- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
*edin. Erro honen azpiko sarrera-buru nagusiak bi taldetan sailkatu dira, *edin eta erion. *Edin-en azpian, jaiki, jaio eta jarraiki bildu dira, lehen biak azpisarrera banarekin (eraiki eta jaiotza, hurrenez hurren) eta hirugarrena birekin (jarrai eta jarraio); *edin-en azpisarrera modura, berriz, -di, -din, jin eta ediren/idoro daude, irizpide etimologikoen araberako hurrenkerarekin. Erion-en azpian, herio sailkatu da, sarrera-buru nagusi gisara, heriotza eta arerio azpisarrerekin; bestalde, erion-ek berak irion eta jario azpisarrerak ditu.
Proposaturiko familia honetako bi talde nagusiak lotzeko, *edin-i eta erion-i dagozkionak, formazko eragozpen bat gainditu beharra dago, *din erroaren *lin alomorfoaren azalpenari dagokiona. Bestela, haien peko sarrera-buru nagusiak arazo larririk gabe lot daitezke formaren aldetik: *edin-en azpikoak, onarturik *e-da- morfema taldeak ja- eman duela, eta erroaren herskaria bokalartean galdu dela. Esanahiaren aldetik, *edin-en jatorrizko esanahia ‘jin, iritsi, bihurtu’ izango zela onarturik, arazo handirik gabe lot daitezke familiakotzat jo ditugun hitzak. *Erion-en azpikoak, berriz, onarturik oinarrizko erroaren ‘etorri’ esanahiaren hedatze eta garatze zenbait, aipaturiko garapen formalez gain.
♦♦ *edin (1448: ArrasErrek [gal didila, sar gaiteza, erre ez zitezan adizkiak]; ik. behean -di). ■ Aditz nagusi bezala, zenbait forma jokatutan baizik ez da dokumentatzen aditz hau, ‘bilakatu, bihurtu’ esanahiarekin: Leiz Abraham zedin baino lehen “devant qu’Abraham fût”, RS asto dina, zordun “el que se hace fiador, deudor”, ibid. lotsaga nindin, / ogiz ase nindin “sinvergüenza me hice”, ibid. autsa zala euriaz loitza zidi “siendo polvo con la lluvia se hizo lodo”, VJ iru personetarik zein zidin <sidin> gizon?, ibid. Kristo zetarako zidin <s-> gizon?.
Orokorra da iragangaitz irrealetako aditz laguntzaile gisa, garai eta euskalki guztietan: cf. dadin, zedin, ledi, etab. Aditzaren balioa perfektiboa da, etorri-rena ez bezala. Aoristoko laguntzaile bezala aurkitzen dugu lekukotasun zaharretan, XVII. mendearen erdialderaino (Etxep zeren jin bainendin egun zugana, Leiz orduan Iesus eraman zedin Spirituaz desertura, Mikol baia mudadu nindia, Oih Betlemera / ioan zedin Iosepeki). Batzuetan balio gnomikoa du, beste hizkuntza batzuetan bezala (GaribAtsot jagi zidin nagia, erra zizan uria, nagiek maiz egin omen dutenaz esana). Horretaz gain, jin bera ere perfektiboa da (cf. ekialdeko hizkeretako heldu ez perfektiboa, heldu da ‘dator’).
► Osaeraz e-din da, aditzetako e- aurrizkiarekin. Pentsa daiteke ‘jin, etorri’ dela hitzaren jatorrizko esanahia, eta hortik heldu da dokumentatutako ‘bilakatu, bihurtu’; ik. behean jin.
-di (922: CatHuesc [Sancio Garcandi de Ronkali]). ■ Orokorra da, funtzio eta esanahi askorekin: adjektibo zaharretan aurki daiteke (geldi, handi, hordi, asti, ezti), berrietan (lotsati, izuti), zenbait animalia izenetan (cf. ardi, zaldi, ahardi, idi), prosekutibo/ablatiboko forma zaharrean (beheiti, gaindi, goiti, menditi) eta geroaldiko adizki arkaiko batzuetan (GaribAtsot gox gorrik euri daidi, “mañana colorada llubia hera [hará]”, RS edo len edo gero kalta artu leidi, “o antes o después tomaría daño”, etab.).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Sancio Garsandi abba (CatHuesc 933); Gartzia Handi deituraren laburtzea da. Animalia izenetan, cf. Belasco Ahardia (ColCard ~944), Ytçayna (LibRediez 1268; idi + zain da), Miguel Ardia (PobNav 1330), etab.
► Formari dagokionez, -ti da aldaera berriagoa, eta -di zenbait hitz eta alomorfo ihartutan geratu da; beste atzizki batzuez ari dela, ahostunak ditu jatorrizkotzat Traskek (1995: 231; cf. orobatsu alde eta alte-ko -de atzizkiaz Mitxelenak dioena, FHV 355).
Adjektiboetako eta ablatibo/prosekutiboko -ti Lafonek berak lotu zituen, OihAtsot aziti bihia atsotitza gogora ekarriz (1999: 202-203); “le grain vient tel qu’estoit la semence” itzultzen du Oihenartek ablatibo/prosekutibo hori, eta honela sakontzen du Lafonek parafrasi horretan, adjektiboetako atzizkiarekin lotura egiteko: “Ce proverbe signifie donc proprement «le grain est de la nature de la semence, semblable à la semence»”. Ohar bedi Oihenartek “vient” aditza darabilela, *edin-entzat proposatutako ‘etorri’ bera; munduko hainbat hizkuntzatan ere ‘etorri’ esan nahi duten aditzekin dago etimologikoki lotuta ablatiboa (LexGramm s.v. come from).
