten zaio erreferentzia.[1] Ezaguna da ‘esku’ esanahia duten hitzei lotuta ageri direla hainbat hizkuntzatan ‘bost’ esan nahi duten hitzak, cf. adibidez hizk. dravidiarretarako *cay- ‘bost’ eta *kay/*key ‘esku’ (= ‘bost hatz’) (Andronov 2003: 151-152).
Atzizkia da -tz, cf. hortz, beltz, etab.; atzizkiaren jatorrizko formak -tzV behar zuela iradoki dugu (ik. belatz, ahuntz) eta, kontuan hartzen badugu Mitxelenak zazpi zenbatzailearentzat emandako *borzaz-bi etimologia (1972a: 307, 13. oh.), baliteke hor egotea atzizkiaren jatorrizko bokalaren aztarna (ez dirudi artikulua izan daitekeenik, haren formaren orokortasunari begira deklinabide mugatua baino lehenagokoa behar baitu zenbatzaileak, itxura guztien arabera).
Bistan denez, euskararen barreneko azalpen honek bestelako hipotesiak baztertzen ditu; cf., besteak beste, irl. zah. boss ‘ahur’-ekiko hurbilketa, itxura hutsean oinarrituta aipatu izan dena (AgudTov s.v. bortz).
Elkartuetatik azaldu behar da bost aldaera, *borzteun > *borsteun > bosteun moduko bilakaeretatik; jatorrizko dardarkariari txistukaria gailenduta, cf. halaber intxauspe (< *intxaur-tze-pe), zatoz (< *za-tor-z-), beste/bertze (cf. bestalde < *berstalde < *berztalde), ik. FHV 364. Elkartuetako forma gailentzeaz, ik. berant < berandu.
-bo. Atzizki orokorra da. Albo, adapo, hauspo eta orpo moduko hitzetan aurki dezakegu.
► Erroaren gramatikalizazio prozesuan ulertu behar da *bor > -bo bilakaera (cf. *gen > -ge, *din > -di/-ti, etab.). Esanahiaren aldetik, ‘inguru’ eta ‘alde’ nozioetan bil daitezke atzizki horrek erro lexikoari gehitzen dizkion ñabardurak.
borobil (burubil 1741: Harrt; borobil 1826: Lecl). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf.), gehienbat erdialdean erabiltzen bada ere. Harrt-ek burubil aldaera dakar, beste inon ageri ez dena. Boronbil Azkuek bizk. eta gip. jasotzen du.
Izenondo moduan, ‘biribil’ da esanahi nagusia (Soroa kaja borobil bat eskubetan); ‘bete, oso, erabateko’ adieran ere erabiltzen da (Aitzol liburutxo onetako olerki borobil eta gorenena, Orixe gezur borobilla).
Izen moduan, ‘bola’ (Azk (gnaf., bnaf., boronbil bizk., gip.)) edo ‘zirkunferentzia’ (EuskEsn 1914) da.
borobilak bota (‘handiak esan’: Vill), borobildu (‘biribil egin’: burubildu Harrt; ‘modu biribilean egin’: ArreseB [bertso batzuek nekez ditut borobildu]; izond. moduan “indigesto” Satr (bnaf.)), borobil-erdi (‘zirkuluerdiko’: Anab [balkoi borobil-erdiak]), borobilkote (Elexp (bizk.)).
► Osaeraz, badirudi *bor ‘biribil’ erroa ikusi behar dela lehen osagai moduan, eta erreduplikazio itxura du hitzak, erro horren bokalaren errepikapenarekin, biribil eta garagar hitzetan bezala (*bil eta *gar- erroak, hurrenez hurren).
Alabaina, ez da erreduplikazio bete-betea, bai baitirudi bi direla konbinatzen diren erroak, *bor eta *bil. Horregatik, eta aintzat hartuta hitza aski berriki baizik ez dela dokumentatzen, biribil-en antzinatasunaren aldean —cf. More Bilibilea (DocLeire 1002)—, beharbada egokiagoa da pentsatzea biribil-en gainean osatu dela hitza, *bor erroarekin gurutzatuta. Aukera honek arazo bat izan lezake, izan ere pentsatzekoa baita aspaldi utzi ziola *bor erroak beregain izateari, eta ez dago argi nolaz gurutzatu ahal izan den hain garai itxuraz modernoetan erro horrekin. Errazagoa da ikustea halako gurutzaketa baten emaitza Harrt burubil-en, buru-rekin.
