- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
endore. ■ RS-n agertzen da: zegik ezer hendorea, enzun artean bestea (“alcalde” itzulia; ‘epaile’ esanahitik hurbil dagoke). XX. mendean hegoaldeko zenbait autore berriro erabiltzen hasten dira, ‘alkate, auzapez’ balioarekin, Azkueren hiztegitik hartuta.
► Gazt. zah. tenedor hitzarekin lotu behar da;[1] tener ‘eduki’ hitzaren eratorria da tenedor, eta jad. XIII. mendean “gobernador, alcaide” esanahiarekin ageri da (DCECH 5, 462a, tener). CORDEren arabera, tendor forma sinkopatua gazt. zaharrean bertan aurkitzen da, nahiz eta ez dirudien agerraldi honetan ‘alkate’ edo ‘gobernadore’ esan nahi duenik: deue el alcall meter el ganado en mano de tendor (~1290); adibidea Burgosko Forukoa da. Amaierako -e horrek azalpen arrunta du euskararen lege fonotaktikoen barruan. Hastapeneko t- herskariaren galera euskararen barreneko bilakaera dela dirudi, herskari horzkarien disimilazioz, tarteko pauso gisa *dendore herskari ahostuna duen forma izan zein ez.
Mitxelenak veedor iradokitzen du jatorri moduan, eta bertatik abiatuta balizko bilakaera fonetikoak ematen ditu endore hitzera iristeko, aitortuz, hala ere, urrats horiek posible izanda ere denen bildumak sinesgarritasuna kentzen diola proposamenari (1965b: 119). Esanahiaren aldetik ere veedor ‘ikuskatzaile’ baino egokiagoa da tenedor ‘alkate, gobernadore’.