- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hil. Erro honen azpian hil1 eta hil2 sarrera-buru nagusiak bildu dira. Hil1-en azpisarrera modura, hilabete, ilargi, ilaski, ilen eta ilun daude; hil2-ren azpian ilor dago, irol eta xiroldu azpisarrerekin.
Arazorik gabe lot daitezke familia honetako hitz guztiak. Arazo gehien ilun-ek ematen ditu, batez ere bigarren osagaiarengatik.
♦♦ hil1 (ilean (ines.) 1415: ZalbGut; ille 1562: Land (+ il)). ■ Hitz orokorra. Hasperena (h-) du iparraldean. Il(l)e segurua (il(l)a ere bai) mendebaldeko autore batzuengan aurkitzen da (jad. Land); illi Mogel eta OñatEsk-en ageri da.
Hil hutsik hego-mendebaldean aurkitzen da gehienbat; hortik kanpora, hilabete bakarrik erabiltzen da, eta hil testu bakan batzuetan baizik ez da ageri (XVII. mendean Voltoire eta Oihenartengan bakarrik).
Hegoaldean ilargiaren aldiak adierazteko zenbait elkartutan ere ageri da, eta badirudi horietan ‘ilargi’ balioa duela: ilbehera (RS ilbeeran erein zegik arean), ilberri (Larm; ilberritu Izag (bizk., gnaf.); esanahiaz ik. eguberri), ilbete (Añib), ilgora (Larm), ilzahar (Larm; ilzahartu Izag (gnaf.)); ik. orobat behean ilen.
● ilbeltz gehienbat erdialdeko hitza; ‘urtarril’: Arak (ibeltz, -l-ren galera disimilaziozkoarekin), Kardab.
● ilegun ‘igar-egun, zotal-egun’: Azk/Izag… (bizk.). Ik. behean ilen.
● ilull ‘urtarril’: Añib (bizk.); ‘abendu’: ill- Azk (bizk.), illole ErIruk (bizk.); Añ-k Getxokoa dela dio, eta Azk-ek eta ErIruk-ek ere azpieuskalki horretan jasotzen dute; il + loil? Cf. OihAtsot loil.
hileko (Añib [ileko konfesiño jenerala]; ‘emalege’: Añib, Uriarte), hilero (OArin (illoro); hileroko Kardab). Cf. bagil, garagarril, hazil, irail, loil, otsail, urtarril, uztail, zezeil…
► Badirudi jatorrian ‘ilargi’ esanahia zuela hitzak; horren lekuko lirateke ilbehera, ilgora, ilberri, etab.; orobat hil2, eta baita ilen eta ilun ere, Mitxelenaren etimologiak onartzen baditugu. Ilargiaren zikloa denbora-tartearekin parekatuko zen, denbora ilargiaren arabera zenbatzen zen garai batean,[1] eta ‘hilabete’ esanahia hartuko zuen; ilargiaren eta hilabetearen arteko lotura estuaren argigarri, cf. hizk. germanikoetako alem. Monat/Mond, ing. month/moon, etab. ‘hilabete/ilargi’ esanahiekin.
Mitxelenak *(h)iLe (albokari bortitzarekin) edo *(h)ile berreraikitzen du, illa, ille eta illi bezalako formak kontuan hartuz, hilebethe eta hilabete-rekin batean (FHV 411-412), eta hil eta hilabete izenetako -il formak amaierako bokalaren galeraren bitartez azaltzen ditu; baina egokiagoa da pentsatzea hil zela jatorrizko forma, -e geroztik, oso aspaldidanik, erantsitakoa izanik (cf. atze, aurre, etab.).
hilabete (1545: Etxep). ■ Hitz orokorra. Hil(l)e- Leizarraga eta Belapeyregan aurkitzen da. Hasperena era desberdinetan agertzen da (Etxep hilabete, Leiz hillebethe, EtxZib hillhabethe, Urte illhabethe…). Hilaete, ille(b)ete, hilaite, hilate edo illaute bezalako formak ere jasoak izan dira han-hemenka. Hitzaren hasperenen zenbait gorabeheratarako, ik. FHV 212.