Animalia izenetako -di-ri dagokionez, Dimmendaalek dioskunez, hizkuntza nilotikoetan arrunta da jatorrian adjektibo diren hitzak erabiltzea animaliak izendatzeko: kip- aurrizkiarekin, cf. kip-sirich, zeina bitara erabil daitekeen, adjektibo modura (‘errinozerontea bezalako’) eta izen modura (‘errinozeronte’). Honela laburbiltzen du Dimmendaalek (2011: 129): “what these processes show is that attributive phrases expressing qualities may develop into nouns expressing objects”. Ohar bedi -din-en kasuan ere ‘bezalako’ erabili dugula parafrasi modura (cf. berdin).
Geroaldiko adizkietako -di osagaiari dagokionez, cf. hainbaten artean bambara hizkuntzako nà ‘etorri’ > ná geroaldiko marka (LexGramm s.v. come to). Hauetaz guztietaz zabalago, ik. Lakarra (2013: 302-304).
-din (1104: DocArtaj [Lope Ordina]). ■ Orokorra da, baina ez da emankorra garai historikoan; atzizki moduan sailkatzen da egun. Berdin, gordin, lotin, neurdin, urdin hitzetan aurkitzen da, eta cf. agian astin, buztin (Mitxelena 1970b: 67-76).
□ Erdi Aroan, urdin-en adibide zahar ugariez gain, cf. halaber Martin Gordin (VecVizcI 1511).
► Gaur atzizki moduan sailkatzen bada ere, pentsatzekoa da elkarketaz osatzen zituela hitzak jatorrian, *din erro osoa lotuta aurreko hitzari; honi buruz, ik. -dun atzizkiaz esandakoak.
Badirudi ‘bilakatu’ adieraren bitartez uler daitezkeela din duten elkartuak: ‘gogor/gorri bilakatua, gogorra/gorria bezala’ litzateke gordin, ‘uraren koloreko bilakatua, ura bezalakoa’ urdin, eta ‘ber gauza bilakatua, ber gauza bezalakoa’ berdin. Ik. halaber Morf §33.
jin (jen 1542: Rabelais; jin 1545: Etxep; xin 1746: Arak (erronk.)). ■ Ekialdeko hitza: bnaf., zub., zar. eta erronk. testuetan ageri da, eta, XIX. mendetik aurrera, baita lapurtarretan ere (ik. jaugin, etorri, heldu). Jen forma Rabelais-en euskal testuan (gen herassy ‘jinarazi’), Martin Harrietengan eta XIX.-XX. mendeetako autore bakan batzuetan aurkitzen da; jein TBLap-en eta Maurice Harrietengan (jeile Duvoisinengan); xin zar. eta erronk. testuetan.
Esanahi nagusiak: ‘etorri’ (aurreneko testuetatik daude ‘heldu, -ra/-gana jo, joan’ adieradun adibideak, hots, hiztunagana edo bere ingurura ez baina mintzagai bat dagoen lekura mugitzea adierazten dutenak: Etxep hanbat bada graziosa ama ororen gainian, / jin dadinik eztu uzten hartu gabe grazian, Oih iitera / hir’ etx’ irira; ‘joan’ garbia ere bada zenbait adibidetan: Xarlem ni ere nahi nüzü jin / Errumara zureki); ‘gertatu, heldu’ (Etxep Mosen Bernat, iakin bahu gauza nola jinen zen); ‘sortu’ (Intxpe hortzetan eta haginetan jiten den zikhiña)…; LuzErrem-en erabilera iragankorra dago (‘ekarri’: Lopek asteartian yina).
jile (Etxahun), jinaldi (x- Mendig), jinarazi (Rabelais), jinbehar (“destin” Gèze), jinbide (‘jatorri’: FedProp 1898 [jinpide hortako haurrik ez dik bathaiatzen]), jingai (OihAtsot [belatz duana ez utz hagati, auztore iingei denagati]), jinkatu (‘etorri, konpondu’: Eskuald 1908 [Lagrave eta Larre gaizki jinkatüxe ümen dira]), jinkor (‘etorkor’: Azk (bnaf.)), jiteko (‘etorkizun’: Tartas [gure denbora oro hirur gauzak egiten dute: igarenak, presentian denak eta jitekoak]), jiten den (‘datorren, hurrengo’: Tartas [kapitulu haur…, jiten dena]). Cf. joan-jin.
► Hitza ongi azal daiteke *edin-etik (Lakarra 2006a: 573-574). Jatorrizko e- markatik azaltzen du Mitxelenak aditzetako j- (FHV 168; cf. joan < *eoan, ebili/ibili, etab.), eta jin-entzat berarentzat *e- + i- moduko osaera zirriborratzen du, jen aldaera berrikuntzatzat joz (FHV 516).
