- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
eme (1344: MaisMed [Hemathegui]; ik. behean emazte). ■ Historikoki erabilera orokorra du ‘urrixa’ moduan, gizakirik eta bestelakorik bereizi gabe (Leiz arra ala emea, xipia ala handia); cf. asteme (Leiz), tigre eme (Pouv), txerri/txarri eme (Iturr, Uriarte)…; Artxuk ‘femenino’ balioa ematen dio (eme izenak); lanabes zulodunez (trokel emea), gora egiten ez duten barazkiez etab. ere esaten da.
‘Ezti, leun, otzan’ adieran ekialdean aurkitzen da (Etxep andria, minza albaitzinde… emiago, Leiz begi eme batez, Mburu ur hura bezain otz-arin-emerik).
Ema- sarri ageri da sexuaren zehaztapena eginez (Leiz ema alhargun, EtxZib ema erbal, Ax ema-eztheus, Harand etab. emagaldu…).
□ Lehen lekukotasunaz gain, cf. agian Iohan Saes de Hemegaray (ArchOchand 1497); ik. behean emasabel.
● emabatzarre Atondoko ohituraren berri ematen digu Maiorak (LéxNavII 1549): “la costumbre del lugar, que es que cuando pare una mujer suelen ir todas las mujeres a comer o a cenar un día, que en vascuence lo llaman emabaçarre”.
● ema erdi, emerdi ‘haur egin duena’: Zalgiz (ema erdi oro, zoro); cf. esaera berean OihAtsot emerdi; emerditu Intxpe (Mariaren emerditzeko müga); cf. MLastur andra erdiaen.
● emagin hedadura zabaleko hitza; EtxZib; emagintza Larm, AgirAst; ema- + -gin, ‘emeekin lan egiten duena’ izan liteke, hargin ‘harriekin lan egiten duena’ izan litekeen bezalatsu; cf. Hondarribiko Emaguiñanea baserri-izena (OnomVas23 1794).
● ematxar Urte (+ -tzar); cf. lehenago emecharrac hoyuac andi eta emacharrac oyuac andi “ruin muger grandes voces” (EuskVald2 1610).
● menatura “vulva, abertura externa de la vagina” Azk (lap.); eme + natura azaltzen du Meyer-Lübkek (1923: 482); hitz hau Ainhoako lap. gisa sailkatzen du Azkuek, eta hala dakar OEHk ere; litekeena da Duvoisinena bakarrik izatea, beste holako askotan bezala, baina ez da aurkitzen Duv-engan.
emagaldu (Urte, Harand), emagizon (Duv), emakoi (Ax [emazte gizakoiak eta gizon emakoiak]; emakoitasun Materra), emakunde (Arak (emakunde eguna: gnaf.)), emakuntza (‘ganadu emearen bulba’: Gorosurreta (bazt.)), emalege (“ema legeak, menstrues” Pouv; cf. gizalege, erabat bestelako esanahiarekin), emaro (‘emeki’: Ax [mintza zakitza emeki eta emero] [< ema- + -ro atzizk.]), ematu (‘lasaitu, baketu, eztitu’: Etxep [dardoa ematurik] [< ema- + -tu; cf. emetu]), emetasun (Leiz [eure emetasunaren araura emeki gaztiga gaitzak]), emetu (‘emakumetu’: JJMg [(gizon) asko… emetuta legez jantzijan]). Cf. ar-eme, aste eme…
► Jatorri erromantzea onartu ohi zaio (Schuchardt 1907a: 338, 1913: 316-317): cf. 1219ko hemble, Baionakoa, eta bearn. hemne ‘emakume’ (FEW 3, 449ab, femina);[1] -mn- taldea erromantzean bakundutakoa izan daiteke, baina baita euskararen barrenean ere (cf. damu < lat. damnum). Lat. femina ‘urrixa’ hitza litzateke azken buruan —‘senarraren andre’ adiera hartzera ere iritsi zen (ErnMeill s.v. fēmina)—, eta badirudi erromantzez ‘emakume’ adiera orokortu baino lehenago mailegatuko zuela hitza euskarak.[2] Euskal hitzaren orokortasunak ere aski zaharra dela salatzen du. Badirudi ‘ezti, leun, otzan’ adiera euskararen barreneko bilakaera izan dela.
Ohar bat egin behar zaio jatorri erromantzearen azalpenari: euskal hitzak ez du hasperenik inon, ez eta lat. f-ren ondorengo izan zitekeen hotsik ere (FHV 264-265). Bi bide ditugu hau ulertzeko: aukera bat da pentsatzea hasperenik gabeko erromantzezko forma batetik hartua duela (cf. dena den Erdi Aroko lehen lekukotasuna,<h>-rekin idatzia); alabaina, ez dugu aurkitu h-rik gabeko *emne aldaerarik erromantzez. Beste aukera da euskararen barnean galdu izana hasperena: beharbada elkartuetako bigarren osagai moduan usu erabiltzen delako (cf. adib. asteme) edo bestela, bai baitira galera horren adibide garbiak, hala nola eztei, zeinak gask. hesteya moduko batean duen jatorria.
