- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
entzun (-nz- ~1496: RS). ■ Hitz zabaldua (ik. aditu, behatu). In(t)zun Amikuzeko testuetan aurkitzen da (LanDot, Lopez…). Oso ohikoak dira aditz-forma trinkoak lehenbiziko testuetatik hasita (Etxep danzuteno, NavIntel [Beriain, 1548] badanzut <badaucun>, Lazarg nanzuzu). ‘(Usaina) aditu’ adiera ere jaso izan da han-hemenka (Azk (bizk., bnaf.); cf. Anduaga otsoen usaiña entzun orduko). Izenondo moduan ere erabili izan da: ‘entzutetsu, ezagun’ (Mogel zeintzuk dirian enzunenak), ‘on, trebe’ (Zaldubi irakasle hain entzunak; cf. Larrasket “gizun entzüna, homme compétent”, eta fama(d)u gaurko bizk. zenbait eremutan esanahi berarekin). Interjekzio moduan ohikoa da leku askotan ba(d)antzut (+ bantzut, bantxut, mantzut, mantxut).
● entzuerri ‘entzutea iristen den eremua’: Oih (ez agerri, / ez enzuerri / eztateien lekutan); -erri atzizkia dagoke hor, segur aski (h)erri-rekin lotua; Azkuek (zar., erronk.) entzuterre dakar: -erri “zuzendua” izan liteke; cf. Zaraitzuko adibidea: oillarraren entzuterrean izan nun lanean, “cerca de casa (al alcance del canto del gallo)”.
● entzuez Larm, Añib (mirari enzuezak). / ez-entzun ‘entzungor’: Añib; ez-entzunarena Jntegi; cf. gauzaez eta ezgauza, hauetan ere atzizkiduna aurrizkiduna baino lehenago dokumentatua.
● entzute ‘entzumen’: Land, Leiz; ‘ospe’: frBart; entzutea izan BertsBizk (enzutea dot izan zala / giza eralla andia), Xarlem (adret izala armetako / badiat enzütia); ‘ospe’ batez ere bizk. ageri da, gainerakoak zabalduagoak dira; entzutetsu ArreseB; nominalizazioa erabat lexikalizatua garai historikorako, eta adiera ugarirekin.
entzuera (‘aditze’: OArin [entzuera izanik debekatua zegoana]), entzule (RS (enzula), Leiz (enzule)), entzuliar (‘entzule’: Lopez (inzuliar)), entzumen (Ubill), entzunbide (Mburu [mezaren entzun-bide labur erreza]), entzungarri (izond.: Larm, ArreseB; iz.: frBart [ikusgarri edo entzungarri alegere bat]), entzungor (Añib, AgirAst [ez aditu edo enzun gor egiten diozu]), entzuteko (Mogel [enzungo ditu enzutekuak]; ez-entzuteko TxAgir).
► Partizipio zaharren egitura du, e- aurrizkiarekin (cf. edan, egin, etab.). Ohi bezala, zaharragoa da enzun forma igurzkariduna, afrikatua duena baino (cf. zorzi, urzo; FHV 362); nolanahi ere, badirudi desitxuratua dagoela erroa, aurrizkia kenduta geratzen den *nzun-ek ez baitu bat egiten aditz-erro eta enborren formaz dakigunarekin. Aukera bat izan liteke jatorrizko *ezun bat proposatzea, *zun erroarekin; lehen silabako -n- bigarrenekoaren oihartzunez sortu dela pentsatu beharko da hipotesi honetan. Honek erraztu lezake ezagun-ekiko lotura —ik. han erro honen arazo batzuetarako—, baldin han proposatzen diren metatesiak eta beste bilakaerak onartzen badira; nolanahi ere, harekiko loturak ez du argitzen *nzun erro ezinezkoaren auzia. Arazo hauek guztiak gogoan harturik ere, aztertzekoa litzateke *zun erro hori ote dagoen oihartzun-en ere.
Esanahiz, ‘entzun’ izan daiteke erro hori, edo are ‘soinu (egin)’ ere: ‘soinu’ eta ‘entzun’ adieren arteko loturarako, cf. batetik dan. lytte ‘entzun’ eta lyd ‘soinu’[1] kognatuak, eta bestetik avest. gūš- ‘entzun’, sansk. ghoṣa- ‘soinu’, ghuṣ- ‘soinu egin’, ā-ghuṣ- ‘entzun’[2] (Buck s.v. hear/sound).
