- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
estakuru (estakuru 1571: Leiz). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., bazt., lap., bnaf., zar., erronk., zub.). Tartasek eta Maisterrek -uria aldaera darabilte; badaude gainera estakulu (FedProp) eta estakura (Azk (zar.)). Tartasek dakarren -kh- grafia hutsa da antza denez.
Esanahiak: ‘huts, akats’, batez ere bnaf. eta zub. (Oih zirentzat xahu estakuruz; cf. Leiz estakuru gabe); ‘aitzakia’, hedadura zabalagoarekin: Azkuek (gnaf., bazt., lap., bnaf., zar., erronk., zub.) eta Larrasteketek jasotzen dute, eta ohikoa da lap. testuetan ere (EtxZib niholako estakuruz (konfrariatik) illkhi gabe arinki); ‘oztopo’ adiera ere badago (Azk estakura (zar.)).
● estakuruketa1 Larre (ez-eta estakuruketa abiatu ere); bigarren osagairako, cf. gask. quetà ‘bilatu’, eta cf. urketa, sagarketa, egurketa, etab.
● estakuru-mestakuru GureAlm 1932 (estakuru-mestakuru, etziren lan horri uztartu); elkarketa fonosinbolikoarekin, fenomenoaren bizitasunaren iraupena salatzen du XX. mendeko datak; cf. itzuli-mitzuli, nahas-mahas (FHV 273); ik. tximista.
estakuruan (Larg [gaztiatu zioen… egortzeaz Uri haren gana, gerlako berrien yakiteko estakuruan]), estakuru bilatu (‘errieta egin’: Mirande [estakuru billatu ohi zion senarrari]), estakuru eman (“reprocher” Harrt, Etxahun; ‘aitzakia egin’: Xalb), estakurudun (Duv), estakurugabe (‘akasgabe’: Leiz [(bainaiz) legean den iustiziaz den bezenbatean estakuru gabe]), estakuruka (Dih), estakuruketa2 (Duv [ongi laiteke hori, gure estakuruketak bethe baleza gure selharua]), estakuruti (Harr), estakurutsu (Dv), estakurutu (“prétexter” Harr).
► Lat. obstaculum du jatorri, azken buruan (Schuchardt 1906a: 56), eta hau berau stō ‘egon’ aditzaren eratorria da (ErnMeill s.v.). Hizkuntza erromantzeetan ere latinetik hartua da: hizk. galo-erromantzeetan, XIII. mendekoa da Wartburgen adibide zaharrena (FEW 7, 286b-287a, obstaculum; kat. 1410ean, DECat 3, 756b, estar), eta gaztelaniaz XIV. mendekoa da aurkitu dugun adibide zaharrena, CORDEren arabera (ostáculo aldaera ~1427an dokumentatzen da).
Mitxelenaren ustez (1956c: 169, 1. oh.), erromantze barreneko garapena da hastapeneko o- > e-, gazt. escuro (< oscuro) eta espárrago (< aspár(r)ago) gogora ekarriz; dioen bezala, euskaraz ez dago aldaketa hori azaltzerik (*luécu diptongatutik azaltzen da leku, etab.). Alabaina, CORDEn ez dugu aurkitu gazt. **estáculo aldaerarik. Ekialdeko hitza izanik, aukera bat da nafar erromantzearen barreneko bilakaera izatea, baina ez dugu horretarako daturik aurkitu (katalanez ere ez, DECat 3, 756b). Beste bide batetik jotzen du Meyer-Lübkek (1924b: 385): dioenez, s + kontsonante aurrean e- bokala orokortuko zen (cf. estupa, estrata, etab.; cf. iztupa < lat. stuppa, eta strāta) eta baliteke, beraz, ez izatea hemen o- > e- bilakaera fonetikorik, e- sasi-aurrizkiaren zabaltzea baizik.
Bokalarteko -l- > -r- bilakaeraz denaz bezainbatean, cf. lat. gula(m) > eusk. gura, etab.
Oinarrizko esanahia ‘oztopo’ da, eta hori da hizk. erromantzeetan aurkitzen dena. Euskararen barrenekoak dirudite bilakaera semantikoek, eta honela azaltzen ditu Schuchardtek (1906a: 56): ‘ustezko oztopo’ litzateke ‘aitzakia’ funtsean, eta ‘oztopoa eratzen edo eragiten duena’ da ‘huts, akats’. Ez da ongi ulertzen zergatik ematen duten AgudTov-ek ‘huts, akats’ adiera lat. obstaculu jatorriaren berresgarri moduan (s.v. akiakula).
Estakuria aldaeran, estakuru + -a = estakuria sintagma artikuluduna (azken bokalaren desborobiltzearekin) lexikalizatu da. Bokalarteko albokariaren bilakaera ez da gertatu estakulu-n. Zaila dirudi latinezko -a pluralekoa ikustea zar. estakura aldaeran, eta berranalisiren edo orokortzeren bat gertatuko zen.