- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
egur (~1200: SJuan [otra pieça en Egurvidea]). ■ Hitz orokorra. Badira, XVII. mendean hasirik, ‘zur’ adieraren lekukotasunak, ez oso ugariak (hots, zatia edo puska ez baizik-eta gaia bera izendatuz). Hegoaldean, XIX. mende bukaeraz geroztik bederen, jipoia eta, orokorrean, jarduera azkarra edo bortitza ere adierazten du (egurra hartu/eman, egurrean ari…). Etxeparegan izenondo bezala ageri da (eri denian andre gabe galdu gizon egurra; esanahia ‘trakets, narras’ edo antzeko zerbait izan ote daitekeen uste izan da).
□ Erdi Aroan, badira lehenagoko lekukotasunak izan daitezkeenak: cf. Sancti Angeli de Egurzanu (DocLeire 1057)[1] eta ingurune geografiko bertsukoa izan daitekeen Senior Garsia Acenariz de Egurzaul (DocLeire 1125),[2] baina ez dira osaera argikoak. Egur-etik abiatuta, lehendabizikoan -zanu bereiz liteke, baina ez dago argi zer litzatekeen (ik. xahu); -zaul bereiziko genuke bigarrenean, arazo berberarekin (ahul-en aldaera ote? cf. txaul). Egurtza-tik abiatuta ere ez da auzia erabat argitzen, -nu eta -ul geratzen baitira azaldu beharrean; lehendabizikorako, *egurtza-zanu-tik, haplologiaz? Bestela, egiantzekoa da pentsatzea egurtza + -no dagoela, besterik gabe, eta -no bukaera -nu latinizatu dela; ohar bedi latinez dagoen agiri berean badela Sancio de Egurzano ere, eta cf. bestalde Artazeno (ArtaxHitz 1775), zeinetan arta- + -tze + -no egon daitekeen (atzizkirako, ik. aitano). Bigarrenean ahul proposa liteke, ziurtasun handiagoarekin, agian (cf. Egurçauol aldaera). Cf. orobat eskualde bereko Urraul izena.
Bada h- duen adibiderik, baina ez dago argi balio fonetikorik duen grafemak: cf. Hegurrolaçaarra (ColCenar 1388); are zalantzazkoagoak dira Domingo de Hegurça (ArchMutr, ArchEib 1503) eta Juan de Hegurbide (ArchElguet 1520).
◊ Gaztelaniazko testuinguruan, hona hitz arrunt gisa zuen erabileraren adibidea: “sus egurbideas” (ArchLeqI 1398, 1404), “fasta el dicho logar de Berengarate por egurrça” (ArchElor 1456), “ouiesen para lenneras dichas egurças […] montes para egurças, lenneras e agurbidas […] guarças e asurbidias […] montes egurças […] montes leneros e egurças […] montes lenneros llamados egarças e egarbidias” (ArchDurI 1462) eta, azalpen modura emana, “çiertos montes comunes … que dizen e se nonbran egurças” (ArchEib 1498).
● egur-belar Althabe/Azk/Larrasket (zub.); baliteke izena zuztarren itxurarengatik izatea.
● egurbide Larm; cf. goian Egurvidea eta, izen arrunt gisa, amojonamientos y herguvides (ArchBizkII 1464); ez da errata, hirutan ageri da horrela agiri berean; ik. halaber goian 1398ko egurbideas, 1462ko agurbidas, asurbidias, etab. Adibide zaharrenen artean, cf. halaber ostau de Egurbidea (CenSoul 1377).
● egurketa ‘egur bila’: Jntegi (atheratu ziren egur keta); bigarren osagaiarentzat, cf. gask. quetà ‘bilatu’.
● egurketari Duv, Etxam; -keta eta -ari euskal atzizkiekin.
● egurtze -tze ekialdean ageri da, -tza erdi-mendebaldean; ‘egur-pila’: Leiz; egurtza Izt; cf. Ygurza (Arzam 1394), ik. goian se nonbran egurças.
