- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hezi. Hitz honen azpian hezi, heze eta ezti sarrera-buru nagusiak bildu dira. Hezi-ren azpisarrera modura hezkur, ezker, ezki eta ezpel daude; heze-ren azpisarrera modura, ezo eta heztul daude; ezti-ren azpisarrera modura, eztitu, ezko eta erle.
Proposaturiko familia honetako sarrera-buru nagusi guztiak arazo larririk gabe lot daitezke bai formaren bai esanahiaren aldetik. Azpisarreren artean, ordea, arazoak egon litezke zenbait xehetasunetan, oro har formaren aldetik ongi lotzen badira ere: hezkur-en, esaterako, esanahiaren aldetik ñabarduraren bat gainditu beharko litzateke, hezi-rekin lotzeko (beteagoa litzateke proposamena, adibidez, hazi-ren adieretatik abiatuta), eta ezker-en ere eragozpenen bat jar liteke alderdi semantikotik; ezpel-en, berriz, hostoen koloretik abiatuta egin dugu *bel erroarekiko lotura; heztul-en, proposaturiko esanahi etimologikoari zenbait zehaztapen egin behar zaizkio.
♦ hezi (1571: Leiz; ik. hezkur, ezti, erle). ■ Hitz orokorra. Iparraldean hasperena du. Ezitu (Larm), ezeri (Azk (bizk.)) eta zezi (Azk (gip.)) aldaerak ere aurkitzen dira. Aditz-izenaren formak dira hetze (Leiz), (h)ezte (gip., lap., bnaf., frBart), ezitze (gip.) eta ezite (bizk.).
Esanahia ‘irakaspena eman, hazi, gobernatu, bezatu’ da (Leiz bestién… natura guzia hetzen da, eta hezi izan da natura humanoaz; baina mihia ezein ere gizonek ezin hez dezake, Kardab umeak… Jaunaren legean azi ta eziaz, Astar geure aragija ezitia, Azk beor ongi ezi bat).
● heziez iz. Mogel (eziezaz birauak lagunari egoztera); izond. Larm (ezitez), Añib; cf. ederrez eta gauzaez izenondoak, antzeko osaerarekin.
● heziko “planta de viñedo, injerto o estopa” glosatzen du Maiorak: “eçicos de cepa de barbes” (LéxNavII 1606), Zarekoa da adibidea.
● heztiri “à mesure qu’on est dressé” Larrasket (zub.); hezte + hiri, ‘hezte irian, hezte inguruan’ ← ‘hezi ahala’.
hezgai (‘hezigabe’: Azk (lap., bnaf., zub., zar.; ezkai bazt., hezgei bnaf., zub.)), hezibehar (“cimarrón, indómito” Larm), heziberri (‘ez osoki hezi’: hezperri Lhande/Larrasket (zub.)), hezibide (BMogel [gaizto gogortuaren ezibidea / da urkabera eramatea]), heziera (AgirAst [gure griña ta pasioen ukatzea, ildura ta eziera]), heziezin (iz. BMogel [idiskoaren uzutasun ta ezi eziña]; izond. Azk (orok.)), heziezkor (Larm), hezigabe (ezige Larm; ezibage Añib; ezi bagako frBart; -ge atzizkia dago ezige-en, ik. kendu), hezigaitz (hezgaitz EtxZib [gorputz hezgaitza]; ezigaitz Larm; ezikaitz Larm), hezigaiztasun (hezgaiztasun Duv), hezigaizto (‘hezigabe’: Izag (bizk.)), hezi gaiztoko (frBart [esker txaarreko ta ezi gaistoko seme alabai]), hezigarri (izond. Mogel [sakrifizijo ezigarriren batzuk]; iz. Harr), heziketa (Orixe [(zezenen) eziketa]), ezin hezi (Larg [(poseditua zen gizona) ezin hezia zen]), hezitari (Larm), hezitegi (“picadero de caballos” Larm), hezitzaile (Larm), hezkuntza (Zink), hezlari (Orixe), hezle (Azk/Larrasket (lap., zub.)), hezte (ezite Iturz; hezte Larrasket (zub.)), hezteko (‘hezigabe’: Azk (bazt.)), heztura (Pouv [diziflinaz eta gorputzaren hezturaz]).
► Osaeraz hez-i da, partizipioko -i atzizkiarekin (cf. hasi, hazi, etab.). Hitzaren familiari begiratuta, *hez erroaren esanahia ‘heze, fresko’ edo ‘gozo, otzan, malgu’ moduko zerbait izango zen; batez ere bigarrenetik ongi ulertzen da aditzaren esanahia, hezi-ren esanahia aski hurbil baitago otzantze eta malgutzetik. Familiaren hitzen arteko lotura are gehiago zedarritzen du berebiziko datu batek: ekialdeko eziko eratorriaren ‘mentu, landare txertatu’ adierak bat egiten du heze-ren pean kokatu ditugun ezti-k eta eztitu-k mendebaldean dutenarekin (bada ekialdean ezti ‘txertatu’ ere, ik. behean).
Zezi aldaeran, adierazkorra edo da hastapeneko igurzkaria, ez inolaz ere jatorrizkoa (FHV 292): cf. abar/zabar, izter/zizter, etab. Ez dago argi, hala ere, nola azaldu behar den ezeri aldaera.