Itxura guztien arabera, ‘jin, iritsi, bihurtu’ da *edin-en jatorrizko esanahia: eduki semantikoa galdua dute aditzaren forma trinkoek (dadin, zedin… laguntzaileek), baina zenbait adibide arkaikotan aditz nagusi moduan ageri da, ‘bilakatu’ esanahiarekin (cf. RS asto dina, zordun, VJ Kristo zetarako zidin gizon?, etab.; ik. goian); ongi dokumentatutako ‘bilakatu’ adiera hori erraz lotzen da jatorrizko ‘etorri, jin’ batekin, cf. gazt. venir/devenir, ing. come/become bikoteak, paralelo moduan. Are batere aurrizkirik gabe, cf. bearn. biéne, ‘etorri’ eta ‘bilakatu’ esanahiekin (Palay s.v.; orobat okzit. venir, Alibert s.v.), eta, euskararen barrenean bertan, cf. etorri ere, antzeko adierekin. Etxepareren ‘gertatu, heldu’ adiera ere ongi uler daiteke frantsesezko devenir bera gogoan hartuta.
Horrela bada, *edin aditzak lexikalizatuta iraun du jin forman jatorrizko esanahiarekin. Iraun duen tokietan, banaketa osagarrian dago forma jokatuekiko: jatorrizko esanahia gorde du lexikalizatutako forman, eta gramatikalizatutako adizki jokatuetan esanahia galdu eta laguntzaile gisa baizik ez da ageri. Hau guztia ulertuta, ongi azaltzen da jin ‘etorri’-k forma trinkorik ez izatea.
Aldaerei dagokienez, xehetasunak erabat garbi egon gabe ere, jin/jen/jein aldaeretako bokalismoa azal daiteke *edin-etik; bokalarteko -d- herskariaren galerak aski antzinakoa behar luke (baina ik. FHV 228-229). Erregularra da erronk., zar. j- > x- bilakaera (FHV 170).
Baztertzekoa da de Rijken hipotesia (1985): jin ikusten du indazu edo iguzu bezalako formen oinarrian. Haren ustez, iragankorra izango zen jin jatorrian, ‘eman’ esanahiarekin; bearnesaren paraleloa ematen du honen alde: amià “amener” / amià’s “venir”. Baina bada arazo zenbait: (1) paralelo bearnesa ez da erabatekoa (amià ez da ‘eman’); (2) jin ‘eman’-ek ez du inon forma perifrastikorik; (3) ez du aldaerak azaltzeko biderik ematen; (4) ez du j- azaltzeko biderik aztertzen. Ororen gainetik, *edin-en hipotesia ongi ainguratua dago gramatikalizazioen joera unibertsal batean, eta de Rijken aukerak ez du holakorik aintzat hartzen.
Traskek jaugin-en kontrakziotzat du jin (s.v.), baina hurbileko esanahiak gorabehera, ez dago modurik formalki biak hurbiltzeko: jaugin esplikatzeko, ezinbesteko da aurrizki bat (-da-, ik. han, s.v. adar), jin-ek ez duena, orobat diptongo horretara iristeko bokalarteko kontsonanteren bat erori da, eta, azkenik, ez da segurua zein den jaugin-en erroko bokala. Ohar bedi eremu bertsuan erabiltzen direla (Etxeparek biak darabiltza), eta honek ere ez du batere laguntzen. Historiografikoki, hurbilketa ustel honen antzekoa da jaungoiko-ren eta jainko-ren artean egin nahi izan den lotura.
ediren / idoro (idoro ~1490: Garibai; edaraite ~1496: RS; ideraite ~1496: RS; eridaite 1537: frJZum; eriden 1545: Etxep; ediren 1616: Etxart). ■ Hitz zabaldua (gip. testuetan nahiko urria). Aldaeren artean, alde batetik mendebaldeko idoro bereiz daiteke, jada Garibairen errefrauetan ageri dena (RS-n + <odoro>), eta gip. zenbait autorek ere (Larm, Kardab eta XX. mendekoek) darabiltena. Beste aldetik bigarren silaban bokal sabaikaria dutenak: ediren (gnaf., lap., bnaf., zub.), ederen (bnaf.), edirein (Hbarren), eriden (bnaf., zub.), ediro (bizk., gip.), erido (bizk.), ideren (bnaf., zub.), idiren (lap., bnaf.) eta idiro (Mburu); erden sinkopadun aldaera ere bada (zar., erronk.; Arak (erronk.)).
Aditz-izenaren mendebaldeko forma zaharrak (edaraite (RS), ideraite (Lazarg, RS), eridaite (frJZum), idaraite (Mikol, Kapan, Arzadun, Urkizu) eta idarate (Zubia)) -o bukaeradun partizipioei dagozkie segur aski (cf. idoro RS, Lazarg, Mikol, Kapan, Arzadun, Urkizu).
Leizarragak eritheitze ‘asmazio’ aditz-izena (izen moduan) darabil behin, baina erideiten, erideiteko, etab.
Esanahi nagusiak dira ‘aurkitu’ (RS galdu ze egik aldia, / ta idoro daik naia, Leiz bilhatzen duenak, erideiten du, OArin au berau ediroko deu kristabak), eta ‘(leku jakin batean) izan, gertatu’ (Garibai hora il dagien mendian gizona idoro ez didila, Etxep zeren ezein eskripturan erideiten ezpaitzen, Belap haren korpitz eta odol edireiten direnak ostian); ‘bilatu’ adieran ere ageri da (Tartas ioan zen errege Nabukodonozoren edireitera).