hilabeteka (Duv), hilabetekari (Lander [urthekari, hilabetekari, egunkariak]), hilabetero (EtxZib [ilhabethe oro]). Cf. belar-hilabete, elur-hilabete, hiru-hilabete…
► Hitz elkartua, -e beretua zukeen hile aldaeraren gainean osatua; hillebethe eta illhabethe aldaeretako hasperenek erakusten dute bi osagaien arteko lotura ez zela erabat lexikalizatua. Hasperenaren lekualdatzea gertatu da illhabethe-n (< hillabethe), eta aldaera horretatik azaldu behar da EtxZib-en hillhabethe, lehen hasperena berrezarrita.
ilargi (irargi 1530: MSiculo; ilhargi 1545: Etxep). ■ Hitz zabaldua; ekialdeko ertzean ilaski, argizagi eta goiko ere badaude balio berarekin (Leizarragak argizagia dakar ilhargia-ren Zuberoako baliokidetzat); ik. halaber behean iretargi. Hasperena (-lh-) du iparraldean; hasierako hasperena oso bakan ageri da. Irargi (XIX. mendeaz geroz idargi ere bai) arab. (Land, Lazarg), bizk. eta gnaf. mendebaldeko puntu batzuetan aurkitzen da.
Ilargia eta eguzkia emakume moduan irudikatu izan dira euskal eremuko zenbait tokitan, eta horren lekuko dira Barandiaranek dakartzan ilargi-amandrea eta eguzki-amandria (1924: 169); ik. halaber Bähr (1936: 95).
● ilargi-jo Duv (debrudunak, ilhargi-joak); egiturari dagokionez, cf. harjo; paralelo moduan ing. moonstruck aipa daiteke.
● ilargi xuri EtxZib; izenondo arrunt gisa, cf. halaber Lazarg zeruko irargi zuria dirudizu, baina lap. ilargi xuri da esapidean lexikalizatu da “il fait clair de lune” esanahiarekin (Darthayet, Harr, Oxobi); cf. ortzi da, barda eta uda.
● iretargi Añib, ArreseB; bizk. eta gip. (illetargi) zati bateko hitza; irart-/ilartargi < irargi/ilargi + argi, dardarkariaren disimilaziozko galerarekin (-rt- > -t-); ilartargi Añibarrok dakar (‘ilargiaren argi’ esanahia ematen dio berak; ik. halaber Mitxelena 1965a: 101 eta FHV 556) eta irartargi Anduagak darabil.
ilargialdi (Harand [deabruaz posedituak, ilhargi-aldiak zituztenak]), ilargi berri (Leiz), ilargi bete (Leiz), ilargi-urte (“annus lunaris” Urte), ilargi zahar (EtxZib).
► Badirudi (h)il[2] ‘hil, ilargi’ eta argi direla hitzaren osagaiak. Hitzak bere osaerarengatik izan zitzakeen jatorrizko bi adiera posibleak ematen ditu Mitxelenak (1954a: 440): izen + izen osaera oinarri hartuta, ‘ilargiaren argi’ edo ‘hileko argi’[3] adiera izango zuen, eta argi izenondo moduan hartuta, berriz, ‘ilargi argitsu’; ind. zah. candrámas “luna brillante” aipatuz bigarren aukeraren alde egiten duela dirudi. Baina lehen aukera ere posible da, are gehiago euskaratik atera gabe iretargi bera kontuan hartzen badugu (ik. goian Añibarrok ematen dion esanahia).
Ilhargi-ren hasperena elkarketan sortutakotzat jo izan da, jatorrizko *hil-hargi batetik abiatuta lehen hasperena disimilazioz galduko zelarik (cf. ilherri, etab.; FHV 210-212), baina elkarketako hasperen argirik ez dago, eta ilhargi erraz azal daiteke hasperenaren lekualdatzearekin: hil + argi > ilhargi (cf. hon + erran > onherran). Irargi aldaeran, jatorrian hitz konposatua izanik ere, bokalarteko -l- > -r- bilakaera arrunta gertatu da (FHV 322); idargi aldaera irargi formaren dardarkarien disimilazioz azaltzen da (cf. zirar/zidar; FHV 315).
ilaski (1880: Orreaga (zar.)). ■ Zaraitzuko hitza, ‘ilargi’ esanahiarekin (Orreaga ez ilaskirik eta ez izarrik, Garralda nola iganengra ilaskiala?).