egur-arrail (Salab, FedProp 1893), egurbera (Izag AranOñ [egurbera-ikatz]), egurdi (-dui Izag AranOñ), egur egin (Land, Lazarg [egin ez dot / zure basoan egurrik]), egurgile (Larm, Iturr), egur-hauts (Mogel), egur-ikatz (SMartin… (bizk., gip.)), egurkari (‘egurgile’: OihAtsot [bago erorira egurkari guziak laster ari dira]), egurki (Duv [egurkia urean ezarriz]), egur-mutil (‘baso-mutil’: Elexp (bizk.)), egurrezko (Ax [sufrezko sua, eta are egurrezkoa ere]; ‘zurezko’: ArreseB [egurrezko ankeaz]), egurtegi (Salab), egurtu (Azk [ontzi erdie egurtuta sua egin]; ‘jipoitu’: Goik/Elexp (bizk., gip.), Berron; bigarren adierarentzat, cf. egurra eman ‘jo’), egurzale (‘egurgile’: Pouv, AgirAst). Cf. bazter-egur, gorapen-egur, karobi-egur, sorgin-egur, su-egur, subilaro-egur, txori-egur…
► Osaerari dagokionez, agian e-gur zati genezake, partizipio zahar gisa (cf. e-gin, e-torr-i, etab.). Bigarren osagai -gur bereizita, gur(tu), makur eta uzkur moduko konparagaietan pentsatu beharko da: horien arabera, pentsa liteke *gur erroak ‘beheratua, apaldua, botarazia’ moduko esanahiren bat duela, eta horrela azaldu beharko litzateke egur bera, egurra lurrean dagoena baita berez (beheratua, botarazia), ez zuhaitzean. Horrelako partizipioen paralelo moduan, ik. egun ere.
Ez da proposatu bestelako etimologia egiantzekorik (ik. AgudTovar s.v.), eta hitzaren bestelako zatiketak ere ez dira iristen hipotesi sinesgarriaren mailara.
Etxeparek darabilen ‘trakets’ adierarako, badirudi egurraren izaera landugabea, motela edo geldia dagoela funtsean; cf. gazt. madero ‘baldar, trakets’.
! gurdi (1213: ColIrach [Gurpídeta]). ■ Historikoki hego-mendebaldean ageri da gehienbat hitza (arab., bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.; ik. orga); EtxZib, Ax eta OihAtsot-engan ere aurkitzen da (cf., bi sinonimoak erabiliz, Ax orgaren edo gurdiaren arroda); OihAtsot-ez gainera, Arakistainek dakarren erronk. burpil-ek ere hitzaren antzinako hedadura zabalagoa iradokitzen du. Aldaerak dira gurdi (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf.) eta burdi (bizk., gip., gnaf.; cf., gainera, erronk. burpil); bigarrena batez ere bizk. testuetan agertzen da (baina RS gurdi, eta orobat Land; zenbait elkartutan b-dun forma jaso da Burundan, Ameskoan eta Erronkarin).
Esanahia ‘orga’ da (RS idiak oñon bidean gurdiak, EtxZib nola baitu gurdiari iratxaki firrilla, BMogel burdia erabilli ta soroan lurra aratzeko), XX. mendeko testu idatzietan beste adiera batzuetara hedatua: ‘tren-bagoi’ (Azk), ‘beribil’ (Kkiño). ‘Orgatara’ adieran ere erabiltzen da (AMZabala gurdi erdi bat egur igar egongo zan erretzen, Txirrita iru gurdi gari). Elkartuetan gurt-/burt- forma ageri da maiz.
□ Lehen lekukotasuneko Gurpídeta 1218an ere ageri da; bietan tiletarekin. Geroxeago, cf. Domingo Macua de Gurpegi (SJuan 1243). Nafarroakoak dira batez ere Gurpide-ren adibideak, cf. Johan de gurpide (AGNRealII 1329), Johan de Gurpide (ArchBergIII 1401; nafarra da), Enecot de Gurpide (ArchTafIV 1423), etab.; handik kanpo, cf. Gurpide (ArchAzpei 1478) eta casa de Gurpidea (ArchBizkII ~1510), eta arazoren bat izan dezaketen fisygo de Gurpide (VecBilb ~1470; d’Egurpide ageri da ~1473an), Ochoa d’Egurpide (VecVizcI 1511), Ochoa de Hegurpide (VecVizcII 1514). Bestalde, ‘orgatara’ adierarako, cf. carretada o gurdia (LéxNavII 1547).
Mendebaldean, cf., gainera, Gurtarax (ColCenar 1388; Gurtaras 1398an); ez dago argi zer den bigarren zatia, baina aratz (batez ere iparraldeko hitza izana) eta bizk. (Azk) araztui “plantación de árboles podados” aipatzen ditu Irigoienek (1975: 98). Cf., bestalde, Sancho de Gurtubay (ArchElor 1501), Martin Sanchez de Gurtubay (ArchDonem 1503), gurdi + ubai ‘ibi’. Araban, cf. orobat Gurtarana (TopAlav 1596; hortik Urtaran deitura?), Gurpidea (TopAlav 1606).
● gurdibide Larm, Kardab; gurt- + bide osaerarekin, cf. Johan de gurpide (AGNRealII 1329), etab., ik. goian.
