- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
joan (1443: Abendaño (joeala); joan ~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Joan da partizipio formarik zabalduena, Etxep-ez geroztik ia eremu osoan erabilia (arab., bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., erronk. (x-), zub.); beste aldaerak dira juan (bizk., gip., gnaf., bnaf., erronk. (x-), zub.; Beriain), juen (bizk.; Lazarg), joon (gnaf.), jon (bizk., gip., gnaf.), juun (gip.), jun (bizk., gip., zub.; Larm), fan (bizk., gip., gnaf., aezk., zar., erronk.), fein (aezk.), fuan (bizk.), fuen (bizk.), gan (bazt., lap.; Larg), geen (lap.), goan (bazt., lap.; Aranbill) eta guan (bazt.). Zub. zenbait testutan juran forma ageri da, -r- kontsonantea hitza bisilabaduna dela adierazteko besterik ez dagoelarik, antza denez.
Adizki trinkoen erabilera orokorra da: joeala (Abendaño), joat ((aginterazkoa) Perutxo), noake (Etxep), badoaye, çoaz, balioa (NavIntel [1565-1568]), dohaku (Leiz), niñoeala (Lazarg), eztoaz (Mikol), doa (Belap), dijoala (Mburu), etab.; dena dela, hauek iparraldean maiztasun txikixeagoa dute, forma perifrastikoak maiz erabiltzen direlarik hegoaldean erabiltzen ez diren testuinguruetan (Leiz norat ni ioaiten bainaiz ezin orain iarreiki akidit).
Esanahi nagusienak hauek dira:
‘Leku batetik beste batera edo baterantz higitu’ (Etxep perileki baiezila ezin noake hargana, Lazarg joan zirean Silveroren kamarara, Isasti urtara maiz dijoan jarroa laster da ausia); izen mugagabe baten ondoren, ogibide edo jarduera jakin batean aritzera joateaz esaten da (Egiategi eskele joanen dena, TxAgir Bilbora joango naz neskame). ‘Alde egin’ ere bada (Perutxo ai, joat, gabiraia! Mburu bost millak joan ondoan), baita ere ‘iraungi, iragan, ahitu’ (EtxZib ungi egiteko ere ioan daiteke ephea), ‘hil’ (Axular arima ioanei laguntzen zaiena) eta ‘(denbora) iragan’ (RS aldi ioana, Etxep mende oro dohatenik bethi banaglorian, Mikol Natibitateak eztoaz alperrik).
Ekialdean igkor. moduan ere erabiltzen da, ‘eraman’ esanahiarekin (Etxep ioan duzuna ekhardazu, NafAgir (1597) Arraiozetik bein zamari bat juan ginduen).
Mendebaldeko testuetan (XIX. mendearen hasiera arte), baita iparraldeko zenbait autore zaharrengan ere (OihAtsot, Etxep, Leiz), ‘ohi izan’ esanahia du, partizipio baten ondoren (OihAtsot neska hartzen ari dena saldu doa, galdatzen ari dena da galdua, Etxep pitxer ebilia hautsi diohazu, Lazarg ene kapaak egon doaz / ain ondo toleztadurik, Olaetx geienean jazo doeana da).
Jarraikitasuna adieraziz, -z atzizkidun partizipio baten ondoren ageri da (Beriain obetus joateko, Haranb flakatuaz nindohan). Adlatiboko (edo mendebaldean inesiboko) atzizkidun aditz-izen baten ondoren, eta adizki trinkoetan, berehalakotasuna adierazten du (Leiz hiltzera zioan, Beriain meza erratera zioaien, EgiaKant (gastelua) zeure eskuetan etxuten doa). Leiz eta Oih-engan partizipio baten ondoren ageri da, honen antzeko balioarekin behar bada (Leiz Iauna, begira gaitzak, galdu gihoazak “nous périssons”, Oih orai nabaritu doa / kurutze misterioa).
