- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gar (1545: Etxep; kar 1617: Materra; khar 1627: EtxZib). ■ Hitz orokorra. Gar da forma zabalduena; k(h)ar (kh-rekin eskuarki) lap. eta bnaf. zati batean erabiltzen da, eta XVII. mendean hasten da agertzen testuetan. Mogelengan gaar-en adibide batzuk ageri dira.
Berezko esanahiaz gainera (Etxep ifernuko garrian, EtxZib artifiziozko khar ezin iraungiak, Mogel gar baga irakiten), bada ‘gogo bizi, grina, lehia, ardura, berotasun’ ere (EtxZib khar handirekin othoizten zuten, Oih erakutsu zutan den garra / eta zure bihotz gora, Mogel ume txikarrak… (ipuiñak) enzun daruezan garraz). Badirudi, iparraldeko zenbait lekutan, bigarren adiera hau gailentzen zaiola jatorrizkoari; cf. Harr: “kharra, rarement employé pour flamme materielle” (ik. sugar, su-lama).
□ Ez dago argi hitzaren adibide diren sennor Gonzalvo Monnioz de Garra (SMillán 1080) moduko leku-izenak. Cf. halaber Garro, Garde, Garrüze, etab. (ik. Mitxelena 19733: 92), eta akit. garre deo eta d[eo] garri, gaurko Pirinioetako Gar mendi-izenean ikus litekeena (Mitxelena 1954a: 436).
Orobat da zalantzazkoa hitzaren adibide izatea Garmendia izena: Iohan de Sumendiaga (ArchEib 1494) bezalakoak eman izan dira paralelo moduan; baina cf., Catalina de Sumendi izenaren ondoan, Juan Çuri de Asumendi (VecVizcII 1514), eta, lehenago, Asumendi (ArchLeqI 1334). Paralelo hobeak izan zitezkeen Martiecho de Garbuno (ArchRentII 1490), gar + muino analizatuz gero, edo Martín de Garuide (ArchOiarII 1499), gar + bide. Baina, gure ustez, hauetan gar- ‘gain’ egon daiteke (alomorfo honetarako, ik. gain), besterik gabe, eta esanahiaren aldetik ere egokiagoak dirudite ‘gaineko muino’ eta ‘gaineko bide’ bezalako azalpenek, ‘sugarrak dauden muino’ eta ‘sugarrak dauden bide’ baino.
● gardostu Mogel ((usakumeak) gardostu… sutan luma apurretati garbituteko); galdostu aldaera ere badago, eta honen bidetik AgudTov-ek (s.v.) galda-rekin lotzen dute hitza; ez dago argi zein den bigarren osagaia; cf. erregaldostu.
● garkarastatu “enfumer, s’enfumer, terme de cuisine” Salab; FedProp 1901 (gaitzak eta adinak kharmindu eta garkharastatu); karats-en ‘usain txar’ adiera dago bigarren osagaian: cf. garkiñatu, garkarats, garkeru.
● garmendi ‘sumendi’: Larm, Duv; ik. Erdi Arokoetan.
● garretan lehen adieran hedadura zabala du; ‘sutan’: EtxZib; “a todo vapor; caminar de prisa” Ortuzar; ez dago argi mugag. ala mug. plurala den.
gardun (kh- EtxZib), gar egin (Ax [egur hezeak egiten du gar eta egiten du nigar]), garkeru (“olor y gusto a quemado” Azk (erronk.)), garki (TBLap [garki othoizten zuen]), garkiñatu (‘erre-gustua hartu’: Azk/Larrasket… (zub.)), garkirats (‘garkeru’: Azk (bizk.)), garmin (Azk/Izag (bizk., gip.)), garpe (EtxZib [behar dugu egon kharpean bethiere]), garrez (‘garretan’: EtxZib; ‘gogoz, lehiaz’: EtxZib [iarraikitzen atzaiola / kharrez berthuteari]), garrezko (EtxZib; ‘sutsu, bero’: Gaszar [amudio karrezkoak]), gartsu (‘garretan dagoena’: kh- EtxZib; g- Añib; ‘bero, suhar’: kh- EtxZib [othoitza hain khartsua], g- LanDot, kharzu Salab; adond.: Goihetxe [(herbiari) khartsu badarraio]), gartu (Larm; kartu aldaeraz, ik. oharrean), gartxo (-txu Uriarte). Cf. su eta gar, sugar…
► Ez dirudi gar-etik haragoko formarik berreraiki daitekeenik. Traskek (s.v.) hitzak elkartu-eratorrietan hartuko zuen forman bilatzen du k(h)ar aldaeraren jatorria, horietatik zabalduko zelarik hitz beregain gisa: bigarren osagaietako ahoskabetzetik (cf. -gaitz > -kaitz), edo, lehen osagaia izanik, bigarren osagaiko herskari ahoskabe batek eraginiko asimilazioz (cf. goipe > koipe; baina ez dago **kartu-ren adibiderik,[1] esaterako); ez dago, hala ere, horrelako bilakaera baten alde egin lezakeen datu askorik, Trasken arabera. Ez dirudi Mogelen gaar esanguratsua denik hitzaren berreraiketarako (cf. laar, zoor, etab.).
