- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
josi (~1520: Isasti (joste)). ■ Hitz orokorra. Xosi Lizarragak darabil eta Pirinioetako euskalkietan jaso izan da. Esanahi nagusia ‘(hariz, iltzez…) batu, lotu, elkartu, atxiki’ da (Isasti illunbeko jostea, argitako lotsea, Etxep mundu huneki hain borthizki iosirik, Leiz oihal pedazu latz bat… iosten abilamendu zar batetan, Lazarg bere begiak… laztantxoagan josirik, Beriain gurutzean itzees josi, Harand Jaiñkoarekin yosia); bada ‘(jantzi bat) egin, moldatu’ ere (Lazarg gure jazteko gorriok dira / kontentuagaz josirik, Mogel alkandora dontsuba josita); hitzei dagokiela Artxugan ageri da jadanik (zerbitzatzen da hitzen hitzer josteko). Badu ‘bete, estali’ adiera ere (Mogel anima guziz bekatuz josia, AgirAst elorriz eta larrez guztia josirik).
● jostalari ‘josteko hari’: Pouv (iostalhari); jostal- (jostari) + hari?; osaera itxuraz pleonastiko honetarako, cf. iretargi < ilargi + argi.
● jostorratz Mikol, Mogel; joste-ren gainean osatu ahal izan da; bestela, elkartuetan ikusi izan den -t-rekin, ik. ikaztobi.
● jostun Larm, Mogel; -dun hemen atzizk. egitezkoa da, ez edukitzezkoa: ik. euskaldun, s.v. euskara; cf. Ultzamako Garaxito jostuna (OnomVasc 26 1552),[1] eta Urretxuko Casa de Jostundegui (UrretxTop 1772).
josi-askatu (Izt [ainbeste josi-askatu eta iraulketa]), josketa (Larm, Mburu [josketak eta etxeko beste lanak]), joski (“pequeña correa que sirve para coser las abarcas” Azk (bizk.); ‘josteko makina’: Ortuzar), joskile (-a Añib (bizk.), Astar), joskin (Land (-zk-)), joskura (Mogel [tunika joskura bagia]), josle (Pouv, Mogel (-la)), jostari (‘josteko hari’: Azk (bizk., gip., erronk.)), joste (Isasti [illunbeko jostea, argitako lotsea]), josteko (“cosedura, jositekoa” Land), jostiltze (-untze: “clavos grandes que se usan para ensamblar tablas de madera” Azk (bizk.)), jostura (‘joskura’: Leiz [iaká zen iostura gabe gainetik guzia ehoa]; ‘(hitzen) joskera’: Artxu [üskarazko hitzen eta franzesekoen yostüra eztela berbera]).
► Partizipio zaharren eredukoa baita, *e-Cos-i analizatu behar da (cf. egin, egon… aditzetako e- markarekin, eta -i partizipio marka ere baduten ekarri, etorri, ibili…). Erregularra da xosi (FHV 169).
Erroa zein den zehazteko, aukera bat baino gehiago aztertu behar da: bokalarteko -d- baten galera proposatuta, *dos erro batean pentsa dezakegu. Hipotesi honen alde dago proposaturiko gertakari fonetikoa ezaguna izatea; eragozpen gisa, ordea, aipa daiteke *dos erroa ez dugula bestelako hitzetan identifikatu, eta zaila dela, ondorioz, haren esanahiari buruzko gogoetarik abiatzea.
Bestelako proposamenak azter daitezke, baina betiere erroaren kontsonanteetan aldaketa gehiago proposatuz. Aukera bat da *e-Cor-z-i moduko zerbaitetik abiatzea (-rz- > -s- bilakaerarako, cf. urzo > uso, FHV 362); baina zergatik ez dugu **jorzi aldaerarik? Eta zer erro litzateke *Cor hori? Orratz hitzarekin lot ote liteke horrela? Oso zaila litzateke hor ‘txakur’-ekin lotzea (ik. han, ‘zorrotz’ adieraren aukeraz), eta, gogoan izan bedi ia ez dagoela aditzik erroan h- duenik (eho litzateke salbuespena, *non jatorrizko batetik). Bestalde, pentsatzen badugu *d- bat galdu dela, ez dirudi ezer argitzen duenik *dor moduko erro batek (ik. lor, idor eta zidor).