Jatorri erromantzearen araberako azalpen honetan, tokirik gabe geratzen da ume hizkerarekin lotuz Boudak aipatzen duen jatorri fonosinbolikoaren aukera (1949: 54).
emakume (~1630: EtxZib). ■ Hitz zabaldua (ik. and(e)re, emazte, emazteki). Emakuma bizkaieraz aurkitzen da XIX. mende bukaeraz geroztik; makume aldaera gnaf. eremuan aurkitzen da gehienbat. Kontuan hartzekoa da Belapeyreren adibide bakarra: —Nork güziz behar dü jarraiki Birjina saintari? —Neskatilek eta emaztek, hura Emakümiaren ohoria delakoz; hor badirudi, neskatila eta emazte-k ez bezala, adiera orokorragoa duela emaküme-k, beste biak bere baitan hartuko lituzkeena.
emakume galdu (‘emagaldu’: frBart), emakumetxo (Munibe), emakumezko (izond.: Añib [naturaleza emakumezkoa]; iz.: AgirAst [emakumezko zenbait]; cf. andrazko, gizonezko). Cf. giza-/gizon-emakume.
► Osaeraz, ema- + -kume. Andrakume edo gizakume-n bezala, badirudi emakume-n ere -ki atzizkiaren antzeko funtzioa izan dezakeela -kume-k (cf. emazteki, gizaki). Esanahi orokor bat hartzen du -kume osagaiak hauetan, gizaseme-n seme-k duenaren antzera: honetan, adibidez, erreferentzia ez zaio egiten seme jakin bati, baizik ‘gizakiaren ezpaleko, arrazako’ bati, hots, ‘gizon’ adierazteko parafrasi moduan har daiteke; orobat, hortaz, emakume-ren kasuan ere.
Sexuaren zehaztapena egiteko ema-k duen balioa gogoan hartuta (ik. goian ema alhargun, ema erbal, etab.), jatorrizko ‘ume eme, neskato’ adiera bat proposatzen du Mitxelenak (1950c: 468-469; “niña hembra” dakar), eta gizakume-rentzat ere “niño varón” ikusten du esanahi etimologiko moduan; alabaina, azalpen honek ez luke balioko gizaseme-rentzat. Hura baino lehenago, cf. Bähren ema-kume “cría de hembra” eta gizakume “cría de varón” (1935: 9). Aukera hau jadanik Eleizalderengan ageri da (1907), hitzaren oinarrian eman aditza dagoelako ustearen aurka egiteko eme proposatzen duenean (ik. behean). Proposatu dugun esplikazioaren arabera, ordea, azalbide hau ez da beharrezkoa; ohar bedi, gainera, urriak direla euskara historikoan lekukotzen diren ‘ume eme’ adieraren adibideak.
Oinarrian eman ikusten duen hipotesia jadanik van Eysengan aurki daiteke (1867: 7); geroxeago, cf. Campion (1899a: 69, eme ere aipatzen du; 1902: 130), Vinson (1907: 17, nahiz eta emakume “petit femelle, enfant femelle” dakarren lehenago, 1906: 165). Eman + kume ‘umeak ematen dituena’ proposatzen da, baina elkarketa modu hori ez da inoiz emankorra izan euskal morfologian (Mitxelena 1950c: 468); gainera, bizk. **emon/emun ez ditu kontuan hartzen hipotesi honek.
Aferesiz azaldu behar da gnaf. makume (Mitxelena 1954e: 140; cf. mazte bera, eta torri, karri modukoak).
emasabel (1562: Land). ■ Hitz zabaldua (arab., bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.). Emesabel aldaera Añibarrok dakar. Esanahia ‘umetoki’ da (Urte Eternalak… ideki zuen haren emasabela); ‘umetokiko min’ adieran ere aurkitzen da (Lizarg emasabela zuen edo finjitzen zuen bati).
◊ Cf. Martin Peres de Hemasabel (ArchDurIV 1456), Juan de Emasabell (ArchMutr 1504), etab.; cf. gaurko Emasabel/Emazabel, Emesabel/Emezabel deitura. Bestalde, cf. balle de Senarsabel (ArchAran 1502), Arabakoa.
● emasabel-belar “artemisia” Urte; urdaileko minerako eta hilekoa eragiteko enplastu moduan zilborpean jarrita erabiltzen zelako?
emasabeleko (‘umetokiko min’: Azk (gip., bnaf.)), emasabelkari (“artemisia” Urte), emasabeltxo (“uterculus” Pouv).
► Osaeraz, eme + sabel. Deitura zuzenean lot daiteke hitzarekin, eta horietan ez dago inongo zabal osagairik, zenbait grafia modernotako <z> gorabehera: txistukarien nahasketaz azaltzen da horietan /z/ agertzea (Sagarzazu 2005: 67; deitura ezaguna da Emazabel Hondarribian).
