- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
nar. Honen azpian nar eta har sarrera-buru nagusiak bildu dira. Nar-en azpisarrera modura narras dago, har-en azpisarrera modura harjo eta harro daude.
Bai formaren bai esanahiaren aldetik ongi lot daitezke sarrera-buru nagusiak: formaren aldetik, nar erro bat proposatuz, eta, esanahiaren aldetik, oinarrizko ‘behetik, lurretik arrastaka’ moduko esanahi zabal batetik; narras-en kasuan, azentuak iradoki lezake kontrakzioren bat gertatu dela, eta baliteke erro honi lotu behar ez izatea, zuzenean behintzat. Lahar-ekin lotu ezinik ez dago, baina xehetasunak ez dira hain argiak.
♦ nar (~1580: IbargC [rastras de madera (…) en vascuence narrac]; ik. erdaretakoak). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., bnaf., zar., erronk.). Aldaerak dira narra (bizk., gip.), narre (gnaf.), nar (bizk.), naarra (bizk.), naar (bizk., gip.), narria (bizk., zar., erronk.) eta naarria (bnaf.).
Izen moduan eta izenondo moduan erabiltzen da. Izen moduan, esanahi nagusia da ‘lera, gauzak arrastaka eramateko tresna’ (IbargC “rastras de madera […] llamadas en vascuence narrak”, Mogel naarra katetxubakaz), batzuetan arbaz egindakoaz esana (Izag/Barand (bizk., gip.)); trailu antzeko gauzak adierazteko ere erabili izan da (Lardiz amontar guziak ezpataz josi eta burnizko narra orzdun-pean txeatuak izan ziran), baita ere galga moduan gurdiak arrastaka eramaten duen zuhaitza (Barand (gip.)). Cf., gainera, narra iratsia “reuma del ganado” (Azk (bizk.)) eta baliteke hitz bera izatea Ubideko nar ‘amorru’ (Azk (bizk.)).
Azkuek “arrastramiento” eta “movimiento” esanahiak gaineratzen ditu, baina badirudi narra egin edo narran bezalako esapideez ari dela.
Izenondo moduan, honako adiera hauek ageri dira: ‘baldar, astun’ (AgirAst zure anima geratu zan onerako narra, motela ta gogorik gabe) eta ‘ergel’ (Iturr guztiz asko jakiña / zan azeri zarra, / baña ollarra ere / ez bide zan narra). Ez dago argi hitzaren adibide den Kantabriarren Kantan IbargC-ek biltzen duen betiko naias / nar doa (<betico nayas / narr doa>); hala balitz, balio adberbialean edo dago erabilia.[1]
□ Mitxelenak na(h)ar, naarra, narria “narria, carro sin ruedas”-en adibide gisa ematen ditu Naharria eta Narria (19733: 132); guk lahar-en azpian bildu ditugu horiek.
◊ Bilboko gaztelaniazko agiri batean, cf. “narras para carrear mercaderias” (OrdBilb 1509). Onartu ohi da euskal jatorrikoa dela gazt. narria ‘lera’. Corominasek eta Pascualek dioskutenez (DCECH 4, 214a), zalantza bakarra egon daiteke: mailegu berria ote den,[2] ala zaharra (latin aurreko aztarnatzat du Rohlfsek, 1934: 86). Corominas eta Pascualen iritziz, bigarren aukeraren alde egiten du esanahi bereko mierra hitzak; probabilitate handia ikusten dute narria-ren aldaera izan dadin, eta narra > *nĕrra > *nierra > mierra moduko bilakaera bat proposatzen. Diotenez, iberieraren eta euskararen artean antzeman daitekeen banaketa dialektala dakar gogora narra > *nerra horrek: berri eta barri ematen ditu berak banaketa horren adibide gisa. Argudio horren ahulezia gorabehera (dardarkari aurreko e > a dugu euskaraz, ez alderantziz, eta ez da orokorra), ohartu behar da maileguak ezin duela izan Erdi Aroa baino lehenagokoa, behean azaldu bezala artikulua beretu baldin badu eusk. narra-k, edo narre-ren berranalisiz sortua bada.