Ariztimuñoren arabera (2012: 121), *don erroa egon liteke, jo ‘zafratu’ aditzarena berarena, eta *e-don-tz-i berreraikitzen du. Bi auzi esplikatu behar ditu aukera honek: batetik, aurreko *dos eta *dor aukeretan bezala, proposatu behar da -d-ren galera orokor antzinakoa gertatu zela, *edon- > *eon- > *jon- azaltzeko (*e-da- taldeaz, ik. jakin1, besteren artean); bestetik, -s- txistukari apikaria azaltzeko, morfologia gehiagoko sintagmaren batetik abiatu beharko genuke, aditz-izenetik, esaterako, eta *jonzte > *jonste > joste moduko bilakaeraren bat proposatu, gero hortik josi partizipioa orokortzeko.
Esanahiaren aldetik, ‘(hariz, iltzez…) batu, lotu, elkartu, atxiki’ eta ‘jo, zafratu’ adierak ez dira zailak uztartzen; paralelo moduan, cf. gazt. pegar ‘jo, zafratu’ eta ‘itsatsi’ adierekin. Pentsatzekoa da esanahi nagusitik eratorri dela ‘(jantzi bat) egin, moldatu’ adiera, espezializazio moduan; bestalde, bigarren adiera horren erabilera metaforikoa da ‘bete, estali’ adiera, cf. gazt. coser a balazos ‘balaz bete, josi’ bezalako esapideak.
erosi (~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Erotsi agertzen da frai Bartolomegan (cf. autore beraren <bitzi>). Esanahi ohikoenaz gainera (RS ez azauenak erosaala, frJZum memorian daroaezan gauzak erosita, Leiz erosazue zeurondako, EtxSar diruz erosten eztena), bada ‘berrerosi’ ere (Etxep nori baitu bere odolaz karioki erosi, OihAtsot Garaziren gaitza Behorlegik derosa [“un chetif village porte la peine de la faute de tout un pays”], Kardab bere amorioaz erosia; aurretik berriz duela: FPrZub berriz erosi Iesü Kristen odolaren balioaz).
● arrerosi ‘berrerosi’: Belap; arra-/arre- aurrizkiarekin (< errom. re-).
● erostun OihAtsot; -dun egitezkoa, ik. han.
berrerosi (berh- Oih), erosi-gura (“gana de comprar” Land), erosi-sari (Uriarte [katiguen erosi-saria, geisoen osasuna]), erosizko (OihAtsot [pitar emoiezkoak gozo hobea du eziez arno erosizkoak]), erosketa (Urte), eroslari (Astar), erosle (Leiz; ‘berrerosle’: EtxZib [munduaren erostzaillea]), erospen (‘berrerospen’: Materra; ‘eroste’: Pouv, Egiat), eroste (Mburu [eroste onak egin]), erostura (AgirAst). Cf. salerosi, salerospen…
► Itxura batean, euskal partizipioen egitura tipikoa betetzen du: e-ros-i, aditzetako e- aurrizkiarekin eta -i partizipio markarekin (cf. ekarri, etorri, ebili…). Alabaina, erroa *ros izatea ezina da, hastapeneko dardarkariarengatik.
Aukera egiantzekoa da josi-ren arazletzat jotzea: bilakaera *e-ra-Cos-i > *eraosi > erosi litzateke; erroaren xehetasunez, ik. goian josi. Esanahiaren aldetik ‘(diruz) norberagana lotarazi, beretu’ edo antzeko zerbait izango litzateke.