● edireitze ‘asmazio’: Leiz (Purgatorioa dela ezeinere Skripturako fundamentik gabe eritheitze bat); ‘aurkikuntza’: idireitze Lopez; ohar bedi ‘asmazio’ adiera lat. inventum-en dugula, zeina invenire-ren familiakoa baita (ErnMeill s.v. inueniō).
edireile (erideile Leiz), edireitza (‘aurkikuntza’: edireintza Harrt), edirenarazi (eriden erazi Leiz), edirengia (‘liburu baten aurkibidea’: Misterio), idorobide (‘liburu baten aurkibidea’: Añib), idorogarri (“registro de misal” Larm), idoropen (Larm), idoro-sari (PAst; ediren- Azk (zub.); erden- Azk (zar., erronk.)), idorotzaile (Larm).
► Osaeraz, *e-ra-din dela proposa daiteke; aitzinforma horretatik, silaba osoen metatesiz genuke *eradin > *ediran; forma horretatik abiatuta azal daitezke aldaera nagusiak. Bukaerako -an/-o txandakatze ezagunaz (cf. igan > igo, jasan > jaso, erasan > eraso, etab.) genuke ediro (> idiro), eta badirudi halako forma batetik azaldu behar dela idoro, bokalen asimilazioz, eta agian haien metatesiarekin, ediro > *idero > idoro (hala azaltzen du Uhlenbeckek 1914: 183); erido-n, berriz, metatesia dugu ostera, kasu honetan hortzetakoena, d-r > r-d. Bestalde, *ediran > ediren bilakaera proposatu beharra dago (cf. igaran > igaren). Ediren forma hau dago beste hainbat aldaeraren oinarrian: hortzetakoen metatesiz, eriden (ik. goian ediro > erido), eta sinkopaz erden; bigarren silabako bokalaren asimilazioz, ederen; lehen silaban i- orokortuta dugu idiren, eta aldaera honetatik azal daiteke ideren. Baliteke aditz-izenetako edireite- moduko formen eragina egotea edirein aldaeran.
Ez dirudi edaraite, ideraite eta idaraite moduko aditz-izenak *edarin (< *eradin) batetik azaldu behar direnik, batez ere zaila bailitzateke bukaerako -in > -o aldaketa esplikatzen. Onarturik aditz-izen horiek -ro bukaera duten aldaerekin lotu behar direla, aukera hobea izan daiteke tarteko *idero bat proposatzea (ik. goian idoro-ri buruzko azalpena), ediro aldaeraren bokalen metatesiz; forma horren aditz-izena litzateke, zuzenean, ideraite, bigarren silabako bokalaren asimilazioz idaraite. Badirudi, ordea, azalbide hau ez dela edaraite-rako erabat baliagarria. Forma hauek xeheki berreraikitzearen zailtasunaz mintzo da Mitxelena (FHV 85). Leizarragaren eritheitze-rako, cf. edun/ituten, eban/epaite, etab. (FHV 231).
Paralelo bete-betea da lat. inuenire ‘aurkitu’, ‘asmatu’: uenire ‘jin’ aditza dugu, in- aurrizkiarekin, eta etimologikoki ‘zerbaitetara edo zerbaiten barrenera jin’ da; euskal hitzaren osaera etimologikoari begira, uler daiteke ‘etorrarazi’ ← ‘agerrerazi’ ← ‘aurkitu’ dugula *eradin-ekin. ‘Bilatu’ adierari dagokionez, ohar bedi bilatu-k, berezko esanahiaz gain, baduela ‘aurkitu’ ere.
♦ jaiki (jagi ~1490: GaribAtsot; jaiki ~1527: Zalgiz; jeiki ~1557: OihAtsot). ■ Hitz orokorra. Aldaera nagusiak dira jaiki (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zar., erronk., zub.; x- gnaf., aezk., zar.), jagi (arab., bizk., Nafgip., Arakilgo gnaf.; x- erronk.), jeiki (bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf., zub.; x- gnaf., aezk., zar.), jaigi (bizk. (jadanik RS-n); x- erronk.) eta jeki (gip., gnaf., lap., bnaf.; x- gnaf.).[1]
Aditz-izenak -ite bukaera du arab., bizk., zub., baita lap. testu zahar batzuetan ere (Leiz, Pouv, EtxZib, Ax, azken bietan -itze-rekin txandakatuz).
Forma trinkoak badaude: daika (OihAtsot), eta haik (Ax; cf. orobat Barrutia aikora [< aik gora]), haika (Salab) aginterazkoak; azken honetatik sortu da haikatu aditza (Duv).
Esanahia ‘altxatu’ da (GaribAtsot jagi zidin nagia, Zalgiz gortia jaikiz geroz, bilauaren razoinak, Etxep hilak oro, iaiki huna zuien hobietarik, Lazarg berandu etzin eta gox jagi), honako adieretan ere bai: ‘kontra altxatu’ (Materra bere egileen kontra iaikitzen baitira), ‘sortu’ (BMogel auzi bat jaiki zan otso ta aizeriaren artean), ‘hazi’ (Izt modu onetan ezin diteke basorik jaiki), ‘jaikiarazi’ (Inza nork jeiki ta goratu gaittu zerugai izatera), ‘(orea) altxatu’ (Arak (gip.)) eta ‘jauzi egin’ (TomAgir arek esiaren gañetik jeiki nai izatea; cf. jaikian, jaikika).
Izenondo moduan, ‘goitar, jaso’ (frBart begiratuten badeutsazu jaun andi ta altu guztien altasun jagijari, zeure altasun espirituzkua altsubagua ta jagijagua da) eta “airoso” (Izt) da.