‘Axola izan’, ‘(gauza bat beste batean) etzan’ eta antzeko adierak ere baditu, adizki hirupertsonadunekin gehienbat (Leiz zer dohaku guri?, Kardab eternidade guzia dijoa onetan, BustDot zeinbat juakon ondo konfesetan); batzuetan -z atzizkidun osagarri batekin ageri da (Ax egin behar da bada iuramentua… zeure ohoreaz dihoatzunean), edo ablatiboarekin (Harand diliyenzia huntarik dohala… bitoria eramatea). ‘Egoki’ esanahia ere badu (frBart onduen berari juakon estaduba, Jauretxe errege bati othe dohako bada bere sujetaren ondotik ibiltzea?).
Izen gisa ere ageri da batzuetan, honako esanahi hauekin: ‘iragan’ (Ax zeren ioana ioan da, ezta haren bihurtzerik), ‘joaera’ (Larm, Azk (bizk.)), ‘(denboraren) iragaite’ (Etxaniz gau-egunen joana begiratu gabe) eta ‘jario’ (Azk (bizk.) odolezko joana).
● goaia ‘joaira’: EtxZib; argudia daiteke joaira-ren aldaera dela, g-rako bilakaerarekin, batez ere lap. baita hitza, goan, gan… ere dagoen tokietakoa; alabaina, Azkuek badakar bizk. guai ere, Lekeition jasoa. Arrantzaleen artean zabaldutako hitza ote? Hondarribian ere bada guaje. Azkuek, dena den, gazt. aguaje-tik azaldu nahi du goai “corriente de mar”, s.v.
● goazemak, -zu, etab. Arrue; osaeraz, goaz + emak/emazu; cf. Azpeitian g(u)azen ai = ‘goazen hadi’.
● joaera Larm, Mogel (agurra… esaten dana sarrera ta juaeran); ‘ibilkera’: Lizarg (artarako deabruak injeniatu tuen bideak eta zeboak… joankera, mogimentu, keñu); joan + -era, amaierako -n galduta, cf. esaera, emari, edari, etab.
● joaira “ida” Larm; “aprovechamiento, adelantamiento” Larm, Birjin; ‘goaia’: Lecl (-aia), Izt ((bi errekak) loditu eta pizkortzen dabelarik bere joaira); jatorri errom. -aira atzizkiarekin, cf. sorraira, sarraira (Morf §12, §15).
● joangarri “obligación de ir” joakarri Azk (bizk.); atzizkiaren baliorako, cf. egonarri, egongarri…
goazen (‘tira’ (gaitzespena adieraziz): Alzaga), joaidura (EtxZib [eta ene oñ urratsez idukazu ardura, / aitziñera emateko unheari ioaidura]), joailiar (goailiar Duv), joaketa (‘despeditzeko hitzak’: Larm (+ joaiketa), Birjin (joanketa); cf. eleketa, etab.), joaki (Pouv [emeki ioaki, urrun ioaki, dio errefau zaharrak]), joakunde (‘bidaia’: Kkiño), joale (ioaile Zalgiz; ioale EtxZib), joan-agur (TomAgir), joana joan (“lo pasado pasado” Izt), joanak joan (Pouv), joanaldi (Larm (jutaldi), Mburu [zoazkio… Jangoikoari… eta esaiozu joan-aldi bakoitzean]), joanara (“cours” Harrt), joanarazi (ioan erazi Leiz), joanarazle (Duv, FedProp 1889), joan berri (Lard), joan den (Materra [ioan den gauean]), joan deneko (Legaz [goan deneko gau erditik asi]), joan diren (Ax [ioan diren hamar urtheotan]), joanean (Tartas [ez iinian, ez ioanian]), joan eragin (Urte), joan eta bila (Orixe [nork ote zeukan kulpa? joan da billa!]), joan eta etorri (ad. frBart; adond. Etxeita [jarri zan artega, joan da etorri ona ara ta bestera]; iz. TEtxeb), joan-etorri (iz. Materra [neure ioan-ethorri guzietan]; adond. Urte [goan ethor dabillana]; ad. EAEg [itxasontzietan ioan-etortzen diranak]; joan-etorrian Mogel; ioan ethorritan Ax; joan-ethorrika FedProp 1904; joán etorriketán Lizarg; joan-etorritxo Azk), joan ez (frBart [bestiak bere juan ezagaz kendu legijez (dantzaak)]), joangai (“qui doit aller” jungei Duv (zub.); “acceso” juangai Azk (bnaf.)), joangia (FedProp 1889 [xokho batean khearentzat joangia]), joangiro (fuangiro Izag (bizk.)), joangune (Harand [bizitze dohakabe hau ez da bizitze dohatsurako goangune bat edo abiadura bat baizen]), joan-jin (adond. Urt [joan jin dabillana]; iz. Salab, Laphitz; joan-jinka Harr, Azk (x- erronk.)), joankara (“diligent” Harrt), joankizun (‘joan-behar’: Gerriko), joankoi (“emigrante” g- Azk (bazt.)), joankor (goankor Duv; joankor Azk (bnaf., zub.)), joanlari (‘mugikor’: Ezale 1897), joapide (‘ibilbide’: joan bide Birjin; ‘gastu’: joanphide ArmanUsk 1896), joan-nahi (OihAtsot [erle ioan-nahiak, ez ezti, ez breska]), joan-ordu (Birjin [zure lanetarat joan ordu duzu]), joantxe (gantxe Goihetxe), joate (Land, Lazarg). Cf. burua joan, burutik joan, erran gabe doa, mihitik joan, mus joan, sabeletik joan.
► Mitxelenak *e-oa-n berreraikitzen du (FHV 119), aspaldidanik proposaturiko -oa- erroarekin (Gavel 1921: 401, Uhlenbeck 1949a: 554, 578). Traskek (s.v.), erro horren ohiz kanpoko formari begira, *e-oCan-i berreraikitzen du, galduriko kontsonante batekin; horretarako zantzurik ez dagoela aitortzen badu ere, jarraian harrigarri egiten zaio lapurtera eta nafar-lapurteraz *johan erregularrik ez izatea, eta are harrigarriagoa egiten zaio hizkera horietan johan partizipio inperfektibo bat izatea (joaiten erregularraren ondoan).
Gure ustez, zuzena da Traskek harturiko bidea, *eohan(i) aitzinformarekin berreraiketa eta horri dagozkion xehetasunak bururaino eraman ez baditu ere. Esaterako, gure ustez zantzu argia da adizki trinkoetako hasperena (cf. doha, dohaku, zihoan, etab.), galduriko kontsonantea berreraikitzeko (johan formarekin batera, jakina).
Kontuan harturik j- batez ere a bokalaren aurrean agertzen dela (FHV 168), ja- proposatuko dugu guk aditz honetarako (< *e-da-, ik. jakin1, jario, etab.), eta metatesiz azalduko dugu jo- modernoa, honela: *edanon > *eanon > *janon > *jahon > johan/joan edo, metatesiaren kronologia ezin zehaztuan, *janon > *jonan > johan/joan, ulerturik bokalarteko sudurkariaren bilakaera (VnV > Vh̃V) berantiarragoa dela *eda- > ja- baino (ik. halaber eraman/eroan, tarteko formen kronologia erlatiboaren xehetasun eta proposamen gehiagorako). Bestalde, -n motako aditzei buruz Traskek uste zuenari segituz (1990), *edanoni partizipio markadunaren forma berrosatuko genuke (cf. joa-i-ten, joa-i-le, joa-i-dura, etab.). Ageri den bezala, beraz, *non erro bat berreraiki dugu, eho-ren familiako eztabaidan berreraiki dugunaren antzera; gogoan izan bedi *nun erroaren aukera ere aztertu dugula familia horretan.
Azalpen honetan, aditz beraren bi alomorfo dira joan eta johan. Bigarren alomorfoa balio inperfektiboetan espezializatuko zen —trinkoen galerarekin lotzen du gertakaria Gavelek (1921: 452-453), eta hasperena joan-ekin ez nahasteko sartu dela dio—, Traskek dioen bezala “producing a phonological and morphological contrast without parallel in the language”. Egia da kontraste hori bera duen beste aditzik ez dagoela hizkuntzan (aspektu bereizgarria izatera iragatea aldaera fonetiko soil bat), baina antzeko egoera dugu heldu aditzarekin, zeinak balio perfektua (heldu da ‘etorri da, iritsi da’) eta inperfektiboa (heldu da ‘badator’) izan ditzakeen, nahiz eta dialektoaren araberakoa izan bereizketa.