● ilaskiara “a la luz de la luna” Azk (zar., -zk-); ik. ortzaizkiara, s.v. ortzi.
ilaski-argi (Azk (zar.)), ilaskiondo (Azk (zar.)).
► Aurreneko osagaia hil ‘hilabete’ da, itxura guztien arabera. Bukaera azaltzeko, badirudi eguzki, ortzaizki eta izarzki modukoak aintzat hartu behar direla, baina, ortzaizki-n bezala, ez dago argi zer dagoen lehen osagaiaren eta -zki atzizkiaren artean, -a- azaltzeko; hipotesi honetan -z- > -s- gertatu da, herskari aurrean (Azkuek ilazki jasotzen du).
Erabat bestelako hipotesia da bigarren osagaian aste proposatzea, (h)asi-ren aditz-izena, inongo ziurtasunik gabe bada ere: *(h)il-(h)ast(e)-ki legoke jatorrian, -e- sinkopaz eroriz, *ilást(e)ki > *ilastki > ilaski bilakaerarekin; Hiribarrenengan badago ilhargi haste; oinarri gutxi du, dena den, hipotesi honek: sinkoparena onartu beharko genuke —bi herskariren arteko bokal galera bakarra litzateke Mitxelenaren zerrendan (FHV 160-164)—, eta (h)aste-arenak esanahiaren aldetik zer funts duen ere ez dago argi.
ilen (1562: Land). ■ ‘Astelehen’. Mendebaldeko hitza: Landucci eta Mikoletagan agertzen da, eta mendebaldeko bizkaieraz jaso izan da. Larramendik “calenda, primer día del mes” esanahiarekin dakar. Azkuek jasotzen du “caléndula” esanahiarekin; bada gutxienez gip. ere.
► Mitxelenaren arabera (FHV 491), lat. Lunae dies ‘ilargiaren egun’-en baliokide zehatza izan daiteke: il-egun (> *ile(g)un > ilen); cf. goian osaera bereko ilegun ‘igar-egun’. Paralelo latindar beraren bidetik, Azkuek genitibotzat du -en, hots, ‘ilargiarena’; beste aukera bat ere aipatzen du, bigarren osagaia len litzatekeelarik, hau da, ‘ilargiaren lehena’ (Morf §128, oh.). Cf. halaber hizk. germanikoetako alem. Montag, ing. Monday, zeltetako irl. Dia-luain, gales. Dydd Llun, etab. Bestalde, zentzuzkoa lirudike eguen-ekin lotzea, ‘eguzkiaren egun’ baldin balitz; baina ik. han.
Landarearen izena Larramendik dakarren adierarekin lotu behar da. Horretaz gain, adiera horri lehentasun etimologikoa ematen badiogu, aukera dago Mitxelenaren proposamena baztertu eta Azkuek iradokitzen duen hil + lehen osaeraren alde egiteko; ohar bedi, Mitxelenaren aurka, badela bestela ere ilegun hitza. Kasu honetan, pentsatu beharko genuke hilari loturiko izen bat zela jatorrian, eta astearen egunetako bat izendatzera iragan zela geroago; antzeko kasu baterako, ik. igande.
! ilun (1235: DocArtaj [Olatçe Ilun]; iluñ 1562: Land; cf. behean akit. ilun(n) eta iber. ildun). ■ Hitz orokorra. Ulun eta ülhün aldaerak erronkarieraz eta zubereraz aurkitzen dira, hurrenez hurren.[4] Landuccigan iluñ eta iluindu ageri dira (ilun izen bezala). Iparraldean hasperena du (-lh-; LanDot amikuztarrean hilündiri dago; ik. behean). Albokari sabaikariduna oso ugaria da, bereziki hegoaldean; cf. jad. Pero Garçia Illuna (PobNav 1350) eta baita Yllundain ere (ik. behean).