Izen moduan, ‘jauzi’ (Azk (bizk., gip.)), ‘punpa, bote’ (Azk (bizk., gip.), jagi (bizk.)), ‘aire, bizitasun’ (TEtxeb zelako jaikixa daroian zure alabiak) eta ‘goraldi, loraldi’ (Goik (gip.) saiatu dira apaizak-eta, jaiki andia izan du aurten meza nagusiak).
jaikialde (‘ekialde’: yeikialde Orixe), jaikialdi (Duv), jaikian (“al galope” Elexp (bizk.)), jaikiarazi (jakirazi Larm), jaiki-arin (‘(ogi) gaizki altxatua’: jagi- Azk (bizk.)), jaiki berri (Pouv), jaikibide (“fuerzas para levantarse, estado de salud pasable” Azk (gip.); jagibide Azk (bizk.); jagipide Azk (bizk.)), jaiki egin (‘hazi’: Azk (gip.: jaiki egin (artoak))), jaikiera (Añib; jagiera OñatEsk; jagieran Kardab [oetik jagieran]), jaiki eragin (Azk), jaiki-erori (Mburu [jaiki-erori ta erdi arrastan nenbillela]), jaiki-etzin (‘jaikitzen eta etziten’: Lizarg), jaiki-garai (Mburu), jaikigarri (‘altxagarri’: frBart [ogi jagigarri bagakuen zazpi egunak]), jaikigia (Intxpe [Majiak ekhi-jaikigiatik jin ziren Jerusalemera]), jaikigura (Mogel [ez dala bardin gabeko jagiguria ta goixekua]), jaiki-jaikirik (‘airoski’: ArreseB), jaikika (‘jauzika’: Azk (bizk.)), jaikirik (‘zutik’: jagik Land), jaikitasun (‘hezigaiztasun, errebeldia’: OñatEsk [aragiaren jagitasuna]), jaikitordu (Añib), jaikitsu (“exaltadito” iagitsu Azk (bizk.)), jaikitxo (Azk (bizk.: Begoña leku jagitxoan dago)), jaikitze (EtxZib [iguzkia iaikitzetik etzite lekhuraño]), jaikizale (“qui se lève” Larrasket).
► Argudia daiteke *din erroaren gainean osatua dela, eta *e-da-di-ki moduko osaera bat proposatu, -da- artizkiarekin, eta -gi/-ki atzizkiarekin. Hitzaren lehen partean *e-da- (> ja-) berreraikitzeaz, eta artizki horren balioaz, ik. -da- (s.v. jarri). Erroaren herskari ahostuna ere galduko zen bokalartean, *edadiki > *eaiki > jaiki. Atzizkiaren -gi/-ki alomorfoez, cf. eduki/edugi, eta ik. eban.
Bigarren silabako bokalarekiko disimilazioz azal daitezke jagi eta jeki aldaeretako lehen silaba monoptongodunak (FHV 91). Bestalde, jaiki > jeiki bilakaerarako, cf. baizik > beizik, iraitzi > ireitzi, etab. (FHV 104). Aginterazko forma trinkoaren gainean haikatu partizipioa sortzeaz, cf. atxiki partizipioa ere, zeina atxik bezalakoen gainean osatu den.
Esanahiari dagokionez, honela dio Buckek (s.v. rise (vb.)), ‘jaiki’ esanahia duten nord. zah. stīga upp, ing. zah. up stīgan, goi alem. mod. (auf)steigen eta beste aditz germaniko zenbaiti buruz ari denean: “the simplex in the older Gmc. dialects mostly a general word for ‘go, come, ascend, descend’, cf. Goth. steigan”, eta got. steigan horren gr. στείχω eta irl. tiagu kognatuak ematen ditu, biak ‘joan’ esanahiarekin. Halako esanahi orokor batetik abiatuta egin daiteke lotura *edin-en eta jaiki-ren artean, oharturik “come” aipatzen duela Buckek, eta ‘jin, etorri, iritsi, bihurtu’ esanahi etimologikoa eman diogula *edin-i ere; pentsatzekoa da -da- artizkiak eta -ki/-gi atzizkiak esanahi orokor hori zehaztuko zutela.
Oinarrizko esanahiaren hedaduraz ulertu behar dira ‘sortu’ eta ‘hazi’: lehenengorako, cf. lat. surgō ‘jaiki, altxatu’ (ErnMeill s.v. regō), zeinaren ondorengo den gazt. surgir ‘gorantz agertu, azaleratu, sortu’; bigarrenerako, berriz, cf. fr. élever, jatorrian ‘zerbait gora eraman, igo, altxarazi’ adiera duena, baina Reyk azaltzen duen bezala “mettre plus haut” ← “faire grandir” bilakaera semantikoa izan duena (s.v.); bilakaera horren xehetasun gehiago dakartza TLFek (s.v. élever2).
eraiki (erigi ~1496: RS; eregi 1537: frJZum; eraiki 1571: Leiz). ■ Hitz ia orokorra (baina ez dago aezk., zar., erronk. lekukotasunik). Bukaerako -gi-dun aldaerak mendebaldean aurkitzen dira: eregi (arab., bizk.), erigi (RS), eragi (bizk.), iragi (AranaG); bestalde Ameskoako 1800 inguruko testu batean eregi eta ereitia ageri dira, eta Lardizabalek ere eregi darabil. Larramendik beste inon agertzen ez den iraigi dakar, eta AgirAst-ek, behin bakarrik, eraigi (agian hutsa, edo Larramendirenaren birmoldaketa).