! hezkur (1007: GuipAlb [Ezcurra]). ■ Hitz zabaldua (ik. haritz, zi). Iparraldean, berandukoak dira hasperena duten formak (Harrt ezkhur,[1] Duv, Hbarren, Zaldubi hezkur).
RS eta Kapanagagan ‘zuhaitz’ balioarekin aurkitzen da (RS oba txori bat eskuan ze ez bost ezkurrean, Kapan nolan direan eskurrean frutuak gozoenak eta preziaduenak); gainerakoan zenbait zuhaitzen fruituak izendatzen ditu: eremurik zabalenean badirudi, zehaztapen berezirik gabe (cf. arte-ezkur, haritz-ezkur, pago-ezkur), haritzarena izendatzen duela, eta zub. bederen pagoarena (EtxZib ezkurretik ezagun da haritz larraiñekoa, OihAtsot urde goseak ezkur amets, Añib aretx ganetik botetan dituezan ezkurrak, AgirAst artearen ezkurra, Duv fago hezkurraren olioa [Uriarte, Iturr pago ezkur, Intxpe ezkür]). Hego-mendebaldean diruaren eufemismo moduan ere erabili da (Apaol nola zeguan ezkurran zurru murrua, Uztap bai iduki ezkero / naikua ezkurra).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Ximeno de Escurruchea (ArchTolI 1349; Ezcurechea dakar beste bertsio batek), Johan de Ezcurrdia (MerMont 1350), Lostau descurbea (CenSoul 1377), sel de Ezcurroa (ArchZest 1452), etab. Ik. behean ezkurbeste.
● ezkurbeste Oñatiko jaurerriko antzinako zerga baten izena, jaunaren eta herritarren betebehar eta eskubideak zehazten zituen 1477ko itunean jasoa. Zerri bat eman behar zitzaion Oñatiko jaunari, jaurerriko baso-mendietan bazkarazten eta hazten ziren hirurogeita sei zerriko talde bakoitzeko (Auñamendi s.v. Oñati). Honela dakar itunak: “seyendo de Vuestra Merçed el monte de Durla […] e quedando a nosotros el pasto de las yerbas e beber las agoas e comer la çebera e asentar ganado en los dichos montes de Herguya […] e otro sy quedando que paguen a Vuestra Merçed en el tiempo que obiere çebera en los dichos montes altos e baxos comunes del dicho condado, de cada un rebaño de puercos que en ellos engordaren razonablemente syendo el rebaño de sesenta y seys puercos, un puerco comun escurbeste” (ArchOñatI 1477). 1516ko agiri batean ere bost aldiz agertzen da escurbeste(s), datarik gabeko beste batean behin ezcurbeste (ArchOñatII). Zerriak hazteko (“çebera”) erabilitako ezkurren ordainari zegokion zerga hau, eta ‘ezkurrak jan diren (bezain)beste’ edo ‘jan dituzten ezkurren (bezain)besteko ordaina’ ulertu behar da, konparaziozko beste-rekin.
● ezkurdi “robledal” Larm, “arboleda que produce bellotas” Azk (bizk., gip.); “montanera, pasto de bellota” Larm; cf. Sancho de Eçcurdi (ColRonces 1290); ez da segurua Azkuek izen arrunt moduan jaso zuenik.
ezkur-ale (Iturr [Uriarte, Duv ezkur, Intxpe zi]; ik. ezkur-pikor), ezkur-debeku (SaraGut), ezkurño (Oxobi), ezkur-pikor (Zaldubi [hezkur pikorrak aldiz / lurrean herrestan]), ezkurrean (AgirAst [ganadu beltzen eran… ezkurrean bizitzea]), ezkurtto (ChantP [Orhiko bago ezkürtto hurak]), ezkurtze (“glandée” Salab), ezkur-urte (Izt).
► Pentsa daiteke hur ‘hazia, pipita duen fruitu’ dela bigarren osagaia, eta herskari bilakatu dela hasperena txistukari ondotik (cf. azken, askari, etab.).
Lehen osagaiari dagokionez, hasperena jatorrizkotzat hartuta, heze edo hezi-rekin lotzeko aukerak azter daitezke (ik. han, haien arteko balizko loturaz), baina, heze-rekin, ez dirudi ‘hur umel’-ek ezer argitzen duenik. Hertsiki hartuta, hezi-ren aukera ere ez da bete-betea, ‘(zerriak…) hezteko hur’ esanahia emanda ere ez baita argi geratzen zer lotura dagoen ezkurraren eta aberea heztearen artean; jakina, esanahiaren aldetik, askoz errazagoa litzateke hazi-rekin, ‘(zerriak…) hazteko hur’ bailitzateke, baina ezinezkoa da formaren aldetik. Nolanahi ere, zabalxeago hartuta, aski hurbilekoak dira ‘hezi’ eta ‘hazi’ adierak, eta hezi-k berak badu ‘hazi’ adiera ere (ik. goian); bestalde, cf. fr. élever, zeinetan ‘hazi, handitu, goratu’ batetik eratortzen den ‘hezi’ (TLF s.v. élever2), eta lat. creō, zeinak ‘sortu’, ‘handiarazi’ esanahiak dituen (cf. familiako crē-sc-ō ‘hazi’) eta gazt. criar ‘hazi, hezi’-ren oinarrian dagoen.
