- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
eutsi (deusku 1454 b.l.: MLastur; autso ~1490: GaribAtsot; eutsi 1562: Land). ■ Hego-mendebaldeko hitza, gnaf. barne (Azkuek Aldudeko erabilera baten berri ere ematen du: “eutxi!…, ¡dale tú! Lo dice un compañero a otro en el juego de la pelota”). Eutxi Lizarragagan ageri da, eta eutsin XX. mendeko bizk. testu batzuetan. Aditz-forma trinkoak aurreneko testuetatik ageri dira.
Erabilera datiboduna da ohikoena (GaribAtsot autso, Perutxo, urdeorri, RS autso, Txordon, artz orri, Lazarg alkarri eskuetarik eustela, Lizarg au adizáze: oni ségi, oni eutxi); ‘eman’ esanahi arkaikoa aurki daiteke zenbait adibidetan (frJZum eskerrik asko deustet, Lazarg linda damea, asko deutsut / nik aregaiti eskerrik). Inperatibozkoetan ere oso erabilia da ‘tori, hartu’ adierarekin eta objektua absolutiboan delarik (EgiaKant beutso erregegaiti laztan osoa, Mogel eutsi, bada, makilla bat). Izenondo moduan ere ageri da, ‘xuhur, zeken’ balioarekin (Añib guraso kutiziadun eutsi zekenai, Lardiz guziz zurra eta iñori on egiteko eutsia).
Aditz laguntzaile gisa ere erabiltzen da mendebaldean, adizki hirupertsonadunetan: MLastur egin deusku laburto, RS emongo badeustazu, frJZum urgazi bear deutsagu, Lazarg Sirenak esan eutsan. Lazarragaren forma kausatiboez, ik. *eradutsi.
◊ Orduñako agiri batean, cf. “las çerraduras, que se agan de escarrycos” (ArchOrduñII 1499-1518), eta Bilboko agiri banatan “cada vscarrico bueno aya de dar e de a ocho maravedis” (OrdBilb 1510) eta “seis codos de los vscarrios, a tres maravedis e medio el codo” (ArchBilbIII 1513) ditugu. Isasi et al.-en arabera (2005: 177-178), euskarri eratorriaren adibide dira, eta ‘zurezko euskarri’ izango zen adibideotan esanahia.
● euskarri erdi-mendebaldeko hitza; Larm (+ eutsigarri), Añib (“estribo, de pared, eutsigarria, euskarria”); atzizkiaren balio aktiboarekin, lexikalizatuta. Ik. goian erdaretakoak.
● eustaga Azk/Izag (bizk., gip., + euts-); euts-/eust- + haga.
eusle (Larm, Ezale 1897), eutsika (TxAgir [txarriari anketati eutsika]), eutsitasun (Añib [kutizia, eutsitasuna ta zekentasuna]).
► Lehen analisian, aditz zaharren eredukotzat jo daiteke, eta e-uts-i zatitu. CVC egiturako erro bat berreraikitzekotan, *duts proposatuko genuke, bokalartean -d- galduta (ik. utzi, s.v. luze). Traskek (1995: 229), ordea, *edun-en eratorritzat du, -ts atzizkiarekin; ik. ebatsi (s.v. eban), eta baita erauntsi ere (s.v. ino). Hipotesi honek alde luke *edun-ekiko lotura ez dela zaila: -ts atzizkiak aktante bat gehituko lioke aditzaren argumentu sareari, eta horren isla da aditz laguntzaile hirupertsonadunetan erabiltzea, *eradun bera bezala.
Baina bada datuok beste modu batera azaltzerik: eutsi ‘eman’ aditza adizki hirupertsonadunetan gramatikalizatu ondotik, atzizki gisa berranalizatuko zen horietako -ts, ez zelarik gehiago erroaren parte gisa sentituko. Hortik orokortuko zen gero -ts atzizki hori datibo funtzioarekin, eta ebatsi, *inotsi eta halakoetara zabaldu. Orobatsu gertatuko zen aditzetako -ki atzizkiarekin —cf. jaiki, ebaki, etab.—, baldin ekin-en erabilera gramatikalizatuetatik datorrela onartzen badugu (cf. dakion, zekion, etab.).
Laguntzaile erabilera hori kontuan hartuta, pentsatu behar da ‘eman’ dela jatorrizko esanahia: adiera horretatik gramatikalizatuko zen laguntzaile hirupertsonadunetako erro gisa, Mounoleren arabera (2011: 348-349); ik. halaber *eradun.
Izenondo erabilera ‘hartu, heldu’-tik azaldu behar da (cf. gazt. agarrado ‘zeken’, etimologikoki ‘heldua, eutsia’).
