- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
harea (~1222: ColIrach [Arenaça]). ■ Hitz zabaldua (cf. hondar, legar). Hariña zubereraz eta zenbait bnaf. puntutan aurkitzen da. Erronkarin ã́ria forma dago, bokal sudurkariduna. Bizk. arei aldaera mug. areea/areia-tik sortua da (< area + -a); cf. frBart areia eta Iturz aree. Bukaerako -a gabeko formak XVIII. mendetik aurrera gailentzen dira, eta badirudi galerarik gabeko formak bizk. eta gnaf.-aezk.-zar. eremuan gorde direla hobekienik. Zenbait elkartutan, batez ere bizk., aren- dago (cf. halaber behean areantza).
Berezko esanahiaz gainera (Materra itsasoan harea baiño eta legar bihi baiño… gehiago, EtxZib zenbat harea baita Libia sabletsuan, Lopez hariña eta lohi poxi bat), bada, INabig-en bederen, ‘hondartza’ ere (bada harea bat portutik hurbil).
□ Erdi Aroan -tza-z bestelako atzizkiekin, cf. Ochoa d’Areano (ArchEsko 1497), Pedro de Areaga (ArchAspar 1516), Sancho Ybannes de Arenaga (ArchDurI d.g.). Atzizkirik gabe Johan de Area (ArchTafIII 1503) eta Pero de Area (VezVizcI 1511); cf. Lope Arena (ArchAran 1503).
◊ Eremu oso jakin bateko zenbait agiritako gaztelaniaz arenaza hitza ageri da, harri mota bati erreferentzia eginez: “otro mojon de piedra arenaza” (ArchZaldu 1464), “una piedra arenaza” (ArchLeintz 1516; ~1487ko agiri batean mojones de piedras areniscas dakar) eta “vna piedra arenaza grande que hauian seynalado por mojon” (ArchAspar 1516); XX. mendeko lekukotasunak alde batera utzirik (NTLLE 1925 s.v.), gaztelaniaz ez dago hitz hori dokumentatua. Ik. jarraian hareatza eratorria.
● hareatza bizk. hitza; cf. haretze (FedProp 1905); Añib; areantza Añib; arentza Azk (bizk.); ik. goian Arenaça eta cf. halaber Juan Ochoa de Areaça (ArchElguet 1456), Areança (ArchMondV 1500). Ekialdean, baliteke hitzaren adibide izatea “una landa en Areacea” (AutócMurill 1530), atzizkiaren -tze aldaerarekin.
● hare-harri Azk/Elexp (bizk.); arenarri Izag (bizk.); cf. Arearriçaga (ArchLeqII 1514).
harea-izpi (Harand), hare-ale (AgirAst), harea-lur (Intxpe (hariña l.)), harea-mendi (INabig), hareape (Urte [gorde zuen hareapean]), harea-pikor (Lizarg), hareatsu (Urte, Lopez (hariñazu)), hareatu (‘hareaztatu’: Pouv), hareazko (INabig [hareazko puiu batzubek]), hareaztatu (Urte; hariñastatu Salab), hare-bihi (Xarlem (hariña b.)), hare-meta (Lapeyre). Cf. itsas-harea.
► Lat. arena ‘hondar’ da hitzaren jatorria, bokalarteko -n-ren galera erregularrarekin (cf. balea < lat. ballaena/ballena; FHV 299). Hariña forma azaltzeko -n- kontsonanteak -e- bokala itxi zukeela aipatu izan da, sudurkaria bera sabaikarituz (cf. zub. khatíña < lat. catena; FHV 67, 304).
Fonética Histórica Vasca-n hitzaren hasperenari ez dio azalpenik ikusten Mitxelenak (FHV 209). Baina lehenago emana du azalpen bat, bertan baztertzeko bada ere (VII 19): lat. arena > *areha > harea moduko bilakaera bat proposatzen du, hasperenaren metatesiarekin. Arazo larri bat ikusten dio aukera horri, uste baitu aski goizik galduko zela hasperena hirugarren silabako posizioan eta ez zela izango aukerarik ezein lekualdatze gertatzeko.[1] Horrela bada, baztertu egiten du metatesiaren azalpena.
Gure ustez, badira arrazoiak metatesiaren azalpen hori egokitzat hartzeko. Lehenik eta behin, ez dirudi oso zaharra denik garai modernoagoetarako deskribatzen den hasperenaren murriztapen hori (FHV 215): Erdi Aroan, badira bigarren silabatik harako hasperenak, hirugarren eta are laugarren silaban, cf. Hagurahin, Azazaheta, Harriolha (SMillán 1025), eta akit. herauscorritsehe.[278] Bigarrenik, ongi identifika daitezke hirugarren silabatik abiatutako hasperenaren metatesiaren beste adibide batzuk: cf. lap., bnaf., zub. hazeri, azken buruan lat. Asenarius batetik heldu dena (> *azehari > *hazeari > hazeri; Mitxelena 1950a: 451); euskal ondareko hitzetan, cf. hibai, zeinaren ibahi aldaera zaharragoa dokumentatua dagoen Sagibahia izenean (SMillán 1128).[2] Bidenabar, jatorrian laugarren silabatik abiatutako hasperenik ez dugu aurkitu.
Orobatsu azal daiteke erronk. ã́ria, sudurkaritasunaren metatesiz (cf. erronk. gãzta < *gaztana); azentuak metatesi honetan zerikusirik izan lezakeela uste du Mitxelenak (1950a: 458, 1954e: 147).
Badirudi ‘hondartza’ esanahia hizkuntza erromantzeetan ere aurki daitekeela (cf. fr. zah. areine “rivage de la mer”, FEW 25, 173a, arēna).