- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
elur (1390: ArchMondI [Garçia d’Elurreta]; erur ~1496: RS). ■ Hitz orokorra; hasperena (-lh-) du iparraldean. El(h)ur da forma zabalduena; erur da mendebaldeko antzinako forma (arab., bizk.),[1] baina XIX. mende hasieraz geroztik edur besterik ez dago hor.
Badirudi zenbait lekutan el(h)a- dagoela elkartuetako lehen osagai gisa; cf. elhauso, bazt. (Izeta) elaputzu ‘elur-zulo’; elu- ere bai: ik. behean gip. eluaso, eluaska eta, agian, Ochoa de Elueguia.
Oso erabilia da konparagai gisa: zuritasunarena, batetik (Leiz haren abillamenduak… hagitz xurit (zitezen) elhurra bezala), eta hoztasunarena, bestetik (Ax elhurra bezain hotz debozinoan).
□ Erdi Aroan lehenagoko lekukoa izan daiteke Ochoa de Elueguia (SMig 1290), eta are Heluvar (SMillán 1121),[2] hitzaren adibide bada.
● elur-luma EtxZib; cf. bizk. edur-luma; lumaren arintasun bera edo ikusten zaiolako elur-malutari.
● elur-malo AgirAst (elur-maloak lurrera erori oi diran eran); cf. Azk malo/maro (gip.); lot ote liteke mara-mara onomatopeiarekin? / elur-maluta bizk., gip. hitza; Izt (e.- marota).
● elurrauso Azk/Barand/Satr… (gip., gnaf., lap., bazt., bnaf., zub.: + elhauso, eluaso, elurroso, elur-lauso…); el(h)ur-lauso, albokariaren disimilazioarekin.
● elutsa mug.; ‘elur xehe’: Azk (bazt.); ez dago argi atzizki txikigarriren bat dagoen —ez legoke argi zein—, ala -huts egon ote litekeen bigarren osagai modura; cf. behean eluts ‘laiotz’.
eluaska (“pisada o hueco que los pies dejan en la nieve” Barand (gip.)), elur-amil (“edúrramilla egiñ, hacer la bola (grande) de nieve” Izag AranOñ), elur busti (Izt, FedProp 1903), elur-eraso (Arrue), elur-erauntsi (Lhande/Larrasket (lap., bnaf., zub.), Zubiri), elur-eten (‘elurrauso’: Garate (gip.)), elur-hilabete (Revol (elhur ilhabete)), elur-jausi (‘elurrauso’: Garate (bizk.)), elurketa (Duv [elhurketa handia erori da]), elur-lapats (Izt), elur-mataza (Añib (erur matasa)), elurpe (EtxZib [zeure gorputza zinduen… elhurpera etxatzen]), elurrezko (RS [urte erurrezkoa, garizkoa]), elurte (Oih; cf. urte), elurtu (Larm, Mburu), elurtza (Pouv (-tze), Añib [edurtzan billosik sarturik]), elur-ur (Ax [bero handira iragan bedi elhur uretik]), elur-zulo (Larm, Kardab).
► Elur eta erur formen artean (edur aldaera erur-etik azaltzen da, disimilazioz), badirudi bigarrena duela jatorrizkotzat Mitxelenak: dardarkari eta albokarien arteko txandakatzeari begira, hitzarekin sailkatzen ditu bular/burar eta zilar/zirar, besteak beste (FHV 315), eta horietan jatorrizko rVR segida baten alde egiten du aldaeren banaketa dialektalak, bazterreko hizkeretan gorde baitira aldaera horiek (erronk. eta mendeb.).
Alabaina, argudio honek bular/burar edo zilar/zirar bezalako bikoteentzat balio du, ez elur/erur-en kasurako, ez baita erur-ik dokumentatzen ekialdean; beste lan batean, belar/berar-rekin biltzen du elur/erur Mitxelenak (1954e: 145), erronk. belar baitugu, ez berar (lan horretan berean aparteko multzo batean ematen ditu bular/burar eta zilar/zirar). Nolanahi ere, erronk. belar-en ondoan bera- eta beda- ditugu haren eratorrietan (cf. bedatse, beragin), eta ekialdeko berar zaharrago baten alde egiten du honek.
Erur-en zahartasunaren alde egin lezake berar-i buruz esandakoak, nahiz eta analisia ez den bertan bukatzen (ik. behean hitzaren osaeraz); forma horretatik disimilazioz azalduko genuke elur. Oinarrizko formatzat elur hartuko bagenu, VlV > VrV bilakaeraren bitartez azalduko genuke erur (cf. borondate < lat. voluntatem; FHV 311), eta disimilazio prebentiboz gordeko zen elur-eko albokaria.
Erur-etik zein elur-etik abiatu, ezinbestekoa da aintzat hartzea hitzaren hasperena: horrela, hur bereizi genezake bigarren osagai gisa, hitzaren esanahiarekin erraz lot genezakeena. Lehen osagaian hasperenaren disimilazioa gertatu ahal izan dela gogoan hartuta (cf. ilherri < hil-herri; FHV 212), irits gintezke *herhur edo *helhur moduko aitzinformaren batera ere; baina zaila da argitzen zein liratekeen hitzaren osaeraren xehetasunak: heldu aditza balego, zaila da ulertzen nola izan daitekeen hitza ‘iritsitako, etorritako/iristekoa, etortzekoa den ur’ (antzeko zailtasunak genituzke heldu-ren beste adiera ez orokorrekin, ‘oratu, lotu’, ‘ondu’, etab.). Bestalde, *her errotik abiatuta, badirudi ‘hertsitako ur’ batean edo pentsatu beharko genukeela, eta honek ere ez du ematen argibide askorik.
Erro horiek baztertuta, *euri-hur osaera batean ere pentsa liteke, *eur(i)hur > *erhur bilakaerarekin, baina esanahiaren aldetik ez legoke argi nola lot litekeen hitzaren esanahirekin ‘euri ur’ moduko zerbait.
Hasperenaren disimilazioarenaz gain, haren metatesiaren aukera azter daiteke, *helur > elhur moduko bilakaeraren batekin. Hipotesi honetan, lur bereiziko genuke bigarren osagai moduan; baina *he- ezezaguna zaigu, eta esanahiaren xehetasunak ere ez leudeke argi (lurmen-ekiko lotura erraztuko litzateke?).
Bestalde, zail da zehazten hitzak eluts ‘laiotz’-ekin izan lezakeen harremana (ik. goian elutsa ‘elur xehe’).