- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
garba2 (1627: EtxZib; ik. substratukoak). ■ Ipar-ekialdean agertzen da gehienbat, nahiz Arabako dokumentu batzuetan ere aurki daitekeen (ik. behean); Azkuek erronk. eta zar. dakar, “comida de avena para vacas mezclada de trigo”, Iribarrenek ere jasotzen du, “gavilla de mies” eta, Erronkarin, “avena sin trillar […] que se da a los bueyes” esanahiekin. Kharba Larregi eta Duvoisinengan ageri da. ‘Azao, sorta’ da esanahi nagusia (EtxZib ezpal eta garba ogiak, EtxSar falak eta garba ephaitekoak, Larg ogi kharbak); ‘lasto’ esanahiarekin ere ageri da erronk. (Izag).
◊ Lehen lekukotasuna aurreratuko luke, euskal hitzaren adibide balitz, “avena en haces que llaman garbas para los bueyes” (LéxNavI 1553, Garinoain); ik. goian Erronkarikoa. Bestalde, LzGuereñuk ‘belar’ esanahiarekin ematen du Arabako erdaran (VocAlav s.v.), eta honela jasotzen du Kontrastan 1807an: “garba, tocó a la Sta Iglesia, diez y siete gabilllas”; zehaztapena egiten du, “en rama, y con la paja” dela esanez. Jarraian, 1782ko adibide bat ere badakar.
► Mailegutzat hartu ohi da, cf. okzit. zah. garba ‘azao, sorta’; forma berarekin eta esanahi berarekin, cf. kat. eta arag. garba. Wartburgen arabera (FEW 16, 16a, garba), okzitanieratik mailegatua da kat., arag. eta eusk. hitza. Hizkuntza galo-erromantzeetan ere hitz mailegatua da, frantzikotik harturikoa, baina Wartburgek zehazten du okzitanierara ez dela frantsesaren bitartez iritsi, baizik mailegu zuzena izan zela.
Horrela bada, ez dirudi hitz hau garba1-i lotu behar zaionik (Mitxelena 1970a: 62, 9. oh.), nahiz eta ‘lasto’ adieraren bidetik ez den ezinezko: landare hondakinaren izendapen generikoa ikusi beharko genuke bertan, lihoa edo kalamua garbatzean sortzen dena abiaburu harturik. Jatorri ezberdinak izanagatik, ohartu beharra dago biek ala biek dutela kharba aldaera.
! garba3 (gerba ~1650: Pouv; garbea (mug.) ~1800: Añib). ■ Hitz zabaldua (bizk., gip., gnaf., lap.). Aldaerak dira garba (bizk., gip.), gerba (gip., gnaf., lap.) eta kerba (lap.). Hainbat zuhaitzen loreez esaten da: intxaurrarenaz, haritzarenaz (Oih), hurritzarenaz, sahatsarenaz (Harr), gaztainarenaz (Lakoiz)… Artaloreaz ere esaten da (Añib (bizk.), Azk (bizk.)). “Capullo de castañas” esanahiarekin ere badakar Azkuek (gip.).
● garbaginen “recogiendo flores de maíz” Azk (bizk.); garba + -gin + -(e)n; inesibo mugagabea dagoke bertan, -e- epentetikoarekin.
► Esanahiarengatik, gara-ri (eta galdur, gailur eta besteri) hurbiltzen zaio, baino ez dago argi nola azaldu behar den gerba aldaera. AgudTov-en ustez (s.v. garba2), garba2 ‘azao, sorta’-rekin lotu behar da, baina, kasu honetan, esanahien arteko lotura da argia ez dena. Egia da, garba2-z ari garela, badela fr. zah. gerbe ‘azao, sorta’, lagundu lezakeena hemengo gerba/kerba aldaeren bokalismoa azaltzen, baina egia da halaber gask. eta bearn. ez dugula bokalismo horren adibide zuzenik aurkitzen: garba modukoak ditugu okzit. zah., gask. eta bearn.; eratorri batean bakarrik aurkitu dugu bokalismo interesgarria, cf. okzit. zah. gerbatge “droit sur les gerbes” (FEW 16, 15b, garba).