- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
erregina (erregia 1364: IruñTop [Erreguia videa]; erregina 1551: MaisMed [Erreguinabide]). ■ Hitz orokorra. Aldaera zabalduena erregina/erregiña da (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zub.); erregia arab., gnaf. eta lap. testu zahar batzuetan ageri da (Land, Lazarg, SalvAres, Beriain, EspGut). Erregin bizk., gip., gnaf., lap. eta bnaf. jaso izan da; gip. testuetan ageri da batez ere (cf. erregindu eratorria jadanik Pouv-gan). Erreina gnaf., zar. eta erronk. aurkitzen da, eta errein gip. Leizarragak regina idazten du.
Esanahi nagusiaz gain (Etxep zeru eta lur ororen erregina dignia, Beriain erregia andrea), erleen erreginaz ere esaten da (Egiat zergatik erliak diren hiltzen hil zireianian erregiña), baita ere arrain mota batez (Lhande (lap.)), eta azkena jaiotako txerrikume emeaz (Duv (bnaf.)).
□ Tradizio sekundarioan erregina aldaeraren lehen lekukotasuntzat jo dugun Erreguinabide berrehun urte lehenago Arnaut d’Arregabidea (CenBNav 1412) agertzen da (arrega ‘marrubi’? ik. Orpustan 2000a: 242); hitzaren adibidetzat jo dugu, 1551koa herri-etimologiaz sorturikoa balitz ere, erregina-ren existentzia salatzen duelako. Hegi ez badago, hitzaren adibide izan litezke, orobat, Erreguia Aldaygaiña (ArchDonem 1461) eta Herreguia Sagasti (ArchMondIV 1476) leku-izenak.
erregina-belar (erregin bedar Arzdi (bizk.)), erreginagai (Pouv), erreginatasun (erregintasun Pouv), erreginatxo (erregintxo TxAgir), erreginatza (Mburu [Jesusen Amak an artzen duen erregintza]), erreginatu (erregindu Pouv).
► Lat. regina du jatorri (cf. Leizarragaren aldaera kultista), hastapeneko e- bokal protetikoarekin (cf. errege, FHV 155, 332). Bokalarteko sudurkariaren galera erregularra gertatu da erregia aldaeran (cf. lat. ballaena > balea, etab.); erregina > *erregiha > erregia moduko bilakaera proposatu behar da, baina ez da hasperenaren aztarnarik (**herregia; cf. **hardao-z esana, s.v. ardo), haren aurreratzea ezinezkoa baita laugarren silabatik (cf. ordea lat. arena > *areha > harea, hirugarren silabatik). Erregin aldaeran, bestalde, artikulu gisa berranalizatu da -a itsatsia. Bokalarteko herskari ahostuna galdu da erreina eta errein aldaeretan.
Esanahiei dagokienez, XVII. mendera arte iraun zuen erleen erregina arra zelako usteak, eta euskal testuek, bere urrian, hori lekukotzen dute: Egiategirena da erregina-ren lehen adibidea, XVIII. mendekoa, eta errege-rekin aurreko mendeko Axularren eta Pouvreauren adibideak ditugu (ik. errege). Arrain motari dagokionez, “labrus bimaculatus” delakoari gallet de rei deitzen zaio katalanez (TermCat s.v.), eta ez da zaila, orobat, erreginarekin lotzen fr. vieille coquette ere. Azkena jaiotako txerrikume emea ahula eta erkina izaten baita (“qui est ordinairement chétive”, dio Duvoisinek), erregina bailitzan zaindu behar delako, edo erreginen izaera ahul prototipikoarengatik?