● nardeka ‘narraren pertika’: “nardequa, que es un palo de los con que traen las maderas” (NatVasc 1550, Lizarra); askoz geroago, Mogel (nardakia). Bigarren osagairako, erronk. taka da hurbilen aurkitu dugun hitza, “palo alrededor del cual se hacen las metas de paja”.
lur-narratu (“la tierra caída” Azk/Izag (bizk.); “corrimiento de tierra” Izag (bizk., gip.)), narrabide (‘arrastakako bide’: Azk/Barand (gip.); narbide Azk/Izag (bizk.); naarbide Izag (bizk.)), narra egin (“resbalar” Añib; “correrse el terreno” Azk (bizk., gip.)), narra eragin (‘arrastaka erabili’: Azk (bizk., gip.)), narraka (AEmil [narraka jetxi goitik bera]), narrakeria (“cachaza”, “tontería” Larm; narkeria Iturr), narran (‘arrastaka’: Azk/Izag (bizk.), Elizdo [gizonari… barakuloari bezela… bizia nar[r]an dijoakio]), narrarri (‘harri-probetako harri’: Azk (bizk.), TxAgir), narratu (“hacerse pesado y flojo” nartu Larm; “arrastrarse” nartu Izag (bizk.); ‘arrastaka erabili’: Aierbe EuskEsn 1915), narratzar (“pesado y flojo” nartzar Larm; narratzar Iturr [narratzar astoa!]), narra-zil (“palo del medio de la narria” naarzil Azk (bizk.)).
► Nar erro batean pentsa daiteke. Erro horren esanahia “serpeo de los reptiles” dela uste du Campionek, batez ere narrasti duelako azalgai (1899b: 391); narru/larru, narrio ‘orban’, narria ‘lera’ eta narrasti hitzetan ikusten du erro hori.
Aukera honetatik abiatuta, jatorriz artikulua zatekeen -a beretu du erroak narra aldaeran, edo, bestela, narre-tik abiatuta narra berranalizatu da (cf. lore/lora, labe/laba, etab.; FHV 128). Berranalisia dugu narria-n ere, leku-kasuetako bokal epentetikoarekin (< narrea ← narrean); berranalizaturiko -e- epentetiko hori bera dugu narre-n. Berrikuntzatzat har litezke bokal bikoitzeko bizk., gip. naar- aldaerak, baina bnaf.-ekoak ezin du azalpen bera izan (Luzaidekoa da): baliteke naar-ekin nahasi izana, eta familia berekoak izateak erraztu zezakeen hori.
Erroak izen gisa dituen adierak ‘arrastaka eraman’ orokor batetik azal daitezke; horietatik aski hurbil dago ‘baldar, astun’ izenondoa, eta irudizko erabileran dugu ‘ergel’ adierarekin. Halakoren batetik azal liteke, orobat, nar ‘amorru’, ik. behean narras eta barras, zeinetan barra ‘haserraldi’ egon litekeen. Bada, gainera, nar ‘zor’ bat; herrikoitzat joz dakar Azkuek, eta hark nahar-ekin lotzen du, laharra arropari itsatsi eta heltzen zaiolako; gure ustez, ‘arrastaka’ adierari ere hurbil dakioke, zorra arrastaka eramaten den zerbait dela irudikatuta.
! narras (1802: Añib (narraska)). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (bizk., gip., gnaf.). Aldaerak dira narras (bizk., gip., gnaf.), narraz (bizk., gip.), narrax (bizk., gip.), naarras (bizk.), naarraz (bizk., gip.), narrats (gip.), narratx (bizk., gip.), narratz (gnaf.), narres (Lizardi) eta narrez (SMitx). Azentu markatua du bizkaierazko zenbait eremutan (nárras, ez **narrás markatugabea).