Esanahiari dagokionez, ez da ezinezko gain-en gar- alomorfoarekin lotzea: pentsa daiteke garrak, su-lamak, suaren gainetik ateratzen direnak direla (bestela, garbitu bezalakoen bidetik, garrek garbitzen dutelakoan, ik. han, eta baita garbal ere). Formari begiratuta, ordea, eragozpen izan liteke hitzaren dardarkaria anizkuna izatea (bakuna da gain-i dagozkionetan: gari, garai…); pentsatu beharko genuke erabatekoa izan dela bortitzaren aldeko neutralizazioa, eta antzinakoa, silaba bakarrekoa izanagatik. Egia da familia berean garagar dugula (cf., bestalde, cf. bihar/biharamun, gau haur/gaur, etab.), hitz berean erro beraren bi alomorfo biltzen dituena, dardarkari anizkuna duena (gara-) eta bakuna duena (-garr), baina ezaguna dugun silaba bakarreko paraleloan, *zun > zur bikotean, ez dugu holakorik. Horrenbestez, ezin bazter daiteke gan ‘gain’ eta gar ‘sugar’ erro bana izatea aitzineuskaraz.
! egarri (1545: Etxep). ■ Hitz orokorra. Badu ‘gogo bizi, gutizia’ adiera ere, edateari dagokionaz gainera. Izen oso bezala, ez da testuetan ageri XVII. mendera arte; XVI. mendean —egarririk, egarritan eta egarri izan esapideaz gainera— izenondo edo predikatibo moduan bakarrik agertzen da (adib. Etxep eri, gose, egarria eta buluzkorria).
□ Toponimian, zenbait iturri edo iturbururen izenetan agertzen dela dirudi: cf. Egarriturri Orozkon eta Earriturri Tolosan (EAETop).
● egartsu1 ‘egarri’; ekialdeko hitza, XX. mendean gutxi erabilia: Materra; egarr(i) + su.
● egartsu2 ‘egarri dena’: Añib; egarr(i) + -tsu.
egarbera (‘egarriz; egarri dena, erraz egarritzen dena’: Larm (eranskinean), TxAgir), egardun (‘egarri dena’: Mburu), egarmin (‘egarri handia’: Azk (bizk.)), egarriak egon (‘egarri izan’: Iraz), egarrialdi (Kardab), egarrian egon (‘egarri izan’: Egiat), egarri egon (Bonap (gnaf.), TxAgir), egarri izan ([igaitz.] Leiz, Betol), egarririk (Leiz), egarritan (Leiz), egarritu (Leiz), egarriz (Pouv, Ax), egarrizko (Argaiñ [egarrizko dolore]).
► Euskarazko partizipio zaharren itxura bete-betea du (ik. Uhlenbeck 1949a: 571-572). Erabilera ere, esan den bezala, lehenagokoa du partizipio gisakoa izen osoarena baino. Osaera posible bat e-gar-i izan liteke, eta, beraz, gar izena legoke muinean.