Erdi-ekialdean -ki-dun aldaerak ageri dira: eraiki (gip., gnaf., lap., bnaf., zub.), eraki (OArin), eaki (gip.), ereiki (gip.), ereki (gip.) eta iraik(h)i (EtxZib, Pouv).
Aditz-izena -gite da mendebaldean (cf. Ameskoako ereitia), eta -kite zub. eta lap. zenbait autorerengan (Goihetxe); gainerakoetan -kitze dago.
Esanahi nagusia ‘jaso, jaikiarazi’ da (RS triskan badabil atsoa, auts asko erigi daroa, Leiz Pierrisek eskua hari emanik eraiki zezan, Urkizu meditazinoa ezta beste gauzarik ezpada eregitia… geure arimea, Maister doloretan direnak eraikiten zitit, AgirAst erorka… eta borreroak ostikoka eraikitzen zuela).
Beste esanahiak dira ‘(ehiza) agerrarazi’ (Ax hark eraikitzen du erbia), ‘(etxe bat, erakunde bat) jaso’ (Lopez etxe espirituala eraiki dezaten, Astar norzuk eregi eben Cambrigeko… unibersidadia?), ‘(lekukotasuna) ezarri’ (Betol falso testimoniorik eregi ez eitea), ‘piztu’ (Oih urak sui’ eraikiten, Maister debadiorik eztü eraikiten), ‘bildu’ (Xarlem bagajiak eraiki, Etxahun olhuak eraiki), ‘hezi’ (LanDot haurren eraikitziaz), eta ‘goraipatu’ (Iturz eregi eta alabetan ebala bere sinistea).
Igaitz. moduan ‘altxatu, jaiki’ da (Uriarte goixian goixetik / zeitezela eregi, Barbier argi handi bat eraiki zen bet-betan).
Izenondo balioarekin ‘jaso’ da, irudizko adieran ere bai (Astar mendi guztiz eregi edo altu baten ganian, ZubDot sendimentü eraikien azia).
Izen moduan ere aipatu izan da inoiz (Lhande (zub.) “levées (de recrues, de tropes)”).
eraikiarazi (‘eraiki’: iraiki arazi EtxZib; ‘eraiki arazi’: Intxpe [eraikerazi zian eliza handi eta eder bat]), eraikidura (Mirande [haien irakaskintzarako eta eraikidurarako izan bedi ikasiko duten guztia]), eraikigile (EAEg), eraikikuntza (Olab), eraiki-lan (Kkiño [burdinbidiak eta beste iragi-lan asko egin ziran]), eraikigarri (‘laudagarri’: eregi- ArreseB), eraikintza (EAEg), eraikitasun (Iturz [zein andia dan zeuben arimen duintasun eta eregitasuna]), eraikitzaile (Intxpe [ümilen eraikizalia]), eraikitze (“élévation” Gèze).
► Jaiki-ren arazletzat jo ohi da (FHV 91), baina formalki ez da hala (ik. jarrain): *e-da-di-ki berreraiki dugu jaiki, eta *e-ra-di-ki proposatu behar dugu eraiki-rentzat. Nolanahi ere, familia berekoak izanik, *edin-en erabilera bertsuetatik abiatuta sortuko ziren biak, hurbileko esanahien gainean eraikita.
Oinarrizko ‘jaso, jaikiarazi, altxarazi’ adieratik azal daitezke besteak, zabaltze semantikoz edo erabilera metaforikoen bidez.
♦ jaio (~1496: RS). ■ Hitz zabaldua (bizk., arab., gip., gnaf., lap., bnaf., zub.). Jaiotu Zaldubi eta UskNoel-en ageri da, eta xeio BonapOnd-en (gnaf.). Aditz-izeneko formetan jaia- dago RS, Lazarg, EtxZib eta Harizm-engan (cf., gainera, jaiakera, jaialeku, jaiatetxe, etab.). Hitz elkartu eta eratorrietan jait- ageri da batzuetan (RS (jai parri), Mburu).
Esanahi nagusia ‘sortu’ da (Henri ez iaio da ez iaioko ior onen igoala, Mburu aberats jaio ziranak), landareei buruz ere bai (Lazarg an jaiaiten dan borrea), baita bizigabeei buruz ere (RS surean keea jaio doa); igkor. moduan ere ageri da, ‘sortu, mundura ekarri’ esanahiarekin (Harizm Birjinak iaio daroku / Kristo salbatzaillea).
● jaiotari “pueblo natal” Azk (bizk., gip.); bigarren parterako, gogora ekarri behar ote da RS-ko ari ‘areto’? Honi buruz, ik. atari. Bestela, jaiote + iri > *jaiotairi > jaiotari proposa genezake.