Adizlagun moduan eta izenondo moduan agertzen da. Adizlagun moduan esanahiak dira ‘arrastaka’ (Astar narraz erabili arren eztozu sentiduko), ‘era traketsean’ (Apaol illeak narras, Azk apain ala narras jantzia) eta ‘era makalean’ (TEtxeb (bizk.) narraz dabill gaixua izan ebanetik).
Izenondo moduan esanahiak dira ‘baldres, trakets’, ‘baldan’ (TxAgir gizon motz, narras, traskil, motroilo, ipur-lodi bat, Txirrita lendabiziko lau txalupetan / etzagon jende narratsa), ‘lur-arraseko’ (Azk iluntasun lodia… errekondoetan sortzen dan lañoa bezelako narratsa), ‘zikin, lizun’ (EuskEsn 1913 itz zatar eta narratxak, Azk beatak Txerrenen alabatzat dauzkan gizon txaldar, narrats, lotsagaberik) eta ‘(eguraldi) nahasi’ (Azk eguraldia oso beroa edo beintzat narratsa izaten da).
Izen moduan ere aipatua izan da, baina lekukotasunak ez dira seguruak: Harrietek narratza (mug.) “traîne de robe” dakar, Larramendiri egotziz (baina ez da honetan ageri); Darricarrère-k (RIEV 1912, 225) narrasak “hastapeneko karriotak edo karrosak” aipatzen du.
● narraseko “ramas que se traen a rastras” Izag (bizk.); narrasko Izag (bizk.); ‘ubidetik datorren ura’: Elexp (bizk.); ‘ur’: Izag (bizk.: nárrasekua eran); metonimiaz edo sortu dira ‘ur’ adierari dagozkionak, eta horietan funtsean ura beste nonbaitetik lur-arrasean etorri delako irudia dago.
● narras eta barras “arrastrando” narraz da barraz Azk (Gipbizk.); errepikapen adierazkorra dagoela pentsa daiteke, nahiz eta horietan normalean m(a)- dagoen bigarren osagaian; cf. agian gip. barra ‘haserraldi’.
● narraski1 ‘narrastari’: naarrazki PAstar, Zink; atzizkiaren erabilerarako cf. hegazki, ik. behean narrasti.
● narrastaka narraztaka Goen Yakintza 1934 (narraztaka ere ezin duan aguretxo ori); baliteke arrastaka-ren oihartzunez sortua izatea.
● narrasti narrazti PAstar, TxAgir (nola sortzen dan mamorro narraztia, laster mitxeleta egalari polita izateko); narraz-ti zatitzen du Campionek (1899b: 391), “el que anda á rastras” azalpena emanez, atzizkirako cf. hegazti, ik. goian narraski1.
narrasean (TxAgir [oin bat orpozik eta bestean abarketa zar bat oso narrazean eroiazala]), narras egin (“correrse la tierra” Azk (bizk.)), narraska (Añib [idun-sokarik narraska eroen eben]), narraskeria (Arrue [ez bere narraskeriagatik, ez geiegirañoko txukuntasunagatik esamesetarako bide eman gabe]), narraski2 (Aierbe EuskEsn 1912 [jardunean nagi ta narraski]), narrastari (Etxaniz [suge narraztariak]), narrastasun (Uriarte [gauze onetarako yausitasune, astuntasune eta narrastasune]), narrastu (‘alferrik galdu’: Apaol [lengo arpegi argi ta ederra oso narrastua zegoan]; ‘baldartu’: Azk/Elexp (bizk.), narraz- TEtxeb (bizk.); ‘arrastaka ibili’: naarraztu Azk (bizk.), narreztu Zink; “volverse desapacible el tiempo” Elexp (bizk.); “entumecerse un miembro por un ligero calambre” Azk (bizk.)), narraxka (Garate (gip.: eguraldi narraxkea da gaur)), narrazko (“especie de narria” Azk (bizk.)).
