- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
eder (869: SMillán [Larrahederra]). ■ Hitz orokorra. Zuberoako e(i)jer forma (sabaikari ahostunarekin) Maister-engan aurkitzen da aurrenekoz, baina ez du, XX. mendera arte bederen, eder baztertzen (biak ageri dira zenbait autoregan). Edar XX. mendeko hegoaldeko testu herrikoi batzuetan hasten da agertzen.
Izenondo gisa ez ezik, aurreneko testuetatik aurkitzen da izen bezala ere (Lazarg (neska) aren ederrak banengian / konsoladu ta turbadu; cf. ‘estimu, begirune’ adierarekin, frBart guztien ederra eukiteko banidadez, AgirAst ez zure ederra gatik). ‘Oso, hagitz’ balioarekin Lizarragak darabil (kláro edér adiaraztendigu; zerén erosidituén kário edér).
Ahaidetasun izenei erantsirik doan eder-i buruz, ik. semeder (s.v. seme).
□ Erdi Aroan, ugari agertzen da deitura moduan (eta bestela): cf., besteak beste, Orti Ederra (DocArtaj ~1120), bita ederra (SMig xii. m.). Agiri askotan hederra agertzen da, h-rekin: Andera Hederra (StoDom 1182), Maria Hederra (AGNComp1 1266), etab. Sintagma baten bigarren osagai moduan, cf. orobat Larrehederra (SMillán 945), Bagaduyhederra (ArchSalvatII 1418), Lasalde-hederra (ArchElgoi 1452) eta Aztihederra (ArchZest 1479), eta, ozenaren ondotik, Aranhederra (ArchOiarI 1499), Juango de Oyanheder (ArchHerna 1527), María Ederr (LéxNavI 1536; cf. gaurko Maider izena), “Domingo de Izcunça, alias Yzterederr” (NatVasc 1567), “el sastre de azpilcueta llamado yzterheder” (OnomVasc 7 1584). Dena den, Zuberoako Censier Gothique-an agertzen den adibide bakarrean hitzak ez du hasperenik (Lostau daran Ederra, 1377); orobat Suhuskuneko L’ostau d’Ibieder (CenBNav ~1412).
Hatxea kontu grafiko hutsa izan zitekeela iradokitzen du Mitxelenak, Larrehederra aipatuta (1956c: 334);[1] ezaguna den bezala, hasperena duten euskalkietan hitz honek ez du inoiz horrelako soinurik. Hatxerik gabeko ederra-rekin batean agertzen da hederra agiri gehienetan, hatxeak hasperena ezin adieraz lezakeen adibideen ondoan maiz: hainbaten artean, cf. hedat (gazt. edad; SDomLeq 1387). Bestalde, ez dago argi e(i)jer-en adibide izan daitekeen Lope Eger (Arzam 1366).
● edergailu ‘apaindura, edergarri’: Pouv; ‘itxurakeriaz’: Ax (eta obratu ere nola? ez edergaillu, ez banaloriaz, eta ez munduagatik); Larm Supl eta Harr-ek Ax-engandik jasotzen dute bigarren adiera honetan, baina edergail(l)uz ematen dute.
● edergarri Ax; ‘aitzakia’: Mogel (parre eragiteko esaten dituztelako edergarriaz); atzizkiaren balio aktiboarekin; esanahiaz, cf. edertu-ren ‘estali’ adiera.
● ederretsi ‘onartu’: Leiz (sufri eta eder-ets dezagun superiorék domina dezaten); ‘zaletu, laketu’: AgirAst (ederretsitzen die… bere griña txarrai).
● ederrez ‘itsusi’; hapaxa: Lazarg (Mari Lopezko ederreza); eder-ez; ezeztapenaren erabilera honetarako, cf. Larm ugariez, eta ik. gauzaez.
● edertaratu ‘edertu’: OihAtsot; adlatibo mugagabearekin, itxuraz.
● ederto mendebaldeko hitza: Mikol; atzizkirako, cf. hobeto, laburto, ondo, etab., -to alomorfoarekin (ik. Morf §366); cf., bestalde, zulo eta arlo-ko -lo; *don errotik aterea da azken buruan, ziur asko.
eder-begi (‘itxura eder’: Laphitz [Aita Iñaziok eder begia zuen]), edergai (Urte, ArreseB), edergura (JJMogel [emakume edergura, apaiñdu ta arruak]), eder iritzi (‘ederretsi’: Kardab), eder izan (Etxep [Ieinkoari ere eder zaikala]; RS [ze eikek maurtuti hoeanean, eder eztanik kalean]), ederkatura (‘aringarri’: AgirAst [konfesatu… ederkatura gabe]; formaz, cf. berrizkatura; esanahiari dagokionez, ik. goian edergarri), ederkeria (Pouv), ederki (Volt), ederkun (‘edertasun’: AranaG), edermen (‘edertasun, edergarri’: Tartas), edermin (Lauax), edernahi (Lizarg [árin… eder naiak], cf. edergura), ederraldi (FedProp 1883), ederrarazi (EtxZib), ederreko (frBart [eurak deritxuenagaz edo euren ederrekuagaz inor ezkontzera ekartia]), edertasun (OihAtsot), edertatu (‘edertu’: EtxZib), edertu (Materra; ‘arindu, estali’: Ax), edertza (‘edertasun’: Oih), edertzaile (Urte, Arak), ederzale (Zalgiz, OihAtsot [itsusi guztiak ederzale]), ederztatu (Ax [bere gezurraren ederztatzeko]). Cf. anddereder, begi-eder (cf. Santius Beguiederra (DocLeire 1080)), goiz eder, kanpoeder…
► Hitzaren erroa *der dela proposa daiteke, erreduplikazioz *de-der; cf. gogor, zezen hitzak, gor eta *zen erroen erreduplikazioz. Hastapeneko d- disimilazioz galdutakoa litzateke (cf. adar, adats, odol).[2] Ez dago argi, hala ere, zein litzatekeen *der horren esanahi zehatza, ‘eder’-ez bestelakorik balitz.
Zub. e(i)jer aldaera edder batetik abiatuta azaldu izan da (Gavel 1921: 448-449): bustidura hau aski antzinakoa da Gavelen ustez, eta horregatik izan du astia -j- bilakatzeko; cf. beharbada 1366ko Lope Eger, aldaera honen antzinatasunaren lekuko izan litekeena. Edar aldaeraren -a- dardarkariaren eraginez azal daiteke (cf. izter/iztar, piper/pipar… FHV 62).