Egarriak “erre” egiten du euskaraz eta beste hizkuntza askotan; egarriaren eta erretzearen arteko hurbiltasunaren lekuko dira, besteak beste, fr. zah. soi “ardeur, vif désir” (FEW 11, 662b, sĭtis), kat. set abrusadora eta gazt. sed abrasadora ‘erretzen duen egarria’; Corominesek (DECat 7, 867a, set), bestalde, Alt Pallarseko ašerdegát eta ašardegát formak kat. assedegat ‘egarritu’ eta xardor, xardorós (lat. exardere, ardere ‘erre’ hitzaren eratorri, azken buruan) hitzen nahasketaren bidez azaltzen ditu. Aipagarria da, halaber, egartsu1 elkartua, egarri-ren (ia) sinonimoa, su bigarren osagaitzat duena.
*Earri moduko aldaerarik ez dagoelarik (cf. eon, ein, etab.), pentsa daiteke -g- hori bera aski berria ote den; horrela, kontsonante belarra azaltzeko, *elarri > *erarri > egarri moduko bilakaeraren batean pentsatu beharko genuke, larri hitzak duen erro berarekin. Esanahiaren aldetik ez legoke arazorik, egarria larritasun modu bat dela onartuta.
garratz (xiii.-xiv. m.: FuerGNav [malaudia de la garraza]; karratz 1366: PobNav [Miguel Carraça]). ■ Hitz orokorra. Garrats aldaera oso bakan ageri da (Pouv, Harand, Mihura, Larg, denetan garratz maizagokoarekin batera); karratz behin ageri da Tartasengan (eta cf. Egiat kharrazki ‘garrazki’). Forma sabaikariduna (-tx) xviii. mendeaz geroztik aurkitzen da (ik. Erdi Arokoak).
Izenondoa da gehienbat, eta, esanahiaren aldetik, ‘latz, min, mikatz, zakar, gogor’ adierak aipa daitezke (RS egia da latz ta garratz ta mergatz, Lazarg jaiten dabela / asko tronpeta garratzik, EtxZib hain gaztigu garratza, Belap larrü gogor eta bilhazü garratz bat, Mogel berba garratzak, AgirAst mats garratz basatiak); izen moduan ere aurki daiteke (Gaszar eztia garratzarekiñ, Duh penitentzia ta garratza). Cf. halaber ‘handi, indartsu, eder’ (TEtxeb “se usa para calificar de grande y hermoso una persona o cosa, y en todo caso en sentido ponderativo. Famelixa garratza azi dau, bera bakarrik irabazten izan arren, ha criado una familia bien grande”, Izag “gizon garratza, hombre fuerte”.
Zuhaizka bat izendatzeko ere erabili izan da zub. garratz (Harr, Azk), zub.-erronk. garratx (gaztelaniaz “agracejo”, frantsesez “épine-vinette”), eta bada lap., bnaf., zub. garratx “pastilla de menta” ere (Azk).
□ Erdi Aroan, izena da lehen adibidetzat jo duguna, baina ez garai historikoan duen esanahiarekin, gaitz bat izendatzeko baizik. Izengoiti gisa, cf. Pero Garraça (ArchTafIV 1309), Lope Garraça (SBartSS 1313), Yenego Garraça (PobNav 1330). Baliteke herskari ahoskabearekiko adibidea izatea Euncecarrach (CizurTop 1377), eta aldaera sabaikaridunarena domingo periz garraych (RegOlitI 1320); cf. halaber Martin de Garrayça (PobNav 1366). Ttikigarriarekin, cf. Garcia Garrazco (PobNav 1330); izengoiti izaeraren adibide garbia da Pero Periz, dicho Garraz (PobNav 1366). Izenarekiko adibidea da Sarasgarraza (Arzam 1394).
Batez ere Nafarroakoak dira adibide horiek; mendebaldean, cf. Arabako “en Madalgarraza […] en Madalgarrasza” (ArchAspar 1456; afrikatua adierazteko <sz> digrafoarekin) eta Debagoieneko Pero Garras (ArchMondIII 1461), Pero Garraz (ArchOñatI 1470), Juan Garras (ArchMondIV 1475), Pero Abad de Garrastegui (ArchElguet 1493).
Preposizioa duela agertzen da batzuetan (ik. goian Garrayça): Pero Miguell de Garraça (ArchTolI 1349), Martín Yvannes de Garraça (ArchZumai 1399), Fernand Martínez de Garraça (ArchAzkoit 1466). Hitzaren adibide dirudite horiek, baina zalantza izan genezake Juan Saez de Carraça (ArchBilbI 1429) bezalakoekin, Carranza leku-izena egon baitaiteke bertan.