► Lehen hurbilketan, jatorrizko nar + -az osaera batean pentsa daiteke, instrumental mugatuarekin. Apikariaren aldeko neutralizazioa gertatu da -as aldaeretan, agian narrastu bezalako eratorrietarik (eremu murritzekoa da gnaf. inst. -s), eta hitz bukaerako afrikatuaren aldeko neutralizazio joerari segitzen zaio -ats eta -atz aldaeretan; indargarritzat du afrikatua Azkuek (Morf §273), paralelo gisa kidekoa den enasa/enatsa bikoteaz gainera bestelakoa den zar/tzar emanda.
Alabaina, bizkaieraz hitz honek zenbait eremutan duen azentu markatuak bestelako etimologietan pentsatzera eramaten gaitu: kontuan harturik kontrakzioetarik datorrela beste kasu batzuetan azentu markatu hori (cf. ahari > ári), hitz honetan ez nar, baizik *naar beharko genuke; bide honek nahar-era hurbiltzen gaitu, esanahiz ere egokia izan daitekeena (cf. nahar-en ‘beheko sasi’). Bigarren parteari dagokionez, has ‘gabe’-n pentsa daiteke —narrak “jantzi” egiten ziren hobeto irristatzeko, “zapatak” jarriaz—, eta onartu beharko genuke inoiz orokorra izan zela (ekialdekoa da historikoki); aukera honek, hala ere, ez ditu erabat argitzen -z/-tz aldaerak.
Irudizko erabileretatik sortuak dira ‘baldar’, ‘zikin, lizun’ eta gisako adiera gutxiespenezkoak; gogora dakarte lat. *traginare ‘arrastaka eraman’-en ondorengo erromantzeek izandako bilakaera, ik. tresna.
♦ har (haar ~1496: RS; ar ~1520: Isasti). ■ Hitz orokorra. Aar aldaera bizk. ageri da (RS <h->, Mogel, Astar, Izag AranOñ). Erronkarieraz bokal sudurkaria du.
Arrastaka dabilen zomorro bigun, luze eta zilindro itxurakoaz esaten da (Isasti zura beraago, arra barrenago, Leiz harra ezpaita hiltzen); irudizko adierak ere baditu: ‘damu, (kontzientziako) ezinegon’ (Beriain arra konzienziarena, GasZar herrak, furiak, nigarra, / desparazionea, / urrikiak eta harrak), ‘gorroto’ (Azk/TEtxeb (bizk.)), ‘hagineko txantxar’ (Azk (gip., lap., erronk.)), ‘buruko akats’ (Inza (gip.)) eta ‘gose’ (Erkiaga).
● hartzar “gusano grande” artzaar Izag (bizk.); bokal bikoitz ez etimologikoarekin, itxuraz, nahiz eta azken buruan zahar duen jatorri bigarren osagaiak.
har argidun (FedProp 1888), hardun (Larm, Herria 1965), hardundu (Larm, frBart [gorputz ustel ardundubagaz]), hargorri (“alquermes, gusano que sirve para teñir” Larm; Orixe), harreztatu (“agusanarse” Larm), har saltokari (“langosta, insecto” Añib), har xuri (‘ipurtargi’: Barbier).
► Bokal bikoitza duten aldaerak eta erronkarierazko sudurkaritasuna kontuan hartuta, *anar aitzinforma proposatzen du Mitxelenak (1950a: 451, FHV 113-114). Forma horretatik, *anar > *ahar > aar/ãr bilakaera genuke batetik, eta har aldaera hasperenduna azaltzeko, hasperenaren metatesiarekin *ahar > *haar > har (Mitxelenak ez du baztertzen *hanar bat izatea inoiz, jatorrizko hasperenarekin).