jaioarazi (Pouv), jaioberri (Lazarg [iaio barri danak]; ‘jaioberriaren adin’: RS [zartegia bior zidi jai parrira]; ‘jaiotzearen berri’: Mburu; jaio-berrian Mburu), jaioberritu (Lizarg), jaioera (iaiakera Kapan; jaitera Mburu; jaiokera ArreseB; jaioera Ezale 1897; iaiakeran Kapan; jai(x)okeratik Izag/Elexp (bizk.)), jaio eragin (Iturz), jaioeta (‘jaiotze’: Kapan), jaiogu (‘jaiotzeko leku’: Azk), jaio-hazi (Mburu [an bertan jaio-aziak]), jaio-jaiotatik (jaixo- Izag (bizk.)), jaioki (‘jatorriko’: Urte), jaiokizun (Ubill [jaiokizun dauden hume guzietara]), jaiokunde (Enbeita), jaioleku (iaialeku Pouv; jaio-leku Etxag), jaiolur (Astar), jaiorean (‘jaiotzetik’: Lazarg), jaiotalde (Larm [Eguzkiaren jaiet-aldean diraden hizkerak]), jaiotaldi (‘erditze: Añib), jaiotar (Larm, Izt [Tolosako jaiotarra]), jaiot-buru (‘jaioleku’: jaiet- Ubill), jaiot-denbora (jait- Mburu), jaiotegi (jaitegi Mburu), jaiotegun (jaia egun Pouv; jaietegun Larm; jaitegun Mburu; jaiotegun Lardiz), jaioterri (iaiat herri EtxZib; jaieterri Larm; jaiterri MBuru; jaiot-erri Izt), jaiotetxe (iaiatetxe EtxZib; jaia etxe Pouv; jaietetxe Larm; jaiot-etxe Izt), jaiotetxola (Mburu [Jesusen Belengo jait-itxolaren gisako itxol bat]), jaiotik heriora (Azk (bizk.)), jaiotibar (Mokoroa), jaiotide (‘jaioterrikide’: Azk), jaiotiritxo (jaioturitxo Azk), jaiotizen (‘ponte-izen’: Berrondo), jaiotizkuntza (jait-hitzkuntza Mburu), jaiotoki (Hbarren), jaiotordu (iaio ordu Pouv), jaiotxo berri (Etxag), jaiotze (Land; jaiatze Andram; jaiotzetik Ubill; jaiotzetiko Zaitegi; iaiatzez EtxZib; jaiotzezko Añib), jaiotzeko (Lardiz [aur jaiotzekoarekin]), jaio-une (TomAgir), jaiozko (Ubill [lege naturala deritzan jaiozko ta ekarraizko legea]), ongi jaioak egon (‘ederki, ongi egon’ (iron.): GMujika [etxean egur bearrian baziran, ondo jaioak zeuden]).
► Hastapeneko ja- horretan e-da- dagoela onarturik (ik. -da-, s.v. jarri), erroa zein izan daitekeen argitu behar da. Gure ustez, *e-da-din-o berreraiki daiteke, *din erroarekin eta -o atzizkiarekin (cf. *ardano); bilakaera *edadino > *jadino > *ja(d)iho > jaio izango zen, bokalarteko -d- erorita eta hirugarren silabako hasperena galduta (laugarrenekoa, jatorrian). Hitz elkartuetan -o galdu da (cf. baieta > baita, FHV 123), eta maiz -t- sortu (ik. sukalde).
Esanahiaren aldetik, zilegi da *din erroaren ‘etorri, iritsi’ adiera eta ‘jaio, sortu’ hurbiltzea, jaiotzea ‘(mundura) etortzea’ dela ulertuta, eta batez ere haien balio perfektiboa kontuan hartuta. Paralelo modura, cf. lituan. gaminti, leton. dzimt ‘jaio’, zeintzuk ie. gwem- ‘etorri’ erroarekin lotu behar diren, “‘come’ with development ‘come into the world, be born’”, Bucken azalpenaren arabera (s.v. beget).
jaiotza (1737: Urkizu). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. Aldaerak dira, jaiotza-z gain, jaitza (Mburu), jaiotz (AgirAst), jaietza (Ulib) eta jaiatza (Astar).
Esanahi nagusia ‘jaiotze’ da (Urkizu jaiotza onen barri alegriak), noizbait eguzkiarenaz esana (TxAgir eguzki garbiaren jaiotza pozgarria), edo jaiotzezko gizarte maila adierazteko erabilia (Astar euren jaijatza edo estadubak eskatuten daben moduban janzi deitean). ‘Jatorri’ esanahiarekin ere ageri da (Larm argi errañu guzien asiera eta jaiotza); Larramendik gainera “Oriente” esanahiarekin badakar. XX. mendeaz geroztik Eguberrietako Jesu Kristoren jaiotzaren irudikatzeaz ere esaten da (Lizardi, Goik/TEtxeb (bizk., gip.)).
jaiotza-agiri (EAEg), jaiotza-egun (jaiotzegun BMogel), jaiotza-herri (jaiotz-erri Etxag), jaiotza-festa (jaiotza-pesta Arana), jaiotzako (“nativo” Larm; jaiotzako izkera Kardab), jaiotzako-etxe (TEtxeb (bizk.)), jaiotza-leku (jaiotz-leku Etxag), jaiotza-lur (jaijotz-lur Astar), jaiotza-paper (jaiotza-papel Etxaniz), jaiotzatik (Izt), jaiotza-toki (Arana), jaiotza-urteurren (jaiotz-u. Enbeita), jaiotzaz (Kardab [(Quintiliano) jaiotzaz edo bere jatorriz gure Españako semea omen zan]), jaiotzazko (“nativo” Larm, Añib [bekatu jaiotzazko jatorrizkoak]).
► Osaeraz, jaio + -tza (cf. heriotza). Oinarrizko esanahiaren zabaltzez azaltzen dira ‘jatorri’ eta “Oriente”; azken honetarako, cf. Txomin Agirreren eguzki garbiaren jaiotza.