Izenondoa da (Leiz lekhu ilhunetan, Lazarg gau illun baten, Zalgiz gogoa belz, ilhun eta triste, Oih argi bilha dabilena gauza ilhunetan, Mburu bide‑bagenz eta esker illunak) eta izena ere bai (Etxep egunari iguzkia, gau belzari ilhuna / lehen faltaturen dira ezi hura gugana, JanEd (edariak) buruan uzten dio / illuna, lausua; ‘arrats’: Tartas ilhunian oherat ioaitian); predikatibo moduan ere ageri da (Leiz goizean, oraino ilhun zelarik, Lardiz artean illun zegoalako).
□ Erdi Aroan ere izenondo edo izengoiti moduan agertzen da: cf., besteak beste, Pero Garçia Illuna eta Pero Yluna (PobNav 1350 eta 1366). Hitzarekin zerikusia badu, lehenagoko lekukotasuna litzateke Yllundain (AGNII 1208).
Hitzaren adibidetzat jo izan dira akit. ilvnnosi pertsona-izena, ilvnni deo, herculi ilvnno andose jainko-izenak, etab.;[5] cf. bereziki astoilvnno (OnomAquit §462) jainko-izena, eusk. asto + ilun analizatuz gero paraleloak izango lituzkeena, osaerari dagokionez —animalia izen + izenondo—, antzinateko aherbelste eta heravscorritsehe bezalako jainko izenetan.
Akit. ilun(n) hori (eta, horrenbestez, eusk. il(h)un ere) iberierazko -ildun/-illun osagaiarekin lotzen du Mitxelenak (1954c: 111):[6] cf. Alcoyko berunkiko biosildun, Ascoliko brontzeko umarillum, etab. Horretaz, ik. orain de Hoz (2011: 316).
● ilunabar EtxZib (illun nabarrean); ilunabartu Lardiz; iñulabar aldaeran sabaikaritasunaren tokialdatzea gertatu da, kontsonantearenarekin batera; bigarren osagaia abar edo nabar izan liteke, cf. egunabar eta, bereziki, argiabar/arginabar, goizabar/goiznabar; ik. abar.
● ilunantz Lardiz (mundu guzia illunantz batek estali zuenean); ik. eguantz, ostantz.
● ilunbe hitz orokorra; ilhunbeko Zalgiz, illunbetan Amendux, ilhunbean Leiz; ilhunbezu Leiz; ilhunbepe Haranb; cf. illumbe zorr (FuerGNav xiii.-xiv. m.); ilhunpe Pouv.
● ilundiri ‘ilunabar’: LanDot (barür egünetan hilündirian); ilund(u) + -iri atzizk.
● ilunetan mendebaldean erabilia; Lazarg (bakotxik nenbilela illunetan); mugagabea da, cf. eguzkitan, euritan, argitan.
● iluntze ‘ilunabar’: EtxZib, ülhünze Belap; adiera lexikalizatu honetan orokorra; ‘ilun bihurtze’: Ax (adimenduaren goibeltzea, ilhuntzea eta itsutzea). / iluntziri Harr, Oxobi; iluntz(e) + -iri atzizk.
ilundu (Land (iluindu), Leiz), ilundura (Leiz), ilunean (Mogel [gabaz ta illunian]), ilun-ezkila (Duv), ilunik (Ax [tristerik eta ilhunik]), ilunkera (‘iluntze’: ArreseB), ilunkeria (Mburu), ilunki (Leiz [ikhusten dugu ilhunki], Belap [ülhünki ari kantatzen]), ilunondo (Bordel), ilunsko (Mburu), iluntasun (Materra [ene barreneko ilhuntasunak]), ilunune (frBart [illun une bagarik, lausotu bagarik]). Cf. betilun, kopetilun…
► Hitza hil1-ekin lotu izan da: “según Bonaparte es derivado de il ‘luna’ y significa ‘intermitencias de la luna’” (Azk s.v. illun). Ez dago argi, halere, zein litzatekeen bigarren osagaia; aintzat hartuta hitzak ez duela jatorrizkoa lukeen hasierako hasperenaren ia batere aztarnarik, pentsatu beharko da oso goiz galdu zuela, bigarren osagaian egon zitekeen hasperenarengatik, beharbada (cf. ilhotz, ik. hil2); hala bada, bigarren osagaia hun izan liteke, eta ilhun-eko hasperena jatorrizkoa litzateke. Hitzaren gaurko bokalarteko -l(h)- azaltzeko jatorrizko *L bortitz bat zegoela pentsatzea da sinpleena (FHV 358), baina, -lh- taldea elkarketaren ondorio baldin bada (FHV 322), hitza ez da albokari bortitz eta ahulen eztabaidarako adibide bete-betea. Ik. beherago iber. eta akit. datuen gaineko eztabaida.