Gure ustez, *nar erroa dago bertan, erreduplikatuta (Mikel Martínez-Aretaren iradokizuna): *nanar > *anar bilakaera genuke, sudurkari hobikariaren disimilaziozko galerarekin (cf. orobatsu eder < *deder, odol < *dodol, eta, kontsonante berarekin, ihin-tz ← *nin, ohol ← *nol, etab.). Erro horren esanahia ‘arrastaka’ edo izan zitekeen, ik. narra.
harjo (artxo 1802: Lizarg). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak dira harjo (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.), artxo (gnaf.), ãrxo (erronk.), arko (bizk., gip.) eta harrio (lap., bnaf., zub.).
Esanahi nagusia ‘harrak jo’ da, gehienbat izenondo moduan erabilia (Lizarg fruita ártxoak, StPierre harjoa zela jadanik… soldado alemana), baina batzuetan aditzaren jokatu gabeko beste formetan ere ageri dena (Zaitegi ustekizun guziak ar-iota zeutzan, Garate (gip.) arjota).
Izen moduan, ‘frutako har’ esanahia du (Izag/Garate (bizk.), arko Azk/Elexp (bizk.); TxAgir emen ere sagarrik onenak izan oi dute arjoa). ‘Belaki’ esanahiarekin ere erabili izan da (Ducq ezponja edo harjoa minagrean trenpaturik).
harjoak jo (“agusanarse la fruta” arkuak jo Elexp (bizk.)), harjodura (hariodura Harr), harjotu (‘harrak jo’: Dv, Harr, Izag (bizk.); arkotu Izag (bizk.)).
► Mitxelenak jatorrizko harrak jo sintagma bat ikusten du hitzaren oinarrian, elkarketan kasu marka eta artikulua galduta (FHV 234, 19. oh.). Egitura honen paralelo moduan, cf. Mitxelenak berak dakartzan ilhargi-jo, gose-jan edo -hil, baztanga-pikatu, pipi-jan (← ilhargi(a)k jo, gose(a)k jan/hil, baztangak pikatu, pipiak jan), etab. (1977b: 264). Alabaina, ez dirudi soilik gertakari fonetiko gisa har daitekeenik artikuluaren eta kasu-markaren galera (cf. gatzaio eta soraio, horientzat *gatzak jo eta *sorak jo proposatu baitugu). Zaila da elkarketa fenomenoen bitartez azaltzea, eta agian bestelako gertakari morfosintaktikoetan pentsatu behar da: baliteke jatorrian kanpoko argumentua dena, aditzari inkorporatzen zaionean, kanpo-argumentuari dagozkion zenbait tasun galdu izana, hala nola kasu-marka morfologiko agerikoa; aldeak alde, gogora ekar daiteke hutsegin bezalakoetan gertaturikoa, objektua aditzari erabat inkorporaturik bere barne-argumentu izaera galdu baitu (objektu + hutsegin modukoak posible dira gaur).
Osaeraz kide bide den harro baino berrikiago sortua, Mitxelenak dioenez; ohar bitez harjo, harxo, harko… aldaerak, harro orokorraren aldean (ik. han).
‘Belaki’ esanahiaren kasuan, har batek zulatu balu bezala ikusten da belakia.
harro (~1527: Zalgiz; ik. behean ArrasErrek-i buruzkoa).[3] ■ Hitz orokorra. Hasperena du iparraldean, baina Axularrengan gabe ageri da (Oihenartek bi formak dakartza, hasperenduna eta gabea). Badirudi ‘barren-huts, barren-ustel, harjo’ dela sorreraz (Zalgiz gañian gaillo, barnian harro; cf. IbargC “cosa hueca que se ha podrido dentro”),[4] eta hortik ‘ez trinko, puztua, handi-arindua’ eta, bizidunez ari garela, ‘handiusteko’ (jad. Lazarg [fraile malmaz arro bat]), ‘ozar, hezgaitz’ (Añib leoiak, otsoak ta abere arroak; cf., adiera honetatik hurbil, haize/itsaso… harroa), ‘buru-arin’, ‘eskas, arrunt’ (Larg eskolarik gabeko arrantzale harro bat), ‘arin, alai’ (Etxahun jarri ziren franko harro, JEtxep harroan baikinen), etab.