Erabat bestelako aukera da burubil jatorrizkotzat ikustea (bera da lehenik dokumentatzen den aldaera): osaeraz, buru + *bil genuke, ondotik *bor erroarekin gurutzatuta (arestiko arazo berberekin, jakina).
Bestalde, sekundarioa da boronbil, albokariaren oihartzunez edo sorturiko sudurkariarekin, cf. halaber kipula > kinpula, aitzina > aintzina, etab. (FHV 338-339).
! zazpi (~1496: RS; garai bertsuan, cf. VonHarff [sespe]). ■ Hitz orokorra. Zazpi aldaera nagusiaz gain, badaude saspi (bizk., gip., bnaf.; aldaera hau XX. mendeko hegoaldeko testuetan zabaltzen da, AranaG-ren eraginez), zaspi (bizk., gip., gnaf., lap.) eta sazpi (bizk.). Pluraleko deklinabidean, zazpir- mendebaldean ageri da, eta baita (zazpie-rekin txandakatuz) gip. ere.
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (RS beukaz Peruk bere beiak ta nik neure zazpi zuriak, Leiz egon gentezen han zazpi egun, Betol lenengo irurak… eta beste zazpirak, Kardab zazpi urtera zaneko), batzuetan ‘asko’ balio zehaztugabearekin (EAzk ze zazpi mutil gazte / berotu ginean / ioateko batera / Buenos Airesera, MElizanb behar dituela egin zazpi egin ahalak); adiera honetan xaxpi aldaera ere ageri da (Monho).
Hilaren zazpigarren egunaz esaten da gainera (INabig nobenbreren zazpian), baita eguneko orduaz ere (Duh afaria zazpietarik zortzietarat dohala).
□ Erdi Aroan, hitzaren adibide izan daitezke Casas de Mahoma Çazpi (AGNComp3/4 1290) eta, batez ere, don Pedro Çaspicençu l’ortelan (NavOccit 1292); cf., bestalde, Saspi (Çazpi) ychaurreta (CizurTop 1587).
● zazpi hankako atsoa ‘garizuma’: Azk (bizk.) (Garizumeak ezizentzat zazpi ankako atsoa dauko. Lenengo barikua igaroten danean “Zazpi ankako atsoari anka bat kendu dautsagu” esaten da); Hausterre egunetik Bazko Garizumakora bitartean dauden zazpi asteengatik; hona nola biltzen duen Caro Barojak (1979: 136-137): “era costumbre hacer el mismo Miércoles de Ceniza una gran vieja de cartón o papel, con siete piernas flacas, que simbolizaban las siete semanas de la cuaresma, representada, en suma, por la vieja misma”.
● zazpi izarrak ‘Hartz Handia’: Azk (zar., erronk.), Orixe; ‘Hartz Txikia’: Izag/Elexp (bizk.); konstelazioa zazpi izarrez osatua dago, cf. lat. septentrio izena, septem + triones ‘zazpi idi’ sintagmatik, ErnMeill s.v. septem.
● zazpi lapurrak ‘Zazpi Izarrak’: Bera EuskEsn 1915; ez dugu aurkitu lapur hitzaren erabilera azaltzen duen kondairaren berri, ik. Allen (1899: 419-437, 447-453).
● zazpi-sugate “capigorrón” zazpi-suete Azk (bizk.), Otxol; irudizko erabileran, zer aurkituko hainbat etxe edo sukaldetan ibiltzen dena; cf. zazpi-sukalde.
● zazpi txitoak ‘Zazpi Izarrak’: zazpi xitoak Harr; beste konstelazio baterako, cf. bost-oilo.
