- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
faltsu (falsu 1545: Etxep; falso 1562: Land). ■ Hitz orokorra. Bukaeran -o duten formak dira erabilienak mendebaldean (lapurtar autore asko barne direla). Txistukari afrikatua (-lts-) XIX. mendean nagusitzen da. P-dun formak mendebaldean aurkitzen dira XIX. mendetik aurrera. Falsa femeninozko forma dago Lazarragagan (o, falsa traidorea!).
● faltsatu falsa- Pouv; ongi azaltzen da euskararen barrenean, baina agian kasuren batean bearn. falsar kontuan hartzekoa izan liteke, ‘traditu, saldu’ esanahia baldin badu ere.
● faltsakeria -ls- Pouv, LavDot; palsa- Mogel. / faltseria lap., bnaf. hitza; Etxep (ene kontra falseria); atzizkirako, cf. sorgineria eta sorginkeria; ik. behean faltsukeria.
faltsuan (Larm, Kardab [falsoan zoaz]), faltsugo (ZubDot [jakile faltsügoa]), faltsukeria (falso- Pouv), faltsuki (Etxep [fama gaitzik eztemala lagunari falsuki]), faltsutasun (falso- Pouv). Cf. ipar faltsu, kuleto faltsu, linga faltsu…
► Erromantze garaiko mailegua, ez latindarrekoa. Antzinako mailegua balitz, beharbada *bal(t)zu izango genukeen (FHV 265, 280); albokari ondoko s > z bilakaerarako, cf. bultzatu (lat. pulsare). Errom. iberiarren batetik hartutako mailegua da, ziur asko; galo-erromantzetik hartua balitz, -al- > -au- bilakaera eta azken bokalaren galera gertatu baino lehenagokoa behar luke, eta, arestian esandakoarengatik, ez dirudi hain mailegu goiztiarra denik; okzit. zah. fals dugu, bukaerako bokalik gabe, eta egungo bearn. faus dago (FEW 3, 392b-393a, falsus).
Txistukari afrikatua (-lts-) XIX. mendean nagusitzeak ere maileguaren berantiartasunaren alde egiten du; p- duten formak ere modu erregularrean azaltzen dira (FHV 263).
Maileguetako amaierako -u bokala antzinatasun zantzu moduan hartu izan da (Mitxelena 1974c: 191), baina maileguen egokitze gertakarien artean ere uler daiteke (ik. abendu, abuztu); -o bukaerak jatorri erromantzea salatzen du; Lazarragaren -a femeninozkoak are gaztelaniazko morfologia ere salatzen du.