Hipotesi honen barrenean, eta ‘ilargi’ adieratik abiatzen bagara, jatorrirako *hil hunean, ilhunean ‘ilargia dagoen momentuan, gauean’ bezalako sintagmetan pentsa liteke esanahiaren bilakaera azaltzeko; baina une/gune eta hun/gun hitzen etimologia korapilatsua da, eta, bestalde, ilargia dagoen unea ez da ezinbestean iluna, eta are aurkako esanahia izan lezake. Beste aukera bat da hil2 hitzean aurki daitezkeen ‘itzali (izond.)’ bezalako adieretatik abiatzea (cf. EtxSar argi hila, edo argi ilhuna), eta ‘argi hileko une, itzalgune’ bezalako zerbaitetan pentsatzea. Cf. halaber belun, osaeraz kidekoa izan litekeena, lehen osagaia bel dela onartuta.
Beste aukera batzuk ere azter daitezke, bigarren osagaiari dagokionez: *hilun > ilhun bilakaera gertatu zela proposatuta (cf. ilhargi < hilargi, eta elhe < gask. hele-tik, etab.), hasperenik gabeko erroren batean pentsa daiteke; horretarako, Cun egitura zukeela onartuta, u aitzinean erraz gal zitekeen kontsonanteren batean pentsa genezake, adibidez b-; erro hori *bun litzateke horrela. Erro horren esanahia ‘mendi, toki, gain’ baldin bazen (cf. buno, muno), *hilbun hori ‘hildakoen tokia’ edo izango zen, hil2-tik abiatuta. Eragozpen gisa, halere, aipatu behar da erroak ez duela, berez, ‘toki’ adierarik, eta ez dagoela ongi dokumentatua b- kontsonantearen galera albokari ondotik (-lb- > -l-), cf. albo, galbahe, etab.; dena den, egon daiteke -u aurreko galeraren adibiderik, cf. alu < lat. aluus ‘umetoki, sabel’. Ongi dokumentatua dago, jakina, hitz hasiera absolutuan eta bokalartean (cf. ustel/bustel, uztarri/buztarri, labur > laur, etab.).
Bigarren osagaiaren eztabaida horretan eta, oro har, hitzaren osaerarenean, ezinbestean egin behar da antzinateko ustezko lekukoen aipamen xehea: Mitxelenak (1954a: 438) ohartarazten du ez dela erabatekoa akit. ilun(n) eta eusk. il(h)un-en arteko kidetasuna: akitanieraz albokaria ez da bortitza, hots, grafikoki ez da <ll> moduan ageri, eusk. -l- hotsak eskatuko lukeen bezala;[7] ik. halaber OnomAquit §561.
Iberierazko datuekin egin diren parekatzeen bidetik (iber. ld, akit. l, eusk. *L; baina ik. goian bortitza berreraikitzeaz esandakoa), hitzaren jatorrizko forma ildun izan zitekeela iradokitzen du Mitxelenak (FHV 358-359), akit. -ld- taldea ordurako soildua egongo zelarik. Ez dirudi, hala ere, euskararen barreneko datuek jatorrizko *ildun baten alde egiten dutenik: hitza hil-ekin lotuz gero —Mitxelenak berak ere uste duen bezala (1954a: 439)—, aukera honek ez du azaltzen zergatik ez dagoen h-rik akit. adibideetan; cf., gainera, arestiko arazoa, akit. <l> grafia soilarena, eta, honekin batean, euskaraz ez dagoela arrazoi berezirik -ld- taldea gorde ez dadin (cf. alde > **ale, aldi > **ali, etab.); gogoan edukitzekoa da, bestalde, iber. -ildun osagaiaren esanahia ezezaguna dela.