● zazporri “tormentilla, planta” Larm, zarporria Izt, zazporra Azk (LondEsk); zazpi + horri; hainbat hostotxoz dago osatua haren ostoa, cf. halaber zazpi-hosto, eta, beste hizkuntzetan, kat. set-en-rama, ing. septfoil, etab.
zazpi halako (Olab; alako zazpi Orixe [Aralar alako zazpi gora dauden mendiak]), zazpi bat (‘zazpigarren zatia’: Larm; ‘zazpi edo’: ArreseB), zazpietakoan (‘zazpietan, zazpigarren orduan’: Lizarg), zazpi mila (Leiz), zazpi hogei (‘ehun eta berrogei’: ZenbTaul), zazpi ohoinak (‘Zazpi Izarrak’: Duv, Azk (zar., erronk.); cf. zazpi lapurrak), zazpi orduak (Izt), zazpi orenak (Leiz), zazpi-hosto (“potentille, tormentille” zazpi osto Althabe; ik. zazporri), zazpi-sukalde (‘bizkarkin’: GureH 1952; ik. zazpi-sugate), zazpitan (‘asko aldiz’: Leiz; ‘zazpi aldiz (kantitatean)’: EtxZib [ezen hark oñhaztaturen du gehiago zazpitan / urre izpi iguzkiak baño eguralditan]), zazpitan ehun (‘zazpiehun’: Harr), zazpitan hirurogeita hamar (‘asko aldiz’: Leiz), zazpitan hogei (Duv, Jntegi), zazpitan zazpi (‘asko aldiz’: Orixe), zazpi-zango (‘ehunzango’: FedProp 1907), zazpi-zazpietan (‘zazpietan puntuan’: zazpi-zazpiretan Azk (bizk.)), zazpi-zortzi (‘zazpi edo zortzi’: AstoL).
► Bigarren osagai moduan -bi ikusi zuen Trombettik (1926: 110, 150), eta Mitxelenak (1972a: 307, 13. oh.), ziur egon gabe ere, galdetzen du ea *borzaz-bi moduko zerbait berreraiki ote daitekeen, “dos (además) de cinco” litzatekeela azalduz. Aukera honetan, erabat galdu behar izan du lehen silabak (zail ikusten du hau Traskek, s.v. zazpi) eta bortz zenbatzailearen -tz atzizkia *-za izan beharko zen jatorrian —artikulua balitz, onartu beharko genuke aski osaera berantiarrekoa litzatekeela—; ondotik, -z instrumentala izango genuke, eta bi zenbatzailea.
Hipotesi horri eutsita, zehatzagoa izan daiteke *borza-za-z(a)-bi proposatzea osaera etimologiko moduan, haplologiarekin, eta hor egotea instrumentalaren jatorrizko forma, honezaz, horrezaz eta harzaz erakusle arkaikoetan ikusten den bezala (Etxep gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik, ibid. hitz horrezaz erdiratu deraudazu bihotza). Honek, ageri denez, *bortz-az-bi moduko osaera artikuludunak baztertzen ditu erabat; ohar bedi, gainera, haren formaren orokortasunari begira deklinabide mugatua baino lehenagokoa behar duela zenbatzaileak.
Ugari aurkitzen dira munduko hizkuntzen artean ‘7’ adierazteko ‘5’/‘esku’ + 2 moduko osaerak (ik. Blažek 1999: 325-337).
! hogei (1415: ZalbGut [irurogei et amabi florin]). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira (h)ogei (bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.) eta (h)ogoi (gnaf., lap., bnaf.); hauez gainera badaude gnaf. ogai eta obei. Mendebaldean (arab., bizk.), hogeitik gorako zenbakientzat, ogeta erabiltzen da (frJZum); gainerako euskalkietan -eita, -oita.
□ Ez dago argi hitzaren adibide izan daitekeen Juan Ogueita (ArchMaez 1483). Iberierazko oŕkei-ri buruz ik. behean.
● berrogei frJZum; biorrogei Land; birogei ZenbTaul; berrogoi Materra; ‘garizuma’ Pouv (-ogoi), Oih; interj. Hbarren (berrogoia, zer biligarroarekin ditudan lanak!); berrogei eta Leiz; birogeta ZenbTaul; berrogoi eta EtxZib; berrogeta EgiaKant; berrogei ta Mburu.
● hogeiarte “Lazaro ta Erramu-bitarteko astea da, erderaz ‘semana de Pasión’”: ogaiarte Azk (gnaf.); zenbait argi-ilun nabarmendu behar dira izenaren nondik norakoan: aste hori garizumako bosgarrena izanik, ez dago argi zergatik dagoen hogei izenean, eta, bestalde, gazt. semana de Pasión ondoko astea da berez, hau Aste Santua baldin bada, bederen.
● hogeieratan “chacun vingt fois” hogoieratan Harr; itxuraz, hogeira + -tan, banakariaren aurreko -e- epentetikoarekin, cf. behean hogeira.
