- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gibel (953: CartAlbeld [Bagibel]; bigel ~1490: ArchOrduñII [Vribiguel]). ■ Hitz orokorra. Bigel aldaera dago gnaf. zati batean, baina ik. lehen lekukotasuna, mendebaldekoa.
Gorputz-atal edo erraiaren adieran erabilera orokorra du (jad. Land, RS [gibeleko on dana areko gaxo]; maiz patxada edo lasaitasunarekin zerikusia duen esanahiarekin erabiltzen da, hegoaldean batez ere: Mogel gibel onekoa, Orixe gibela bear du!).
‘Atze’ adieran noizbait orokorra izana da (ik. Erdi Arokoak), nahiz eta historikoki ekialdean bakarrik erabiltzen den (gnaf. zati bat barne); mendebaldean atze eta oste berriagoak ditu baliokide. Mendebaldeko testuetan utzi duen aztarna bakarra RS-ko kibel da: kibel ekatxari, bular aldi onari eta kibel egiok ekatxari, hots, ‘atzea (eman)’ (cf. OihAtsot gibel egiok ekaitzari). Maiz ageri da izen mugagabearen ondoren (jad. Leiz unzi gibela hausten zen). Aditzondo edo predikatibo moduan aurkitzen da zub. autore zenbaitengan (Oih ikusiz gibel zauztadala, Belap gibel oraikoz üzten dügülarik).
□ Corpusaren izaerarengatik, ‘atze’ adiera sekundarioa da Erdi Aroan dokumentatzen den bakarra: adibide zaharren artean, cf. Mendiguibel (ColIrach 1080), Erret Ihera Guiuelea (ColIrach 1150). Erdialde-mendebaldeko adibideen artean, cf. Gipuzkoan Ochoa Yuañes de Larragiuel eta monte de Aranogiuel (ArchDebaI 1345); Bizkaian, Pedro abad de Guibelorazaga (ArchBizkI 1376); Araban, la dehesa de Guibelda (ArchBar 1472), peña de Estonzaguibel (ArchAspar 1481), etab.
(erraia):
● gibeleko ‘gibeleko eritasun’: Azk/Elexp (bizk., gip.); cf. TxAgir gibeleko gatxa; beste gaixotasun batzuk bezala eratua, cf. bihotzeko, bularreko gaitz, petxuko, etab.
● gibeldornu ‘etxebizitzaren atzeko partea’, cf. “con su trasera llamada guibeldornua” (NatVasc 1548, Erratzu) eta “trasera de la dicha casa, llamada guibeldornua” (NatVasc 1555, Berroeta); badirudi dornu ‘tornu’ dela hitzaren bigarren partea.
● gibelgorri Russula generoko perretxiko mota: Satrustegi (Nafgip.). / gibelori Larm (ontoak, gibelduriñak, gibeloriak), Azk (bizk., gip.); gidel- Izt. / gibeltxorrotx sagar aldaera luzanga: giel- Soroa, gibel- Garbizu (gnaf.). / gibelurdin Larm, Izt, Azk/Izag/SMartin/Satrustegi/Elexp (bizk., gip., gnaf., bazt.); giberurdin Añib; gidel- Izt; hitz honetan, baita ere gibelgorri, gibelori eta gibeltxorrotx-en, gibel- osagaiak gibelaren ezaugarriren batekin izan lezake zerikusia, nahiz ez litzatekeen ezinezkoa ere hitz horietan ‘atze’ adiera zaharra gorde izana mendebaldean.
● gibel-handi ‘lasai, arduragabe’: Zabala; ‘atze’ adieraren bidetik ulertzeko aukeraz mintzo da Ibarretxe-Antuñano, baina ohar bedi mendebaldean erabiltzen dela batez ere —‘atze’ adiera goizenik galdu den eskualdea—, eta, bestalde, sintagma honetan burua da gibel, ez da ezeren kalifikatzaile; cf., gainera, bare-handi, esanahi berarekin; ik. behean gibelondo.
gibel-errai (Larm, FedProp 1891), gibelmin (Leizarragak dakar behazun-en Zuberoako baliokidetzat).
(‘atze’):
● gibelalde OihAtsot (nihori pot egin behar duenak gibelaldean); gibel alde- Ax (garhaitean, garzetan, gibel aldean); cf. Guivel (jatorrizkoan Guviel) alde Ychussia Ergue (ColRonces 1284).
● gibelamendu Ax (gibelamendutan dabillana); gibelatu-ren gainean osatua.
● gibelatu Materra; osaeraz, gibela ‘gibelera’ + -tu (cf. aitzinatu).
● gibelondo Harand; hitzaren balio negatiboak ‘atze’-rekin lotzen ditu Ibarretxe-Antuñanok ere (2012: 263-265), cf. gibel-asmo, gibel-gogo, etab.; cf. Martín de Guibelondo (ArchElguet 1493); ik. halere goian gibel-handi, erraiaren adierapean.
gibela (‘atzera’: Ax [zaren beldur, zaude gibela]), gibela eman (‘atzea eman’: Etxep [zuk gibela demazuna nola baita galduia]), gibelaz (Leiz [gibelaz itzul zekién Iainkoa]), gibel-beldurti (Ax [gibel beldurti eta gogan behartsu]), gibeldu (Oih (-tu)), gibel egin (ik. goian), gibelerat (‘atzera, ostera’: Laphitz [Jainkoari eman diotzat; ez ditzazket gibelerat har]), gibeleratu (Leiz), gibel-gogo (HiriartU [gibel-gogorik, ez eta gibel-xederik gabeko leialtasun bat]), gibeljale (Pouv, EtxSar [gibel-jale eta errankizundunak]), gibelka (Goihetxe), gibel-so (Eskuald 1913 [denbora aitzina beitoa, jenter eta gaizer gibel-sorik egin gabe]). Cf. aitzin-gibel, bazkalgibel, buru-gibel, eguzki-gibel, esku-gibel, etxe-gibel, lepo-gibel, sugibel…
► *Gi- eta *bel osagaiak bereiz daitezke. Lehena beste hitzetakoarekin konpara daiteke, hala nola giberri, gihar, gizen; pentsa daiteke Azkueren -ki “objeto material, fragmento” edo “especie, clase”-rekin lotu behar dela (Morf §148), inoiz aurrizki bezala erabili zela onartuta (antzinatasun hori salakatuko luke gi- aldaeraren belar ahostunak berak, eskuinean ebagi, edugi eta halako aditzetan gorde dena). Bigarren osagaia ‘beltz’ edo ‘ilun’ da esanahiz (cf. arbel, belun, orbel, ubel…). Horrenbestez, ‘puska, gai beltz’ litzateke hitzaren jatorrizko esanahia.
Erraiarena litzateke jatorrizko adiera, eta, beste gorputz-atal batzuen kasuan bezala, gero zabaldu da espazio edo orientaziozko hitz izatera (cf. ahur/aurre, hatz/atze…), gibelak bizkar aldera baitu bere azalera gehiena.[1]
Metatesiz sortua da bigel forma (aurkako norabidean, cf. bage > gabe; FHV 260). Ez dago argi kibel aldaeraren hastapeneko herskari ahoskabea nondik norakoa den (FHV 241): elkartuetako bigarren osagai gisa gerta zitekeen ahoskabetzearen ondorio da, beharbada; aipagarria da RS-n kibel ‘atze’ dela beti, gibel gorputz-atala den bitartean.