● gurdigile “carretero, que hace carros” Larm (-gille); cf. Gurdiguillea (ArchOiarI 1499).
● gurpegi “agujeros en las ruedas del carro” Arak (gip.); cf. Domingo Macua de Gurpegi (SJuan 1243); gurt- + begi, ‘zulo’ esanahia du begi-k.
● gursarta “pértiga del carro” Azk (bizk.); bigarren osagaia mailegatua da, cf. gazt. sarta.
● gurtaker “piezas de madera que se interponen entre el eje y el carro” burtaker Azk (bizk.); gurt- + aker; cf. gurtasto.
● gurtese ‘gurdi-ardatz’: EAzk; cf. gurtetz, ez dago argi bi hauetan bera den bigarren osagaia, ez eta berau hesi-rekin, esaterako, lotu behar den ere; izan ote liteke eje mailegatua?
● gurteskalla Izt; hapaxa, bigarren osagaia hetsi-rekin lot liteke, heskailu moduko eratorriren batekin edo —cf. zar. eskailu—, eta itxurak itxura, badirudi maileguaren aukera baztertu behar dela, ez baitugu aurkitu jatorri egokirik inguruko hizk. erromantzeetan.
● gurtetz ‘gurdi-ardatz’: Azk (bizk.); ik. gurtese, ez dirudi ertz denik bigarren osagaia.
● gurtigun “pértiga, lanza del carro” burtegun Añib; gurt- + igun ‘gider’.
● gurtzil “rueda de carreta” gurzil Land; ‘gurdi-ardatz’: burzil OñatEsk; gurt- + -zil ‘ardatz’, cf. gurdi-zur, gurziri, familia bereko bigarren osagaiarekin.
esku-gurdi (“carretilla de mano” Azk (bizk., gnaf.); -burdi Azk (bizk.)), gurdialdi (“carretada” Larm), gurdi-ardatz (Añib; burtardatz Mogel), gurdi-bihur (‘gurdi-soka’: EuskEsn 1931 (gip.)), gurdidun (‘gurdizain’: TxAgir), gurdi-gaineko (“varal sobre las cargas de los carros grandes” Azk/EuskEsn 1931 (gip.)), gurdi-irrintzi (burtirrintza Izag (bizk.)), gurdika (TxAgir), gurdikada (gurkada Añib (gip., gnaf.); burkada Añib (bizk.) [zeinbat burkada birao?]), gurdikama (burkama OñatEsk [gañian ifinten deutsa burkama zabala]), gurdi-kate (burdi-kate EuskEsn 1930 (bizk.)), gurdi-langa (“teleras de carro” Larm), gurdi-lata (“teleras, palos de carro” burdi- Añib (bizk.)), gurdi-mutur (gurmutur Izag (gip.)), gurdi-soka (“burdikadak lotzeko lokarri sendo luzea” burdi- EuskEsn 1930 (bizk.)), gurditara (“charretée” Harr), gurdi-txapa (“lienzo” (‘gurdiko oihal’?): IbargC), gurdi-txinal (“zarratones” gurditxinel Caro (gnaf.)), gurdi xehe (“carreta” gurdise Añib), gurdiz (AgirAst [bidez ibiltzea, naiz oñez, naiz zaldiz, naiz gurdiz]), gurdizain (gurdizai Larm), gurdizale (‘gurdizain’: Barand), gurdi-zesto (Aspiroz (gnaf.); gurzesto Azk (bizk.)), gurdi-zur (“gurdiak gurpillean izaten duen zura” EuskEsn 1931/Aspiroz (gip., gnaf.)), gurpertika (“balancín de coches” Larm), gurtaga (“balancín de coches” Larm [< gurt- + haga]), gurtaket (‘gurdi-langa’: burtaket Azk (bizk.)), gurtaldamen (burtaldamen Azk (bizk.)), gurtalde (“rueda de carro” burtalde Izag (bizk.)), gurtarasa (‘gurdiaren aldameneko haga’: Izt), gurtardatz (burtardatz Mogel), gurtarrasto (gurdi-arrasto Arak (gip., gnaf.)), gurtasto (“piezas de madera que se interponen entre el eje y el carro” burtasto Azk (bizk.) [< gurt- + asto; cf. gurtaker]), gurtate (burtate EuskEsn 1931/Izag (bizk.) [< gurt- + ate]), gurtaurre (burtaurre Azk), gurtazpi (burtazpi Azk), gurtede (“correas del carro” Azk/Garbizu/Barand (bizk., gip., gnaf.)), gurterraila (burterraila Azk (bizk.)), gurterrei (burterrei Azk (bizk.)), gurtesi (“enrejado… que se pone al carro” Larm, TxAgir), gurtetxe (“cama del carro”: Arak (gip., gnaf.); cf. orga-etxe), gurtezpata (burtezpata Mogel), gurtitxi (“carro cerrado” kurtitxi Azk (gnaf.)), gurtohe (‘gurtetxe’: burtoe Azk (bizk.)), gurtohol (‘gurtetxe’: burtol BMogel), gurtorratz (“clavos de la circunferencia de la rueda” burtorratz Azk (bizk.)), gurtorrazi (Izt), gurtortz (“aro de hierro de la rueda del carro” EuskEsn 1931/Izag (gip.); burtortz Izag (bizk.)), gurtuhal (‘gurtede’: gurtubal Izt), gurtxirringa (‘gurdi-gurpil’: burtxirrikia Añib (bizk.)), gurziri (Garbiz/Ondarra/Izag (Nafgip); cf. gurdi-zur, gurzil), gurzotz (“clavija que atraviesa la lanza del carro en la parte anterior del yugo” Azk (bizk.)). Cf. idi-gurdi, mako-gurdi, tximista-gurdi, zalgurdi.