Ez dakigu ziurtasunez zein izango zen *non erro horren aitzinesanahia. Aukera bat izan daiteke eho-ren familiako hitzetan berreraiki dugun erro bera dela pentsatzea; hipotesi hau ontzat hartzen badugu, esanahiaren adarkadura guztiak azaltzeko, mugimendua adierazten duen adiera orokor batetik azaldu beharko da eho-ren ‘igurtzi, xehatu’, ‘zerbait ehotzeko, jotzeko egiten den mugimendu’, bere baitan joan-en ‘leku batetik beste batera higitu’ ere bil lezakeena.
‘Eraman’ balio iragankorrerako, cf. ibili-ren ‘erabili’ esanahia. Arrunta da prozesua adierazten duten aditzak gramatikalizatzea, denbora eta aspektua markatzeko (LexGramm s.v. go6): ‘joan’ → ‘ohi izan’ gramatikalizaziorako, cf. Djinang hizkuntzako giri- ‘joan’ aditza, zeina ohitura adierazten duen aditz laguntaile bilakatu den. Orobatsu gertatu da jarraikitasuna adierazten duen balioetan (ik. LexGramm s.v. go4). Berehalakotasuna adierazten duten erabileretarako, cf. Sotho hizkuntzako -ĕa ‘(-ra) joan’, zeina -ea- denbora aurrizki bilakatu den, berehalako geroaldia adierazten duena (LexGramm s.v. go to2). ‘Axola izan’ baliorako, cf. gazt. ni me va ni me viene moduko esamoldeak, eta ‘egoki’-rako, cf. fr. ça lui va très bien ‘oso ondo doakio hori’. Zabaltze metaforiko txikiak ditugu izen gisa dituen ‘iragan’, ‘joaera’, ‘iragaite’ eta ‘jario’ adieretan.
Aldaerez denaz bezainbatean, fuan (> fan) eta goan (> gan) dira azalpen berezia behar dutenak. Traskek [χw-] > [f-] azalpena ematen du lehenengorako, igurztearen ahoskagunearen aldaketarekin. Azalpen horren balioa zalantzan jarri gabe, gogora ekarri behar da Hondarribiko euskarako datua, zeinetan fuan/fan ditugun, baina baita x(i)anbrera ([ʃ(i)am-]) forma ere, gazt. fiambrera-tik; honek iradoki lezake f-rako aldaketa [ʃ] > [χ] gertatu baino lehenagokoa izatea, hizkera horretan bederen. Mitxelenak [χ] > [f] bilakaeraren beste adibide batzuk ere badakartza (FHV 173): Oiartzungo fuera (< joera) eta Oñatiko fusturi (< bizk. justuri). Orobatsu, cf. aezk. eta Etxarri Aranazko fale (< joare).
Goan aldaeretan, berriz, [ɟw-] > [g-] bilakaera ikusten du Traskek (cf. lap. gare < joare, lap. Ganix < Joanis, etab.); cf. hala ere KuartPhel gaioce ‘jaiotze’ eta ganciriq ‘jantzirik’, ja- banatatik. Gavelen *i-oan > igoan > goan azalpena (1921: 401) baztertzen du Schuchardtek (1922b: 13; 1925: 16, 2. oh.), bokalaren eraginen bat proposatzea hobetsiz, eta gogora ekarriz alem. Gohann (< Johann), Gochem (< Joachim) eta asturierako Gosé (< José). Ez dirudi Hondarribiko Gaizkibel (< Jaizkibel < Haizkibel) gertakari beraren adibide denik, kasu honetan belarra baitago jatorrian.
