- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
festa (besta 1545: Etxep; festa ~1620: Volt). ■ Hitz zabaldua (ik. eguzari, jai). Besta ipar-ekialdean erabiltzen da (XVIII. mendetik aurrera p(h)esta ere aurkitzen da lap.-bnaf. eremuan; pesta orobat gip. eta gnaf. puntu batzuetan); festa gip.-gnaf. eremuan aurkitzen da (nahiz jad. Voltoiregan dagoen). Gazt. diptongodun formatik hartutako fiesta eta piesta bizkaieraz erabiltzen dira gehienbat; fiesta orobat Mendigatxagan eta gnaf. leku batzuetan.
Historikoki adiera zabalduena ‘jai, libertimendu’ da (Ax trabaillu hura guztia bestatzat hartzen dute, Mburu fest batean danzari ederki apaindu jaunziak, Mogel zuben berbeeta piestaz legez esanak); ‘(erlijiozko) jaiegun, ospakizun’ moduan ipar-ekialdean erabiltzen da bereziki, nahiz gipuzkeraz ere badauden adibideak (Etxep zein sainduren besta daten, Leiz Bazko bestán, Belap egün zoin besta begiratzen dügü?, OArin festak eta jai egunak santifikatu).
● bestaberri erdi-ekialdeko hitza; ‘gorputz-egun’: EtxZib (egun berezia ohi da / Besta Berri eguna); 1264an ezarritako festa-eguna, “berri” deitura geroztik gordea duke; Frantzia hegoaldean, Espainian eta Italian iraun du bereziki festa honek, cf. gask. heste-de-Dieu (FEW 3, 483b, fĕsta).
● bestale Ax (nahi duzu zuk har dezan Iainkoak bere bestale, maita dezan, besarka dezan?); -le atzizkiarekin, nahiz eta aditza ez den ageri Duv arte, ik. behean festatu.
● festamu hapaxa, itxuraz (hiztegigileek Laph-en adibidea lukete iturri); Laphitz (phestamuak barnean egin ditzagun); bigarren osagairako, etzidamu eta biharamun-rekin konpara liteke, eta egun proposatu izan da (Mitxelena 1972a: 316, FHV 504); zailagoa da haztamu edo egitamu-ren bukaerekin konparatzea.
bestaburu (‘jai nagusi’: EtxZib), bestagile (“flatteur, caresseur” Pouv), bestakal (Belap), bestaliar (Artxu), bestondo (‘biharamun, aje’: Azk/Izag/Izeta (gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.)), festa egin (Ax [ontasunari egiten dio besta eta begitarte]), festa-egun (‘jaiegun’: Ax), festari (frBart [dantza zaliak ta piestarijak]), festatu (Duv [emozu zerbait onik eta phesta zazu]), festatxo (Etxag [festatxo / iñauterikoak]), festazale (frBart (piesta zale)), festontzi (‘mainati’: Zubiri [haur pestuntzia]). Cf. atso-besta, bizkar-besta, eliza-besta, galdur-festa, gisu-labe besta, mendekoste besta, su-festa…
► Latin berantiarreko fĕsta erdi-kultismoa da hitzaren jatorria,[1] azken buruan; Berceok berak festa dakar (DCECH 2, 893a, fiesta). Ez dago argi noiz hartu zuen euskarak. Mailegu zinez zaharra izan balitz, *bezta espero genezakeen, lepokariarekin (ik. eztei, zaharragoa, itxuraz, ik. halaber eztegu); baina, era berean, maileguaren antzinatasunaren alde egin lezake hasierako hotsa b- egokitzeak (FHV 265, ik. halaber Gavel 1921: 303-304). Phesta bezalako aldaerak berriagoak dira; erromantzeen (eta eliz-hizkuntzaren) etengabeko eraginarengatik azal liteke b- gabeko festa aldaera. Badirudi gip.-gnaf. pesta eta bizk. piesta aldaeretan are berriagoa dela f- > p- bilakaera (FHV 263).
Euskarazko bi adierak aurki daitezke erromantzeetan ere, ‘jai, libertimendu’ eta ‘(erlijiozko) jaiegun, ospakizun’ (DCECH 2, 893a; FEW 3, 482b, fĕsta); hitza elizako hizkuntzakoa zen, Corominasek eta Pascualek diotenez.