- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gorroto (1454 b.l.: MLastur; gorrotu 1593: NavIntel). ■ Hego-mendebaldeko hitza gehienbat (Araban Land, ez Lazarg); lapurtar batzuek (EtxZib, Haranb, Ax…) eta Egiategik ere badarabilte. Jaizko lehen lekukotasunaz gain (+ <corruto>), gorrotu aldaera Haranburu, Axular eta beste bakan batzuengan aurkitzen da; Ultzaman korrotu forma jaso izan da.
‘Herra, gaitzerizko’ da esanahi nagusia (MLastur Mondragoeri artu deutsat gorroto, RS abere gaiztoa da gorrotoa “malquerencia”, Ax herrarik, hegigoarik, gorroturik edo borondate gaixtorik, Kardab gorroto bizian egongo dira elkarrekin); cf. behean gorrotatu (Ezale-ko adibidea).
□ Ez dirudi hitzaren adibidetzat har daitekeenik Gracia Periz de Gorroto (SEngPamp 1493), Iruñeko monastegi bateko abadesa: cf. Maria Periz de Borroto (SEngPamp 1542), hau ere abadesa, eta, Bilbon, Lope Saes de Borroto (VecBilb 1464), Lope de Borroto (VecBilb ~1473), etab.
gorrotogin (frBart), gorroto izan (biperts.: Kapan [gorroto izan bear dituz]; hiruperts.: Mogel [iri, guztiak deubee gorroto]), gorrotoko (frBart [nai gogokua izan ta nai gorrotokua izan]), gorrototsu (Pouv, frBart [berba gorrototsubak]), gorrotozko (Añib [bekatuen bildur gorrotozko bat]).
► Mailegua da, eta gazt. zah. corroto formatik azal daiteke zuzenean (Schuchardt 1924b), herskariaren ahostuntze erregularrarekin. Lat. arrunteko *corruptum-en jarratzaile zuzena izan daiteke gaztelaniazko hitz hori (*cor ruptum ‘bihotz apurtua’ proposatu izan da beronentzat, ik. jarraian erromanisten erreferentziak), baina Corominasek eta Pascualek ez dute baztertzen jatorri galo-erromantzekoa izatea, haren familiako corrozar eta beste bezala (DCECH 2, 708a, escorrozo; hauek guziak tarteko *corruptiare-tik, ik. behean corocier, etab.). Hizk. galo-erromantzeetan, *corruptum-en ondorengo zuzenak dira fr. zah. corot “affliction, douleur”, courroux ‘arrabia, amorru’ eta okzit. zah. corrotz; hauen esanahiak animus corruptus-etik azaltzen dira (FEW 2/2, 1235a, 1236a, corrŭptum).
Ez dirudi antzinatasun zantzu gisa hartu behar denik hemen gorrotu aldaeraren -u bokala, eta hobe da mailegu latin-erromantze modernoen egokitzapen fonologikoen arauen barrenean ulertzea; horrela, berria da orobat Ultzamako korrotu, ahoskabetzearekin. Bukaera horien eztabaidarako, ik. Mitxelena (1974c: 191).
Berceok darabil gazt. zah. corroto hori, “mortificación” esanahiarekin, baina euskarazko ‘herra, gaitzerizko’-tik aski hurbilekoak dirudite CORDEko beste adibide hauek: “E seet sin corroto a iudios e a gentiles e a la eglesia de Dios” (~1260, autore ezezaguna) eta “Non ayas celos de la mugier de to seno. porque con el corroto non torne sobre ti. malicia de mal ensennamiento” (~1280, Alfonso X.a).
Hizk. galo-erromantzeetan, *corruptum-en eratorria da *corruptiare, eta interesgarriak dira honen ondorengo zenbait, esanahiaren aldetik: cf. fr. zah. corocier “mettre en courroux”, fr. zah. corropt “forte irritation contre q[uelqu’u]n” eta, batez ere, okzit. eta bearn. zah. encorrotir “haïr, détester” (FEW 2/2, 1236a). Formalki ez dira gazt. zah. corroto bezain egokiak, baina ‘herra, gaitzerizko’ adieraren garapenaren lekuko zuzenak dira. Jakina, ez da baztertu behar euskararen barreneko bilakaera semantiko bat. Hitzaren adiera psikologikoak dira nagusi, ik. gorrotatu adiera fisikorako.
Pentsa daiteke gaztelaniazko jatorriaren alde egiten duela euskararen barrenean maileguak duen banaketak, eta gazt. zah. corroto-k ere horren alde egiten du; horrela, pentsatu beharko genuke euskararen barrenean zabaldu dela lapurteraraino. Baina bearnesez aurkitu dugu esanahiaren aldetik kide betea, eta agian ez da baztertzekoa lat. arrunt edo errom. goiztiarrean zabalduagoa egotea corroto hori (cf. fr. zah. corropt bera).
gorrotatu (1643: Ax). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap.). Gorrototu aldaera Añib-en hiztegian ageri da, eta frBart-ek ere badarabil. Esanahi ohikoena ‘hastio izan, gorroto izan’ da (Ax den okhasinorik ttipiena… gorrotatzeko eta muthurtua iartzeko asko dudala, Añib gorrotatu… bizitza deungea); Añib-ek laguntzaile iragangaitzarekin ere badarabil (etzan orregaiti iñoren kontra gorrotau). Beste esanahiak dira ‘(zauria) gaizkoatu, gaizkondu’ (Azk (bizk., gip.)), cf. Ezale 1897 zauri ori… noizik noizera gorrotauten jakola, eta ‘(amak umeak) zapuztu, gaitzetsi’ (Azk/TEtxeb (bizk.); cf. gorrotaindu).
● gorrotagarri Larm, frBart (gorroto-); berez, aditz baten eratorria behar du (Artiagoitia 1995), gorrotogarri aldaerarako, cf. frBart-en gorrototu.
gorrotapen (AranaG), gorrotari (frBart [beste ainbeste jazoten jakola… gaiski-esaliari, gorrotarijari]).
► Esanguratsua da ‘(zauria) gaiztotu, gaizkondu’ adiera: testuetan aski berantiarra izanik ere, hitzaren esanahi etimologikotik hurbilago dago adiera fisiko hau. Bada halako adibiderik hizk. galo-erromantzeetan, nahiz eta adiera psikologikoaren adibideak baino urriagoak diren (cf. fr. zah. courcier “endommager”, xii. m., FEW 2/2, 1236a, corrŭptum, 2); corrŭmpĕre-k duen ‘hondatu’ esanahiarekin konparatu behar da (FEW 2/2, 1234a, corrŭmpĕre, I 3).