● hogeietan ‘hogei aldiz’: hogoietan Pouv; ogeietan Larm; badirudi epentetikoa dela -e-, ez atzizkiaren parte, diptongoak kontsonante moduan jokatuta.
● hogeitak ‘hogeitaka’: EusJok (Goikosekoak ogetak eta… Pinakoak… sei); pluraleko -ak dago hauetan, Azkueren ustez (Morf §238). / hogeitakaz “veinte y tantos” Azk (bizk.); Azkueren ustez, ogetazak-en metatesiz sortua da, berau hogeitaz + -ak. / hogeitaz ‘hogeitaka’: frBart (ogetaz lagun asko, neska ta mutil egozan ezkaratz betian); Azkueren ustez, errom. -s pluralgilea izan daiteke, baina egokiago dirudi -z instrumentalak.
● hogeita lau oreneko “escorpión” Azk (lap.); h. l. orduko Azk (bazt.); haren ziztadak 24 orduren epean hil dezakeelako, beharbada.
bi-hogei (‘berrogei’: -oi EtxZib; bi hogei Etxahun), hiruretan hogei (Mercy; irutan o.; Añ (gnaf.); hiruretan hogoi TBLap), lauretan hogei (lauretan hogoi Ax; lauretan hogei Tartas; lauetan ogei BeraGut), hogei errealeko (Mogel [emongo baleutsu gurasuak ogei errialeko bat]), hogei ehun (ogeireun PAstar), hogei ezkutuko (Mogel; o. eskudoko Mogel), hogeigarren (Leiz; hogoigarren Pouv; ogeigarren zati “veintena” Larm), hogeika (Lizarg [iten dire bekatuak amarka ta ogeika]), hogeiko (“veintena” Larm; “doblón de a ocho” Añ (bizk.)), hogei liberako (Barbier), hogeina (Larm; hogeinaka Izt), hogei otxineko (Lizarg), hogei pezetako (Soroa), hogeira (AstoL; hogeiraka (BonapOnd (gnaf.); hogeirazka “vingt par vingt” hogoirazka Duv; hogeirazkatu “placer, se placer vingt par vingt”, hogoirazkatu Duv), hogei soseko (hogoi soseko FedProp 1876), hogeita (ogeta fJZum; hogei eta Leiz; hogoi eta EtxZib; ogeita Mikol; hogoita VascIsland), hogeita hamaika (‘museko zati bateko puntu kopuru garailea (irudizko zentzuan ere erabilia)’: Azk [aunetxek emon jeustak ontxe ogeta amaika esku eskutik!]), hogeita hamarreko (“trigésimo” Añib), hogeita bat (“jeu de cartes, le vingt et un” Harr), hogeita bateko (“llamaban así a los buques piratas grandes” oge(i)ta bateko Azk (bizk.); eskifaia 21 pertsonaz osatua zelako, ik. hogeita bosteko), hogeita bost (‘asko’: Goihetxe [ez nazazun iduk hemen gehiago, / hogoi-ta bortz lekua baitut egiteko]), hogeita bosteko (‘pirata-ontzi’: Etxeita [biraldu zan itxasalde onetara gudu-ontzi bat, Ogetabostekoa katigutzeko usteaz]; eskifaia 25 pertsonaz osatua zelako, ik. goian hogeita bateko), hogeitaka (ArEgut 1959 [ogetaka erriei izen berria ipiñi zien Erregeak]), hogeitakaz (“veinte y tantos” Azk (bizk.)), hogeita sei ehun (‘bi mila seiehun’: Satr (bnaf.)), hogeitsu (Lizardi [olerkirik gutxi: amabost-ogeitsu]), hogeitxo (ArreseB [ogeitxo bat makilla]). Cf. bostogei, hirurogei, laurogei…
► Osaeraz, argudia daiteke *bor-gen-i dela jatorrian, *oh-gehi > *ogehi > hogei bilakaerarekin, hastapeneko b- ahostunaren galerarekin (cf. Azterrica/Bazterrica, ik. bazter); (b)or- > (b)oh- bilakaerarako, cf. zur-en elkartu-eratorrietako zuh-, eta disimilazioz galduko zen lehen hasperena (cf. halaber idor < *ihdor < *hihdor < *huhdor < *hurdor); hasperenaren lekualdatzerako, cf. *areha > harea (ik. harea). Onartu beharko dugu antzinatasun erlatibo bat duela bilakaera horrek, azentu paroxitono erregularra baitu zub. hógei-k (cf., bestela, hodéi), Lafonek ohartarazi bezala (1958-1959: 158): órai eta óthoi jatorriz maileguekin egiten du bat hitzak (maileguen artean, cf., bestela, eztéi). Bokalen asimilazioz dugu hogoi, cf. ork(h)ei > ork(h)oi (FHV 106), eta ogai aldaerarako, cf. eztai < eztei eta, ziur asko, gai < gei (< gehi; FHV 103-104).