‘Hazteko hur’ esanahi horren paralelo moduan, cf. sued. ekollon ‘ezkur’, zeinaren -ollon osagaia nord. zah. ala ‘bazkatu’ eta lat. alere ‘elikatu’ hitzekin lotua dagoen; cf. halaber serb-kr. žir ‘ezkur’, polon. żer ‘bazka’-rekin lotua (eta, azken buruan, žiti ‘bizi’ erroarekin), eta ‘bizitzekoa’ > ‘bazka’ > ‘ezkur’ bilakaera semantikoa ematen du Buckek, zerri-bazka izan ohi dela nabarmenduz (s.v. acorn).
Ohar horiek guziak gorabehera, paralelo semantiko betea aurkitzen dugu hizkuntza germanikoetako mast ‘ezkur, pagazi…’ hitzean: izan ere, ‘animaliak (bereziki urdea) bazkatzeko fruitu’ esanahi orokorra du (ezkurrari, pagaziari, intxaurrari egiten die erreferentzia, cf. ing. mast ‘pagazi’), eta, dirudienez, proto-ie. mad- ‘heze’, ‘koipeztatu, gantzeztatu’ erroaren eratorria da (Pokorny s.v. mad-). Honen arabera, badirudi “hezetasunez betetzea” edo dela urdea “heztea”, urdea gizenaraztea, eta hori “hezteko hurrarekin” egiten da, ezkurrarekin, alegia. Hizkuntza germanikoen hiztegi etimologikoan (Kroonen s.v. *masta-1), *masta- berreraikiari ‘ezkur, pagazi… (basoko zuhaitzetako fruitu)’ esanahia ematen zaio, eta hizpidera ekartzen dira alem. mästen ‘gizenarazi’ moduko aditzak, adieraziz urdeak bazkatzeko erabiltzen direla fruitu horiek, eta horretan datzala bien arteko lotura semantikoa. Berreraiketaren maila sakonago batean, sansk. médas- ‘gizen, gantz, hezur-muin’ modukoak aipatzen zaizkigu, baina ez da, Pokornyren hiztegian bezala, izendatuki mad- ‘heze’ erro bateraino eramaten.
Lehen osagai hori ezpel eta ezki hitzetakoarekin lotzen du Traskek (*ez- ‘arbola’ sarrera baten pean jartzen ditu hirurak); ik. behean ezki eta ezpel.
Esanahiari dagokionez, hur osagaiaren hipotesian, pentsatu behar da fruituarena dela jatorrizkoa; ‘zuhaitz’ adiera zaharra azaltzeko, pentsatu behar da fruituak zuhaitzari eman ziola izena lehenik, eta ‘haritz, pago, arte…’ ← ‘zuhaitz’ gertatu zela gero; cf. haritz-ek berak dituen ‘zuhaitz’ eta ‘haritz’ adierak, eta orobatsu Land errexal, zeinak ‘zuhaitz’ eta ‘makal’ esanahiak dituen.
! ezker (979: SMillán [De villa Ezkerra]). ■ Hitz orokorra. Esker aldaera han-hemenka agertzen da XVII. mendeko zenbait lapurtarrengandik hasita; eizker, eisker, exker, izker, isker eta ixker Zuberoako testuetan aurki litezke. Oxitonoa da zub. ixkér (Larrasket) eta erronk. ezkér.
Adierak: ‘ezkerralde’ (Etxep ezkerreko aldetik, Leiz hire ezkerrean, Beriain ezkerretako aldean; Mburu ezker eskuan), ‘ezkerreko esku’ (Leiz ezalbeileki hire ezkerrak, Ax ezkerrak iakiten eztuela), ‘ezkerreko’ (Land esku ezkerra, Tartas alde ezkerrean), ‘ezkerti’ (Larm, Mogel; ik. behean Erdi Arokoak); ‘ezkerrean, ezkerrera’ (Leiz hura utzirik ezkér, Elizanb bidetik ezker; Larm ea, mutillak, ezker!).
□ Erdi Aroan, Burgosko herrixkari dagokio lehen lekukotasuna. Bestela, adibide zaharrenen artean, cf. Nafarroan Garssia Ezkerra (DocLeire 1055), Acenari Ezcherra (DocLeire 1083); Nafarroa Beherean, en Ezquerteguia mora Bernart, dicho Guiçon (CenBNav ~1350); Gipuzkoan, Garçía Ezquerra, e Pero Sánches Esquerra (ArchSegI 1374); Bizkaian, casas d’Esquerrybay (ArchBilbI 1385); Araban, Juan Lopez de la Esquerra (ArchCamp ~1456; Ezquerra, ~1468ko agiri batean).
Hastapeneko bokalaren aldaketarekin, Per Izquerra (ColIrach 1285) adibidea da aurkitu dugun lehena. Zail dira identifikatzen esker aldaera apikaridunaren adibideak, txistukarien grafia defektiboa dela-eta (horren lekuko dira Gipuzkoako eta Arabako adibideak). Sabaikariarekin, cf. Exquerr Xeme (LéxNavII 1573; Baztan). Aski aspaldidanik dokumentatzen dira, bestalde, -o duten adibideak, ziur asko genero markatze erromantzeari zor zaizkionak: cf. Dominico Eskerro (ColRioj 1142), Lorenz Esquerro (AGNI 1173), Egidio filio de Ezquerro (ColRioj 1201), etab.