Asimilazio gertakariak ditugu joon (< joan) eta juun (< juan < joan) aldaeretan; juen eta fuen aldaeretan, berriz, u ondoko a > e erregularra gertatu da. Zailagoak dira zehazten fein eta geen moduko aldaera bigarrenkari eta berantiarren xehetasunak.
johan (~1750: KadBet). ■ Batez ere bnaf. hitza. Joan izan, ukan aditz konposatuan (orainaldian eta lehenaldi burutugabean bakarrik) erabilia. Esanahiak dira ‘joan’ (KadBet emaitera yohan tzen… banket… hark, MElizanb aitzina yohan baniz, segi nezazue), ‘eraman’ (Harr soingainekoa iohan darotzunari), ‘axola izan’ (Garate (bnaf.) zer johan zaizu, ama etor dadin ala aita?) eta ‘komeni izan’ (Larz badituka kondizione zonbait, johan ez zaukenik?).
► Gure ustez, joan aditzaren aldaera da diakronikoki, balio burutugabea adierazteko espezializatu bada ere. Aldaera honetan eta adizki trinkoetan (cf. doha, etab.) gorde da hasperena. Ik. goian.
eraman / eroan (eroan 1454 b.l.: MLastur; ezteramana ~1527: Zalgiz; eraman 1545: Etxep). ■ Hitz orokorra. Eroan (eta -m- gabeko beste aldaerak) batez ere eremuaren bi muturretan ageri dira (arab., bizk., zub.); Portal eta OArin-ek ere badarabilte; cf., gainera, Izag-ek Goierrin jasotako erole eratorria. Eraman, eta -m-dun gainerako formak, erdi-ekialdean erabiltzen dira (zub. XVIII. mendeaz geroztik). Aldaerak honako hauek dira: (1) -m-dunak: eraman (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zar., erronk., zub.; Etxep), ereman (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk. zar.; Egiategi), eramen (gnaf.; NafGut), eremen (Nafgip.), iaman (Nafgip.), eman (gip., gnaf., bnaf.), erman (gnaf., aezk., zar., erronk.; Lizarg), man (gnaf., aezk.) eta eramo (gnaf.; Beriain); (2) -m- gabekoak: eroan (arab., bizk., gip., zub.; MLastur), eruan (bizk., zub.), iroan (zub.), iruan (bizk., zub.), erun (bizk.), eron (bizk.; Zabala), irun (Etxahun), eran (Gamiz).
Adizki trinkoak ohikoak dira: aroa (GaribAtsot), narama (Etxep), daroen (Kapan), daraman (Mburu)… Deram- iparraldean ageri da gehienbat, Etxep-ez geroztik; honengan daram- baino urriagoa da, baina haren maiztasuna haziz doa. Daramaki, zeramakien, etab. (= darama, zeraman) gip. eta gnaf. ageri dira XIX. mendearen erdialdeaz geroztiko testuetan —baina cf. NavIntel dramasquite (Lizoain, 1599), askoz lehenagokoa—; aro bereko lap. eta bnaf. zenbait autorek deramaka, zaramakan modukoak ere badarabiltzate.
Objektu pluraleko adizkietan, bnaf. eta lap. -tza- da nagusi, erdialdean berriz -zki-. Bizk. daroaz, eroazan, etab. ageri dira; ez dugu zub. eroan, eruan partizipioei dagokien objetu pluraleko forma trinkorik aurkitu.
