- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
erre (1025: SMillán [Olhaerrea]). ■ Hitz orokorra. Erra aditzoina eta erratze aditz-izena iparraldean aurkitzen dira, bereziki zuberotarrengan; hegoaldean XVI. mendeko esaera batean (GaribAtsot, RS erra zizan uria). Landuccik erraite aditz-izena dakar.
Esanahi orokor zabalaz gainera (ArrasErrek suak erre azala, Etxep (amoriak) suiak bano gaizkiago erra diro gizona, Ax errabiatzen da, erratzen da, Mburu uraren gatztasunak mihia erre, JEtxep bazter ikusi nahiak errerik dabila), jatekoaz esana ere maiz ageri da (GaribAtsot ogi erraberria, Volt batzuek frejiturik, berziak errerik), edo tabakoaz ere bai (Soroa erreko degu pipan).
Izenondo moduan usu erabili da (Leiz arrain erre zathi bat, Ax presuna hirosak, erreak eta haserrekorrak, Mburu nere begi erreak sendaturik); izen bezala ere bai (Iturr errearentzat… ur freskoa).
□ Erdi Aroko pertsona-izenetan, cf., besteak beste, Domingo Sanç de .S. errea (RegOlitI 1246), don Martin Peritz de Sancho Errea (AGNRealIII 1297). Hainbat toponimotan ere izenondo/partizipio moduan agertzen da, izena aurretik duela beti, cf. goiko Olhaerrea, Juan de Echerreaga (ArchHerna 1461), Eguierrea (ArchDebaII 1482), etab.
● errari bizk. hitza; “hornada” Añib; erra- + -hari atzizkiarekin ziur asko, cf. janhari.
● erregaldostu “baltzittu, erre baarik” Izag AranOñ; cf. gardostu/galdostu, ik. gar.
● erregarri izond. ‘erretzen duena’: Ax (erra-); ‘erre daitekeena’: Larm; iz. ‘erregai, errekin’: Mogel; ‘isun’: Ezale 1898, Azk (bizk.); cf. RS ergarri (adib. egia ergarria, “causa riña”) eta Mogel egija, askoren erregarrija; ez dago garbi ergarri-k bere baitan erre daukanik, erre-/erra- baitzen espero izatekoa.
● erresumin ‘herra’ EtxZib (bañan doloretan izan arren pazienzia, / laburtzenago etzaie erresumin handia); ‘larruko erredura, egostura’: errasu- Ax (hatz gordin eginik, gelditzen zaitzu ondotik errasumina); erresu- Pouv, Lizarg; erreso- Larm; ‘herra,’ balio morala, jatorrizkoaren erabilera metaforikoz ulertu behar da.
errearin (Mogel), erredura (Pouv, Monho), erre-egosi (Añib [ez eben lizenziarik… erre-egosirik egiteko]), errealdi (Pouv [bero eta errealdi handienetan]), erregabe (Lazarg [aragi errebagea]), erregaldara (‘danbolin’: Azk/Elexp… (bizk.)), erreki (OihAtsot [emok arloteari egositi, eska dakidik errekiti]), erremin (Larm (erra-), Añib), erretasun (Añib [euren erretasun, pena ta sentimentua]), erretegi1 (Añib, Hbarren; ik. erretegi2, s.v. errege), erretoki (Urte [ophill erretókia]), erretura (‘alorretan egiten den arbazta eta zabor erreketa’ Arak, Azk/Izag/Elexp (bizk., gip.), erra- Azk/Izag (bizk.), arre- Izag (gip.); ‘erreketa’: Erkiaga), erretzaile (Larm, Mburu), erreune (Azk/Goik (bizk., gip.)), erre-usain (Mogel). Cf. beterre, bihotzerre, goierre, haserre, hausterre, ipurterre, kakerre, lo-erre, osterre, prakerre…
► Aditzetako e- egon daiteke hitzaren osaeran, baina ez legoke argi zein den hitzaren erroa, ez dagoelako dardarkariz hasten den errorik euskaraz (ezinezkoa da **ren); amaierako -n proposatzeko, cf. ehun/eho, igan/igo, eraman/eramo, etab. Baina ez dago adibide garbirik erroan -e- bokala duten aditzetarako, agian -e- aditz gutxi daudelako.
Betiere aditzaren hipotesian, saioa egin liteke *e-ra-den moduko zerbait proposatzeko, *den ‘amaitu’ erroaren kausatiboarekin (cf. edeki, eten, etab.): ‘kendu, agortu, amaituarazi, txikitu, birrindu’ moduko esanahi bat izango luke, eta hortik ‘eten’, ‘hil’. Bilakaeraz, *eraden > *edaren > *enaren > *enre(n) > erre moduko zerbait proposatu beharko genuke, metatesi, asimiliazio, sinkopa, eta nr taldearen asimilazioz dardarkari bortitza sortuz; bilakabide hauetako asko behar dira hainbat aditz zaharrekin (ik. besteak beste ero1, arrats, ardo).
Partizipioen egitura arruntetik aldentzen delako (cf. ase, bete; GramBasqII §13), jatorrian izenondo edo izan zitekeela uste du Traskek (s.v.). Bestalde, betaite, erraite moduko aditz-izenak izenetatik eratorritako aditzetan edo mailegu berrietan erabiltzen direla diosku Mitxelenak (1958b: 36-37); honek aditzaren hipotesitik aldenduko gintuzke. Erra aditzoinak eta erratze aditz-izenak ere ez dute ezer garbirik iradokitzen; cf. orobat bete/beta.