◊ Iribarrenek Otsagabiko garracha dakar, “planta espinosa, con fruto en forma de perlas encarnadas, que cogen los chicos para llevarlas a la iglesia el Domingo de Ramos” esanahiarekin (VocNav). Palayk garrache “housson” dakar, Rohlfsek garracho eman (LeGasc §23) eta eusk. garratx/garratz zuhaizka-izenarekin lotzen duena. Horietaz gain, Aragoiko carraciar aipatzen dute AgudTov-ek (s.v. garratx; Arnal Caverori hartua), esanahiz “racimar, coger en las viñas después de haber vendimiado los pequeños racimos que se dejaron entre las hojas ignorados o voluntariamente por ser agrios”; agian horrekin lotu behar dira arag. garraspa “escobajo de la uva” eta garraspear “sentir sensación de aspereza o garraspera al engullir una cosa áspera o desabrida” (Pardo s.v.).
● garlatz “acre, agrio, mordaz, fuerte” Larm (+ garlatx); garnatx Izag (gnaf.); baliteke garratz-en forma etimologikoa izatea, eta, nolanahi ere, gar-ekiko lotura berretsi egiten du, gar-latz osaera gardenekoa baita; ik. behean. Aldaeretako -l- eta -n- arteko txandakatzerako, cf. lahar/nahar, larru/narru, etab. (FHV 324-325).
● garraxka-belar “cidronela, hierba” Larm <garraiska-b.>, Izt (garaiska-berar); sabaikari adierazkorrarekin, eta -ka atzizki ttikigarriarekin, cf. ateka, behoka, etab.; izenak dioen bezala, zapore garratzekoa da.
● garrazta “mayo, el árbol que ponen los mozos” Añib (garrastea); “árbol bravío de mediana edad” Azk (bizk.); “punta de arbusto, que a falta de hoja, se da de alimento al ganado” Azk (bizk.); “la viga central del tejado” Azk (bizk); -ta atzizki ttikigarriarekin, cf. aizkolta, gixonta eta zimurta (Morf §317); zuhaixkaren izenaren gainean sortua behar du. AgudTov-en iritziz (s.v.), eragozpen semantiko gehiegizkoak daude garratz eta garrazta zuhaitz izena lotzeko, baina ez dituzte eragozpen hauen nondik norakoak zehazten.
garratz-min (Añib [frutu garratz-min au]), garrazki (EtxZib [falta pagaturen… garratzki]), garraztasun (EtxZib [sentituren du iustuak ere garratztasuna]), garraztu (RS [garrastu adi ikasterren ta neka adi euterren (“sufre por aprender”)]). Cf. gozo-garratz, mingarratz…
► Uhlenbeckekin bat (1891: 224), gar dago, gure ustez ere, hitzaren lehen zatian, cf. khar aldaera; “brennen” esanahia ematen dio autore horrek, eta pentsatzekoa da gar ‘su-lama’ duela burutan. Uhlenbecken aurka (badirudi van Eysi segitzen diola, s.v. garratz), ordea, ez dugu uste kirats-ekin lotu behar denik (ik. han).
Ez dago argi zein den hitzaren bigarren osagaia, baina mikatz-en dagoen bera da, itxura guztien arabera. Zehatz hitzean iradoki bezala, agian hatz-ekin lot genezake, atzizki gisa gramatikalizaturik eta ‘arraza’ adieratik ‘gisako, tankerako’ esanahia garaturik; alabaina, atzizki honen erabilera ez dago ongi deskribatua (cf. agian garratz, baratz; ik. Morf §34h).
Azalpen beteago baten faltan, beste aukera batzuk ere azter daitezke: esaterako, garlatz-etik beretik abia gintezke (< gar + latz; ik. eratorrietan), eta, garnatx aldaera aintzat hartuta, garlatz > *garnatz > garratz moduko bilakaeraren bat proposatu. Garrats aldaera urriari dagokienez, pentsa daiteke hats-ekin gurutzatu zela.