Ohar horiek eginik, beharbada aintzat hartzekoa da beste aukera bat. Baliteke antzinateko horiek ez izatea euskal hitzaren adibide; iberieraren eta euskararen arteko parekatzeak berezko arazoak ditu, bi hizkuntzen arteko erkatze orokorrari dagozkionak, baina, esan dugunaren arabera, akitanierazko lekukoekin erkatzeak baditu arazoak, hitz honi dagokionez (aipaturiko arazo fonetikoez gain, aipa daiteke astoilvnno izenaren kasua ere: lehen osagaiak berak ere arazoak ditu, eusk. asto-rekin lotu nahi badugu, euskal lekukotasun historikoetan arsto baita dokumentatzen den formarik arkaikoena).
Ekialdeko ulun, ülhün aldaeretan, lehen bokalaren asimilazioa gertatu da (cf. uturri/üthürri, utzuli/ützüli, etab.; FHV 79). Hilündiri-n ilhun-etik abiatuta hitz hastapenera aurreraturiko hasperena egon liteke, edo, besterik gabe, jatorrizko hasperena gorde da (cf. hilargi). Iluñ eta iluindu Landuccik baizik ez dakartza; sabaikaritasuna tokialdatu da kasu hauetan, beharbada; Mitxelenak bitxitzat jotzen ditu ilun orokorraren ondoan (FHV 142, 7. oh.), eta buztaña-ren ondoan jartzen ditu, iradokiz Landucciren kasuan -ain eta -uin bukaerak hitz hauetara zabaldu direla (1958b: 28). Bestalde, aipagarria izan liteke Landucciren beraren uña, arestian aipatu bezala hitzaren bigarren osagaia hun/gun baldin bada.
♦♦ hil2 ((igkor.) 1443: Abendaño;[8] (igaitz.) 1460: ArchAram [Yladaçan Çelaya]; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. (H)ilte aditz-izena bi ertzetan ageri da gehienbat: arab. (Land, Lazarg), bizk. eta erronk. Eremu guztian erabiltzen da aditz iragangaitz gisa (Etxep hil eznadin, othoi, bertan, Lazarg ezkondu baga il banadi, OihAtsot hil adi, alaba aite); erabilera iragankorra ez da orokorra (zubereraz badago hilerazi, baina bestela erho da erabiliagoa;[9] Abendaño il deustak Gasto Apala, RS il eikek ta il aie, ta ire erallea il daie, Leiz eta berzea hil eta berzea lapida, Materra nehor hil eztezagula: cf. Etxep ehor erho eztazala).
‘Bizia galdu/kendu’ esanahiaz gainera, oso maiz ageri da aurreneko testuetatik ‘itzali, galdu/galarazi, kendu…’ adieran (Etxep hilzen zuien nahikari satsuia, Leiz behinere hiltzen ezten suan, Kapan pasiño guztiak ilik, EtxZib hala zuen / hill bere egarria). Izenondo gisa oso erabilia da (Land illa legez, Ax presuna hilla, ibid. esperantza fauna, hilla eta probetxu gutitakoa, EtxSar argi hila edo argi ilhuna; cf. behean hildu, hiltasun, hilxko); izen gisa ere bai (Etxep hilak oro, RS ila usteldu; ‘heriotza’ balioa ere har lezake bai bizian bai hilian [Etxep] moduko esapideetan).
◊ Ez dago argi Jassuil pentze izena (ColRonces 1253; Jassu Yll 1284an) hitzaren adibide den; orobat Sancho d’Illecu (hil + leku?) edo Illeta (GSalazar xv. m.). Ik. behean ilor, hileta.
● hilarri EtxZib (hillharri, illharri); pl. ‘hilerri’: EtxZib; cf., hitz gehiturik, Oih ilhartitz ‘epitafio’.
● hildumatu ‘hilduratu’: Ax; cf. agian Arozarena/Arozamena,[10] cf., bestalde, bilduma; ez dago argi -dura atzizkiaren aldaera dagoen.