Adibideok guztiok, hitza izengoiti gisa erabili dela ulerturik, pentsa liteke ‘ezkerti’ adieraren lekuko direla. Bestalde, behin aurkitu dugu izen ttiki bezala (ez goitizen): cf. Burgosko Ezquerra Martin, fiador de Riedra (ColOña 1195). Bestalde, esanguratsuak dira alia terra in Ezkerrara (SMillán ~1090) eta Dota Eçquerrango (SJuan xiii. m.), bai baitirudi leku-kasu banarekin deklinatuta daudela, izen honek leku-kasuetan jokatua izateko joeraren lekuko (cf., bestalde, goiko ‘ezkerrean, ezkerretara’ adiera). De Rijkek ezkerdo eratorriaren jatorrizko esanahia ‘ezkerretara’ zatekeela esaten badu ere (ik. behean), ez dakigu erabilera deklinatu honen adibidetzat jo ote litezkeen Johannes Ezquerdo (ColRioj 1200), Jaume Rubei del Esquerda (ItinJaim 1316), Benito Esquerdo (ItinJaim 1317), Pedro Esquerdo de Qualatayu (PeajPamp 1351), Pero Garcia Esquerdo (ArchPortuI 1483), Martin de Ybarra, dicho Esquerdo (ArchPortuII 1497), Perusqui Esquerda, vezino de Çalduondo (ArchSalvatIV 1514). Baliteke izenondoetako -do egotea horietan; izatekotan, eta ez bada genero markatze erromantzearen eraginik, -da bukaera da egokiagoa euskararen barrenean leku-kasuekin lotzeko (cf. etxerat < *etxerada, etab.).
◊ Ezaguna da ‘ezker’ adierazten duten hitzak tabu direla munduko hainbat hizkuntzatan (DCECH 3, 470b, izquierdo), eta itzulinguruak edo bestelako hitzak erabiltzen direla haien ordez. Hori izan da zenbait hizkuntza erromantzeren kasua (cf. lat. sinister): port. esquerdo, gazt. izquierdo, kat. esquerre, okzit. eta gask. esquèr (Alibert, Palay s.v.), arag. zah. ezquerro/esquerro (DECat 3, 689b, esquerra). Are Cantaleraino zabaltzen du Rohlfsek hitzaren hedadura (LeGasc §96), nabarmenduz gaskoiz ‘zail’ eta ‘ez-gizartekoi’ esanahiak ere badituela; hizk. horretako ‘barregarri, bitxi’, ‘malkar; zail, gaitz’, ‘(leku) galdu, arrotz’ eta ‘trufa, bihurrikeria’ esanahi eratorrien berri ematen du Wartburgek (FEW 3, 338a).
Corominesek, bere bi hiztegietan, eztabaida abiatzen du esanez hizk. erromantze horietan eta euskaraz erromatar aurreko hizk. hispaniar-piriniotarren batean dukeela jatorria hitzak. Zehazten du, halere, euskal eremutik zabaldua dirudiela hitzak, bisigodoen garaian. Ez du erabat baztertzen euskal hitza hizkuntza erromantzeetatik harturikoa izatea (hala dute proposatua Meyer-Lübkek eta Schuchardtek), baina eztabaidaren bukaeran —gaztelaniazkoan— argitzen du zein hipotesi aldezten duen: tabu hitz bat ordezkatzeko hartu zuketen hizkuntza erromantzeek euskal hitza, euskararen eremua Errioxara, Burgosera eta Pirinioetan aski ekialdera zabaltzen zen garai batean,[2] bisigodoenean edo (DCECH 3, 471a). Alabaina, katalanezko hiztegian (DECat 3, 691a), azaltzen du denbora tarte estuegia uzten duela erromantzezko gertakari fonetikoen kronologiak (diptongazioari dagozkionak, batez ere, cf. arag. esquerro, gazt izquierdo), aukera hau egiantzekoa izan dadin. Arazo hau gainditzeko, euskal hitzaren etimologia oker zenbaitetarik abiatzen da (*esku-oker > *esku̯err), aranerazko quer aldaera aipatuz, etab. Gure ustez, eta hizk. erromantzeetan egon daitezkeen arazoak konpontzeko helbururik gabe, egokiagoa da gaztelaniazko hiztegian hobesten duen aukerari eustea.
Bestalde, -rd- duten aldaera erromantzeetan -rr- > -rd- bilakaera proposatzen du Corominesek, nabarmenduz erromatar aurreko hitzekin bakarrik gertatzen dela aldaketa hau (DECat 3, 690a; DCECH 3, 469b). Gure ustez, berak iradokitako mailegaketa kronologiari eutsi dakioke (Goi Erdi Aroa), eta ez dugu proposamen honen beharrik, hitz honentzat bederen: euskararen barrenean bertan baditugu -rd- duten deribatuak (cf. ezkerdo, ik. goian Esquerda), eta ziur asko horietakoren batetik mailegatuko zuten talde hori duten erromantzeek. De Rijkek (1992: 706-707) proposatzen du -do leku-atzizkia dugula eusk. ezkerdo izenondoan (cf. oraindo, egundo), adlatibo balio orokorra izango zuena jatorrian (cf. báteo, artio), eta halako ezkerdo ‘*ezkerretara’ forma batetik hartuko zuela gaztelaniak (gogoan har goian esandakoa, ezker leku-kasuetan erabiltzearen arruntaz). Ik. eratorrietan, dena den, atzizki horri buruzko zenbat xehetasun.
