- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hanka (1562: Land). ■ Hitz orokorra. Hasierako hasperena ez da orokorra iparraldean (Larrasketek gabe dakar). Landuccigan eta ipar-ekialdean ‘aldaka, ipurgain’ adieran aurkitzen da gehienbat (Beriain igan zaitez ene zaldionen anketan, Hbarren bi hanketan eskuak fatxadan emanik); hanka-hezur elkartuan ere adiera honekin dakar Larramendik. Erdi-mendebaldean (gnaf. zati bat barne) ‘zango, oin’ da nagusiki (Lazarg oi nolako atrenpea, / irra darabildan ankaetan! [adiera ez segurua], BMogel astoari… zorroztu anka len gizena). Bizkaieraz badu ‘intxaur zizter, atal’ esanahia ere, Azkueren arabera.
Txanka forma dago mendebaldean (jad. Larm), balio adierazkorrarekin eskuarki; ‘(kartetako) txota’ adiera ere badu (Arak, Añib…). Ipar-ekialdean ere aurkitzen da XIX. mendeaz geroztik (+ xankha, t(t)anka) ‘makulu’ esanahiarekin; cf. halaber bnaf. txanga ‘egurrezko hanka’. Ondarroan bederen badago ainka forma.
□ Ez dirudi onomastikan hitzak toki handirik izan duenik; aipagarriak izan litezke, hitzarekin zerikusia badute, Ankabarren (Bergaran) eta Txanka bekoa (Orion) izeneko baserriak (EAETop); cf. halaber Ankaalde (ZumarTop). Orobat Sancio Nunusoç de Aberanka (ArchElor 1013) zaharragoa.
hankabidun (ArreseB), hankabiko (PErrota), hanka egin (‘alde egin, ihes egin’: Orixe), hanka-hezur (‘aldaka’: Larm; ‘berna-hezur’: Azk/Elexp (bizk., gip., gnaf.), TxAgir [ankazurra jaso alizaeben arranondotar arrantzaleak]), hanka-hutsik (Azk [an ere… zakurrak ankutsik]), hankalatraba (‘zangalatrau’: Azk/Izag… (bizk.)), hankape (Iturr [burua makur eta / buztana anka-pean]).
► Azken buruan germ. *hanka ‘aldaka’ da hitzaren jatorria, baina euskarak hizk. erromantzeen bidez jaso zuen ziur asko. Hauetan mailegu zaharra dela uste dute Corominesek (DECat 1, 302b-303a, anca) eta Wartburgek (FEW 16, 142b, *hanka),[1] latin arruntaren garaikoa: honen aldekoa da, besteak beste, hitzak mendebaldeko erromantzeetan duen zabalkundea; mozarabieraz ere badago dokumentatua, baina gaztelaniaz mailegu berantiarra dirudi (DCECH 1, 253a, anca). Lat. arrunteko *anca baten bidez azal litezke forma erromantzeak, eta h- duten forma galo-erromantzeak (cf. fr. hanche) frantzikoaren eraginaren edo mailegatze etengabearen bitartez azalduko lirateke.
Iparraldean hasperena orokorra ez izatea maileguaren jatorri ezberdinen edo erromantze ezberdinen eraginaren bidez azal liteke (cf. okzit. zah. anca, bearn. anque), edo, besterik gabe, forma hasperendun orokor batetik abiatuta hasperena galdu delako zenbait tokitan euskaraz. Ez dago herskari hasperenduneko **ankha aldaerarik (cf., halere, xankha); hitzaren mailegu izaerari egozten dio hau Mitxelenak (1951a: 544-545), baina ik. behean xankha-ri buruz esanak. Trasken ustez (s.v.) herskariaren ahostuntzerik gertatu ez izana (**(h)anga) maileguaren izaera berantiarraren adierazle da. Sabaikari adierazkorra duen mendebaldeko txanka aldaera euskararen barreneko bilakaera moduan azal daiteke (cf. ahul/txaul, onil/txonil… bikoteak; FHV 189); ipar-ekialdeko (t)xank(h)a, t(t)anka ‘makulu’ eta txanga ‘egurrezko hanka’ hitzek, halere, jatorri ezberdina dute: cf. gask. chanque, thanque, changue ‘makulu’ (FEW 14, 656a, zanca; Palay s.v. chanque). Ainka aldaera azaltzeko, anka > *añka > ainka moduko bilakaeraren batean pentsatu beharra dago, cf. aingura, maingu (< lat. ancora, mancus; FHV 160).
Hizk. erromantzeetan ‘aldaka, ipurtalde’ adiera da nagusi, animalia zein pertsonez ari garela, baina aurki daitezke ‘izter’ eta are ‘zango’ esanahia duten adibideak. Euskaraz ere jatorrizko esanahiaren zabaltzea gertatu da erdi-mendebaldean; Lazarragaren ankaetan bera ‘izter’ adieratik hurbilago dagoela dirudi. Hitzak izter-ekin duen lotura semantiko eta historikorako aipagarria da bizkaierazko ‘intxaur zizter, atal’ adiera: izter-ek ere, aldakatik belaunera doan gorputz-atalaz gainera,[2] fruitu baten atala izenda dezake (cf. Intxpe intzaur ister, Althabe baratxuri ister, etab.). Ik. izter; esanahiaren gorabeheretarako ik. halaber oin, azpi eta aztal.