● hiliki Duv (non baititake hilikia, harako dire arranoak ere); agian -iki orokortu da, cf. ardiki, txerriki, behiki.
● hilkarre ‘hilkintza’: FedProp 1893 (oilo eta xerrien hilkarre bat ikharagarria); Azkuek hilkarre (lap.) eta hilkar (lap., bnaf.) aipatzen ditu; bigarren osagaia?
● hilotz hedadura zabaleko hitza; Etxep (duda gabe eror nainde han berian hilhotza); osaeraz, hil-hotz.
● hiltzeka ‘hilketa’: Leiz (hiltzekák, adulterioak); hiltze + -ka; cf. eraiteka, nahasteka.
ezin hilezko (EtxZib), hil-aginean (Añib), hilarazi (Leiz (hil erazi)), hilari (‘hileta’: Lizarg), hil-bizi (‘ia hilean’: Gaszar; ik. behean esanahiaz), hildako (Lardiz), hildu (Ax [haragia hildua, sosegatua, sorthua]; cf. Land “iltua, amortecimiento”), hildura (Pouv, BurgDot), hil edo bizi (Larm, Mogel [gero ill edo bizi, errezeta bat egin]), hilerri (Etxep (ilherri)), hileta (Land, Kardab; cf. agian Illeta (GSalazar xv. m.)), hiletsi (Etxahun [egonik hil etsi]), hilezin (Larm, Añib), hil-ezkila (EtxZib), hilezkor (Larm, Añib), hilgai (Oih [hil ala bizigei nizan]), hilgarri (OihAtsot), hil-gogor (‘hilotz’: EtxZib), hil-hots (‘eresi’: Oih (ilhots)), hil-jantzi (Añib), hil-kanpai (Kardab), hilkari (Harand), hilketa (Harr, Orixe), hilkintza (Larm, Izt), hilkizun (Ax [mortal eginen zela, hilkizun izanen zela]), hilkor (Pouv), hilkutxa (TBLap (hil khutxa)), hilobi (Pouv (hilhobi), Jauretxe (hil hobi)), hil-ohe (‘hilkutxa’: EtxZib (hillohe)), hiltasun (Materra [gogoaren hiltasun bat]), hiltegi (Mburu), hiltzaile (OihAtsot (hilzale), Land), hilurran (Ax [eztheus, plazer gabe, hil hurranak]), hilurren (Pouv; hilurrendu Oih [nahi ezpanuzu net hil-urhentu]), hilxko (FedProp 1890 [arbi salda hilxko iduritu zitzautan]), hilzori (Tartas).
► Badirudi hitza hil1 ‘ilargi’-rekin lot daitekeela:[11] ilargiaren argi hila abiapuntu harturik, hiltzea (hil iragangaitza; honen orokortasunaz ik. goian) haren pare egitea edo bihurtzea litzateke; cf. aurreneko testuetatik duen ‘itzali’ adiera, eta cf., bestalde, itzali-ren ‘hil’ adiera bera ere. Lotura semantiko honen lekuko da Etxeberri Sarakoak ilargi hitzaz ematen duen bigarren hipotesi “etimologikoa”, okerra izanik ere:[12] “ilhargia, hilabetheko argia, edo hila, eta argirik gabekoa delarik, argia, argi hila, edo argi ilhuna”. Orobatsu da interesgarria hil-bizi elkartua, aintzat harturik hil-ek eta bizi-k hurrenez hurren ‘itzali’-rekin eta piztu-rekin duten lotura semantikoa edo etimologikoa.
Hainbat elkartu-eratorritan hitzak hasperena galdu du, bigarren osagaiaren hasieran zegoen hasperenarekin disimilaturik: cf. ilhaur, ilhots, ilherri etab.; ik. FHV 211-212. Herri-etimologiak gorabehera, erail-ek ez du hitzarekin zerikusirik, ik. eho.