Bi taldetan bana daitezke hizkuntza erromantzeak: penintsula mendebaldean -da/-do duten port. eta gazt. ditugu, eta haien ekialdekoan arag., kat., gask. eta okzit. ditugu, bukaera hori gabekoak; gure ustez, euskararen barrenean bila daiteke azalpena, pentsaturik euskal atzizki bat dugula bertan (dela deklinabideko, dela eratorpenezko), eta hizk. erromantze batzuek atzizkirik gabeko forma hartu zutela, eta besteek atzizkiduna.
Erromantzeetako hitz bakoitzaren lehen lekukotasuna hona ekarri gabe, euskal eremuko dokumentazioko zenbait adibide interesgarri bildu ditugu: la man esquerda eta a man esquerda (ArchDul 1441), a man esquerda (ArchCamp 1446), a mano esquerra (ArchZaldu 1453), e Çalduhondo a la dicha villa a mano esquerra (ArchSalvatIII 1453), e lo que es fas a la mano esquerda (ArchRentII 1470), a la mano esquerda (ColCenar 1476); Arabakoak dira gehienak, baina azken biak Gipuzkoako eta Bizkaiko bilduma banatakoak dira.
● ezkerdo ‘ezkerti’: Pouv, Zaldubi; cf. Johannes Ezquerdo (ColRioj 1200); izenondoetako -do atzizkiarekin, cf. geldo, sendo, ugerdo, zindo, nahiz eta de Rijkek dioen ezkerdo-ren jatorrizko esanahia ‘ezkerretara’ izango zela (1992: 706); nabarmendu beharra dago, dena den, atzizki bat eta bakarra dukegula hemen, balio ezberdinak garatu dituena, cf. izenondoetako -ti eta bere balio prosekutiboa.
● ezkerret ‘ezkerti’: Azk/Larrasket (bnaf., zub.; + zub. ixkerret, oxit.); atzizki erromantzearekin.
ezker-aihen (Izt (ezkerrain)), ezker-eskuin (Lardiz [lapur bi ezker-eskuitik]), ezker-eskuinka (FedProp 1890 [haren hitzak buru-buztanka, esker eskuinka doatzi]), ezkerka (Larm, Zerbitz), ezker-pareta (Herria 1990), ezkerralde (Kardab [ezker aldera ateratzen]), ezkertar (Orixe [liberalak edo ezkertarrak]; -tiar Mirande), ezkerti (Larm, Salab; -ti atzizkiarekin, cf. lotsati etab.).
► Argudia daiteke hez + -ker dela osaeraz, eta ‘hezigaitz’ dela haren esanahi etimologikoa, antonomasiaz ‘esku hezigaitz’; bigarren osagairako, cf. aker, anker, oker, poker, puzker, poker, zeinetan *kher ‘oker’ erroa dugun. Hitza izenondoa zatekeen jatorrian, cf. anker, oker, etab. Azalpen honetan, Land esku ezkerra moduko izen + izenondo sintagmak ikusiko genituzke jatorrizko erabileratik hurbil; ‘ezkerti’ bera jatorrizko izenondo erabileraren lekuko gisa har daiteke. Gero, ‘ezkerreko esku’ moduko erabilerak sortuko ziren, izena elidituta. Hala ‘ezkerralde’ nola ‘ezkerrean, ezkerrera’ gorputz-atalek nozio espazialak adierazteko duten erabilera ohikoetatik sortuko ziren.
Hizkuntza indoeuroparretan, ‘ezker’ esanahia duten hitzetarako, bi jatorri nagusi biltzen ditu Buckek (s.v. left): batetik, esku ezkerraren txartasunaren ideiaren bidetik, ‘ahul, ezgai’, ‘motel’, ‘oker, bihurri’ esanahia duten hitzak ditugu; bestetik, iragarpen errituetan eskuarki aurkako izan ohi zen ezkerreko aldeari lotuta (errituaren arabera, puntu kardinalen batekin edo besterekin lot zitekeen ezker aldea),[3] ‘aurkako’ esanahia duten hitzak erabiltzen dira, edo, maizago, ‘on, hobe, lagunkoi, atsegin, aldeko’ eufemistikoak. Euskararako proposatu dugun ‘hezigaitz’ bete-betean dator bat lehen taldeko ‘moldagaitz, ezgai…’ esanahi horrekin.
Bigarren taldekoen bidetik jo nahi izanez gero, hots, erabilera eufemistikoen bidetik, *ez-ker ‘ez txar’ batean pentsa genezake, ezeztapenaren partikularekin, Gorrotxategik iradoki bezala (Lakarra 1995a: 193, 3. oh.), baina honek talka egiten du partikula horrentzat proposatu izan den *eze aitzinformarekin (FHV 422).
Proposatu izan dira, bestalde, ertz hitzean oinarrituriko etimologiak (Sarkisian 2002, Lakarra 2011: 106), baina osaerazko xehetasun formal eta semantiko guztiak argitu gabe: besteak beste, zaila da jakitea zein litzatekeen proposamenon tokia arestian aipaturiko bi paralelo semantikoen barruan.
