- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
eztei (1545: Etxep; eztai 1686: Gaszar). ■ Hitz zabaldua (ez bizk., bai Land; ik. eztegu). Eztei Araban (Land) eta ipar-ekialdean da nagusi (Etxep eztei iraganez gomitu handi, OihAtsot ezteietara aizeak naroa); eztai gehienbat gipuzkeraz eta lapurtar batzuengan aurkitzen da (Gaszar eztuk egiñen eztaiak, AgirAst ezkontza onratzea eztaiakin). Erronk. eta zub. oxitonoa da (eztéi). Batez ere pluralean erabiltzen da.
● ezteiatu hapaxa; “régaler, apairutu, ezteiatu” BelaHizt.
● ezteile Mburu (errege ezteilea); -le atzizki aktiboa dela dirudi, izen bati gehituta; cf. bestale.
eztei-arropa (Leiz; cf. Harand estaietako arropa), ezteietako (‘ezteiliar’: Mburu), eztei-jan (Lardiz [eztai-jan neurrizkoak]), ezteiketa (Haranb [debeku dira ezteiketak]), ezteiliar (Harr), ezteiondo (eztai- Larm, Añib (gip.)), ezteitar (Mburu). Cf. azeriaren ezteiak, ezkon-eztei, karobi-eztei, oilo-eztei, urre-eztei…
► Badirudi ezteiatu aditzetik abiatuta azaltzen dela hobekien eztei, atzerantz sorturiko izen gisa: inguruko erromantzeetan, cf. fr. zah. festeier, bearn. hesteya (FEW 3, 483a, fĕsta). Formalki ez legoke arazo handirik: proposa liteke eusk. *bezteiatu bat, hastapeneko ezpainkariaren galerarekin (cf. ere < bere, FHV 253), edo, bestela, bearn. hesteya moduko batetik abiatuta, hasperenaren galerarekin (ik. eme-ren eztabaida, gask. hemne-rekin lotzeko). Pentsa liteke besta baina zaharragoko mailegua dela (ik. han), lepokaria duelako —eta b- galdu duelako, agian—, eta baita ‘ezkontza’ esanahiarekin lotuagoko adierarengatik.
Aditz erromantze horren adiera nagusia ‘festa egin’ da, baina hitz familia horretan erraz aurkitzen dira ezkontzarekin zerikusia duten adierak, cf. Frantzia erdi-ekialdeko fére lai féte “se régaler, surtout aller à la noce”, Frantzia ipar-ekialdeko festin “surtout repas de noces”. Alabaina, katalanaren adibidea da esanguratsuena esanahiaren aldetik eta hurbiltasun geografikoarengatik: cf. kat. festejar “ser promesos, estar en relacions amoroses en vistes a unir-se” (DECat 3, 989b, festa); are gehiago, bada aditzetik eratorritako festeig izena ere, “-eigs: amores, levitates amatoriae, sollicitatio virginum, nuptarum, viduarum” (DECat 3, 990a).[1] Esanguratsua da, gainera, pluralean egotea festeigs katalanezkoa, plurale tantum gisa deskribatzen baitu Mitxelenak eztei (FHV 494); cf. goian testuetako adibideak, guztiak pluralean.
Funtsean, uzta-rekin konpara daiteke eztei, biek diruditelako aditzetik sorturiko izenak (ezteiatu → eztei, uztatu → uzta) eta antzeko banaketa dialektala dutelako (badirudi ekialdeko erromantzeren batetik sartuak direla, eta ez dira bizkaieraz dokumentatzen; baina cf. eztegu).
Honen arabera, Mitxelenaren bezta + jai/jei proposamen etimologikoa baztertu behar da (FHV 494, 516).[2] Berrikuntzatzat jo behar da erdialdeko eztai; alboetan gorde da eztei jatorrizkoa, lehen lekukotasunetakoa; era berean, ekialdeko eztéi-ren azentu oxitonoa mailegu izaerarengatik azaldu behar da —cf. kat. festeig izenaren azentua bera—, ez galdutako kontsonanteren baten aztarna moduan (FHV 396-397).
eztegu (1653: Mikol). ■ Bizkaierazko (ez Land) hitza (Mogel eztegu gitxitan, Añib ezteguko apaindura edergarria). Ik. eztei.
ezteguko (‘ezteiliar’: EAzk [idi-burdiak eta arreoa / estegukoen aurrera]), eztegu-ondo (Añib). Cf. oilo-eztegu, urre-eztegu…
► Badirudi eztei + egu(n) dela bere osaera (FHV 103), ez Mitxelenak berak aipatzen duen *bezta-egu(n) (FHV 494); bigarren aukera honetan, eztei eta eztegu hitz-elkartu gisa ikusten ditu, biak lehen osagai berarekin (ezt- < *bezta < festa), eta bigarren osagai ezberdinekin. Baina eztei ez da hitz elkartu bat, ik. han. Ongi azaltzen da, gainera, *ezteiegu > eztegu, lehen osagaiaren -i amaierakoaren galerarekin, cf. deiadar > deadar (FHV 176). Cf. bestalde phestamu, besta + egun osaeraren oinordeko izan daitekeena (ik. festa).
Badirudi inesibo moduan berranalizatu dela bigarren osagaiaren -n, cf. erenegu, laurdenegu,[3] bariku, etab. (Mitxelena 1972a: 315-316). Ik. egun.