- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gatz (1025: SMillán [Gazaheta]). ■ Hitz orokorra. Berezko esanahiaz gainera, bada ‘grazia, zorroztasun, bizitasun’ ere (adib. Larm motelak eta gatzik bageak, AgirAst ez da gatz gutxiagoko ipuia).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Eximino de Gazolaz (DocLeire 1055), Gazaga (ColIrach 1069), Johan de Gaceguieta (AGNCartI 1261), etab. Ik. gazta/gasna. Cf. bestalde Obanosko “juntar en guecebaçarre, todos los señores que tienen salinas” (NatVasc 1554), eta cf. orobat Getze Ibargoiti eta Getze herriak, gaztelaniaz Salinas dutenak izenean; ez dugu uste izen hauek balizko **getz baten lekuko moduan hartu behar direnik, eta baliteke gatz + -tze izatea bertan, *gatze > getze asimilazioz.
● gatzari “salador” Larm; cf. Pero Gaçari, el Moço (ArchMondIII 1461) eta “saliendo de Gaçaheta, pasando a Gaçaluidea” (ArchDul ~xv. m.).
● gatzartu ‘zezin’: Arak (gnaf.), Azk (bizk., gip., bazt., lap.); gatz + hartu? Trasken ustez, ihartu da bigarren osagaia (s.v. gatz).
● gatzil ‘gatz gutxiko’: Alzaga; gatz + hil; cf. hotzil.
● gatzontzi ‘gatzarentzako ontzi’: OihAtsot (batzuren gatzonzian ere harrak sortzen dira); ‘gatzagi’: gatzuntzi Hbarren; gatz + ontzi; ik. behean gatzagi.
● gatzotz ‘gatz gutxiko’: Gèze; gatxotx Etxahun (salda ahül gatxotx); gatz + hotz.
gatz-bihi (EtxZib), gatzdun (Larm (-zt-), Izt [ur gatzduna naroro dariola]), gatzgabe (Larm (-bage), Birjin [desprezagarri, gatz-gabe]; gatzgabeko Mogel [arima bildurti ta gatz bagako bat]), gatzemaile (‘ola-morroi, sukaldari’: Arak (bizk.), Mogel (gatzamalle)), gatz-garau (EAzk [uretan gatz-garaua lez]), gatz-harri (AgirAst), gatzkari (“marchand de sel, porteur de sel” Salab), gatzketa (‘gatz bila’: FedProp 1892; bigarren osagairako, cf. gask. quetà ‘bilatu’), gatzkoi (Intxpe [aberia ezinago gatzkhoi da]), gatz larri (MDass), gatzozpin (frBart), gatzoztu (Intxpe [gatzozten ba-da gatza, zerez gazitüko da?]), gatztasun (Mburu [uraren gatztasuna]), gatztsu (frBart [berba egiteko modu gatztsuba]), gatz xehe (Larm (txe)), gazoi ([oxit.]‘gazi’: Izag (erronk.)), gaztu (Arak (gip.)). Cf. berun-gatz, nitre-gatz…
► Badirudi *gaz berreraiki daitekeela, frikariarekin: gatz afrikatudunaren ondoan gazi, gazur… bezalako eratorri igurzkaridunak ditugu (cf. hats/hasi, hatz/hazi, etab.; FHV 288-289); horietan, amaieran, afrikatuak behar du berria (cf. lizate/balitz), eta joera orokor horren arabera egokitu dira latinezko maileguak ere (cf. lat. corpus > gorputz).
Esanahiari dagokionez, baldin eta i(n)katz-ekin zerikusirik baldin badu, hitzaren esanahia bestelakoa izan zitekeen. Bestalde, berria da ‘grazia, bizitasun’ adiera: erraz aurkitzen da ‘gatz’ ← ‘grazia’ bilakaera beste hizkuntza batzuetan ere (cf. gazt. sal, salado, salero).
gatzagi (1562: Land). ■ Hitz orokorra. Testuetan nagusi den gatzagi aldaeraz gainera, gatxagi (bazt., bnaf., zar.), gatzai (bizk., gip.), gatzari (bizk., bazt.), gatzar (bizk.), gatzei (bizk.), gatsei (aezk.), gatxari (gnaf., bazt.), gantzagi (bizk.), gatzigi (zar.) eta gaztagi (erronk.) ere aurkitzen dira.[1] Esanahi nagusiak dira ‘legar, esnea gatzatzeko erabiltzen den gaia’ (Iturr botatzen zaio kutxare bat gatzagi iru pitxer esneri) eta ‘hausnartzaileen sabeleko azken zatia’ (Orixe uda artan bein-bein izan zituten (moxalek) / gatzagiak utsagorik).
gatzagitu (‘gatzatu’: gantzagitu Añib (bizk.); katzagitu Aspiroz (gnaf.)).