Ageri denez, hitzaren lehen osagaian esku egon daitekeelako ideiak ez du inongo irozgarririk; proposamenen artean, cf. *eskuoker (Mahn 1855: 75-76), Corominesek onartzen duena (katalanezko hiztegian, ez du baztertzen bigarren zatian ie. forma bat egotea, cf. irl. zah. cerr ‘ezker’, ‘ker’, lituan. kairẹ̃ ‘esku ezker’, DECat 3, 692a), eta *esku-erdi (Tovar 1951a, b). Azalpenak azalpen, eta bigarren zatiko osagaiaz pentsa genezakeena gorabehera, arazo gaindiezina da txistukariaren s > z bilakaera azaldu ezina (Mitxelena 1955a: xxvi). Schuchardtek (1899a: 200), bestalde, bere hasierako ustea zalantzan jartzen du —hondar iberikoa zela zioen—, eta ezkel ‘begi-zehar’-ekin lotzen du, esanez alem. schel dela hitz horren forma zaharra (1912b: 275, 1. oh.). Ageri denez, ez genuke modurik -r > -l aldaketa azaltzeko, eta, Meyer-Lübkek dioskunez (s.v. ezker), alem. hitz horri legokiokeen gotikozko forma *skilw-/skilg- izango zen.
Corominesen zeharkako ideiak eta Schuchardten proposamenak gorabehera, argi dago euskal ondareko hitza dela, eta zaila da, ezinezko ez bada, mailegatua izatea: euskararen barrenean, talde semantiko egiantzeko bat osatzen du -ger duten beste hitzekin.
Aldaerez denaz bezainbatean, berrikuntzak dira zubererazkoak, ziur asko exker sabaikaridunetik birsortuak: exker > eixker > eizker. Hasperenaren galera orokorrerako (*hezker > ezker), cf. familia honetako ezti eta ezko. Zaila da azaltzen zergatik duen azentu oxitonoa erronk. eta zub. Horretarako, lau aukera zerrendatzen ditu Mitxelenak (1955a: xxvii): elkarketa, kontrakzioa, azken silabaren galera edo mailegu izatea; maileguarena baztertu dugu (ik. behean), eta ez dirudi kontrakziorik edo galerarik izan denik (ik. goian erdi-ren aukera), ez bada maiztasun handikoa zatekeen forma deklinaturen batetik abiatu behar dugula (cf. ezkerdo?). Elkarketarena da, horrenbestez, geratzen zaigun bakarra; Larrasketen hiztegian, ordea, -ker duten hitz gehienak ez dira oxitonoak (cf. óker, sǘsker, ǘzker), eta txinkér da bakarra, ixkér-ekin batean, halako azentua duena.
! ezki (1024: ColIrach [Esquiaga]). ■ Hitz zabaldua (Azkuek orokortzat ematen du). Eski aldaera bizk. eta zub. ageri da.[4] Azkuek bizk., gip. erki dakar “un arbusto” azalpenarekin, baina zaila da hitzaren aldaera izatea. Tiliaceae familiako zuhaitz ezagunaz gain, zenbait hiztegigile eta autorek beste zuhaitzei dagokiela dakarte (‘zurzuri’ Larm, Izt, Uriarte, ‘urki’ Bonap).
□ Erdi Aroan, lehenagokoa litzateke cova de Ezquti (SMillán 864; gaurko Eskutxi), erabat mendebaldekoa izatez gain. Orobat Galindo Acenariz de Ezquiroz (DocLeire 1002), Ezkirotz herriaren izena hitzaren adibide baldin bada, Orpustanek dioen bezala (NouvTop §103); bada dardarkaririk gabeko aldaera ere, cf. Ezquioz (AGNComp2 1280).
Adibide ziurren artean, cf. halaber Ezquiaga (ColIrach 1045), esquiasso atairia (SMig xi. m.; ezki + baso, ik. FHV 533); -za atzizkiarekin, Eçkiçe (DocLeire 1064), Eçquiça (DocLeire 1110), Ezquiçaburu (LibRediez 1268), eta -zu-rekin Ezquiçu (ArchAtaun 1452). Cf., bestalde, Miguell Martinez d’Ezquieta (ArchTolI 1349), nahiz eta ez den baztertzekoa haitz egotea bertan, ik. Salaberrik dakarren Aizketa-ren aldaerak (1994: 716); orobatsu gerta daiteke Ezquidia-rekin (AnsoTop 1664). Bai Ezkidi bai Ezkieta hitzaren adibidetzat ditu Mitxelenak (19733: 88), eta, bestalde, Ezkioga-ren bukaeraz galdetzen du; baliteke Ezkiaga-ren aldaera izatea, besterik gabe, eta zenbait dokumentu zaharretan Ezkiaga dago Ezkioga-ri erreferenzia eginez: cf. Sant Miguell d’Esquiaga, collaçión d’Esquiaga (ArchSegI 1386).
Betiere Nafarroan, cf. Miguel Ezquiarachuria (PobNav 1366), osaeraz, ezki + haran + txuri + -a, beharbada; lehentxeago, Nafarroa Beherean, cf. agian Bernart, seynor de la casa de Ezquiele (CenBNav ~1350; hitzaren adibidetzat du Orpustanek, 1999: 318). Araban, askoz geroago, cf. agian Ezquiza (TopAlav 1807) eta Ezquiolaza (TopAlav).
Hitzaren aldaeratzat hartzen badugu erki (ik. Mitxelena 19733: 85), cf. Pedro Ibannez de Erquicia (ArchSalvatII 1406), Juan d’Erquiaga (ArchLeqI 1469) eta Miguel d’Erquieta (ArchOiarII 1499).