Esanahiaren aldetik, ez dago eragozpenik gar-ekin lotzeko, cf. karmin eta garlatz ‘garratz, mikatz’, onarturik esanahi aldaketa ttikiren bat izan duela gar-ek halakoetan (cf. garmin ‘erre usain/zapore’ etimologikoagoa). Lhandek dakarren (s.v. gaŕ) “brûlant, piquant, aigre au goût” adiera zerrendan agerian geratzen da ‘erre’ eta ‘garratz’-en arteko lotura. Zuhaitzaren izendapenari dagokionez, garratzak dira ematen dituen baiak, eta hortik hartu bide du izena. ‘Handi, indartsu, eder’ adieran zabaldu egin da jatorrizko esanahia, cf. orobatsu latz.
Jatorri erromantzea ere proposatu izan zaio, gazt. agraz ‘garratz’-etik eratorriz (Gorostiaga 1982: 112), baina eragozpen fonetiko gaindiezinak ditu aukera honek, ezinezkoa baita (a)graz > garratz bilakaera: bokal anaptiktikoa tartekatzen denean, dardarkari bakuna dugu, ez anizkuna (cf. garazia < lat. gratia, garau < lat. granu, etab.). Badugu, gainera, Land agaratz “agraz”, eta hori bai azaltzen da erregularki gazt. agraz-etik (cf. orobat Pouv “agaratz murkoa, gajo de agaraz”).
Bestalde, bizk. aragarratz ‘garratz’ (Azk), agarratz “grosella” (TEtxeb, galdera ikurrarekin), agratz “grosella” (LandareHizt) eta arakatz, denak batera, gaztelaniazko hitzaren ahaidetzat jotzen dituzte Corominasek eta Pascualek (DCECH 1, 78a, agrio); gure ustez, horien artean agratz baizik ezin da lotu gaztelaniazko hitzarekin (cf. orobat Plentziako agraz “grosella”; Garate), eta bestelako azalpenak behar dituzte besteek. Aragarratz eta agarratz hitzetan, -garratz dukegu bigarren osagai gisa, eta, bizk. algarratx “grosella”-rekin lotuta, pentsa daiteke aran dagoela lehen zatian: batean, ara- > a- bilakaerarekin, eta, bestean, ara > ar- > al- bilakaerarekin. Bergarako algarratx “grosella”-z ari dela, ale-garratx izan ote daitekeen galdetzen du Garatek (1932: 516), baina -e ez da galdu ohi elkarketan, eta, gainera, ezingo genituzke ara- aldaerak azaldu (ale-k ez du inon **are aldaerarik). Zuhaixkaren izena ere bada bizk. algarratz, agarratz, argarratx (ik. goian garratz). Cf. bestalde bizk. arakatz/arakatx “especie de grosella grande” (Azk), zeina aran + gaitz ‘handi’ bide den.
karmin (~1557: OihAtsot). ■ Lap. eta bnaf. hitza (+ Oihenart). Khermiñ aldaera Harand-engan ageri da, kharmiñ-en ondoan.
Izenondo moduan eta izen moduan ageri da. Izenondo moduan ‘mingots’ esanahia du (OihAtsot ahoan min duenari eztia karmin, Leiz zenbait erro kharmin goiti ialgiten denek trubla etzaitzatenzát), irudizko adieran ere erabilia (Harr gogoeta kharminak). Izen moduan ‘mingostasun’ esanahia du (Harand ikusten diat ezen behazunezko kharmiñean eta inikitatezko korapilloan haizela). ‘Behazun’ esanahiarekin ere badakar Hirib-ek bere hiztegian.
karmindu (Leiz [zeren kharmindu izan baitziraden urak]; kher- Harand), karmindura (kh- Leiz), karminezko (kh- Harand), karmingarri (kh- Harr), karmintasun (kh- Leiz).
► Osaeraz, k(h)ar + min da. Baliteke *ken erroaren familiako hitzen eragina egotea khermiñ aldaeran (ik. keru), esanahiaren aldetik ere hurbilekoak baitira; bestela, asimilazioz azaldu beharko genuke kharmiñ > khermiñ.
Esanahiaren aldetik, ez dago eragozpenik gar-ekin lotzeko, cf. garlatz ‘garratz, mikatz’ eta garratz (ik. han). Agerian geratzen da ‘erre’ eta ‘garratz’-en arteko lotura Lhandek dakarren (s.v. gaŕ) “brûlant, piquant, aigre au goût” adiera zerrendan.