► Argudia daiteke zahagi dela bigarren osagaia, cf. paralelo moduan gatzontzi ‘legar, gatzagi’, osaeraz gatz + ontzi. Gatzez beteko zen legar modura erabiltzekoa zen sabeleko azken zati hori, eta hortik hartuko zuen izena; ezaguna da gatza erabili izan dela legarra prestatzeko eta kontserbatzeko (Pettinau et al. 1977, Bustamante et al. 2000).[2]
Aldaerei dagokienez, gatzari-ren dardarkarirako, cf. agate/arate ‘ahate’ (FHV 300); erronk. gãzta/ganzta-rekiko gurutzaketaz azal liteke erronk. gaztagi, eta honek are gehiago nabarmentzen du hitzon arteko lotura etimologikoa. Ez dirudi sudurkari etimologiko baten berri ematen duenik gantzagi-k, eta agian gantz ‘urin’-ekiko gurutzaketaren batean pentsa liteke (cf., halere, Gantzaga, Aramaioko auzoa, Leintz Gatzaga herritik ez hain urrun). Ohar bedi zahagi-k berak badituela zaragi, zarai, zai moduko aldaerak; cf. agian berantzagi ere.
gatzaio (<gazayoa> ~1401 b.l.: Urrexola). ■ Lazarragak bere leinuaren historiari buruz idatzitako eskuizkribuan aipatzen den Urrexolako guduaren kantuan agertzen da. Honelaxe dio ziurrenik Lazarragaren beraren eskuz idatzia den bertsioak (puntuazioa egokitu dugu): <gaiça çenduan, lenizanos, Urruxolaco lecaioa; sendo çenduan odolori biurrtu jaçu gaçaioa>; eta jarraian gaineratzen du <Gaçaioa quiere dezir coajado>.[3] Huts bat dela uste du Mitxelenak (1964c: 71-72), eta testua aldatzea proposatzen du, biurtu jatzu gatzatua; “sangre cuajada” litzateke, haren ustez, odol gatzatua. Horretaz gain, <lenizanos> bokatiboa leinztarroc zuzentzen du.
► Mitxelenaren zuzenketa baztertuta, beste aukera bat da *gatzak joa bezalako zerbaitetan pentsatzea (cf. loak hartu, eta ik. soraio). Funtsean, antzeko zerbait adieraziko lukete gatzatu-k eta gatzak jo-k, sintaxi edo osaera ezberdinarekin bada ere; ohar bedi lekaioa-rekin egiten duela errima gatzaioa horrek eta, alde horretatik, aukera egokiagoa da Mitxelenaren zuzenketarena baino. Horretaz gain, honek guztiak ez du egiten gatzatu-rentzat berarentzat Mitxelenak emandako *gatzagi-tu osaeraren alde (1966d: 137-138).
Bestalde, leinztarroc zuzendu gabe, gure ustez egokiagoa da pentsatzea erromantzez dagoela <lenizanos> bokatiboa; bada Lazarragaren eskuizkribuan gisa bereko gaztelaniazko bokatibo plural bat (señoras), euskal testuaren barrenean (B15:100): ona bada, señoras, klaramente / nun relatadu dan zuen bizia.
gatzatu (1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., lap., bnaf., zub., erronk.). Esanahi nagusia ‘(odola, esnea) gogortu’ da; ‘sortu, kontzebitu’ (EtxZib gatzatuko da Birjina / baten sabel garbian), ‘gazitu’ (Larm), eta “devenir blanc” (Foix (zub.)) ere aurkitzen dira.
Izen moduan ere agertzen da, ‘mami, gaztanbera’ esanahiarekin (bizk., gip., erronk.); esanahi honetan gip. (Arak) eta bizk. (Elexp) gatzato aldaera ere agertzen da, eta erronk. gatzatun (azken hau aditz moduan ere bai). Azkuek ‘odol gogortu, odolbildu’ adiera ere jasotzen du (bizk., lap., bnaf.). Ik. goian gatzaio.
gatzarazi (‘sortu’: EtxZib [Adamen tatxarik gabe / (Ama saindua) hargatik gatzarazi]; ‘(odola) gogorrarazi’: Duv, HiriartU).