◊ Gaztelaniazko testuan txertaturiko hitz arrunt gisa, cf. Lekeitioko “las tablas grandes de nogal y seyçientas cablas [tablas] de ezquia”, “clabos de la tachuela menores para la ezquia” eta “clabos de la tachuela para la ezquia” (FábrLeq 1498-1520).
ezkizumar (‘zurzuri’ Arzdi).
► Osaeraz, ez-ki zatitu daiteke; atzizkia materiazko -ki izan daiteke, eta, esanahiari dagokionez, lehen osagaian *hez ikusirik, ezpel-en emandako azalpenaren bidetik jo liteke, ezkiaren zura lantzen erraza baita.
Balizko erki aldaera azaltzeko errotazismoa ikusten du Bährek (1936: 82), gogora ekarriz masma/marma, erne/esnatu moduko bikoteak (familia honetan, ik. erle). Alabaina, ez dugu gertakari horren adibiderik herskari aurrean, eta horrek ezki eta erki-ren lotura etimologikoa zailtzen du. Horretaz gain, egokiagoa dirudi erki zuhaitz izena erkin izenondoarekin lotzea (cf. erkein, irkin eta erki aldaerak).
! ezpel (1056: DocLeire [Bessoila Ezpelduia]). ■ Hitz zabaldua (Azkuek orokortzat ematen du). Espel aldaera Pouv-en hiztegian ageri da. Zuhaixka adierateaz gain, ‘erratz (garbitzeko tresna)’ esanahia ere badu (Azk/Izag/Moso (zar., erronk.)).
□ Erdi Aroan, ekialdekoak dira adibide gehienak: lehen lekukoaren dokumentuaren izenburua da Karta de Ezpeluia (DocLeire 1056); Zuberoan, cf. Bereterretxeren kantoreko Ezpeldoi. Adibide zaharrenen artean, cf., gainera, Ezpeleta (DocLeire 1090) Nafarroan; hitz arrunt gisa ere ageri da, ik. eratorrietan. Maiz samarrik ageri da <ll> idatzirik, cf., besteak beste, don Iohan Arnalt de Ezpelleta (AGNRealIII 1319); Ezperun (DocLeire ~1097) hitzaren adibide izan litekeela iradokitzen du Orpustanek (1999: 318), baina badirudi bokalarteko -ll- > -l- > -r- bilakaera onartu beharko genukeela (L bortitzarekin bilakaeraren lehen urratsean).
Beste atzizki edo bukaerekin, cf. Espelaga (ColRonces 1217), eta bada Ezpeleaga (LibOliv 1311) ere, -e- epentetikoarekin aurkibideetan baizik agertzen ez bada ere; badirudi artikulu soilarekin dagoela Sancho Ezpella (AGNRealIII 1319) izenean, eta cf., bestalde, Ezpeloa (AGNCarlII 1363).
Azkuek dioena gorabehera, zaila da hitzaren adibideak aurkitzea erdi-mendebaldean: cf. agian dona Teresa d’Eçpelçu (SBartSS 1313), Donostiako monastegi bateko serora, baina baliteke beste nonbaitekoa izatea emakume hori (cf. Zudaireko Aldaia mendiko Ezpeltzu, Goikoetxea 1984: 113). Orobatsu gertatzen da Bizkaiko Martin de Espeleta (ArchDurIV 1456) izenarekin. Araban, berriz, cf. Ezpeleta (TopAlav; “caserío desaparecido de Arejola; monte de San Román de Campezo”), Espelarbin (TopAlav 1880; “labrantío de Ullibarri Jauregui”), Espeleta (TopAlav; “término y fuente de Laminoria”); cf. agian la agua de Espele (ArchAran 1503). Agian bizk. ezpeleta izen arrunta da esanguratsuena, ik. eratorrietan.
● ezpeldi Dv, Azk/Izag/Izeta (gnaf., bazt.); ezpeldoi Dv, Lh/Larrasket/Izag (bnaf., erronk., zub.); lehen lekukotasunez gain, cf. Ezpelduia (DocLeire 1093), eta, ezpeldi aldaerarako, cf. Ezpeldia (OnomVasc 7 1489).
● ezpeleta Nafarroako lehen lekukotasunaz gain (ik. goian), Lapurdiko herriaren izena da fillos d’Eçpelete (AGNCartII 1249), eta cf. Zuberoan Espelete (CenSoul 1377); Larm, Azk eta Larrasket-ek hitz arrunt moduan ematen dute; cf. Azk ezpeleta (bizk.), espeleta (bizk., lap.) “vara, vergas que se ponen una a cada lado de la lancha y en ellas se fijan tres aparejos para bonitear”.
● ezpelko ‘ezpelezko erratz’ Azk; ‘Ruscus aculeatus’ ispelko Arzdi (erronk.), izpelko Izag (erronk.); bigarren adieran ttikigarri garbia da -ko (Mitxelena 1959a: 83), landare horretan erronkariarrek ‘ezpel ttiki’ bat ikusiko zutelako, Irigaraik dioskunez (1982: 289); autore honek Anotzen ere jasotzen du expélko/ixpélko esanahi honekin; lehen adierarako berriz, agian ez da erabat baztertzekoa ‘ezpelko (landare)’ ← ‘ezpelkozko erratz’ ← ‘ezpelezko erratz’ aukera, baina, estu hartuta, orobat pentsa daiteke ez dela ezpelko landare-izenaren erabilera hedatu bat, eta zuzenean ezpel-en eratorria dela hitza —horregatik ‘ezpelezko erratz’—, -ko ttikigarri edo bestelako funtzioa duen batekin; toponimian, cf. ezpelcoa (EslabTop 1591).