Esanahiari dagokionez, cf. Madrid, Errioxako Madriz, Madricejos, Galiziako Madriceiras, etab. leku-izenak; hauen jatorrian lat. matrīce ‘umontzi, emasabel’ dagoela argudiatu izan da (Oliver 1959: 11-32), izen hauek errekasto eta iturburuekin duten lotura nabarmenduz. Erabilera toponimiko hauen bidetik azaldu liteke euskarazko emasabel ere leku-izen moduan erabili izana.
emazte (1189: SJuan [et uxor tua Emazteona]). ■ Hitz orokorra (ik. and(e)re, emakume, emazteki). Mazte aldaera gnaf. eremuan aurkitzen da gehienbat. Eremu guztian erabiltzen da ‘esposa’ adieran (EzkonBeorb zuzaz berze emazterik ez egiteko, Leiz Lot-en emaztea, Lazarg emazteagaz joan zidin jardin batera); ‘emakume, emazteki’ moduan ekialdean aurkitzen da (Etxep parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz, Beriain emazte guzien artean). Cf. halaber Pouv “kurxeta emaztea, bourle de crochet”.
emaztegai (Pouv, Mburu; cf. andregai), emazte galdu (‘emagaldu’: Harand), emazte-gizon (“androgynus” Urte), emaztekunde (FedProp 1896 [emaztekundeari edergailu, erhaztun eta beharrietakoak khentzen ziotzaten]), emazteorde (Lardiz [Herodias emazte-ordetzat artuta]), emaztetto (Leiz (-to), Laphitz), emaztetu (‘emakumetu’: Pouv), emaztezko (‘femenino’: Leiz [emaztezko unzi frajilagoa]). Cf. gizon-emazte, senar-emazte.
► Badirudi *ema-gazte osaera proposatzea dela hipotesirik egiantzekoena (Schuchardt 1906a: 9), gorde ez den tarteko *emaazte formarekin; dena den, ez dirudi hitzak inon azentu markatua duenik.
Emakume-rekin egin bezala, emazte ere eman-etik eratortzen saiatzen da Uhlenbeck (1930: 424-425), nahiz eta van Eysek emakume-rentzat bakarrik proposatu aukera hori (s.v. emakume eta emazte; ik. halaber goian). Alabaina, osaerazko arazoez gain, semantikoak ere baditu aukera honek: ‘umeak ematen dituena’ esanahia eman nahi dio Uhlenbeckek, baina berak ere aitortzen du gazte-k ez duela inon ‘ume, jaioberri’ esanahirik.
Adiera zabalduena, ‘esposa’, ekialdeko ‘emakume, emazteki’ adieraren espezializatzea dela dirudi (cf. adib. fr. femme-ren ‘emakume’ eta ‘esposa’ adierak, FEW 3, 451ab, femina); Trasken ustez (s.v.) ezpezializatze hori emakume hitz berriagoaren hedatzearekin batera gertatu zen, hitz berriak adiera nagusia hartuta. Ekialdeko ‘emakume, emazteki’ adiera, beraz, dokumentatu gabeko jatorrizko ‘emakume gazte’ batetik eratorritakoa litzateke (cf. arkazte ‘ardi gazte’).
Beste aukera bat da errom. *nouius ‘ezkonberri’, ‘senar-, andregai’ hitza paralelo moduan hartzea:[3] lat. nouus ‘berri’-ren eratorria da *nouius; eusk. gazte hitza ‘berri’-rekin berdintzen badugu, emazte-ren ‘esposa’ adiera orokorra litzateke jatorrizkoa, eta ekialdeko ‘emakume, emazteki’ berrikuntza.
Aferesiz azaltzen da mazte (cf. goian makume).
emazteki (1643: Ax). ■ Ekialdean erabiltzen da (ez zub.), bereziki XVIII. mendetik aurrera. Mazteki aldaera gnaf. eremuan aurkitzen da gehienbat. ‘Emakume’ da funtsean (Ax emazteki bat bezala, Leiz emasteki altiba).
emaztekitu (JEtxep emaztekitu denean eta amatu).
► Osaeraz, cf. andreki.
emeki (1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua (ez bizk. testuetan, XX. mende arte). Esanahia: ‘eztiki, geldiro, apurka’ (Leiz hain emeki eta dulzeki gomitatzen gaituenaz geroz, Pouv emeki ioaki, urrun ioaki, Kardab andreak… poliki ta emekiago itzegiten).
● emekixe FedProp 1883; badirudi askoz lehenago ere dokumentatua dagoela, NavIntel emeguixe, emeguixe (Etsain, 1599), baldin <g> eta <q> nahasi badira.
emeki-emeki (EtxSar [emeki emeki hezurretan barrena sarthuz]), emekiño (Lopez [hungia eta gaizkia emekiño bihotzian sartzen]), emekitto (LavDot [(ostia saindua) handik emekitto mihiaz khendu]), emekitu (JEtxep [lasterra emekitzen]).
► Osaeraz, eme + -ki, eta ‘ezti, leun, otzan’ adieraren gainean osatua.