Esanahi nagusiak dira: ‘zerbait edo norbait leku batetik bestera aldarazi’ (Etxep nik beharren nuien gauza daramazu zurekila, Lazarg ze beroake lagunik, Belap (Jesüsen) eroaitera Ejiptarat, Larm daramatzigun ondasunak kendu); ‘kendu’ (Lazarg eroan ustez / inori aziendarik, Harizm zure arimori bihurzen zaika bekatuak eraman zioen bere edertasuna); ‘(denbora tarte bat) iragan’ (Etxep erhogoatan badaramak eure mende guzia, Mogel egun gozo bat ez darue); ‘erdietsi, eskuratu’ (Leiz biktoria eraman ukhen zutenak); ‘(bide batek, etab.) gidatu, joanarazi’ (Leiz burdinazko borthara, zibitatera daramanera, Mburu ara daraman bide zuzena); ‘(bizimodu bat) egin’ (Leiz bizitze bakezkoa eta emea eraman dezagunzát, Mogel bitartian eroian bizitza larri ta estuba); ‘(bide bat) segitu’ (Ax bide makhurra daramala); ‘(abantaila) izan’ (Etxep artizarrak berzetarik abantaila darama, BertsBizk bentaja romanoai / deroezu, Isasi), hegoaldean objekturik gabe ere bai (Lardiz gauza isillak asmatzen niri eramaten didanik iñor ez dala); ‘(etxe bat, negozio bat) gobernatu’ (Kapan daroeala laguneen haziendea, Hbarren Eliza ungi eraman).
‘Pairatu’ esanahia ere badu (EtxZib surtarik atheratzeko penak daramatzana, Kardab atsakabak ta argaltasunak pazienziaz eroatea). Mendebaldeko euskalkietan, aditz igkor. baten partizipioaren ondoren, ‘ohi izan’ balioa du (Lazarg bai, baia daben zenzutxoori / gaxki daroae giadu, TxAgir gaztegunetako gertaerak esan eroiezan); honekin lotu izan da iparraldeko zenbait autore zaharren erabilera, esanahia zehazki finkatu gabekoa; partizipio baten ondoren ageri da (Etxep mundu honek anhitz jende enganatu darama, Leiz zeren hark… rekubratu baitarama, Oih horrenbat gogor izatera / zerk zaramatza gogatu?) edo izenondo baten ondoren (Etxep hanbat da eder eta jentil, harzaz erho narama).
Izen moduan ere ageri da, honako esanahi hauekin: ‘egonarri, pairakortasun’ (Iturr baña zuen gaisoak / eraman txikia, Erkiaga andra nasaia zan, eroan aundikoa), “insistencia, charla” (Azk (bizk.) ori dozu eroana), eta “gasto, voracidad” (Barand (gip.)).
eramaile (Harb [deabrua bere lagunzat, bere eramailletzat… ixendoz deitzea]; eroalle Larm; ‘pairatzaile’: Mburu), eramailu (‘jaidura’: erem- Birjin), eramaitza (Pouv [ekstasak eta eramaitzak]; “fruto, frutos de la tierra” Larm, erem- Larm, Ulib; cf. emaitza), eramaki (ADonostia (bazt.: nik maiteñua bakar izan ta / ura bertzek eramaki)), eramanarazi (Urte, Larg; eruanerazi Intxpe; ‘pairarazi’: eramarazi Mburu), eramandun (‘eramankor’: Arana), eramanera (‘eramate’: Lardiz), eramangarri (‘eraman daitekeena’: Urte; “soportable” Larm, Uriarte; eroan- Larm; “atractivo” eroakarri Azk (bizk.); iz. Zabala [Galiziatik dator / sardina gazia, / gure lauko apurren / eroangarria]; ‘apeu’: Azk [usoak urrunetik etorri deitezan, zein izaten da eroakarririk onena?]), eramankin (‘bagaje’: eremankin FedProp 1899), eramankintza (‘pairakortasun’: Beobide), eramankizun (izond. “soportable” Larm, Orixe; eroakizun Larm; eroankizun Añib; iz. ‘pairamen, oinaze’: Lardiz; eroankizun Añib; ‘pairakortasun’: Beobide), eramankor (‘jasankor’: AgirAst; eroankor Kerex; ‘jasangarri’: Antia [(erbestea) eramankorragoa izan dezadan]), eramantzaile (Larm, Lizarg (-nzale); eroatzalle Larm; ik. eramaile), eramapen (‘pairakortasun’: eroapen Añib; eruapen Mogel; eramanpen Arana; “action d’emporter” eramanpen Duv), eramate (eroaite Belap; eramate Lard; eremate Jntegi; ‘pairakortasun’: eruate frBart), eroakunde (eruakunde ForuAB), eroale (ik. eramaile), eroan eragin (Otxol), eroanezin (“inaguantable” Añib, Kkiño), eroangaitz (eruangatx Enbeita), eroangarri (ik. eramangarri), eroankizun (ik. eramankizun), eroantsu (‘pairakor’: eruan- TEtxeb (bizk.)), eroatzaile (ik. eramantzaile), eroanzale (“tolerante” eruan- TEtxeb (bizk.)), eroapen (ik. eramapen), eroapendun (Añib), eroate (ik. eramate). Cf. arreraman, ez-eraman, ezin-eraman, gain-eraman, gaizki eraman, zer-eraman.