► Arazoak arazo, pentsa daiteke gatz + -atu dela osaeraz. Berez, -atu ez da partizipio marka, baina bukaera hori orokortu da euskaraz hainbat partizipiotan, cf. deitu/deitatu, galde/galdatu, haserre/haserratu, iguriki/igurikatu, etab.; badirudi aski antzinakoa dela joera hau, latinezko aditzak egokitu zirenean ere horri segitu baitzitzaion, edozein zela ere erroaren bokala, cf. parcere > barkatu, pascere > bazkatu, etab. (Mitxelena 1974c: 204). Honenbestez, zilegi da pentsatzea -atu bukaera sortu zela berranalisiz, eta horrexegatik dugula gatz-atu; honen alde egon litezke zenbait mailegutan ikus daitezkeen atzeranzko osaerak, hala nola part. ezteiatu → iz. eztei modukoak, zeinetan -atu hartu zen partizipio marka moduan.
Esanahiari dagokionez, pentsatu behar da ‘esnea gogortu’ dela jatorrizkoa: gaztagintzaren prozesuan ongi ulertzen da hau, hain zuzen esnea gogortzen laguntzen baitu gatzak ere, gazura botarazten baitio gaztanberari; izen gisa ere lexikalizatu da, ‘gaztanbera’ esanahiarekin. Erabilera metaforikoz ulertu behar da, beraz, ‘odola gogortu’; orobat ‘kontzebitu, sortu’, sortzearen metafora gisa erabilita zerbait gogortzea, zerbait mamitzea. Bestalde, ‘gazitu’ esanahiari dagokionez, badirudi berriro osatu dela gatzatu hor, gatz-en esanahi berezkoarekin.
gatzun (gatzu 1745: Larm; gasun 1861: EAzk; gatzun Azk (bizk., gip.)). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Gazun aldaera (gasun EAzk-engan) bizkaieraz agertzen da. Esanahiak dira ‘gazitutako ur’, ‘gezal, nitro’ (gatzu Larm, Iturr, Uriarte, Duv) eta ‘gazur’.
gatzudun (Larm), gatzutsu (Duv).
(gatzun):
gatzun-aska (‘gazitzeko ontzi’: gasun- EAzk, gatzun- Azk (bizk., gip.)).
► Gatzu/gatzun bikotearen bigarren osagaiaren gorabeherak barru/barrun dakar gogora, baina ez dirudi ezer askorik argitzen duenik han aztertu dugun -un/-u(n)e aukerak. Beharbada egokiagoa da gatz + -tzu moduko osaera batetik abiatzea, esanahiz ‘gatz askoko (ura)’ litzatekeena jatorrian.
gazi (1321: ArchBilbI [Martin Martinez de Gaciaga]). ■ Hitz orokorra. Berezko esanahiaz gainera, baditu bestelakoak ere (Olaso berba orren berba gazia, Hbarren gazi zen izpirituz, AzpPrem (notiziyak) neretzako dirade / sobra gaziyak).
● gazitu Leiz; gatzitu Añib; cf. Juan de Gaçituaga (VecBilb 1464).
gazidura (ECocin [gaziduraren khentzeko]), gazigarri (Zabala [(ipuinak) izan daroe berezko… gazigarria]), gazikutxa (Azk/Barand (gip., gnaf.)), gazitasun (Mburu [itsasoaren gazitasuna], Añib [pena guztien garraztasuna, gazitasuna, laztasuna]), gazitegi (Salab), gazitzaile (Larm, FedProp 1881 [arrain gazizaleak]).
► Osaeraz, gatz + -i partizipioetako atzizkia; izenondo moduan bakarrik aurkitzen da, eta -tu gehiturik hartzen du partizipioaren balioa (gazitu; Añib gatzitu; cf. halaber gaztu eta gatzatu ‘gazitu’).
gazta / gasna (gazta ~1490: GaribAtsot; gaztae ~1496: RS (+ gazta); gazna ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Gazta gip. eta gnaf. eremuko forma da (Landuccigan ere bai); gastáa bildu zuen Izagirrek Oñatin; gaztae (geroago gaztai) bizk. eta gip. zati batekoa da; gazna eta gasna dira iparraldeko aldaerak (gazna bereziki zubereraz). Kapanagak gaztaẽa forma sudurkariduna dakar; cf. orobat erronk. gãzta eta ganzta, sudurkaritasunaren metatesiarekin; zub. oxitonoa da gaznã́. Elkartu-eratorrietan ohikoa da gaztan- forma komuna.
