- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gero (1454 b.l.: MLastur). ■ Hitz orokorra. Aditzondo soila da alde batetik (Etxep ni lehenik eta gero amoros oro, Betol gero errezadu bear dogu, Beriain nola gero erranen baita). Bestetik, zenbait esapideren azken osagai gisa ageri da (Etxep bizi eta hilez gero, ibid. haren ama ziren gero, Lazarg zure begiok ekusizkero / banago katigaturik, ibid. atseden eta gero, EtxZib ezin ase zenaz gero); cf. orobat erdi-mendeb. ezkero/azkero forma instrumentalduna, hitz autonomo gisa finkaturik ageri dena (Land; Lazarg jaio azkero, Isasti desterru au ezkero, Kardab eskatu ezkero). Izen bezala ere erabili izan da (Ax zeure gero hartara, OihAtsot so eztagoena geroari).
● geroengo RS (uler ezak lenago ta itz egik geroengo); geroen + -ko; superlatiboaren gainean osatua, baina **geroen berak ez du tradiziorik; badirudi azkeneko-rekin konpara daitekeela, nahiz eta honek -e- epentetikoa duen; cf. orobat azkenengo, superlatibo pleonastikoarekin.
geroago (Leiz [geroago fortifikatzenago zen]), geroenean (‘azkenean’: Arak (gip., gnaf.), Kardab [eta geroenean zer probetxu?]; superlatiboarekin), gero eta (Larg [gero eta gehiago]), gero eta gero (‘gero eta gehiago’: Ax [gero eta gero… trebatzen dira]), geroko (izond.: Etxep; adond.: Haranb), gerokoka (Goihetxe [gerokoka ez largatu]), gerokondoan (‘gerora’: EtxSar [< geroko + ondoan]), gerokotz (Haranb), gerora (Zalgiz), geroratu (Urte, Maister [lüzaz gerualatürik]), gerotik gerora (geroti g. OihAtsot), gerotxoago (-txu- Añib, JJMogel), geroxeago (Larm, Harand), geroz (Zalgiz [urzoak iraganez geroz sariak heda]; ‘geroztik’: Etxep [geroz nuzu penatan]), geroztik (Leiz). Cf. gaurgero.
► Osaeraz ge- + -ro dela esan izan da (FHV 413, 12. oh.). Baina honek hainbat arazo ditu: bigarren osagaia -ro atzizki ezaguna balitz ere (cf. berriro, zeharo…),[1] ez dago argi zer izango litzatekeen *ge-. Egia da geurtz-ekoarekin biltzen duela Mitxelenak, Bähr (1934) eta Oregiri (1950) jarraituz, baina argitu gabe zein litzatekeen *ge- horren kategoria eta etorkia bera.
Gero-ren oinarritzat hartzeko, *ge- honek ez du betetzen erroen izariaz dakiguna: ez dago argi zein den bere esanahia —‘gero’ esan nahi zuela dio Oregik—, urruti geratzen da erro eredu ezagunetarik eta ez dago argi zein litzatekeen bere familia lexikoa ere:[2] hots, ezin genezake segurutzat eman erro berri bat identifikatu dugunik.
Hutsune hau beharbada konpondu liteke kendu, -ge eta -ke-ren arteko erlaziotik abiatuaz: *ger ulertzen badugu familia honetako *gen erroaren elkartu-eratorrietako alomorfo gisa, errazki sartu ahal izango litzateke aipatu sare forma eta semantiko horretan. Bukaerari dagokionez, -o atzizki honen kide izan liteke mintzo, zintzo eta, denborazkoen artean, atzo hitzean dagoena.