- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ebatzi (~1800: Añib (-tsi)). ■ Bizkaierazko hitza. Esanahia ‘erabaki’ da; Añibarrok ebatsi darabil bere Esku-liburuko bigarren edizioan, lehen edizioko erabagi-ren baliokide gisa. Izen moduan ere badakar Añibarrok (“sentencia”).
ebazle (“tercero en discordia” Azk (bizk., -la)), ebazpen (‘zentzu, ezaguera’: EuskEsn 1927 [ebazpen andiagaz iardetsi eutsoen]).
► Aditz zaharren eredukoa da, eta e-batz-i zatitu daiteke. Esanahiaren aldetik hurbilketa egokia izanagatik (‘ebaki’ ← ‘erabaki’ genuke), formalki zaila da eban-en eratorritzat hartzea, aditzetan -tz atzizkirik egon zela ez baitago behar bezala frogatuta (cf. utzi, zeina *dutz erroarekin lotu dugun, eta ez *edun-ekin).
Aintzat hartuta irabazi eratorriaren orokortasuna, pentsatu behar da ebatzi ere inoiz orokorra izana dela: baina ohar bedi eratorriak duela, hain zuzen ere, -z- igurzkari jatorrizkoa, ez ebatzi-k.
irabazi (~1496: RS (+ irap-); erabazi 1626: Beriain). ■ Hitz orokorra. Erabazi aldaera, Beriainekin hasita, gnaf. eta gip. testu batzuetan ageri da; -p-dun formak bi ertzetan ageri dira (RS, Mikol, Zabala irapazi; ArrigDot irepazi; Tartas irabazi / irapaizte, -paizle; Egiat irapaizi); irabatzi frBart eta ArreseB-k darabilte. Irabaizte aditz-izena (-i-rekin) Leizarragagan aurkitzen da, eta irapaizte (+ -izle) Tartasengan.
Esanahi nagusiak: ‘garaitu, garaile atera’ (EspGut irabazi bataila, Ax ioko eder bat, irabazten duzu), ‘eskuratu, lortu’ (Etxep irabaz Ieinkoaganik indar eta grazia, Leiz hamar marko irabazi), ‘bereganatu’ (Ax notaria irabazten da, alkatea diruz itsutzen da, Gerriko guzien biotzak irabazten), ‘azpiratu, konkistatu’ (Ax irabazi zutenean… hiri etsai bat), ‘hazi, hobetu’ (Mogel landara gaztiak… zeinbat irabazi daruen); izen bezala ere usu erabilia da (Etxep bekhatoren undar irabazia, Ax irabazia eta aitzinamendua, Ubill bere irabazi edo merezimenduak).
irabazaldi (Mburu), irabazarazi (Leiz), irabazgai (Mburu), irabazgarri (Urte), irabazian (Materra [irabazian erabiltzeko… talentua]), irabazi-nahi (Kardab [lurreko interes edo irabazi naia]), irabazira (Duv [ene dirua eman irabazira]), irabazitan (‘irabazian’: Duv [lurra irabazitan gelditzen da]), irabazitxo (TxAgir [atuntsuko irabazitxoak]), irabazka (‘borrokan’: Azk (erronk.)), irabazkida (Larm, Izt [Peruko irabazkida edo konkista]), irabazle (Tartas (irapaizle)), irabazos (“lucratif” Harrt [irabaz(i) + -os atzizk.]), irabazpide (Mburu (irabaz-bide)), irabazte (‘irabazi’: Land, Leiz [irabazte deshonesta]), irabaztun (Pouv, Urte).
► Ebatzi-ren arazlea da, -ra- artizkiarekin. Alabaina, irabazi-ren lehentasuna, erabazi-ren aurrean, ez da zalantzan jartzekoa historikoki, eta analogiatzat esplika daiteke e- (cf. egorri). Gisa bereko eratorrien aldean (cf. ikasi → irakatsi, ikusi → erakutsi), igurzkaria du irabazi-k; pentsatu beharko da beste horiek baino eratorri zaharragoa dela.
Herskari ahoskabea duten irapaizte modukoak asimilazioz azal daitezke, aditz-izenetatik abiatuta (cf. ebaki/epaile, ebatsi/epaskoa, etab.; FHV 231-232, VII 64, 15. oh.). Bestalde, sekundariotzat jo behar dira irabaiz-/irapaiz- diptongodunak: joera dago txistukari + herskari taldeen aurretik -i- sortzeko (cf. azken/aizken, ebatsi/ebaisten, egotzi/ekoizte, berezi/bereizten… FHV 159).
Esanahiari dagokionez, ‘(jokoa, gerra…) bere alde erabaki’ edo antzeko zerbait izan liteke oinarrizko esanahia.