♦ ilor (illhor 1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua (gip., bazt., lap., bnaf., zar., zub.). Aldaerak dira il(l)(h)or (Nafgip., bazt., lap., bnaf., zub.), ilhaur (bnaf.) eta hilori (Duv); cf., gainera, illurtu (gip.). Testu batzuetan (EtxZib, Duv) -r bakunarekin ageri da; cf. dardarkari anizkunarekin Azk (zub.) eta Olab-engan.
Esanahiak dira ‘galdutako, botatako ume’ (EtxZib nolatan goiz hill ez giñen hala nola illhora?) eta, izenondo moduan, ‘umea bota duena’ (Azk (zub.) gathü ilhorra bezaiñ hozpera).
□ Ez dirudi hitzaren adibidetzat hartu behar denik Pero Sanchiz d’Ilor (PobNav 1366), Egileor-ekin lotua egon baitaiteke.
● ilorta “avortement” -lh- Hbarren; atzizkirako, cf. sorta, hazta, eta orobat aditzetako -tatu, ik. behean ilortatu.
ilor egin (Pouv (illhor e.), Duv [(behiek) ez dute hilori egiten]), ilorkor (-lh- Harr), ilortadura (-lh- Harr), ilortarazi (Etxahun [arhan sobera janik tripa ilhorterazi]), ilortatu (-lh- Hbarren), ilortu (‘ilor egin’: -lh- Salab, GureH 1931 [ardi ernari hanitx ilhortzen dirade]; izond. Izt [laurogei ardi umegitekoak, beste ogeiak lagatzen diralarik antzu eta illurtu gertatzen direanentzako]), ilortze (-lh- Harr).
► Osaeraz hil-haur, diptongoaren soiltzearekin (cf. arraultze > arroltze/arrultze, iñauteri > iñoteri/-iñute, etab., FHV 97). Haur izenaren aurretik agertzen delako, badirudi izenondoaz bestelako funtzioa duela hil-ek lexikalizatu baino lehenagoko sintagman. Anizkunaren aldeko neutralizazioa gertatu aurreko garaia lekukotzen dute dardarkari bakuneko adibideek (cf. bihar/biharamun, FHV 335); ik. jarraian irol. Partizipioa bide da hilori-ko -i.
irol (~1496: RS). ■ Bizk., gnaf. eta erronk. hitza. Izenondo eta izen moduan ageri da. Izenondo moduan esanahia “caduco” da (RS irolagaz gaztea nekea “con el caduco”). Izen moduan, idol aldaeran, ‘galdutako, botatako ume’ da (Azk (gnaf.) idola egin du beiak); hitz honekin lotua dago beharbada irol ‘sastegi’ (Azk (bizk.)).
iroldu (‘umea bota’: Azk (erronk.: iroldu da); ‘iraungi’: TolEgut 1921 [orduak iltzen, iroltzen dire]).
► Ilor-en metatesiz azaltzen da, jatorrizko dardarkari bakuneko formatik abiatuta. Esanahi zaharra gorde duen idol aldaerarako, cf. aidean, eudi, etab., jatorrian dardarkaria zutenak (FHV 228). Jatorrizko esanahiaren zabaltzez dugu “caduco”, cf. iroldu-ren ‘iraungi’; hitzaren erabilera gutxiespenezkoren batetik sortua bide da ‘sastegi’.
xiroldu. ■ Gnaf. hitza, Aspirozek jasotakoa: begiak xiroldu “perder la expresión de los ojos por sueño, cansancio”; Garatek (itzulpenik gabe) ziroldu aldaera gaineratzen du. Honekin lotua egon liteke ziruildu “ponerse medio borracho, bebidillo” (Aspiroz (gnaf.)).
□ Tradizio sekundarioan, cf. beharbada Artaxoako “Garcia de Zaro que hera un menguado, zirol, picaro” (NavInj 1655).
► Argudia daiteke iroldu-tik sortua dela, hastapeneko z- adierazkorrarekin, cf. abar/zabar, balantza/zalantza, edo zorabiatu (< gask. horabiàt), besteren artean; ik. zizter. Esanahirako, arestian aipaturiko erabilera gutxiespenezkoak hartu behar dira aintzat. Ez da baztertzekoa zealdo/ziraldo ‘zabu’-rekin lotu behar izatea ziruildu.