► Aspaldidanik jo ohi da joan-en arazletzat (Schuchardt 1893a: 6, 40; hogei urte lehenago, erazo-joan ikusten du eroan-en jatorrian van Eysek, s.v. joan). Ageri denez, -ra- artizkia du, ez da eman-en arazlea (Lafon 1943: I 259, 291) eta Mitxelenak *e-ra-oa-n aitzinforma ematen du (FHV 177). Forma horretatik, *eraoan > eroan eta *eraoan > *erawan > *eraban > eraman bilakaerarekin azaltzen ditu bi forma nagusiak; azken urratserako, cf. heben > hemen, azken -n sudurkariak eraginiko asimilazioz.
Erro gisa *non ikusten dugun hipotesian, ez dirudi *e-da-ra-non ideal batetik abia gaitezkeenik (horixe izaten baita beti -da- eta -ra- artizkien arteko hurrenkera, ez -ra-da-). Horrela eginez gero, *jara- bilakaera edo, hobeto, *ar- (ik. ardano eta arrats-eko eztabaidak) izango genuen, ziur asko. Itxura guztien arabera, arazlea *e-oan baten gainean osatuta azaltzen da hobekienik hitzaren nondik norako diakronikoa; alabaina, hori hala baldin bada, joan-en proposaturiko *ja- horri ezin diogu eutsi (*edonan > *eonan > *eo(h)an > joan moduko zerbait beharko dugu, beraz). Xehetasunak direnak direla ere, gauza bat nabarmentzea da inportantea: bai joan-ek bai eroan/eraman-ek, biek partekatzen dute *non erroaren hipotesiaren barrenean proposaturiko o eta a bokalen metatesia.
Esanahiari dagokionez, ohartu behar da -ra- artizki arazlea deiturikoak ez diola beti oinarri aditzari arazle esanahi tipikoa gehitzen, zuzenean behintzat: hots, iraun ez da egonarazi, irakin ez da ekinarazi, eta eraman bera ez da joanarazi. Deskripzio zehatzagoen faltan, behin-behinean esan daiteke aditz zahar hauetan oinarri aditzak adierazten duen gertakariaren indargarri edo errepikatze moduan ulertu behar dela arazletasuna. Ik. halaber ero1.
Oinarrizko esanahiaren hedatzez azal daitezke ‘kendu’ (orobatsu “gasto, voracidad”), ‘erdietsi’, ‘gidatu’, etab. Erabilera metaforikoa dugu ‘pairatu’ bezalakoetan (izen bezala, cf. ‘egonarri’). ‘Ohi izan’-erako, ik. joan.
Aldaeretan, asimilazioz azaltzen da ereman; azken silabako bokala itxi da eramen aldaeran. Bi horietarik azaldu daiteke eremen. Bokalarteko dardarkaria galduta, disimilazioz dugu iaman, eta bokalen erabateko asimilazioz eman; azentuak eraginiko aferesia dugu man aldaeran, eta sinkopa erman-en (FHV 162). Eramo-rako, cf. igan/igo, erasan/eraso, etab. Asimilazio eta disimilazio arrunten bitartez azaltzen dira eruan, erun, eron, etab.; badirudi aditzetako e- > i- orokortu dela iroan, iruan eta bestetan.
Adizki trinkoetan, berrikuntza da deram- aldaeretako -e- orainaldikoa. Bestalde, -ki eta -ka adizkiak forma hirupertsonaletatik orokortu dira (cf. dauki eta dauka, ik. eduki).