► Gur-di zatituta, lehen partea *gur erroa dugu, egur-en dagokeen bera; bestela, egur bera dagoela proposa daiteke, egur- > gur- aferesiz (ik. behean esanahiaz). Atzizki moduan -di dugu, baina zaila da hordi, handi eta horietakoarekin lotzea, izenondoak sortzen baititu (ik. *edin). Aukera emankorragoa izan daiteke materiazko -gi atzizkia ikustea bertan, -ki-ren alomorfo zaharra (cf. eguzki, ezki…); disimilazioz genuke *gurgi > gurdi, eta esanahiaren aldetik ‘egurrezko’ edo, hobeki, ‘egurra garraiatzeko zera’ dela proposa daiteke. Eragozpena irudi luke ‘egur’ esanahitik abiatzeak, ez berez *gur erroari emandako ‘botatakoa, apaldua’-tik, baina ik. orobatsu gurpil, esanahiaren osaera ez-konposizionalaz; arazo hori gainditzen da, bestela ere, (e)gur aferesidunetik abiatuz, ik. goian.
Berriagoak dira b- duten aldaerak, eta gurdi > burdi proposatu behar da, bokal ezpainkariaren aurrean edo atzean herskariaren ezpainkaritzearekin (cf. guthun > buthun, ugelde > ubelde, etab. FHV 259).
! gurpil (1745: Larm). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., erronk.). Aldaerak dira gurpil (gip.), kurpil (gip., gnaf.; Larm), burpil (bizk., erronk.; Arak) eta burbil (bizk.); Mogelek burtpil idazten du behin. Esanahia ‘arroda’ da (Mogel burpillak lokatu, Iturr (erlojuaren) barrengo kurpillak); Azkuek gainera ‘bolari jokoan ematen zaion eragina’ adiera dakar (burpil (bizk.)). Irudizko zentzuan ‘lodi’ esanahiarekin jaso da (Izag (bizk.) áuxe da úmia burpílla).
□ Ez dirudi sarrera honen zuzeneko adibidetzat har daitekeenik Nafarroako Gurbil (SJuan 1240), ez eta Gurbiludarcondo ere (ColRonces 1290); cf. orobatsu Gurbilmendia (ArchRentII 1470). Alabaina, pentsatzekoa da familia berekoak izan daitezkeela, *(e)gur eta -bil osagaiekin (osaerarentzat cf. zunbil, zurbil, etab.).
gurpil-ardatz (kurpil- Larm), gurpilbiko (‘bizikleta’: b- Erkiaga), gurpil-burdina (kurpil-burni Larm), gurpildu (“enrodar, castigar con pena de muerte en la rueda de navajas” Larm), gurpildun (Azk), gurpil-espartzu (k- Larm), gurpilezko (“montado sobre ruedas” b- TEtxeb (bizk.)), gurpiltxo (Euzkera 1930), gurpil-uztai (“llantas de rueda” k- Larm).
► Osaeraz, gurt- + bil. Esanahiari dagokionez, ‘gurdiko zer biribil’ litzateke (ez ezinbestean ‘gurdi biribil’, izen + izenondo sintagmari legokiokeen esanahi konposizionala). Bestela, eta (e)gur- aferesidunaren aukeraren alde, ‘egurki biribil’ izan daiteke, besterik gabe.
Burdi-ren gainean osaturikoak dira b- duten aldaerak; bigarren silabako herskari ahoskabeak eragin du lehen silabakoaren ahoskabetzea kurpil-en (cf. kurtitxi).