- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
etsai (~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Bizkaieraz gutxiago erabilia izan da (ik. arerio), nahiz RS-n eta bestetan (frBart, ArreseB…) ageri den. Lazarragak badarabil, baina arerio ere agertzen da eskuizkribuan. Ik. halaber izterbegi, eta bi hitzok izan dezaketen alde semantikoa. Maiz ageri da deabruaz esana (hutsik edo etsai gaizto, infernuko etsai modukoetan). Izenondo bezala ere erabili izan da (Leiz gizon etsaia, Ax hiri etsai bat). ‘Hatz-bizar’ adieran jaso izan da Baztanen.
Zuberoan oxitonoa da (Lhandek eta Larrasketek etsari forma hiperzuzena dakarte); gipuzkerazko zenbait lekutan bederen azentu markatua du (etsaià).
● etsai-beldurtzaile frBart (etsai-bildurzailia edo exorzistia); esanahi berarekin etsai-kenzaile darabil.
● etsaitasun Lazarg (etsaitasun parebagea / nigaz zegaiti daukazu?); beste atzizki batekin, cf. ekialdeko etsaigoa. / etsaigo Leiz (-goa); etsaitasun ere badarabil Leizarragak, pentsatzekoa da artikulua itsatsi zaiola -goa aldaeran; bada etsaiko aldaera, cf. erregego/erregeko.
etsaiagotu (Ax), etsai-izugarri (EtxZib [gurutze etsai-izigarria]), etsai-lur (OihAtsot), etsaitu (Etxep [etsai ezpa baketu]).
► Ez du etimologia argirik. Zubererazko azken silabako azentuak hitza inoiz hiru silabakoa zatekeela adieraz lezake, jatorrizko azken bi silaben arteko kontsonantearen galerarekin eta bi silaben laburtzearekin (Mitxelena 1958a: 40).[1] Antzeko zenbait hitzetan, -h- izan da galdutako kontsonantea, cf. ibai/ibahi, Erdi Aroko Sagibahia (SMillán 1128) adibidean dokumentatua; ik. ibai.
Ez dago argi, halere, zein izan daitezkeen hitzaren osagaiak: lehen osagaia etse ‘etxe’ izateak (jatorrizko esanahia ‘etxekoa ez dena, etxekoen aurkakoa’ edo antzeko zerbait izango litzateke) ez du aski oinarririk, bigarren osagaia bera argi ez dagoen bitartean; pentsa ote liteke etse + sai ‘putre’ moduko osaeraren batean, *etsasai > etsai haplologiaz eta ‘etxerako putre’ esanahiarekin? Hala balitz, pentsatu beharko genuke -ts- hitz elkartu-eratorri honetan gorde dela (cf. etxe orokorragoa, mendeb., erronk.… etse). Betiere etse + sai osaeraren aukeraren barrenean, sai ‘saientzako tranpa’ (cf. RS saira nozu) adierarekin egin daiteke saioa, eta pentsatu ‘etxerako tranpa’ zela jatorrian etsai, eta hortik ‘etxerako, leinurako kaltegarri den (pertsona)’ adiera garatu izana.
Beste aukera bat izan liteke lehen osagaia ez izatea (cf. lat. inimicus ‘etsai’ < in aurrizki pribatiboa + amicus ‘adiskide’). Hala balitz, bigarren osagaia sai izan liteke, bere adieretako batean Harrietek honela definitzen duena: “Il est syn. de zalea, amateur de, koia, khoia, désireux de, mais avec une acception plus forte. Ez naiz gauza hortaz sai, je ne suis pas grand amateur de cela, je n’en ai pas grand appétit”; beraz, ‘ez zale, ez koi’ litzateke etsai, jatorrian izenondoa.[2] Baina hipotesi honek aurka du sai-ren adiera hori hain modu urrian dokumentatua izatea, ‘putre, piztia…’ esanahiaren aldean, eta gainera badirudi animaliaren izaeratik erator daitekeela ‘zale, koi’: etsai hitzaren antzinatasuna eta orokortasuna ez datoz bat aukera honekin. Horretaz gain, ez + X moduko osaerak ez dira arruntak hizkuntzan.
Ez dago argi nola erator daitekeen ‘hatz-bizar’ adiera esanahi nagusitik.