Osaera horri dagokion esanahia honelaxe azaldu behar da: bortz baldin bada ‘lehen ukabila/borobila’, eta hamar baldin bada ‘borobil handia’ (< *han-bor), hogei izango litzateke ‘borobil handiari borobila gehituta’ moduko zerbait.
Euskararen barreneko azalpen honek erabat baztertzen du mailegu zeltaren hipotesia. Tradizio luzea izan du euskal hitza gales. zah. ugeint, gales. mod. ugain modukoekin konparatzeak, baina, jadanik 1908an, garbi azaltzen du zeltaren ikuspegitik ere konparazio honen zentzugabea Uhlenbeckek (1908: 512): modernoak dira konparagai ezartzen diren forma zelta britoi horiek, eta, ustezko kontaktua gertatu zeneko garaiko forma hartuko bagenu, *wi-kant-ī moduko protoforma batetik abiatu beharko genuke, Mitxelenak 1964an dioskun bezala (1964b: 136-137); ageri denez, holako formek ezer gutxi dute ikustekorik euskal hitzarekin, itxura hutsetik harago.[2]
Uhlenbecken arbuiatze goiztiarra ahaztuta, hitzaren jatorri zeltaren aldeko agertu zen Schuchardt (1922a: 77), euskarak eta hizk. zeltek zenbatze sistema bigesimala dutela gogoratuz; berariaz egiten du ondoren Schuchardten aurka Meyer-Lübkek (1929). Hipotesi zeltaren aldeko agertzen da halaber Tovar (1949b: 70), eta, aldi honetan, Mitxelenak egiten du kritika 1952an (1952a: 550).
Aldeko eta aurkakoen eztabaida gorabeheratsu honen lekuko, Boudaren esan adierazgarria dugu, hogei-rena bezalako erkatze zelta faltsuez ari dela (1956a: 278): “hauen aurka etengabe protesta egin beharrean dago bat, eta ezin aski protestatu”.[3]
Berrikiago, ik. AgudTov s.v. ogei (maileguaren hipotesia berresten da bertan, ik. han Trombetti, Giese eta besteren berri), eta, ikuspegi kritikoaren aldetik, Gorrotxategi (1987: 952-942).
Bestalde, iber. oŕkei-rekin egindako hurbilketa baterako, ik. Orduña (2011: 135-137): *or-ke-bi berreraikitzen du iberierazko ustezko zenbatzaile hori, eta *oin-ga-bi protoformaraino eramaten du, euskararekin konparatzeko; oin ‘oin’ + -ga (pl.) + -bi ‘2’ litzateke. Sintagma horren sintaxi bitxiaz gain (ustezko pluraleko atzizki horrek eskuin buruan behar luke), ez du aintzat hartzen, besteak beste, hoin hasperenduna dela oin-en aldaera zaharrena, *-ga ez dela, dioen bezala, absolutibo pluraleko marka (ezaguna da artikuluen menpe dagoela pluralitate morfologikoa); horretaz gain, ogai-ren diptongoa du jatorrizkotzat, ez hogei-rena. Ukatu gabe iberieraren zenbakuntza sistemaren barreneko analisirako izan dezakeen interesa, euskararekiko erkatzea ez da behar bezain sendoa.
Erkatze hauetan guztietan (hitz zelta zein iberikoekin egindakoak), bakoitzak dituen akats bereziez landa, bada beste bat guztientzako balio duena: jokatzen da, beste askotan bezala, ezertarako kontuan hartu gabe euskal hitzak azken hiru-lau milurtekoetan izan dituen aldaketak. Kasu honetan, aipagarria da, esaterako, -ei diptongoak, euskara historikoan ahulena denak, tarte luze horretan inongo aldaketarik ez izana.