□ Ez dago argi Erdi Aroko Gaztan Çilho (CenBNav ~1412) edo Gastarecorta (ArchElguet 1458) bezalakoak hitzaren adibide diren, gaztaina-ren adibide izan litezkeelako. Itxuraz behintzat, gaztae aldaeraren adibide izan liteke Juan de Gastaeçuritegui (ArchSegIII 1519), baina cf. Garçí de Gasteaçuritegui (ArchAtaun 1409), Joan García de Gastericuritegui eta Pascoal de Gazteaçutegui (ArchAtaun 1451); gazte dagoke horietan.
gasnakari (-zn- Larrasket (zub.)), gasnaño (Barb), gasnatto (Barb), gaztaberatx (‘gaztanbera’: Azk/Moso (zar.)), gaztagin (Larm, Mogel (gaztaegin, gaztangin)), gaztamin (‘gazta zahar’: Izag (gnaf.)), gaztanaska (Izt), gaztanbera (Pouv, Mogel [< gaztan- + bera ‘bigun, beratz’]), gaztandegi (Azk/Barand/Izag… (bizk., gip., gnaf., bnaf., zub.); gasnatei LuzErrem), gaztangaxur (‘gazur’: Azk (gip., lap., bnaf., zub., erronk.)), gaztanur (‘gazur’: Azk (bizk.)), gazta-ohol (gaztanol Izt; gasn-, gazn- Azk/Izeta (bazt.)), gazta-otzara (gaztan- Azk (bizk.)), gazta zahar (Lekuona; gasna- Izeta (bazt.)).
► Aldaera guztiak aintzat hartuta badirudi *gaztána berreraiki daitekeela, baina agian ez da baztertzekoa *gaztáne izatea protoforma: Lafonek (1959: 109) jatorrian bi aldaerak zeudela uste du; Mitxelenak ere *gaztane aukeran ematen du (1950a: 458, 1954e: 147).
Mendeb. gaztae azaltzeko, bokalarteko -n- kontsonante sudurkariaren galera gertatu da eta, *gaztana-tik abiatuta -ae azaltzeko, gaztaea forma mugatuaren gaztae-a berranalisia hartu behar da kontuan.[4] Bokal sudurkaria duten aldaerak eta zub. forma oxitonoa jatorrizko kontsonante sudurkariaren lekuko dira; orobat elkartuetako gaztan- forma orokorra: konts. sudurkaria bokalartean ez dagoelako gorde da (FHV 145, 301). Erronk. gãzta/ganzta aldaeren sudurkariaren metatesiaren paralelo moduan, cf. ãria/anria (< lat. arena).
Iparraldeko gazna sudurkaritasunaren aurreratze baten bitartez azaldu ohi da, *gaztána > *gaznána > *gaznáa bilakaerarekin;[5] gasna forma gazna-ren aldaera litzateke, ustezko -zn- > -sn- bilakaerarekin (FHV 339, Lafon op. cit.; cf. lap.-bnaf. arno < *ardano). Forma hauek eta gazta orokorragoa jatorrizko -ana batetik erator daitezke, tinbre bereko bi bokalen bakuntzearekin (cf. agian gastáa aldaera); -ane-tik abiatuta azken bokalaren asimilazioa gertatu zela pentsatu beharko genuke (*-ana < *-ane edo -aa < -ae).
Gaztagintzari loturiko beste zenbait hitz bezala (cf. gatzagi, gazur), gazta/gasna ere gatz-en eratorria dela argudia liteke;[6] aspaldidanik da ezaguna gatzak gaztagintzan duen garrantzia —zaporean ez ezik, gatzatzean eta kontserbazioan ere—, eta Kolumelak berak nabarmentzen du hori K. o. I. mendeko bere tratatuan (VII 8).