Erraz azaltzen dira adiera ezberdinak: ‘(usaina) aditu’-rentzat, cf. aditu-k berak dituen adierak; ‘on, trebe’-rentzat, cf. zerbaitetan aditua izan; bestalde, ‘entzutetsu, ezagun’-erako, cf. sonatu, edo ospe bera.
Mitxelenak *e-nezu-n proposatu zuen (FHV 114, 10. oh.), sinkoparekin enzun, baina *nezu erroak arazoak ditu (silaba egiturarengatik, batez ere, eta baita hastapeneko n-arengatik, FHV 310). Mailegu erromantzearen hipotesiari aurre egiten ari dela proposatu zuen hori Mitxelenak: fr. entendre-rekin lotzen saiatu zen Schuchardt (1923: 29), baina ez du aurkitzen tarteko forma egokirik; bada it. inteso ‘ulertu’ partizipioa, baina hizk. galo-erromantzeetan ez dugu aurkitu forma egokirik (FEW 4, 740a-746a, ĭntĕndĕre). Bestalde, familia berekoa da lat. intensum (ErnMeill s.v. tendō), baina, Mitxelenak ohartarazi bezala, arazoak daude hortik abiatuta ere (zinez zaharra beharko luke balizko sinkopak, besteak beste); horretaz gain, aukera hori onartuko bagenu ere, harrigarria gertatzen da entzun forma bakarrik izatea, aukera posibleak ugariak bailirateke hortik abiatuta, hala nola **indentsu, **inentsu, **endenzu, etab.; azkenik, ez da latinetik harturiko aditz mailegaturik -n batekin, eta are gutxiago -ra- artizkiarekin eratorritako kausatiborik duenik.
Oro har, maileguaren proposamen horretan ez da ongi ulertzen zein litzatekeen euskal hitzaren jatorri latino-erromantze eta bilakaera formal zehatza.
erantzun (1562: Land, baina ik. behean erantzute). ■ Hitz orokorra. Hego-mendebaldean ‘ihardetsi’ adieran aurkitzen da (Lazarg eranzun eusten manera onetan, AzpGut zure karta rezibidu zebala;… eztebala eranzun); XVI. mendeko Lapurdiko gutun batean eta Etxeberri Sarakoagan ere badago (EtxSar bere eginbideari erantzuteko eta ihardesteko). ‘Entzunarazi, adierazi’ esanahiarekin erabili da iparraldean (EtxZib eranzun diezadazu / othoi bakezko hitza, Oih adimenduz, eranzun / nik ezin bezalako, ibid. berri hon hori, / dinat goraki eranzunen); ‘erantzuki egin’ ere bada (Pouv eniozokeo neure bihotzari eranzun hitz hautaz; ik. behean erantzute). Izen bezala ohikoa da: ‘erantzuki’ iparraldean (Pouv eranzunak egin diotza zure bihotzari zure oneratzeko), eta ‘ihardespen’ hegoaldean (Mburu aren eranzunen begira, Añib agure santuaren eranzuna).
erantzuera (Larm, Kardab), erantzuketa (Lariz), erantzuki (‘jaukitze, aurpegiratze’: EtxZib [Iaunak erantzuki egin / guztien aitziñean]; ‘erantzun’: Larm (-nz-), Beobide [ontzat artu zuan erantzuki au Obispo Jaunak]; “apología” Larm (-nz-), TBLap; ‘erantzukizun’: Azk (gnaf.), KIkGip), erantzule (Pouv [eztiki eta gozoki, ez eranzule gisa]; cf. Duv “censeur”), erantzunbide (Mburu; erantzupide Lardiz [esker-gabea eta dollorra izan bear du… alako erantzupidea… gordetzeko]), erantzuneztatu (‘erantzuki egin’: Harand), erantzute (‘erantzuki’: Etxep [horlako eranzutez utzi nazazu]; ‘ihardespen’: BurgDot [galdeaz ta eranzuteaz]).
► Entzun-en arazlea da, -ra- artizkiarekin. Esanahi etimologikoa da iparraldeko ‘entzunarazi’, eta hurbilekoa du ‘erantzuki egin’ adiera: inori ezer aurpegiratzean, gauzak entzunarazi egiten zaizkio; ‘ihardetsi’ adiera azaltzea erraza da, entzun ondotik egin daitekeena baita erantzutea.