Mitxelenaren interpretazioan, lehen lekukotasunaren data aurreratuko luke ArrasErrek <oyn arroc çian luma> bertso-lerroak: “los orgullosos pies [...] eran como plumas” itzultzen du, çi[tu]an zuzenduta (Mitxelena 1964c: 87; oin arrook, beraz). Arriolabengoak (2008: 97), ordea, oin arrotzian lurra interpretatzen du, ‘oinez lurra harrotzean’ edo, baina poema horretan ez dago ea > ia bilakaeraren adibiderik.
● harrokeria Mburu (soñeko arrokeria ta apainketa); ‘lotsagabekeria’: Duh; “joyeuseté” Duv; ‘ugaritasun’: Elexp (bizk.) (ez pentsau nere karteran arrokerixaik topau leikenik); erabilera metaforikoz ulertu behar da ‘ugaritasun’ adiera, ez handikeria2-n bezala, zeinetan -eria/-teria atzizkia egon daitekeen.
● harroputz Azk, TxAgir; cf. putz-en ‘harro’ adiera.
● harrotasun ‘harrokeria’: Larm, BurgDot; ‘harrotze, puzte’: Larm, Mogel (aragiaren arrotasun loi borondatearen kontrakoak); ‘urguilu (ez peior.)’: Iturz; ohar bedi harrokeria-k eta harrotasun-ek adiera bera dutela jatorrian.
● harroxko Duh (konpainia harroxkoen ta alegeregien hantatzeko); cf. arrosco de santesteban (OnomVasc 7 1557), eta cf. agian joanes arroxico (OnomVasc 7 1547; hitzaren adibidetzat du editoreak).
harroaldi (Duv, HiriartU), harrodura (Duv [“dilatation, boursouflure”]), harrogarri (Mburu [gauz arrogarri oriek]; JJMogel [lurreko arrogarrijaak]), harrogo (‘harrotasun’: Larm; -goa Larrasket (“élégance”)), harroki (‘arrunki’: Xurio [pobreki iaten dute, harroki bestitzen dire]; ‘dotore’: Larrasket); iz. ‘belaki’: Larm, Lizarg), harrokilo (Elexp (bizk.)), harropuztu (Arana [olatu arro-puztuen artean]), harrotu (Larm, Mburu), harrotxo (TxAgir), harrotzaile (Larm, HiriartU), harrotzar (Mburu). Cf. bilo-harro, goiarro, hitz-harro, kasko-harro, titi-harro, tonto-harro…
► Mitxelenak harjo-tik (← harrak jo; cf. pipi-jan, baztanga-pikatu) eratortzen du (FHV 175, 15. oh.; 1977b: 264, 44. oh.), kontsonante ondoko j-ren galerarekin; fonetikoki erregularra litzateke, eta harjo —bere aldaera guztiekin— berriro osatutako forma genuke.
Hipotesi honen barrenean, har-jo zaharrak (h)arro eman du bazter guztietan; har-jo berriagoa, aldiz, forma ezberdinetan ageri da hizkeraren arabera: harjo, ar(t)xo, arko… Aipatzekoa da erronk. ãrxo-k bokal sudurkaria gorde duela (cf. erronk. ãr), baina ez hizkera bereko arro-k. Bestalde, harro zaharraren esanahia asko zabaltzen da, eta berriarena “bere horretan” geratzen da gutxi gorabehera. Dena den, forma zahar eta berririk proposatu gabe, agian zatiketa lexiko moduko batean pentsa liteke, bi bilakaera fonetiko ezberdinek (-j- galtzen duenak eta -j- galtzen ez duenak) zeinek bere esparru semantikoa hartzen dutelarik (cf. zori/txori).