*eradutsi. Lazarragagan eutsi aditzaren forma kausatiboak aurki daitezke, beti laguntzaile gisa: AL 1145v on eretxi / ez deraustezu ‘maitarazi ez diezu’, A27a: 5 oi aserratu deraustazu ‘haserrarazi nauzu’, A24: 11 eragotziko deraustae ‘eragotziko didate’ eta B20: 70 ez deraustae besterik aterako ‘ez didate besterik aterako’; lehen bietan aditz nagusiaren kausatiboa adierazten du, baina beste bietan aditz laguntzaile hirupertsonadun soila da.
► Badirudi Lazarragaren adizkiotan *eradutsi aditz nagusia berreraiki behar dela; beste aukera bat izan zitekeen pentsatzea -ra- gehitu dela deustezu, deustazu eta deustae adizki laguntzaileetan, baina uste honen aurka egon daiteke horietako bik kausatibotasunaren zentzua galdua izatea. Cf. *eradun.
uste (~1490: GaribAtsot). ■ Hitz orokorra. Esanahi nagusiak: ‘iritzi, susmo, irudipen’ (GaribAtsot usteak alde erdia ustel, RS laruk bat uste, tresnatzen dauenak beste, OihAtsot ustea ezta iakitea, ibid. hobe da zuhur baten ustea eziez ehun bertzeren sinestea, Mogel ondo konfesetan dirialako begitazino ta uste txaarra), ‘itxaropen’ (GaribAtsot giza ustea guztia ustel, EtxZib zeruko plazeren gozatzeko ustea), ‘asmo’ (Kardab uste ta alegin guziaz, Añib gatxen bat zeuri edo besteren bati egiteko usteaz). Bereziki erabilia da uste izan esapidean (Etxep berze jendek uste zuten / ezin skriba zaiteien, ibid. erioa iaugiten da guti uste denian; frJZum milla dukat bidalduko ditugula… nik uste).
● ustekabe adond.: Amendux (erioak ustegabe doloroski egotzirik), EtxZib (begira gaitzatzu ustekabe hilltzetik); izond.: Bela (hil ustegabearen gañeko ezkua, karioenik); iz.: Argaiñ (egia da, / ezta ustekabea); ustekabean Leiz (uste gabean); ustekabeko EtxZib; ustekaberik Leiz (ustegaberik); ustekabetan Haranb; ustekabez EtxZib; herskariaren gorabeheretarako, ik. sukalde; ohar bedi, bestalde, ustebage aldaera dagoela bizk. eta erronk., batez ere izen eta izenondo funtzioan, ez aditzondoan.
ustean (‘iritzian’: Etxep [ene ustian]; ‘asmoan’: Etxep [ene etsaiak galdu ustian ene hona egin dik]; ‘zain’: Lazarg [ze bego ene ustean]; ‘itxaropenean’: Ubill [ongi izateko ustean]), ustekari (‘itxaropen, igurikitze’: Leiz [(Iaunak) idoki nauela… iuduén populuaren ustekari guzitarik]), ustekeria (‘iritzi, irudipen’: Maister [ez… ustekerian bermatü]; ‘buru-iritzi, harrokeria’: Maister), usteko (Larm, Mogel [zeure arerijo ustekua]; cf. ustezko), ustekunde (‘itxaropen’: Lopez; ‘iritzi’: FedProp 1898), ustetan (‘ustean’: Apaol), ustetsu (‘asmotsu’: Azk (bizk., gip., gnaf., bnaf.); ‘buru-iritzi’: Aspiroz (gnaf.)), ustetu (Haranb [salbatuko dela ustatzea]), ustez (‘itxaropenean’: Etxep [iagoitikoz bizi ustez]; ‘asmoan’: Lazarg [eroan ustez / inori aziendarik]; ‘iritzian’: Materra [ene ustez]), ustezko (OihAtsot [hobe ustezkoa]; cf. usteko).
► Mitxelenaren ustez etsi ‘-tzat eduki’-ren aditz-izena da, -te atzizkiarekin (1961e: 281, 13. oh.). Hastapeneko u- bokala azaltzeko, etsi jatorrian *eutsi zela dio (cf. utzi/eitzi/etxi…, jatorrizko eutzi batetik azaltzen direnak), baina aipagarria da uste-k aldaerarik ez izatea; Mitxelenaren iritziz *eu- > u- aski antzinakoa da hitz honetan, eta horregatik ez dago aldaerarik (FHV 493-494).
Arazo horiek gaindi daitezke eutsi-ren aditz-izenetik: *euste > uste litzateke bilakaera, hastapeneko e- disimilazioz galduta. Esanahiaren aldetik, agian “nik aldezten, eusten diodan jarrera, nire eustea”, “iritzi bati eutsi” bezalakoetan pentsatu behar da, ‘iritzi, susmo, irudipen’ azaltzeko. Eutsi ez da ipar-ekialdean agertzen historikoki, baina uste izatekoa da historiaurrean erabilia izan zela; holako kasuak ugariak dira (cf., beste askoren artean, orok. er(h)aztun, nahiz eta mendebaldean er(h)i desagertua den).