● ezpeltsu Urt, Duv, Larrasket (zub.); cf. dona Teresa d’Eçpelçu (SBartSS 1313).
ezpelatze (‘ezpel landare’: Azk (erronk.)), ezpeldun (Zubiri), ezpelezko (Duv, JEtxep [etzen ez sarkura ezpelezkorik ez ostoilarik lurrean]), ezpelkara (“qui ressemble au buis” Duv), ezpelki (Duv, JEtxep), ezpelondo (Urt; ezpilondo Ibiñ), ezpeltegi (Urte), ezpel-ttupina (“bayas de boj” Azk (aezk.)).
► Osaeraz, ez-pel zatitu daiteke; *bel ‘ilun’ dago bigarren osagai moduan, eta baliteke hostoen kolore ilunarekin lotu behar izatea. Lehen osagaiari dagokionez, *hez-etik abiatuta aukerarik behinena izan liteke pentsatzea lantzen erraza den zura duela landare honek, hezteko erraza; zailagoa dirudi ‘heze’ adieratik. Horrela, ‘hezteko, lantzeko landare hostoilun’ moduko zerbait litzateke.
Erratzak egiteko ezpela erabiliko zelako hartuko zuen ‘erratz’ adiera, cf. Azkuek jasotako ezpelezko ezpela ‘ezpelez eginiko erratz’.
♦ heze (~1496: RS). ■ Hitz zabaldua (RS ugaraxoen triskea leorrerean ezera, Leiz egur hezean… eiharrean, Mburu aize ezea). Hasperena du iparraldean.
□ Tradizio sekundarioan, zaila da erabakitzen hitzaren adibide den Martyn de Heçeta (ArchMarq 1515; hatxerik gabe ere agertzen da), bakanegia baita; cf. orobatsu molinos de Eçeago (ArchHerna 1418); Arnaut d’Apaleçeague (ColBNavII 1395) izenean, berriz, leze egon liteke.
hezadura (Pouv (heze-), Duh [barneko hezadura ta gozo atsegingarriak]), hezatu (EtxZib [Iaun doni Ioanes Baptistak hezaturik burua]), hezeki (Pouv), hezerik (Duv [hezerik janarazten bada (trefla)]), hezetasun (Leiz [eihar zedin, zeren ezpaitzuen hezetasunik]).
► Hitzaren erroa *hez bide da, eta -e gerora sorturikoa, leku-kasuetako sintagmen berranalisiz (cf. atze, aurre, etab.; ik. goiko adibideak, inesiboan, adlatiboan). Esanahia ‘heze, fresko’ edo ‘gozo, otzan, malgu’ zukeen erroak (ik. goian hezi).
Honela azal daiteke hezi-rekiko lotura semantikoa (formaren aldetik ere ez dago batere eragozpenik): zumitzak hezteko, bezatzeko, eta haiekin lan egin ahal izateko, nahi den erara tolestu eta okertzeko, uretan hezetu behar dira. Ik. goian hezi.
ezo (~1800: Añib). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. ‘Heze’ da esanahia (Arrue gure biotz ezoak / zuretzat dituzu, Azk egun ain illun, beltz, goibel, ezo ta ozmiñak).
ezotasun (Añib, Iturz [igartu zan, ezotasun edo humedaderik ez eukalako]), ezotu (ArreseB [itxas-urakaz ezotzen]).
► Atzeranzko osaeraz sortua izan daiteke, hezatu aditzetik (cf. asmatu/asmo).
! heztul (estul 1653: Mikol; hestul 1692: MDass (+ estul)). ■ Hitz orokorra. Eztul aldaera hedatuenaren ondoan, badaude (h)estul (bizk., gnaf.; Pouv, MDass, Harand) eta aztul (bizk.) ere. Hasierako hasperenarekin Urte, Harrt, Duv eta Harr-en hiztegietan dago, eta MDass eta Harand-ek darabilte (hestul).
Ohiko esanahiaz gain (MDass idia estulaz atakatua, AgirAst eztula etxean ta nagusia kanpoan esan oi dan bezala), irudizko zentzua ere badu (Izag (bizk.) or dator ba eztula ‘hor dator arazoa’); konparazioetan ere erabiltzen da (Kkiño eztula baño zarrago egin arte).
ahuntzaren gauerdiko eztul (‘huskeria’: TxAgir [milloi bat! Auntzaren gaberdiko estula da!]; auntzan estul TEtxeb (bizk.)), eztula atera (‘eztul egin’: estul Mogel), eztul-haize (‘eztul lehor’: e.-axe Azk/Etxabu (bizk.)), eztula jo (‘eztul egin’: Izag (bizk.)), eztulak eman (AgirAst [lotan zegoala eman zion eztulak]), eztul-belar (h- Urte), eztuldu (‘eztul egin’: heztul- Harrt), eztul egin (Larm), eztulez (Harand [hestulez daudez gehienak eta sabeletik miñez]), eztul heze (“toux humide” est- Pouv), eztul idor (“toux sèche” est- Pouv), eztulka (