♦ jarraiki / jarraitu / jarrain (1366: PobNav [Pere Pascoal Badarrayçu]; jarraigi ~1496: RS; jarrain ~1496: RS; iarreiki 1571: Leiz; iarraiki 1617: Materra; jarraitu ~1638: EgiaKant). ■ Hitz orokorra. Partizipioaren forma nagusiak dira jarraiki (gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.), eta jarraitu (bizk., gip., gnaf., bazt., bnaf., zub.); horiez gain badaude jarraigi (RS), jarrain (RS), jarreiki (Leiz), jarriki (bnaf., zub.; Oih), jerraiki (zub.), jarreki (lap.; x- erronk.) eta xarraki (erronk.); XIX. mendearen bukaeraz geroztik, jarrai aldaera darabilte bizk. eta gip. zenbait autorek (cf., aginterazko forma gisa, jada Mburu-gan).
Aditz-izenari dagokionez, -kitze nagusi da lap. eta bnaf., eta -kite zub.; azken hau lap. eta bnaf. zenbait autore zaharrengan ere ageri da: Leiz, EtxZib, Oih, Pouv… Iarraite forma Haranb eta Harizm-engan aurkitzen da, eta Oih-ek ere aipatzen du. Jarraitute da bizk. ohiko aldaera, eta jarraitze gipuzkerazkoa.
Ekialdean gehienbat igaitz. moduan ageri da; gnaf., lap. eta zub. testu batzuengan, Volt-ez geroztik, igkor. moduko adibideak ere aurki daitezke.
Erdi-mendebaldean, testu zaharretan igaitz. moduan ageri da, baina XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik gehienbat igkor. moduan erabiltzen da (bi- edo hirupertsonadun laguntzailearekin).
Adizki trinkoak ohikoak dira lehen testuetatik (PobNav Pascoal Badarraiçu, RS arraio, NavIntel [Iruñea, 1541] banarrayo, Etxep darraika), baina hegoaldean XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik urritzen dira, baita iparraldean ere XX. mendean.
Esanahi orokorra da ‘norbaiten edo zerbaiten atzetik joan, etorri’ (Garibai Billarreal de Urretxu, beti gerrea darraizu, Etxep (gizona) zoraturik andriari darraika, Materra sabelari sobera iarraikitzea, ian-edanean gogoa edukitzea, Kapan iarraitu bekio bide oneri, Belap nork güziz behar dü jarraiki Birjina saintari?, Lizarg emengo… gaizki eginai darraio ango… gaizki izatea eternoki, Añib ze nekez jarraitu zenduan Kalbarioko bidea, AgirAst zoaz… aurretik, eta jarraituko dizugu).
Beste adierak dira ‘egoera edo ekintza batean iraun’, erdi-mendebaldean erabiliagoa (Mogel jarraitu badau… dongaro… komulgetan, Iturr jarrai dezazula oraindaño bezala, Uriarte jarraitu eutsan eskabide au egitiari, Lardiz lan berean jarraitu zuten, Intxpe familia saintiaren imitatzen zinki jarraikiteko); ‘egokitu’, batez ere ekialdean erabilia (Harand (pratika batzu) Jesus-Kristoren Pasioneko misterioari darraizkonak) eta ‘isuri’ (Hbarren solas maiteak zarraizkon). Illarramendik ‘ekarri’ esanahiarekin darabil (jolas orrek jarraitu du nere biotzera antziñazko pekatu baten oroitza), eta Laf-ek erabilera berezi bat aipatzen du (anaiari darraikola ukan du “grâce à”).
Izenondo funtzioan ‘saiatu, (gauza batean) irmo’ da (EtxZib obra onei iarraikia, EskLAlm (laborari) abilak eta jarraikiak), baita ere ‘etengabeko’ (EtxZib othoitz… iarraikiei, Mogel errota-soñu jarraitubak).
Izen moduko adibide bat edo beste ere ageri da, ‘jarraikitasun’ eta ‘jarraipen’ esanahiekin (EtxZib gaitzik ezta non eztuen pazientziak garaitzen / eta ez lanik iarraikiak non eztuen pikatzen, Egiategi azkenaren jarraikia).
● jarraika ErrodZar (arerioak ur jarraika arrebearen semea); Izt ((neskatxa) ari jarraika); ArrasErrek-en egun bein ur jarruta irakurtzen da, eta *jarraita(n) edo *jarreitan ‘jarraitzen zidan’ trinkoa ote zegoen galdetu zuen Mitxelenak, iraganeko aditzetako -n > ø aldaketarekin (1964c: 87-88), aitorturik formaren aldetik jarruta horri hobeki legokiokeela jarrugui ‘aurkitu’-ren adizkiren bat (ik. OEH s.v. jarrugi); Arriolabengoa (2008: 97), ErrodZar-eko ur jarraika ikusirik, ArrasErrek-eko jarruta hori ere jarraika interpretatzeko aukeraz mintzo da.
● jarraikai ‘eredu’: Antia; jarrait- + gai.
jarraibide (‘eredu’: Mogel), jarraidura (“ininterruption” TourLaf), jarraiduri (“qui suit” Pouv), jarraiera (Larm; jarraikera Otaegi), jarraigarri (‘eredu’: Mogel; izond. Añib [(konzienzia au) uskorra ta okerra da; jarraigarria ezta]), jarraigo (“comitiva” Larm, Izt), jarraikada (“persecución”