Lehen osagaia gatz izan daitekeela eta protoforma *gaztane dela onartuta (ik. goian), pentsa liteke *bane (> bahe, cf. errom. van ‘bahe’) dela bigarren osagaia, hau da, gatz + *bane ‘gatz-bahe’, -tz + -b- konts. bilkurak -t- eman duelarik (cf. beharbada aztarna/aztarren eta sator, hurrenez hurren hatz + barren eta sagu + gor baldin badira). Hipotesi honetan bi zehaztapen egin behar dira: (1) onartu beharko genuke -tz + -b- > -zt- bilakaera gertatu dela —cf. aztarren (< hatz + barren baldin bada)— eta ez dagoela -p- emaitza berez orokorragoa (cf. haizpe < haitz + -be); (2) onartu beharko genuke *gaztane dela berreraiki beharreko forma, ez *gaztana, baina ez dirudi eragozpen larria denik hau.
Esanahiari dagokionez, gogoan hartu behar da gazta ekoizteko prozesuan zumitzezko bahe modukoak erabili izan direla gaztanbera bertan edukitzeko, gazura egozten zuen bitartean; aintzat hartuta gatza erabiltzen zela gaztanberari gazura botarazteko, bertatik hartuko zuen bahe horrek “gatz-bahe” izena; cf. Anab ikusi duzu, irakurlea, gazta gordetzeko bae burniarizkoa? Funtsean, eduki-ontziak emango zion izena edukiari —gaztari—, inguruko zenbait hizkuntza erromantzetan gertatu den bezalatsu: cf. kat. formatge, fr. fromage, etab., caseus *formaticus sintagmatik eratorritako hitzak, izenaren (caseus) elisioz, formaticus izenondoa gazta egiteko ontzia izendatzen zuen forma hitzaren eratorria delarik (DECat 4, 125b-126a, forma; FEW 3, 719a, formaticum).
Beti ere oinarrian gatz dagoela onartuta, beste aukera bat da *gatz-nata proposatzea;[7] bigarren osagaia jatorrian lat. berantiarreko matta ‘(zumitzezko, lastozko) zerri’ da —gero ‘estalki’ ← ‘esnegain’ (cf. gazt. nata)—, eta baditu euskarazkotik are hurbilagoko esanahia duten ondorengoak, cf. kat. mató ‘esne gatzatu, gaztanbera’. Hipotesi honetan, *gaztana protoforma metatesiz azaldu beharko litzateke.
Esanahiz, ‘gatza erabiliz eginiko gaztanbera modukoa’ litzateke. Ohartzekoa da nata, esnekiari dagokion adieran, ez dagoela ez gaskoiz ez eta okzitanieraz ere, eta, katalanez, ez dela ez Pirinioetan ez artzain-hizkeran oso erabilia, Corominesek dioenez (DECat 5, 884a, nata; ik. halaber FEW 6/1, 505ab, matta): honek pentsaraz lezake, euskarara erromantzetik sartu bazen, gaztelaniatik izan behar izan duela, nahiz eta ez dugun aukera hau aldezten duen euskararen barreneko daturik.
Lat. caseus-en ondorengotzat du euskal hitza Wartburgek (FEW 2/1, 457b), baina beharrezko argibiderik eman gabe deribaziorako.
gazur (~1650: Pouv). ■ Hitz orokorra. Gaxur aldaera sabaikariduna ekialdekoa da (bnaf., zub. eta Pirinioetako euskalkietakoa; jad. Etxahun eta Artxugan; cf., gainera, zub. gatxur). Gatzur (bizk., gip., bazt., zub.) Añib-en hiztegian ageri da aurrenekoz. Han-hemenka bada gazura forma ere, -a berezkoarekin. Esnearena ez ezik, odolarena adierazteko ere erabili izan da (JEtxep odol hunen gazura edo seruma). ‘Gatzun, gazitutako ur’ adieran ere aurki daiteke (TEtxeb zigorra gatz-uretan beratuaz).
gazurtu (‘(esnea) galdu, mindu’: Larm (-atu), Arak (gip.)). Cf. gaztangaxur.
► Osaeraz, gatz + ur; hitzaren aldaera zaharra da gazur, igurzkariarekin, eta gatzur, afrikatuarekin, osagai berberekin geroago osatutakoa dateke. Funtsean, gazta egiteko prozesuan gatza gehitutakoan askatutako ura da (‘gaztaren ur’ itzuli zuten Gavelek eta Campionek, ik. AgudTov s.v.); esanahi berarekin, cf. Añib esne-ur, Azk gaztanur (bizk.). Hurbilekoa izanik ere, esanahi sekundarioa izan behar da gatzur-en ‘gatzun’.